60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2011ko martxoaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, eta legeak eskatzen duen gehiengo nahikoa bildurik, erabaki zuen hasiera batean onestea Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, egun bateko behin-behineko saltokien tasaren zenbatekoari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraituz, hasiera bateko aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, hala erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dadin; behin betiko onetsitzat hartuko dira erreklamazio, kexa edo oharrik hartzen ez dutenak.

Eguesen, 2011ko martxoaren 8an.-Alkatea, José Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1104463