Iragarkia
60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
89/2011 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planaren (I+G) 2010-2011 deialdia onesten duena.
Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planaren Laguntzen deialdiak, 2010-2011 ikasturteari dagozkionak, onesteko eta argitaratzeko proposatu baitu.
Ikerketa, zientzia eta berrikuntza Foru Komunitatearen aurrerakuntzarako elementuak diren aldetik, Nafarroako Gobernuak horiek garatzeko egiten dituen ekintzen artean, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak ikerketa zientifikorako laguntzak sustatu nahi ditu laguntzen programa baten bitartez. Planaren helburu orokorrak honako hauek dira: a) langile espezializatuak prestatzea ikerketarako gaitasun maila guztietan; b) I+G+b azpisisteman Nafarroako ikertzaileen kopurua handitzea; c) ikerketa zientifiko eta teknologikoan ari diren langileen maila eguneratzea, hobetzea eta bultzatzea; d) Nafarroarendako lehentasuna duten ikerketa proiektuak garatzea; e) Nafarroan ikertzaile taldeen kopurua handitzea; f) Nafarroako ikertzaileak eta Nafarroako I+G+b azpisistema nazioartekotzeko bultzada ematea; eta g) Nafarroako I+G+b sistemara talentu ikertzailea erakartzea.
Orain onetsi den Plana Bolognako prozesuaren eta Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren (EGHE) eta Europako Ikerketa Esparruaren (EIE)garapenaren testuinguruan sortu da. Era berean, horri gehitu behar zaio Nafarroa Nazioartekotzeko 2008-2011 Planean eta Moderna Planean egindako ahalegina.
Planean tipologia desberdineko lau deialdi sartu dira, laguntza planaren helburuetako bat berariaz lortzeko diseinatutakoak.
Lehen deialdia doktoratu aurreko laguntzei buruzkoa da eta haren xedea da doktoreak trebatzea, "ikerketa karrera" deitu izan den lehen etapa modura. Bigarren deialdia lehenaren osagarria da eta haren xedea da, hasieratik ikerketa jarduera nazioartekotzea. Hirugarren deialdia da denetan berriena. Programa hau Nafarroa Nazioartekotzeko Planean (NNP) eta MODERNA Planean sartu da eta horrek ekarri du kontzeptu aldaketa. Doktoregai gazteen ikerketa gaitasuna hobetzeko hasierako helburu hura ahaztu gabe, gaitasun hori Nafarroako I+G sistemaren nazioartekotzearekin lotu beharra dago, Foru Komunitatearen lurralde garapenaren eredu berri bat lortzeko beharrezkoa den faktorea, alegia. Azkenik, "Jerónimo de Ayanz" programaren bitartez, honako hau egin nahi da: Nafarroako ikerketa taldeak nazioarteko sareetan parte har dezaten bultzatzea, proposamenak batera prestatzea ikerketako nazioarteko programetan eta Nafarroako I+G sistemako ikertzaileak batetik bestera mugitzea.
Deialdi hau finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak, 2011ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bitartez, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari baimena eman dio zenbait urtetarako gastua egiteko, gehienez 3.064.624 eurokoa.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurrez ikusitakoa kontuan izanik, aginduzko txostenak eta Nafarroako Gobernuaren otsailaren 21eko Erabakia ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen 2010-2011 deialdia onestea. Deialdiak eta horien programak ebazpen honen eranskin bakarrean daude.
I. deialdia.-Doktoratu aurreko laguntzak, doktorego tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko.
II. deialdia.-Nazioarteko mugikortasunerako doktoratu aurreko laguntzak.
III. deialdia.-"Anabasid" programa: doktoratu ondoko laguntzak, mugikortasunerako eta ikerketa talentua erakartzeko.
IV. deialdia.-"Jerónimo de Ayanz" programa: ikerketa talentua indartzeko eta nazioartekotzeko laguntzak.
2. Zenbait urtetarako gastua onestea, 3.064.624 eurokoa gehienez, Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntza programetako 2010-2011 deialdia finantzatzeko. Laguntza horiek honela finantzatuko dira: Hezkuntza Departamentuko "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailaren kargura edo helburu horretarako 2011ko, 2012ko, 2013ko eta 2014ko aurrekontu orokorretan jarriko diren kontu-sail baliokideen kargura.
Onetsi diren lau deialdietako bakoitzerako hasieran aurrez ikusten den gehieneko gastuaren banaketa honako hau da:
2011 | 2012 | 2013 | 2014 | |
Doktoratu aurreko laguntzak, doktorego tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko | 289.200,00 euro | 289.200,00 euro | 422.000,00 euro | 422.000,00 euro |
Doktoratu aurretik nazioartean mugitzeko laguntzak | 100.000,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro |
Doktoratu ondoko laguntzak | 433.862,00 euro | 518.612,00 euro | 189.750,00 euro | 0,00 euro |
"Jerónimo de Ayanz" programaren laguntzak | 200.000,00 euro | 200.000,00 euro | 0,00 euro | 0,00 euro |
GUZTIRA | 1.023.062,00 euro | 1.007.812,00 euro | 611.750,00 euro | 422.000,00 euro |
Nolanahi ere, programa hauetako bat ebatzi ondoren soberakinik baldin badago, soberakina beste programa baterako eslei daiteke, betiere hau oraindik ebatzi gabe badago. Aurrekontuetako berresleitze hau Zuzendaritza Nagusiaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Programa jakin baten finantzaketa handiagotzeak ez du inola ere ekarriko eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzea.
Era berean, programa bakoitzaren barnean aldatzerik izanen da gastuaren urtez urteko banaketa, betire ez bada programa horri esleituriko gastuaren kopuru osoa aldatzen.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeei, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko eta Tuterako Zentro Elkartuetako zuzendariei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioartera Ateratzeko Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Araubide Administratiboaren Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2011ko martxoaren 11an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendari Nagusia, Pedro González Felipe.
ERANSKINA
Deialdien oinarriak
I. Deialdia
Doktoratu aurreko laguntzak, doktorego
tesia egiteko eta doktore titulua eskuratzeko
1. oinarria. Helburua edo xedea.
Deialdi honen helburua da doktoreen prestakuntza sustatzea prestakuntza eta ikerketa programa fidagarrietan, doktorego tesia egin eta doktore titulua eskuratzeko laguntzak emanez, lehiaketa bidez, horrela ikertzaileak errazago sartuko baitira goi mailako hezkuntzaren eta ikerketa zientifikoaren Europako sisteman.
2. oinarria. Onuradunak.
Laguntza hauek eskuratu ahal izanen dituzte baldintza hauek betetzen dituzten goi mailako tituludunek:
1. Nafarroan erroldaturik egon izana eskaera egunaren aurreko azken urtebetean, gutxienez, etenik gabe. Hala ere, deialdi honen helburuarekin zerikusia duten goi mailako ikasketak Foru Komunitatetik kanpo egin dituztelako aurreko baldintza hori betetzen ez duten pertsonen eskaerak onartuko dira, baldin eta Nafarroan gutxienez 10 urtean erroldaturik egon badira.
2. Salbuespen gisa, Nafarroan jaiotakoek edo 2009-2010 ikasturtean Nafarroan kokaturiko unibertsitate batean goi mailako ikasketak egin dituztenek, nahiz eta Foru Komunitatean erroldaturik ez egon, laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako unibertsitate bateko doktorego programa batean matrikulatzen baldin badira.
