60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Arau Subsidiarioak-U.13.4 eta U.14.4 unitateen
egiturazko aldaketa puntual xehakatua

Zarrakazteluko Udalak, 2010eko martxoaren 4ko osoko bilkura berezian, behin betikoz onetsi zuen Zarrazkazteluko Planeamenduko Arau Subsidiarioen U.13.4 eta U.14.4 unitateen egiturazko aldaketa puntual xehakatua. Honekin batera, argitara ematen da erabakiaren xedapen zatia eta araudi berriaren testu osoa.

Zarrakaztelun, 2011ko martxoaren 3an.-Alkatea, Julio E. Prieto Arbeloa.

OSOKO BILKURAREN ERABAKIA

1. Behin betiko onestea Zarrakazteluko Planeamenduko Arau Subsidiarioen U.13.4 eta U.14.4 unitateen egiturazko aldaketa puntual xehakatua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldaketaren eta hirigintza araudiaren behin betiko onespenari buruzko erabakia.

3. Dokumentuaren ale behar bezala eginbidetu bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

4. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

ARAUDI BERRIA

Azalera eta etxebizitza kopurua, gehienez:

U.13/14.4 exekuzio unitatearen azalera, guztira = 9.186,69 m².

A.-Erabilera publikoko azalera = 4.570,76 m².

-Bideak, espaloiak eta aparkalekuak: 1.951,94 m².

-Berdegunerako erreserba (pasealekua-bulebarra): 2.231,17 m².

-Balio anitzeko ekipamendurako erreserba: 387,77 m².

B.-Erabilera pribatuko azalera = 4.615,93 m².

-Bizitegitarako eraikigarritasuna, guztira: 4.816,64 m².

Etxebizitza kopurua, gehienez: 24.

Lurzatiak (7R3 planoa):

-1. lurzatia. Azalera: 202,13 m²; eraikigarritasuna: 248,04 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-2. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-3. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-4. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-5. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-6. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-7. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-8. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-9. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-10. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarrigaritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 PTE.

-11. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 PTE.

-12. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-13. lurzatia. Azalera: 220,01 m²; eraikigarritasuna: 244,04 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-14. lurzatia. Azalera: 242,78 m²; eraikigarritasuna: 248,04 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-15. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-16. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 BOE.

-17. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 BOE.

-18. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 PTE.

-19. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-20. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-21. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 BOE.

-22. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1 BOE.

-23. lurzatia. Azalera: 186,30 m²; eraikigarritasuna: 194,40 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-24. lurzatia. Azalera: 225,01 m²; eraikigarritasuna: 220,34 m²; etxebizitza kopurua: 1.

-Guztira: Azalera: 4.615 m²; eraikigarritasuna: 4.816,64 m²; etxebizitza kopurua: 24.

7. ordenantza partikularra bere horretan utzi da, eta honakoa erantsi:

"51. art. 7b ordenantza partikularra.

A.-Esparruak. Eraikin multxoak:

G.7 multzoari honakoa dagokio: eraikuntza berria A(U).4 delakoan.

Jarduketa unitateak: U.13/14.4.

B.-Erabilerak

B.1.-Erabilera xehakatuak.

Bizitegitarakoa.

-Erabilera nagusia: familia bakarreko etxebizitza atxikia, A tipologia eta familia bakarreko etxebizitza bakartua.

-Erabilera toleratuak: beheko solairuan, garajeak, biltegiak, lantegi txikiak; erantsitako eraikuntzetan, etxeko ukuiluak.

-Erabilera bateragarriak: erabilera baimenduak bateragarriak dira beren artean.

Ukuiluak bateragarriak dira beste edozein jarduerarekin.

-Erabilera debekatuak: aurreko ataletan sartu ez direnak.

Eremu pribatuak, eraikinik gabeak.

-Erabilera toleratuak: lorategi, baratza eta aisiarekin lotutakoak.

C.-Eraikuntzari buruzko ordenantza.

