60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herrilurretako 3. poligonoko 88. lurzatiaren 1.560m²-ren desafektazioa arautzen duen baldintza agiria, lur hori Acciona Energía S.A.ri lagatzeko 66/12 kv-ko azpiestazio elektrikoa jartzeko, esperimentazio eremuaren ebakuaziorako. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2011ko martxoaren 3ko osoko bilkuran eta legez eskatzen ahal diren botoen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea honako baldintza-agiria:

HERRILURRETAKO 3. POLIGONOKO 88. LURZATIAREN 1.560M²-ren ERABILERAREN LAGAPENA ARAUTZEN DUEN BALDINTZA AGIRIA, ESPERIMENTAZIO EREMUARI DAGOKION AZPIESTAZIO ELEKTRIKOA JARTZEKO, BARASOAINGO UDALAREN ETA ACCIONA ENERGIA, S.A.ren ARTEKOA

I.-Baldintza agiriaren xedea.

Baldintza agiri honen xedea da arautzea herrilurretako 3. poligonoko 88. lurzatiko 1.560 m²-ren erabileraren lagapena, Barasoaingo Udalak Acciona Energía, S.A.ren alde egin beharrekoa.

II.-Lagapenaren xedea.

3. poligonoko 88. lurzatiko azalera horren erabilera lagatzeko xedea da azpiestazio elektriko bat jartzea Accionak sustaturiko eremu esperimentala gauzatzeko.

III.-Lagako diren lurzatiak.

Barasoaingo herrilurretako 3. poligonoko 88. lurzatian dago erabiltzeko lagako den lurra. Lurzatiaren zedula erantsi da.

IV.-Lurraren lagapen hartzailea.

Acciona Energía, S.A.ri laga zaizkio 3. poligonoko 88. lurzatiaren 1.560 m²-ren erabilera.

V.-Lagapenaren iraupena.

Hasierako epea 10 urtekoa izanen da, gehienez, hau da, Barasoaingo eremu esperimentala ustiatzen den epe berbera; hori guztia, apirilaren 7ko 68/2003 Foru Dekretuan edo ordezko araudian xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuak erabakia onetsi eta biharamunean bertan hasiko da kontatzen lagapenaren epea.

VI.-Kanona.

Lur horien lagapenaren ordain gisa, Acciona Energía, S.A.k hirurehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita bost zentimoko (341,45 euro) kanona ordainduko du urtero.

VII.-Lurra itzultzeko klausula.

Lagapenaren helburuak edo haiei dagozkien baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, lagatako lurrak herrilur gisa itzuliko dira Udalaren ondarera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua), lagatzerakoan zeuden egoeran itzuli ere.

VIII.-Acciona Energía, S.A.k eta Barasoaingo Udalak 2010eko ekainaren 10ean sinaturiko hitzarmena, 2010eko urriaren 18an berritua.

Baldintza agiri honek Acciona Energía, S.A.k eta Barasoaingo Udalak 2010eko ekainaren 10ean sinaturiko hitzarmenak, 2010eko urriaren 18an berrituak. izanen du arau aipatu lurzatian desafektaturiko herrilurraren benetako azalera zuzentzeari dagokionez, izan ere, 10.237,28 m² dira, eta horietatik 8.677,28 m² aurretik desafektatuak izan ziren Nafarroako Gobernuaren 2011ko urtarrilaren 10eko erabakiaren bidez; hortaz, baldintza agiri honen xedea da azaleraren gainerakoa desafektatzea, hau da, 1.560 m².

IX.-Bestelako araudiak.

Baldintza agiri honetan aurreikusi gabeko gainerakoan, Nafarroako Toki Adminsitrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta azaroaren 20ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan xedatutakoari jarraituko zaio.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 6/1990 Legearen 140. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesdun guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta hilabetez hari buruzko alegazioak aurkeztu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barasoainen, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L1104263