3. Doktorego programetan sartu ahal izateko titulua izatea edo ikasketak gainditu izana.
Doktoregoan sartu ahal izateko titulua edo ikasketak atzerriko hezkuntza sistemaren arabera eskuratu edo egin dituzten eskatzaileek 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute. Hori gorabehera, doktorego programara sartu ahal izateko titulua Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrutik kanpoko hezkuntza sistema batekoa izan eta eskabidea aurkezten den egunean homologatu gabe badago, karrerako notaren kalkuluari buruz 8.c) oinarrian ezarritakoaren ondorioetarako, zuzenketa koefiziente hau erabiliko da: K= 0,8.
4. Matrikulazioaren inguruko baldintza hauek betetzea, kasuan kasuko doktorego ikasketei dagokien unibertsitate-antolamenduaren arabera:
a) 778/199 Errege Dekretuak arautzen dituen doktorego ikasketetarako, ondoko egoera hauetako batean egotea:
1. 2010-2011 ikasturtean matrikulaturik egotea, doktorego programak ikasturte horretarako ezartzen dituen kreditu guztietan. Edozein kasutan ahalbidetu beharko du Ikasketa Aurreratuen Diploma gehienez bi ikasturteren buruan eskuratzea.
2. Ikerketa aldian matrikulaturik egotea 2010-2011 ikasturterako, programa horrek ikasturte horretarako ezartzen dituen kreditu guztietan. Edozein kasutan ahalbidetu beharko du Ikasketa Aurreratuen Diploma ikasturte berean eskuratzea.
3. Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu izana eta doktorego programa bateko tesiaren tutoretza aldian matrikulaturik egotea 2010-2011 ikasturtean.
b) 56/2005 Errege Dekretuaren edo 1393/2007 Errege Dekretuaren araberako doktorego ikasketetarako.
1. 2010-2011 ikasturtean matrikulaturik egotea doktorego ikasketetako prestakuntzaren ataltzat jotzen den master ofizialean, eta master programa horrek ikasturte horretarako ezartzen dituen kreditu guztietan. Doktoregaiak ahalik eta arinen egin beharko ditu ikasketak, programak berak eta zentroaren matrikulazio arauek ezartzen dituzten mugen barnean; betiere ahalbidetu beharko du gehienez bi ikasturteren buruan programako kreditu guztiak gainditzea eta master titulua lortzea edo doktoregoaren prestakuntza aldia gainditzea.
2. Doktorego ikasketetako prestakuntzaren ataltzat jotzen den master titulua edukitzea, eta doktorego programako ikerketa aldian edo tesiaren tutoretza aldian matrikulaturik egotea 2010-2011 ikasturtean.
c) Atzerrian graduatu ondoko edo doktorego ikasketak egiteko.
Goiko a) edo b) letran ezarritako baldintzak bete behar dira, nolakoa den atzerriko araudia, 778/1998 Errege Dekretuaren baliokidea edo 56/2005 Errege Dekretuak nahiz 1393/2007 Errege Dekretuak ezarritakoaren baliokidea.
5. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak betetzea eskabideak aurkezteko epean.
3. oinarria. Atxikitze zentroak.
1. Deialdi honen ondorioetarako, Espainiako nahiz atzerriko unibertsitate zentroak atxikitze zentrotzat joko dira kontratatzeko gaitasuna badute eta haietan doktore tesiak inskribatu eta defendatu eta doktore titulua eskuratzen ahal bada.
2. Espainiako atxikitze zentroak, laguntzaren beka faserako nahiz kontratu faserako, entitate laguntzaile izanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du.
3. Atzerriko atxikitze zentroak entitate laguntzaile izanen dira kontratu faserako, ikertzaileak kontratatzen baldin badituzte bakar-bakarrik. Bestela, deialdia egiten duen organoak zuzenean emanen dio laguntza onuradunari.
4. oinarria. Laguntzaren ezaugarriak.
A) Izaera eta iraupena.
1. Deialdi honetako laguntzei Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretua aplikatuko zaie.
2. Laguntza hauen xede den prestakuntza prozesuak gehienez 4 urte iraunen duela aurrez ikusten da. Bi fasetan banatuko da.
a) Lehen faseak edo beka faseak gehienez 24 hilabete iraunen du. Prestatzen ari den ikertzaileari onuradun gisa alta ematen zaionean hasten da. Fase hori amaitutakoan ikertzaileak frogatu beharko du Ikasketa Aurreratuen Diploma duela edo master ofizialaren titulua duela, egiten ari den doktorego programaren modalitateari dagokiona.
b) Bigarren faseak edo kontratu faseak gehienez 24 hilabete iraunen du. Atxikitze zentroak ikertzailea kontratatzen duenean hasiko da eta, ikuspuntu akademikotik, doktore titulua edo gradua eskuratzen denean amaituko da.
3. Lehen faseko laguntza baten onuradunak Ikasketa Aurreratuen Diploma, masterra edo baliokidea bekaren bi urteak amaitu baino lehen eskuratzen badu, modalitate horretako laguntza jasotzen jarraituko du 2 urteko aldia bukatu arte. Horretarako, ordea, 10.B)4. puntuan ezarritakoa bete beharko du.
4. Beka fasea bukatu eta berehala igaro beharko da kontratu fasera, jarduera eten gabe. Beka fasea amaitzean ikertzaileak ez baditu praktikaldiko kontratua egiteko baldintzak betetzen, lau hilabeteko epea izanen du, gehienez, baldintzak betetzen dituela frogatzeko. Epe hori bukatutakoan, baldintzak betetzen ez baditu laguntza jasotzen jarraitzeko eskubidea galduko du.
5. Laguntzaren iraunaldia amaitu baino lehen doktore titulua eskuratzen duenak laguntza jasotzen jarraitu ahalko du beka edo kontratu fasea bukatu arte. Beka fasean doktore titulua eskuratuz gero, ezin izanen da inola ere kontratu fasera igaro.
6. Eskatzaileak izaera eta zenbateko bereko beste laguntzaren bat jaso badu, laguntzaren aldia modu proportzionalean murriztu ahalko da eskatzaileak hura jaso duen denboraz.
B) Laguntzaren araubide berezia atzerriko atxikitze zentroetarako.
1. Beka fasea.
Prestatzen ari diren ikertzaileak atzerriko egonaldian, beka fasean, atzerriko entitate bati atxikita gelditzen badira, zentro hori dagoen estatura aldatutako pertsonatzat hartuko dira eta gizarte segurantzaren arloko Espainiako legeria egokia aplikatuko zaie, Europar Batasunaren araudian edo Espainiak sinatutako aldebiko hitzarmenean adierazten den moduan. Herrialde horretan Europar Batasunaren araudia aplikagarria ez bada eta Espainiarekin gizarte segurantzaren arloko hitzarmenik ez badago, ikertzailea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean atzerritik afiliatua balego bezala jokatuko da eta egoera hori arautzen duen 1982ko urtarrilaren 27ko Aginduan ezarritakoa aplikatuko zaio.
Bi kasuetan, laguntzetarako deialdia egiten duen organoak hartuko ditu bere gain gizarte segurantzaren arloko eskubide eta betebeharrak, bai eta laguntzak ordaintzeko betebeharrak ere.
