4. PROZEDURA JUDIZIALAK
VALENTZIAKO LAN ARLOKO 14. EPAITEGIA
Ediktua. 21/2010 prozedura
M.ª Piedad Rubio Fernándezek, Valentziako Lan arloko 14. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan lan agintaritzaren 21/2010 autoak bideratzen ari dira ofizioz, Lan arloko Probintzia Ikuskaritzak eskaturik, Enrique Cebria Cerveraren, Soroya Cordoba Quinteroren, Ivanilda Da Silva Caolhoren, Ursulina Benitez Benitezen eta Graciela Paniagua Ferreiraren aurka, eta honako honen bidez zitazioa egiten zaie Soroya Cordoba Quinterori, Ivanilda Da Silva Caolhori, Ursulina Benitez Benitezi eta Graciela Paniagua Ferreirari, non diren jakiterik ez baitago, Valentziako Lan arloko Epaitegi honetan ager daitezen (Justiziaren Hiria, El Saler etorbidea, 14, 6. aretoa), adiskidetze ekitaldia eta, behar izanez gero, judizioa egiteko, 2011ko maiatzaren 17ko 10:20an, eta ohartarazten zaie alderdiren bat bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada judizioa ez dela bertan behera utziko.
Valentzian, 2011ko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, M.ª Piedad Rubio Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1103915