2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
2010eko kontu orokorra
Aguilar Kodesko Udalak, 2011ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zion 2010eko kontu orokorrari.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.
Aguilar Kodesen, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1104468