2. Kontratu fasea.
Atxikitze zentroarekin kontratua egin eta gero ikertzaileari herrialde hartzailearen legeria aplikatuko zaio gizarte segurantzaren arloan, Europar Batasunaren araudian edo Espainiarekin sinaturiko aldebiko hitzarmenean adierazten den moduan.
Herrialde hartzailearen legeriarengatik edo araudi sektorialarengatik zentroak ez badu ikertzailea kontratatzen, laguntzak, bere iraunaldi osoan, beka faserako ezarritako ezaugarriak izanen ditu: bai zenbatekoa, bai ordaintzeko era, bai aurreko puntuan gizarte segurantzari buruz adierazitakoa ere.
C) Zenbatekoa.
1. Beka fasea.
Beka faseko laguntzen zenbatekoaren barnean kontzeptu hauek sartuko dira:
a) Bekaren zenbatekoa eta enpresak gizarte segurantzari ordaindutakoa, urte bakoitzari dagozkion kotizazio-tipoen eta hobarien arabera. Bekaren hileko zenbateko gordina 1.150 euro izanen da, eta urteko zenbateko gordina, beraz, 13.800 euro.
b) Doktorego programari edo doktorego programako zati den masterrari dagokion matrikularen zenbatekoa. Kontzeptu honi dagozkion laguntzak soil-soilik 2010-2011 ikasturtekoak izanen dira. Laguntza horiek ez dira aplikagarri izanen aurretik egindako ikasketen baliozkotzeetan. Laguntzak ez dira 32 kredituko gehienezko kopurua baino handiagoak izanen 778/1998 Errege Dekretuko araudiaren arabera antolaturiko doktorego ikasketak direnean, eta 60 kredituko gehienezko kopurukoak baino handiagoak 56/2005 eta 1393/2007 errege dekretuen araudien arabera antolaturiko doktorego ikasketak direnean, hori guztia laguntza izateko gehienezko aldian. Irabazi asmorik gabeko unibertsitate pribatuei dagokienez, laguntzak ez dira Nafarroako Unibertsitate Publikorako Foru Komunitateak ezarritako unibertsitate tasen prezio publikoak baino handiagoak izanen.
c) Doktorego ikasketak atzerrian egiten badira, diru-kopuru bat joan-etorrietarako eta instalatzeko gastuak kitatzeko. Diru-kopuru hori batzordeak ezarriko du destinoko herrialdearen arabera. Kontzeptu honengatiko gehienezko kopurua 2.000 euro izanen da laguntzak irauten duen bitartean; gehienez ere 500 euro laguntzaren barneko urteroko bakoitzeko.
2. Kontratu fasea.
Kontratu faseko laguntzen zenbatekoaren barnean kontzeptu hauek sartuko dira:
Soldataren zenbatekoa eta enpresak gizarte segurantzari ordaindutakoa, urte bakoitzari dagozkion kotizazio-tipoen eta hobarien arabera. Hileko soldata gordina 1.150 euro izanen da eta urtean halako 14 soldata ordainduko dira. Beraz, urtean 16.100 euro gordin.
Zenbateko horiek eguneratu ahal izanen dira 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.
Entitate laguntzaileek diru ordaina jasoko dute laguntzen kudeaketan parte hartzeak ekartzen dizkien kostuengatik. Zenbatekoa onuradun aktiboen kopuruaren araberakoa izanen da, eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak urtero finkatuko du.
5. oinarria. Aurrekontuko diru-izendapena.
Laguntza hauen gastuak aurrekontuko "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailari egotziko zaizkio 2011n eta hurrengo urteetan, aurrekontuko diruaren arabera. Deialdi honetarako 1.422.400 euroko gastua eginen da gehienez.
Hasieran aurrez ikusten den urtez urteko banaketa honakoa da:
-2011. urtea: 289.200 euro.
-2012. urtea: 289.200 euro.
-2013. urtea: 422.000 euro.
-2014. urtea: 422.000 euro.
Programa honen gastuaren zenbateko osoa, zeina 2010-2011ko deialdiko Prestakuntza Planaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko beste programa batzuetatik etorritako gerakinekin handitzen ahalko den, horiek ebatzi ondoren burutu gabeko gerakinak baldin badira, eta gastu horren urtez urteko banaketa aldatu ahal izanen dira aurrekontuko diru esleipena urte batetik bestera aldatuz, betiere plan horren 2010-2011 deialdirako baimendutako gehieneko gastua gainditu gabe.
Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratu behar da deialdia ebatzi baino lehen. Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori egiten bada, ez du inola ere ekarriko eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzea.
6. oinarria. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Eskabideak aurkezteko 20 egun epea izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Eskabidea I. eranskineko eredu estandarizatuan eginda aurkeztu behar da. Eredu horretan eskatzen diren datu guztiak jarri behar dira.
Eskabidea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan. Deialdi honen ondorioetarako Espainiako unibertsitate publikoetako erregistroak baliozkotzat joko dira, eskabidea aurkezten duen ikertzailearen atxikitze zentroa direnean. Zentro horiek eskabidea jaso eta gero instrukzio organo eskudunari igorri beharko diote gehienez ere 15 eguneko epean.
7. oinarria. Eskabideari erantsi behar zaizkion agiriak eta horien tratamendua.
A) Nahitaez aurkeztu behar diren agiriak.
Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
A.1) Doktoregaiak 2. oinarrian deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak.
1. Errolda agiria, 2.1 oinarriko baldintza betetzen duela egiaztatzen duena. Ez dute agiri hori aurkeztu beharko 2.2 oinarrian adierazitako salbuespenak dituztenek.
2. Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, edo doktoregaiaren nortasuna eta jaiolekua frogatzen dituen beste agiri ofizial bat.
3. Behar den doktorego programan onartzeko bide eman duten ikasketen titulua eta ziurtagiri akademikoa. Titulua eskatu izana frogatzen duen gordekina ere onartuko da, edo bestela unibertsitateko ziurtagiri akademikoa, interesdunak titulua eskatzeko eskubidea baduela adierazi eta noiztik duen zehaztuko duena.
Titulua atzerrian eskuratu bada, behar bezala frogatuko da homologazioa edo, bestela, homologazioa eskatu izana eta unibertsitate zentro batean onartu izana, 2.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz.
4. Eskatzailea 2.4 oinarrian adierazitako moduan doktorego programa batean matrikulatu dela frogatzen duen agiria.
Atzerriko hezkuntza sistemako eta unibertsitateko ikasketa planaren araberako matrikulazio baliokidea frogatu beharko da, halakorik bada.
5. Atxikitze zentroak laguntza ematearen alde egindako txostena. Txosten horretan zentroak hitz eman behar du Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutuari buruzko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako eginbeharrak beteko dituela, bai eta deialdi honetan berariaz araututakoak ere; bereziki, entitate laguntzailea izatea onartzen duela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Atzerriko atxikitze zentroei deialdi honetako 10.C). oinarrian ezarritako eginbehar orokorrak betetzeko konpromisoa besterik ez zaie eskatuko.
A.2) Eskaerak 8. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz egoki puntuatzeko behar diren agiriak.