-Familia bakarreko etxebizitza eraiki bakoitzeko aparkatoki bat egonen da eremu pribatuan. Lurzati bakoitzean eraikigarritasunaren %56 erabili ahalko da gehienez ere etxibizitzarako eta hirugarren sektoreko erabileretarako.

-Lurzatiak banantzeko baldintzak:

Gutxieneko azalera: 180,00 m².

Gutxieneko fatxada: 8,00 m.

-Kanpoko lerrokadurek eta eraikinaren gehieneko sakonerek definitzen dute aprobetxamendua edo eremu eraikigarria.

Familia bakarreko etxebizitza bakartuen kasuan, kanpoko lerrokadura gehieneko lerrokaduratzat hartuko da eta ez da kontuan hartuko eraikinaren gehieneko sakonera.

-Solairu kopurua, gehienez: BS+1.

-Baimendutako gehieneko garaiera 7 metrokoa izanen da, espaloiaren sestratik teilatu-hegalaren beheko alderaino.

-BSaren garaiera partzial librea:

Gehienez: 4 m.

Gutxienez: 2,60 m.

-Lehenengo solairuaren garaiera partzial librea:

Gehienez: 3,80 m.

Gutxienez: 2,50 m.

-Teilatupea etxebizitzatako erabiltzen ahal da, honako grafiko honekin bat:

L1104235_0.pdf

-Hegalkinak:

Berariaz debekaturik daude gorputz eraiki itxien hegalkinak, alderik alde beiraz hornituriko behatokietako eta balkoietako hegalkinak baizik ez baitira onartuko, betiere pareko kalearen edo plazaren zabalera zenbatekoa, haren hamarrena baino sakonera handiagokoak ez badira, fatxadaren planotik neurtuta, eta gehienez ere 0,80 m-ko sakonera badute.

Gutxieneko garaiera librea, espaloietik lauzaren beheko planoraino: 3 m.

Balkoiko lauzatik mehelineraino, 0,60 m-ko tartea gordeko da.

4 m-tik beheitiko zabalera duten kaleetan, ezin da hegalkinik egon.

4,01 m-tik 6 m-ra bitarteko kaleetan, 40 cm-tik beherako hegalkinak atera ahalko dira.

Hegalkin guztiak fatxadarekiko perpendikularrak izanen dira ezinbestean, eta debekatuta daude hala irregularrak nola koskadunak.

-Fatxadako hormak:

Bi kale edo gehiagotara ematen duten eraikinek lerrokadura guztiak gorde beharko dituzte eta fatxada nagusiak joko du eremu publiko nagusienera (plaza, kale, aurrealdean lorategia duen kalea).

Arreta berezia eskainiko zaio etxebizitzaren sarrera nagusiari.

Fatxadetan onartzen diren material bakarrak dira bistako adreilu gorrikarak (kareztatu gabeak) eta betiko kolore motelak (beixa, zerrakarak, lur kolore argiak eta kolore zurikarak); hormigoia, bistako blokea, hormigoi zurikoa edo erre kolorekoa (grisa ez); forma guztietako harriak eta morterozko estaldurak, betiko koloreetan.

-Mehelinak:

Halako hormetan eraikinaren gainerakoan erabilitako material eta akaberak baliatuko dira.

-Itxiturak:

Lurzatien itxiturak ez dira 2,00 metrotik gorakoak izanen; obrakoak eta itsuak izan ahalko dira 0,60 metro bitarte eta gainerakoa burdin-hesia, burdin-sarea edo antzekoa.

Itxituren konposizio estetikoa eraikin nagusiaren fatxadan erabilitako materialen araberakoa izanen da.

-Kudeaketa eta urbanizazioa.

Jarduera unitateak mugatuko dira bide ardatzak muga izanik.

Jarduketa unitate bakoitzeko jabeak behartuak izanen dira unitate bakoitzeko urbanizazio lanak egitera.

Iragarkiaren kodea: L1104235