2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Altzuzako UO-2 exekuzio unitateko (oihan parkea)
PF-11 lurzatiaren xehetasun azterlana
Eguesibarko Udalak, 2011ko martxoaren 1ean egin bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen Pedro Manuel Urrutia Armendárizek eta Kepa Yécora Jiménezek aurkezturiko alegazioak ezestea eta behin betikoz onestea Iñigo Goñi Isturizek sustatu duen xehetasun azterlana, Ignacio Cordero Fort, Carlota Esandi Vidaurre eta Laura Hernandez Sanz arkitektoek prestatu eta EHAEOak 2010eko urriaren 15eko datarekin ikus-onetsitako dokumentuari jarraikiz, espedientean baitago.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, onesten den araudiarekin batean.
"Eraikinaren lerrokadurak aldatzea eta eraikinaren bolumenak eta garaierak antolatzea PF-11 lurzatian, haren antolamendu xehakatua osatzeko, aldaketaren planoekin bat".
Eguesen, 2011ko martxoaren 8an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1104473