1. Doktorego programara sartzea ahalbidetu dion titulazioaren ziurtagiri akademiko pertsonala, xehakatua eta osoa. Gainditutako irakasgai guztiak agertu behar dira ziurtagirian beren kredituekin, bai eta lortutako kalifikazioak eta ikasturtea ere. Lizentziadun titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu bada, ikasketa horien ziurtagiri akademikoa ere aurkeztu beharko da. Atzerriko tituluen ziurtagiri akademikoekin batera, titulua eman duen herrialdean erabiltzen den kalifikazio sistema azaltzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
2. Doktoregaiaren curriculuma, II. eranskineko eredu estandarizatuan egina, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak.
3. Doktorego programak kalitate aipua jaso badu, horren egiaztagiria.
B) Dokumentazioa eta haren tratamendua direla-eta kontuan hartu beharreko arauak.
1. Oinarri honetako A). atalean aipatutako agiriren bat espedientean falta denean edo ez bada behar bezala bete, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan. Ohartaraziko zaio agiri hori ez aurkezteak zer ondorio ekarriko lituzkeen, agiria zein den kontuan hartuz, oinarri honetako arauei jarraikiz.
2. Ez badu zuzentzen 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agirietako baten gabezia edo bertako akatsa, eskaera bertan behera geldituko da, horretarako administrazio ebazpena eman ondoren.
3. Eskabidean aipatzen den karrerako ziurtagiri akademikoa falta bada edo osorik ez badago, edo, atzerrian egindako ikasketen ziurtagirien kasuan, 7.A2).1 oinarrian aipatzen den dokumentazio argigarria falta bada, tramitazioko hurrengo fasera igaro ahalko da, baina ikasketa horietako batez besteko notatzat "Nahikoa, 1" hartuko da, eta hori, betiere, ikasketen titulua eskuratu izana behar bezala frogatuta badago. Egindako irakasgairen baten kalifikazioa zehazterik ez dagoenean, "Nahikoa, 1" hartuko da irakasgai horretako notatzat, eta hori, betiere, gainditu izana behar bezala frogatuta badago.
4. Matrikula egin izanaren frogagiria 2010-2011 ikasturterako ikasle bakoitzaren unibertsitateak ezarri dituen epeetan ekarri beharko da. Deialdia ebazteko finkaturiko gehienezko epean ikasleak ezin izan badu matrikularik egin arrazoi horregatik, hala ere laguntza emanen zaio, hala badagokio, baina bertan behera utziko da ondorio guztietarako baldin eta epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen deialdi honetan adierazten den moduan.
5. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta ez da onartuko ikasketa-espedienteari buruzko ez eta curriculumean aipaturiko gainerako merezimenduei buruzko datu berririk.
6. Jatorrizko agiriak edo kopiak aurkeztu ahal izanen dira. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten diren eskabideetarako, agiri eskaneatuak onartuko dira. Organo instrukzio-egileak edozein unetan eskatzen ahalko du jatorrizko edozein agiri egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatu ahalko ditu alegaturiko merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak, agiriei buruzkoak eta oro har jasotako laguntzaren eskatzearekin, eskuratzearekin eta, kasua bada, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzkoak.
7. Ez dira kontuan hartuko haien arau erregulatzaileen arabera ziurtatzeko eskumenik ez duten pertsonek, organoek edo erakundeek luzatutako agiriak.
8. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.
9. Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zein agiri den aurkeztu gabe uzten dena, zein artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Ordezko idazki hori kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.
8. oinarria. Eskabideen puntuazioa.
A) Eskabideen banaketa arloz arlo.
Doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko, deialdi honetako I. eranskinean aipatutako taldez taldeko sailkapena aplikatuko zaie eskabideei. Talde horiek zientziako arlo eta gai ezberdinak biltzen dituzte, Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEP) egindako sailkapenaren arabera.
B) Puntuak emateko irizpideak.
Arloen multzo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da lortutako puntuazio osoaren arabera. Gehienez ere 40 puntu lortzen ahal dira, irizpide hauei jarraikiz:
1. Ikasketa-espedientea.
Karrerako nota, gehienez 30 puntu.
Eskatzaileak goi mailako titulu bat baino gehiago baldin baditu doktorego programan onartua izateko bide eman diotenak, aintzat hartzea nahi duen titulazioa hautatuko du eskabidean. Titulazio horrek finkatuko du ikasketa-espedientearen puntuazioa. Egindako hautua ezin izanen da aldatu eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan.
2. Eskatzailearen merezimenduak ikerketa jarduerari dagokionez: argitalpenak, proiektuetan parte hartzea, egindako ponentziak, etab., 8 puntu gehienez, II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
3. Hezkuntza eta Berrikuntza Ministerioak kalitate aipuaz bereizitako doktorego programa batean matrikulatzea, 2 puntu.
C) Ikasketa-espedientearen balorazioa.
Ikasketa-espedientea baloratzeko honako hau hartuko da kontuan:
Karrerako batez besteko nota honela zehaztuko da:
Irakasgai bakoitzaren kalifikazioa:
-Nahikoa: 1.
-Oso ongi: 2.
-Bikain: 3.
-Ohorezko matrikula: 4.
Batez besteko nota: gainditutako kredituen batura, horietako bakoitza aurreko ataleko baliokidetasun taulan dagokion kalifikazioaren balioaz biderkatuta, eta hori zati ikasketa horietan guztira dagoen kreditu kopurua. Bi dezimal hartuko dira beti, biribiltzearen arau orokorrei jarraikiz.
Baliozkotutako irakasgaiei dagokienez, jatorrizko zentroan eskuratutako kalifikazioari dagokion puntuazioa emanen da; egokitutako irakasgaietan, jatorrizko zentroan erdietsitako kalifikazioa hartuko da aintzat, eta kalifikaziorik ez duten kredituen onarpena ez da kontuan hartuko batez besteko notarako.
Plan zaharretan edo kreditu bidezko kalifikazio sistema baino lehenagokoetan, batez besteko nota irakasgai bakoitzean, arestian aipatutako balioen arabera, lortutako puntuazioak batuz eta emaitza gainditutako irakasgaien kopuru osoaz zatituz aterako da.
Titulu akademikoa beste ikasketa batzuetatik abiatuta eskuratu bada, multzoaren batez besteko nota kalkulatuko da.
Jatorrizko unibertsitateko kalifikazio sistema atal honetan deskribatutako moduan ez bada zehaztu, Batzordeak trataera baliokidea izan dezan beharrezkoak diren irizpideak hartuko ditu.
Karrerako puntuazioa honela kalkulatuko da: ateratako batez besteko nota bider 7,5 eta bider K koefiziente zuzentzailea. Hona hemen koefizientearen balioak:
K=1 lizentziaturetarako, goi mailako arkitektura eta ingeniaritzetarako, eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakundeen arabera baliokideak diren titulazioetarako.
K=0,80 diplomaturetarako, arkitektura eta ingeniaritza teknikoetarako eta Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakundeen arabera baliokideak diren beste titulazio batzuetarako. Halaber koefiziente hori aplikatuko zaie Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrutik kanpoko sistemetatik datozen titulazioei, eskabidea aurkezten den egunean homologatu gabe badaude.
D) Nola hautsi berdinketa.
Lortutako puntuazio orokorretan berdinketarik izaten bada, ondoko ataletan lortutako puntuazio handienari erreparatuz ebatziko da:
-Kalitate aipua duen doktorego programa batean matrikulatzea.
