60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Udalak, 2011ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2011ko martxoaren 21ean.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1105213