2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Erabakia, kontribuzio berezien espedientea behin betiko onesteko, Barasoaingo kaleak zolatzeko obretarako (2. fasea)
Barasoaingo Udalak, 2011ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, eta legeak ezarritako quoruma bildurik, erabaki du behin betiko onestea kontribuzio berezien espedientea, Barasoaingo kaleak zolatzeko obretarako (2. fasea), hori guztia aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, behar ziren zuzenketak eginda eta sartutako aldaketen ondoriozko behin-behineko kuotak kalkulatuta.
Barasoainen, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.
Iragarkiaren kodea: L1104356