-Curriculum vitae-a.
-Karrerako ikasketa-espedientea.
Berdinketak segituz gero, behar adina dezimal hartuko dira kontuan hori ebazteko. Berdinketak segituz gero, titulazioa eskuratzeko erabilitako urte kopuruari erreparatuko zaio, betiere ikasketa planak kontuan hartuz.
E) Laguntzak ukatzea aurrekontuan baliabide aski ez izateagatik.
Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.
Kasu horretan, eman beharreko laguntza kopurua ezarrita, eskabideak sailkatu diren 6 taldeetako bakoitzean laguntza har dezaketen eskabideak hartu eta talde bakoitzean daudenen eta kopuru osoaren artean proportzionaltasun erregela bat aplikatuko da, talde bakoitzean gutxienez laguntza bat ematea bermatuz. Talde bakoitzean eman behar diren laguntzen kopurua horrela zehaztuta, talde bakoitzaren barruko puntuazio hurrenkerari segituko zaio, aurrekontua agortu arte.
9. oinarria. Prozeduraren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.
1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak eta ebaluazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazkiago, instrukzio jarduketen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, ebazpena aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.
3. Eskaerak baloratzeko Ebaluazio Batzordea eratuko da, honela osatua:
Mahaiburua:
-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.
-Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.
Kideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.
-Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burua.
-Laguntzen kudeaketarekin zerikusia duen teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena.
Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei.
Batzordearen erabakiak lotesleak izanen dira.
Batzordea eraturik, honek laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gehienez ere lau hilabeteko epean. Proposamena, hots, onuradunen eta horiek atxikiak dituzten zentroen zerrenda, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian ikusgai izanen da eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ahal ditzaten.
Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek, epe horretan bertan, erantzukizuneko aitorpen eguneratua aurkeztu beharko dute, lehenago eskuratutako mota bereko beka eta laguntzei eta beren lan egoerari buruzkoa.
Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.
Behin-behineko zerrenda onetsita, Batzordeak deialdi honetako oinarriek ematen dizkioten eskumenak batzorde iraunkor bati eskuordetu ahalko dizkio. Batzorde iraunkor horretako partaideak ondoko hauek izanen dira: Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, eta Ikerketarako Laguntzen Bulegoan edo Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Atalean laguntzen kudeaketaz arduratzen diren unitateetako bi lagun.
Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.
Deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko da.
Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian, eta "euraxess" ikertzaileen mugikortasunerako Europako sareko Nafarroako gunearen web orrian argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
10. oinarria. Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.
A) Prestatzen ari diren ikertzaileen eskubideak.
Onuradunak, beka hau onartuz gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aipatzen diren eskubideak izanen ditu. Dekretu horren bidez Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onetsi zen.
Beka araubideko laguntza eskuratu eta baliatzeak ez du kontratu edo estatutu bidezko harremanik sortuko atxikitze zentroarekin, ezta gerora haren plantillan sartzeko eskubiderik ere, salbu eta bekaren iraunaldia amaitutakoan Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua aplikatzeari dagokionez.
Berariaz, doktore titulua eskuratu aurreko baldintza gisa Ikasketa Aurreratuen Diploma edo baliokidea eskuratzeak eta atxikitze zentroaren kontratazioaren aldeko txostenak ikertzaileei eskubidea emanen diete diruz lagundutako atxikitze zentro nazionalarekin kontratua egiteko bigarren faseko, hau da, kontratuaren faseko laguntza baten bitartez, Prestatzen ari diren ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak ezartzen duenari jarraikiz.
Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratzea deialdi honen ondorioetarako berezko helburutzat hartzen ez bada ere, kontuan hartuko da erabateko betetzera garrantzizko hurbiltze gisa, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.3 artikuluan ezarritako konpromisoak betetzeko dudarik gabeko jardunaren froga gisa. Horren arabera, Ikasketa Aurreratuen Diploma behar den denboran eta moduan eskuratzeak eta beka fasean gainerako beharkizunak betetzeak ekarriko dute oinarri honetako G) letran ezartzen den laguntzaren zatia behin betiko finkatzea. Bertan betetzeari edo ez-betetzeari buruzko adierazpena eta bidezkoa den likidazio ekonomikoa sartuko dira.
B) Prestatzen ari diren ikertzaileen betebeharrak.
Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 6. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie ikertzaileei. Betebehar horiez gain, laguntzaren onuradunek deialdi honetan ezarritako arauak bete beharko dituzte, besteak beste honako hauek:
1. Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen oharrei kasu egitea.
2. Atxikitze zentroan deialdi honetako 13. oinarrian ezarritako epean sartzea.
3. Atxikitze zentroko funtzionamendu arauak betetzea, dedikazioari, ordutegiei, oporrei eta aldi baterako absentziei dagokienez.
4. Laguntzak irauten duen ikasturteetan doktorego programan matrikula egitea, kasuan kasuko unibertsitatean ezarritako prozedurari jarraituz.
5. Onarpena eta horrenbestez babes akademikoa lortzea tesiaren proiekturako, 778/1998 Errege Dekretuak arautzen dituen ikasketetan, edo doktoregoko ikasle gisa matrikulatzea, 56/2005 Errege Dekretuak araututako ikasketen kasuan, edo ikerketa aldian matrikulatzea, 1393/2007 Errege Dekretuak arautzen dituen ikasketen kasuan, Ikasketa Aurreratuen Diploma nahiz master titulua eskuratu edo prestakuntza aldia gainditu eta hurrengo ikasturtearen barnean ahalik eta lasterren, kasuan kasuko unibertsitatean ezarritako prozedurari jarraituz.
6. Laguntzaren aprobetxamenduari buruzko balorazio ona lortzea doktore titulua lortzeko prestakuntza prozesuan zehar, etapa guztietan. Etapa bakoitzean aldeko balorazioa lortzeko beharrezkoa izanen da:
a) Programako lan guztiak / kreditu guztiak gainditzea ikasturte bakoitzean, eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan hori frogatzea.
b) Aldeko balorazioa lortzea, urtero aurkeztutako jarraipen txostenei buruz.
7. Doktore tesia amaitu eta defendatzea eta doktore gradua lortzea deialdian ezarritako epeetan.
8. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari doktore gradua lortu dela frogatzea 13. oinarrian ezarritako epeetan, egindako doktorego tesiaren ale bat erantsita.
9. Doktorego tesiaren gaia, tutorea edo unibertsitatea aldatuz gero horren berri ematea, idatziz, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
Gainera, kasuan kasuko unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketa horietarako baimena eman izana behar bezala frogatuko da.
Unibertsitate aldaketa onartzekotan, betiere urteko lehen egunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko lankidetza hitzarmenaren ondorio ekonomikoei dagokienez. Aldaketa eskatzen denetik onartzen den arte laguntza eten eginen da, 10.E).2 oinarrian borondatezko etenaldietarako ezarritako moduan.
Horrelako aldaketek ez dute inoiz ekarriko aurreko lerroaldeetan ezarritako gehieneko epeak luzatzea betebeharrak bete direla frogatzeko.
10. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea norbera edozein lan jardueratan ari dela edo beste edozein beka edo laguntza jaso izana.
11. Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen diren orotan, Hezkuntza Departamentuak laguntza eman duela agertzea.
