60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, testua ez agertzeagatik, Narroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2010eko abenduaren 31n hartutako Erabakiarena. Erabaki horren bidez, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onetsi zen. 2011ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, eman zen argitara.

Akordio horren argitalpenean akatsa egin baita testua ez agertzeagatik, 2011ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, argitaratu zen iragarkia ordezten duen testu osoa ematen da argitara:

ERABAKIA, 2010eko abenduaren 31koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten duena.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Gobernu Kontseiluak 2010eko abenduaren 31n egindako bilkuran erabaki zen Nafarroako Kirolaren Institutuaren zentro eta instalazioak erabiltzeko prezio eta tarifen araubidea onestea. Zenbatekoak honako hauek dira:

1.-Kirol instalazioa. "Larrabide Estadioa'' Nafarroako Kirol Teknifikazioaren Zentroa.

1.1. Banakako abonamenduak (udako igerilekua).

Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era).

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiruhilekoa

15 egun

Eguneko sarrerak

A

80,15 euro

53,00 euro

8,80 euro

M

60,10 euro

39,75 euro

6,55 euro

OM

38,05 euro

27,20 euro

4,10 euro

T

40,35 euro

28,85 euro

4,30 euro

1.2. Banakako abonamenduak (kiroletakoak)

Motak

Banakako abonamendua hiruhilekorako

15 egun

A

53,65 euro

19,10 euro

M

40,25 euro

14,35 euro

OM

26,00 euro

9.20 euro

T

26,85 euro

9,30 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak, gorputz hezkuntzako programak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak, kirolak sustatzeko programak.

1.3. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea. Urte guztian

Pabiloi osoa entrenamenduetarako, aldagelekin: 82,60 euro.

Pabilioi osoa (edo zati bat) kirol ikuskizunetarako, aldagelekin: 309,75 euro.

1., 2., 3. edo 4. pista: 20,65 euro.

Atletismoko bide zuzen estalia: 10,65 euro.

Atletismoko pista: 61,40 euro.

Futbol zelaia: 20,15 euro.

Futbol zelai erdia: 10,05 euro.

Aldagela nagusiak taldeka erabiltzea: 10,10 euro.

Aldagela nagusiak banaka erabiltzea: 3,10 euro.

Batzuentzako aldagelak taldeka erabiltzea: 14,85 euro.

Pilotalekua: 10,10 euro.

Argi artifizialdun pilotalekua: 13,20 euro

Belar naturaleko zelaiaren erdia: 10,10 euro.

"LARRABIDE ESTADIOA'' NAFARROAKO KIROL TEKNIFIKAZIOAREN ZENTRORAKO ARAU OROKORRAK

-Erabiltzaile guztiek banakako txartela eduki beharko dute, bai eta dagokion abonamendua ordaindua izan ere.

-Hiruzpalau hiruhilekori dagokion kuota aurretik ordainduz gero programa berezi baterako, ordaindu beharreko zenbateko osoaren %10eko deskontua izanen da.

-Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek eta Nafarroako unibertsitateek akordio edo hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte instalazioak erabiltzeko, prezio horietatik kanpo.

-Abonatua izan gabe, udalditik kanpo edozeinek erabiltzen ahalko du pilotalekua gorderik ez dagoen orduren batean, dagokion prezioa ordainduta.

-15 eguneko abonamenduekin, udalditik kanpo, abonamendua eskuratu eta ondorengo 90 eguneko epean hautatu ahal izanen dira egunak.

-Nafarroako Gobernuaren jarduerak, Nafarroako kirol federazioek delegazioz egiten dituztenak barne, prezio hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira.

-Informatizatutako txartelen kopiak egiteko 6 euro ordainduko dira.

2.-Instalazio propioak. Guelbenzu Josteta Zentroa.

2.1. Banakako abonamenduak - Udaldia (ekainaren 1etik irailaren 15era)

MOTAK

ABONAMENDUAK

BANAKAKO SARRERAK

Hiruhilekoa

15 egun

Eguneko sarrerak

A

88,75 euro

52,65 euro

8,80 euro

M

66,50 euro

39,75 euro

6,55 euro

OM

42,00 euro

26,85 euro

4,10 euro

T

44,90 euro

28,15 euro

4,30 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak, gorputz hezkuntzako programak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak, kirolak sustatzeko programak.

Oharrak:

-Udaldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 15ean bukatuko. Higiene eta osasun arloko arauek ezarritakoa nahitaez bete behar baita, igerileku estaliak ezin izanen dira erabili ekainaren 1etik 15era bitarte, baina bai gainerako aretoak.

-15 eguneko abonamenduak erosi eta hurrengo 30 egunetan erabiltzen ahalko dira, kontuan hartuta udaldia irailaren 15ean bukatzen dela.

-Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra bitarte, horiek barne), A motako eguneko sarreraren prezioa 12 eurokoa izanen da.

2.2. Banakako abonamenduak - Urteko gainerako egunak (urriaren 1etik maiatzaren 30era):

MOTAK

ABONAMENDUAK

SARRERAK

Osoa

Hilekoa

Eguneko sarrerak

A

160,75 euro

60,40 euro

7,65 euro

M

121,00 euro

45,85 euro

5,75 euro

OM

75,85 euro

28,70 euro

3,60 euro

T

79,75 euro

30,10 euro

3,75 euro

Azalpena:

A: arrunta.

M: murriztua: udaldiaren luzapena, gazte-txartela daukatenak, hitzartutako kirol taldeak, gorputz hezkuntzako programak.

OM: oso murriztua: familia ugariko txartela dutenak.

T: txikia: 4tik 13 urtera bitarteko haurrak, erretiratuak, desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak, kirolak sustatzeko programak.

2.3. Urteko abonamendua (urriaren 1etik irailaren 15era):

Mota: A: 202,85 euro.

Mota: M: 152,10 euro.

"Oso murriztua" mota: 96,40 euro

Mota: T: 101,40 euro.

-Urteko abonamendua hiruhilean behin ordaintzen ahal da.

2.4. Familientzako urteko kuota:

Haurrak (4-14 urte), gurasoak (biak) urtebeterako abonatu badira: 0 euro

2.5. Taldean erabiltzeko tokiak, orduka alokatzea. Urte guztian.

Igerileku handiko kale bat: 27,80 euro.

Igerileku txikiko kale bat: 13,45 euro.

Igerileku handia osorik: 135,60 euro.

Igerileku txikia osorik: 70,30 euro.

Pilotaleku estalia: 10,10 euro.

Estali gabeko pilotalekua: 7,65 euro.

Argia ordubete pizteko fitxa: 3,10 euro.

"GUELBENZU" JOSTETA ZENTRORAKO ARAU OROKORRAK

-Erabiltzaile guztiek banakako abonamendua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan.

-Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek eta Nafarroako unibertsitateek hitzarmen bat sinatzen ahalko dute instalazioak erabiltzeko.

-Galtzeagatik txartela berritu behar izanez gero, 6 euro ordaindu beharko dira.

3.-Kirolaren Etxea

Nafarroako Kirolaren Institutuak instalazio horretarako ezarritako ordutegitik kanpo irekitzea: 22,60 euro orduko.

4.-Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, kirol teknikarien prestakuntzari begira esleituak dituen eginkizunak garatzeko, eremu hauek ditu eskura:

-Ekitaldi aretoa.

-Gelak (2).

-Mintegia.

Eremu horiek alokatu ahal izateko, prezio hauek ezarri dira:

EREMUAREN DESKRIBAPENA

(EDUKIERA)

ALOKAIRUAREN PREZIOA

Ekitaldi aretoa

(84 pertsona)

330,40 euro (egun osoa)

198,25 euro (egun erdia)

132,15 euro (2 ordu)

Gelak

(24 pertsona)

132,15 euro (egun osoa)

66,10 euro (egun erdia)

22,10 euro (ordubete)

Mintegia

(16 pertsona)

110,05 euro (egun osoa)

66,10 euro (egun erdia)

16,50 euro (ordubete)

Nafarroako Gobernuaren jarduerak, Nafarroako kirol federazioek delegazioz egiten dituztenak barne, prezio hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira.

ZENTRO ETA INSTALAZIO GUZTIETARAKO ARAU OROKORRAK

-Prezio guztiek BEZa barne dute.

-Ezarritako prezioek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean hartuko dute indarra.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena eman zaio sortzen ahal diren zerbitzu berrien behin-behineko prezioak ezartzeko, baita kirolari federatuekin, kirol elkarteekin, gazteen elkarteekin, pertsona fisiko edo juridikoekin eta irabazi-asmorik gabeko erakundeekin bekak, akordioak edo hitzarmenak sinatzeko ere, instalazioak erabili ahal izateko. Halaber, Nafarroako Kirolaren Instituturako kontraprestazioa ezarriko du, baita prezioak ordaintzetik salbuestea ere.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zentro eta instalazioak erabiltzen dituzten kirol entitate kontzesio-hartzaileek, hilean 30 ordutik gora erabiliz gero, kasuan-kasuan aplikatu beharreko tarifan %40ko deskontua izanen dute.

-Onetsitako prezio eta tarifek indarra izanen dute prezio eta tarifen araubidea berritzen den arte.

Iruñean, 2010eko abenduaren 31n.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo-kontseiluburua.-Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Ruano Enériz-Kontseiluko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: F1104739