60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTEAGA

2011ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Arteagako Kontzejuak, 2011ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arteagan, 2011ko martxoaren 4an.-Kontzejuko burua, Carlos Cuartero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1104392