12. Deialdiarekin zerikusia duten erakunde-ekitaldietara joatea eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak zientzia sustatzeko eta bultzatzeko jardueretan parte hartzea, gonbidatua izanez gero.
13. Organo eskudunek egiaztapenak eta finantza-kontrolak egin ditzaten onartzea eta jarduera horietarako eskatzen dituzten agiri guztiak ematea.
14. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea laguntza emateko ebazpena ematen denean.
C) Prestatzen ari diren ikertzaileak atxikita dituzten erakundeen betebeharrak.
C.1) Hauek dira atxikitze zentroen betebehar orokorrak:
1. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen kudeaketa eta jarraipen egokietarako ematen dituen oharrei kasu egitea.
2. Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 7. artikuluan ezartzen dituen betekizun orokorrak.
C.2) Espainiako atxikitze zentroek berariaz betebehar hauek dituzte:
1. Entitate laguntzaile gisa aritzea, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, bai 63/2006 Errege Dekretuaren 4.1.a) artikuluan aipatzen den beka faserako, bai errege dekretu beraren 4.1.b) artikuluan aipatzen den kontratu faserako.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta atxikitze zentro unibertsitarioen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Bertan aurrez ikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdiko prozeduren aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.
2. Laguntzen onuradunei behar duten babesa ematea eta beren lanerako behar dituzten baliabideak erabiltzen uztea.
3. Tesiaren zuzendari bat eta, hala behar denean, tutore edo zuzendarikide bat izendatzea, ikasketak eta ikerketa lanak koordinatu eta bideratzeko eta, bereziki, jarraipena egiteko, laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzen xedea bete daitezen.
4. Prestakuntza programaren garapen egokiaz arduratzea. Onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketarekin edo horretarako behar den prestakuntza berariazkoarekin zerikusirik ez duen inolako jarduerarik egiteko.
5. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea zentroan sartu den prestakuntzako ikertzaileak laguntzen hurrenez hurreneko faseetan eskatzen diren ziurtagiri edo titulazio akademikoak lortu ahala (irakaskuntza aldia gainditu izanarena, Ikasketa Aurreratuen Diploma, master titulua edo ikertzaileek praktikaldiko kontratua sinatzeko behar duten ziurtagiria, doktore gradua), lortzen duenetik gehienez ere hogei egun balioduneko epean.
6. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.
7. Ikertzaileekin egindako praktikaldiko kontratuen kopia bidaltzea, sinatzen direnetik hogei egun balioduneko epean.
8. Zentroen eta prestatzen ari diren ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.
9. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.
10. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.
C.3) Atzerriko atxikitze zentroak.
Atzerriko atxikitze zentroek, ikertzaileak kontratatuz gero, Espainiako zentroentzat goian adierazitako betebehar berak izanen dituzte.
D) Sarrera geroratzea.
Batzordeak baimena eman ahalko dio ikertzaileari entitate hartzailean geroago sartzeko eta, horrenbestez, laguntzaren onuradun geroago bihurtzeko, bidezko arrazoiengatik hala eskatzen badu, harrera zentroarekin ados jarrita, bertan sartu behar zuen eguna baino lehen. Sarrera hiru hilabete geroratu ahal izanen da gehienez. Emandako epea igaro eta zentroan sartzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.
E) Laguntzak etetea.
1. Beka fasean, aldi baterako ezintasunagatiko baja (eritasunak eta istripuak), haurdunaldiko arriskua edo amatasun edo aitatasunarengatiko atsedenaldia suertatuz gero, araubide aplikagarriarekin bat, ikertzaileak laguntza aldi baterako eteteko eskatu ahalko du. Etenaldian Hezkuntza Departamentuak osatu eginen du Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa, hileko laguntzaren %100 betetzeraino. Etenaldia berreskuratu ahalko da, gutxienez 30 eguneko aldietan, eta aurrekontuetan dirurik baldin badago.
2. Aurreko paragrafoan aipatzen diren Gizarte Segurantzaren estaldura barruko arrazoiak ez diren beste batzuengatik borondatezko etenaldia egin ahalko da Batzordeak baimena ematen badu, interesdunak eskaturik. Dena den, etenaldiak ez du sei hilabete baino gehiago iraunen, bitarte horretan Gizarte Segurantzaren kotizazioak bertan behera geldituko dira eta ez da inolako zuzkidurarik ordainduko. Etenaldia ezin izanen da berreskuratu.
3. Kontratu fasean, Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraunaldia luzatzea, salbu eta aldi baterako ezintasuna, amatasuna edo haur-harrera suertatzen denean kontratuaren iraunaldian, gertaera horiek laguntzaren iraunaldia eten egiten baitute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2002 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoarekin bat. Halakoetan etenaldia berreskuratu ahalko da, gutxienez 30 eguneko aldietan, eta aurrekontuetan dirurik baldin badago.
4. Oinarri honetako F) letrak arautzen dituen beharkizunak betetzeko epea luzatzeak laguntzaren etenaldia ekarriko du 10.F).4 oinarrian ezartzen diren baldintzekin.
5. Etenaldia amaitutakoan ikertzailea atxikitze zentrora itzultzen ez bada, laguntzari uko egin diola ulertuko da.
F) Betekizun akademikoak betetzeko epearen luzapena.
Ez da epeak luzatzeko baimenik emanen irakaskuntza aldiko edo baliokideko lanak errepikatu edo osatzeko, edo ikerketarako gaitasuna nahiz baliokidea erdiesteko, salbu eta Balorazio Batzordeak, aparteko eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, espresuki baimentzen badu.
Doktorego tesia bukatu eta doktore titulua eskuratzeko epearen luzapena eman ahalko da, Balorazio Batzordeak aldez aurretik baimena ematen badu, alde guztietatik behar bezala justifikaturiko arrazoia dela-eta.
Ondoko arau hauek beteko ditu Batzordeak bere jardunean:
1. Interesdunak berak eskatuta bakarrik emanen da baimena. Idatziz eginen du eskaera, ondoko epeetan:
a) Irakaskuntza aldia edo baliokidea bukatzeko epearen luzapena: urriaren lehen hamabostaldian.
b) Ikerketa aldia edo baliokidea bukatzeko epearen luzapena: abenduaren lehen hamabostaldian.
c) Tesia amaitu eta doktore titulua eskuratzeko epearen luzapena: laguntza hauen kargura finantzatutako kontratua amaitu eta ondoko 15 egunetan.
Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
-Arrazoien azalpena.
-Egindako ikerketa lanari buruzko txostena.
-Ikerketa egin bitartean izan diren desbideratzeak.
-Lanaren kronograma eta beharkizunak betetzeko aurreikusitako eguna.
-Ikerketaren tutoreak edo tesiaren zuzendariak egindako txostena, gutxienez ondoko hauek bilduko dituena: doktoregaiaren dedikazioa eta errendimendua ontzat ematen dituen adierazpena; doktoregaiak egindako eta egiteko duen ikerketaz azaltzen duen deskribapenarekin bat datorrena; luzapenaren beharraren aldekoa.
-Doktoregaiaren unibertsitateko administrazio zerbitzuen ziurtagiria, ikaslearen inskripzioa egiaztatzeko.
-Laguntzaren iraunaldian jasotako beste beka batzuen aitorpena eta, behar izanez gero, justifikazioa.
-Gizarte Segurantzaren edo kasuan kasuko erakundearen ziurtagiria, laguntzaren iraunaldian onuradunak izandako lan bizitzari buruzkoa.
2. Aparteko arrazoitzat joko dira, besteak beste, eritasuna, istripua, elbarritasuna, amatasun edo aitatasuna eta ezinbesteko bestelakoak, ikerketa jardueraren benetako etenaldia ekarri dutenak, betebehar akademikoak betetzea galaraziz. Ez da inola ere aparteko arrazoia izanen doktoregaiaren lan jarduera, bere konturako edo besteren konturako langile izan.
3. Epeen luzapenek ondoko iraupena izanen dute:
Irakaskuntza aldiko edo baliokideko lanak osatzeko epearen luzapenak: ikasturte bat.
Ikerketa lanak osatzeko eta ikerketarako gaitasunaren onarpena edo baliokidea lortzeko epearen luzapenak: ikasturte bat.
Doktorego tesia egin eta doktore titulua lortzeko epearen luzapenak: bi urte.
4. Betekizun horiek betetzeko epea luzatzeak ez du inola ere ekarriko laguntzaren zenbatekoa handitzea. Beka faseko beharkizunak betetzeko epeen luzapenerako aldi horietan laguntza etenik egonen da ondorio guztietarako, ikertzaileak onuradun izateari utziko dio eta, hortaz, ez da ezer ordainduko.
5. Batzordeak luzapena emateko edo ukatzeko eginen duen proposamena Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari igorriko zaio honek ebazpena eman dezan. Luzapenaren xede diren betebeharrak bete direla frogatzeko baldintzak eta epeak ezarriko dira ebazpen horretan.
6. Luzapenaren xede ziren betebeharrak bete dituela frogatu eta gero, ikertzaileak lanera itzultzea eta berriz ere laguntzaren onuradun izatea eskatu beharko du, 13.B) oinarrian ezarritakoaren arabera. Etenaldia berreskuratu ahal izanen da, aurrekontuan diru aski badago.
G) Beharkizunak ez betetzearen ondorioak.
Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.
Horrek ekarriko du bekadun gisa kontzeptu horrengatik jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko korrituak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
Ikertzaileak ez badu betetzen doktorego tesia bukatu, defendatu eta behar denboran eta moduan doktore titulua eskuratzeko beharkizuna, Diru-laguntzei buruzko Legearen 14.1.p) artikuluan aipatutakoaren ondorioetarako, ez-betetzearen mailakatze irizpidetzat hartuko da Ikasketa Aurreratuen Diploma behar denboran eta moduan lortu izana. Kasu horretan, ikertzaile onuradunak Ikasketa Aurreratuen Diploma edo baliokidea lortu duen egunera arte jasotako laguntzaren %85 beretzat gorde ahalko du, eta beka fasean eta, halakorik bada, kontratu fasean jasotako gainerakoa itzuli beharko du.
Aurrekoa gorabehera, ez-betetzea ezinbestekoa denean, Batzordeak proposatu ahal izanen du laguntza amaitzeko ebazpenean adieraz dadila ez-betetzea ezinbestekoa izan dela, eta interesdunak ordura arte jasotako diru kopuruei eutsi ahalko die osorik edo zati batean.
11. oinarria. Laguntzaren ordainketa.
1. Laguntza aldez aurretik eta sei hilean behin ordainduko zaie ikertzaileak atxikita dituzten zentroei, eta ez zaie bermerik jartzeko eskatuko.
Diru kopurua transferituko da, kontuan izanik seihileko natural horretan beren egoera aldatu eta bekatik kontratura igarotzen diren onuradunentzat bi egoera horiei dagozkien zenbatekoak sartu behar direla.
-Lehendabiziko ordainketa hilabeteko epean eginen da, onuradunei gizarte segurantzan alta eman zaiela eta atxikitze zentroan sartu direla egiaztatzen duten agiriak jaso ondoren. Behar den diru kopurua ordainduko da, kontuan izanik atxikitako ikertzaileen kopurua seihileko naturaletik geratzen den aldian, bekaren edo soldataren zenbatekoa, enpresen kotizazioak eta matrikulagatik ordaindutako zenbatekoak.
-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak urte bakoitzeko otsailean eta uztailean eginen ditu ondorengo ordainketak. Behar den diru kopurua ordainduko du, kontuan izanik atxikitako ikertzaileen kopurua seihileko naturaletik geratzen den aldian, bekaren edo soldataren zenbatekoa eta enpresen kotizazioak.
Laguntza ordain dadin, unibertsitate zentroak aldez aurretik transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea aurkeztu behar du, laguntza sartzeko aukeratu duen bankuak behar bezala beterik.
2. Atzerriko atxikitze zentroetako ikertzaileen beka fasean, ordainketak zuzenean eginen zaizkie onuradunei hilero, prestatzen ari den ikertzailea altan egon den egunen kopuruaren arabera. Betiere 30 eguneko hilabeteak hartuko dira.
Onuraduna Gizarte Segurantzan afiliatzen den hilean eginen da lehendabiziko ordainketa, atxikitze zentroan sartu dela egiaztatu ondoren. Ordainketa horren barnean sartuko dira joan-etorrietarako eta instalaziorako zenbatekoa.
3. Bekaren aldian, Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, bekadunak besteren konturako langileen parekotzat hartuko dira Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzeko.
4. Ordainketa guztiak aurrerakintzat hartuko dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.
12. oinarria. Bateraezintasuna.
A) Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.
Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:
-Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberak baliabide gehiegi ez metatzeko, eta lanean ari ez diren eta beste beka edo kontraturik ez duten doktoregaiei esleitzeko baliabide publikoak.
-Helburuaren irizpidea erabiltzea, deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzea oztopatuko luketen egoerak saihestuz eta onuradunari dedikazio osoa eskatuz diruz lagundutako ikerketa lanetarako.
Irizpide horiei jarraikiz, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:
1. Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea. Oinarri honetako C) puntuan aipatzen diren laguntzak bakarrik baimenduko dira.
2. Onuradunak edozein lan jarduera, lanbide jarduera edo enpresa jarduera egitea.
3. Interesdunak aldez aurretik eskatuta, ondoko hauek baimendu ahalko dira:
a) Irakaskuntza eta ikerketa lanak egiteagatik dirua eskuratzea, betiere egindako ikerketa lanarekin zuzenean lotuak, noizbehinkakoak eta ezohikoak badira. Gehienez 60 ordu urtean.
b) Biltzar, bilera eta jardunaldi zientifikoetan parte hartzeko laguntzak.
c) Egonaldi laburretarako laguntzak, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeto egitea baldin bada. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan arlo batzuk landu) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira.
Laguntza horien berri eman behar zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta beraren baimena jaso behar da. Inoiz ezin izanen da alegatu horrelako egonaldiak egin izana, 10. oinarrian azaltzen den moduan epearen luzapena eskatzen denean. Ikertzailearen prestakuntza programa betetzeko eta ikerketa aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.
B) Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.
Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:
1. Onuradun bihurtzean, onuraduna beste laguntzaren bat hartzen ari bada edo lan jarduera edozeinetan ari bada.
2. Onuradun bihurtu ondoren ere gerta daiteke, onuradunak bestelako laguntza jasotzen badu edo lan jardueraren batean hasten bada.
C) Aplikatu beharreko arauak.
1. Lortutako laguntzak, indarraldi berbera izan ez arren, hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira erabat bateraezintzat joko dira.
2. Lortutako laguntzak gehienez hiru hilabetean aldi berean hartzekoak badira, honako laguntza honen zenbatekoa osorik ordainduko da.
3. Aldiz, lortutako laguntzak hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira, ikertzaileak bat aukeratu beharko du. Beste laguntza bat aukeratuz gero, honako honi uko egin zaiola ulertuko da, 14. oinarrian ezarritako baldintza eta ondorioekin.
4. Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.
5. Edozein kasutan, onuraduna lanean hasteak laguntzaren galera ekarriko du, 14. oinarriak aurrez ikusten dituen ondorioekin.
6. Oro har, onuradunak goian aipatu diren kausei dagokien guztia jakinarazi behar du, 10. oinarrian xedatutakoari jarraituz.
7. Aurrekoa gorabehera, laguntzak kudeatzen dituen organoak egoera ofizioz egiaztatuko du une hauetan:
-Ikertzaileak bere eginbehar akademikoak bete dituela frogatzen duenean, etapa desberdinetan, edo betetzeko epearen luzapena eskatzen denean.
-Administrazio prozedurari amaiera eman aurretik.
Halaber, noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.
13. oinarria. Espedientearen jarraipena eta amaiera.
A) Ohar orokorrak.
1. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari dagokio deialdi honen bitartez ikertzaileei emandako laguntzen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egitea. Horretarako prozedura egokiak ezarriko ditu, ikertzaileak atxikita dituzten zentroekin lankidetzan.
2. Laguntza hauen onuradunak loturik egonen dira atxikita dituzten zentroek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol ekintzei.
3. Atxikitze zentroak, entitate laguntzaileak diren aldetik, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ahaldundutako erakundeen kontrol ekintzei loturik egonen dira.
4. Aurreko 1. puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, honako hauek jarraipen ekintza arruntak dira:
-Deialdi honetako 10. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiriak eskatu eta aztertzea.
Honako hauek jarraipen ekintza bereziak dira:
-Espedientean dauden agiriak ikusirik organo kudeatzaileak ofizioz hasten dituen jarduerak, zuzendariek nahiz atxikitze zentroek emandako txostenen ondorioz egiten diren jarduerak, eta programaren baldintzak betetzeari begira egokitzat jotzen diren jarduera guztiak.
5. Aurreko atalean bildutako faseetarako ezarritako epeak iraganik kasu bakoitzean aipatutako agiriak ez badira jaso, onuradunari edo hura atxikia duen zentroari errekerimendua eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean ekar ditzan. Epe berri horretan ez baditu aurkezten, 10.G) oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak jasanen ditu.
Behin laguntza lorturik, aurreko oinarrietan azaldu denez, onuradunek ondoko epeak izanen dituzte:
B) Alta edo itzulera tramitatzea.
Doktoratu aurreko laguntzaren onuradunaren alta eguna edo etenaldi baten ondoko itzulera eguna izanen da ikertzailea Gizarte Segurantzan afiliatzen den eguna.
Deialdi honetan, laguntza emateko ebazpena Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratu eta hurrengo hilaren lehen egunetik aurrera gertatu ahal izanen da alta. Laguntza emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hilabetean altarik ez bada, onuradunak laguntzari uko egin diola ulertuko da.
Alta tramitatu dadin, aldez aurretik interesdunek agiri hauek aurkeztuko dituzte atxikitze zentroen bitartez:
-Atxikitze zentrora sartu edo itzultzeko eta deialdian ezarritako baldintzak onartzeko akta, unibertsitate departamentuaren edo antzekoaren zuzendariak eta entitatearen legezko ordezkariak ikus-onetsia.
-Lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua.
C) Urteko jarraipen txostena.
1. Urtero, urtarrilean, laguntzaren onuradunek urteko jarraipen txostenak aurkeztuko dizkiete atxikitze zentroei, hauek, entitate laguntzaile gisa, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura bidal ditzaten otsaileko lehen hamabostaldian, laguntza bakoitza gauzatzeko egindako gastuen ziurtagiriarekin batera. Txosten horiek interesdunak sinaturik eta atxikitze zentroaren legezko ordezkariak ikus-onetsirik aurkeztu behar dira.
2. Entitate laguntzaileak ez diren atzerriko atxikitze zentroen kasuan, onuradunak berak bidaliko dio txostena Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
3. Txostenarekin batera ondoko agiriak joanen dira:
-Onuradunak bere prestakuntza eta ikerketa programan egindako jardueren memoria laburra, aurreko ikasturtean egindako ikasketen aprobetxamendua barne. Kasua bada, tesiaren zuzendariak ikus-onetsitako txostena, doktorego tesia noraino dagoen garatuta eta bukatzeko gutxi gorabehera zenbat denbora falta den azalduko duena.
-Eskuratutako beste laguntza batzuei buruzko aitorpena.
-Lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak edo kasuan kasuko entitateak egina.
Agiri horiek ikusirik, Ebaluazio Batzordeak aldeko edo kontrako txostena eginen du, hala behar denean betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena proposatuko du eta likidazio ekonomikoa eginen du.
D) Espedientearen bukaera.
Laguntza aldia bukatu eta hurrengo hilabetean beranduenez, ezertan ukatu gabe 10.F). oinarrian epea luzatzeko aukerari buruz ezarritakoa, agiri hauek aurkeztuko dira: kontrataturiko ikertzaileak eskuratutako doktore titulua, egin duen doktorego tesiaren ale bat euskarri digitalean, eskuratutako beste laguntza batzuei buruzko aitorpena, eta lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak edo kasuan kasuko entitateak egina.
Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena proposatuko du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari, likidazio ekonomikoari eta prozeduraren amaierari buruz.
14. oinarria. Atzera jotzea eta uko egitea.
1. Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, laguntzak emateko behin-behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.
2. Eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 7.B).2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
3. Onuradunak uko egin ahalko dio jasotako laguntzari noiznahi, laguntzaren iraunaldian, eta horretarako nahikoa izanen du idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
4. Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 10. oinarriak agintzen duen moduan.
5. Salbuespenez, laguntza hauen onuradunak mota eta xede bereko beste laguntzaren bat lortu eta hura aukeratzen badu, honako honi uko egin beharko dio, bateraezinak direlako.
Kasu horretan, kobratu dituen diru kopuruetatik, hautatu duen laguntza hasi arteko denborari dagokion zatia gordetzen ahalko du.
15. oinarria. Laguntzen araubide juridikoa.
Ebazpen honek araututako deialdian ondokoak ere beteko dira:
1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.
2. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.
3. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.
5. 1497/1987 Errege Dekretua, unibertsitate tituluen lorpenari eta homologazioari buruzkoa, abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua I. eranskineko 5. idatz-zatiko bigarren paragrafoan.
6. 778/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, unibertsitate ikasketen hirugarren zikloa, doktore tituluaren lorpena eta ematea eta graduatu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituena.
7. 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, graduatu ondoko ikasketa ofizialak arautzen dituena, abenduaren 16ko 1509/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatua.
8. 1393/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duena.
9. 63/2006 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duena.
10. 40/2007 Legea, abenduaren 4koa, gizarte segurantzako neurriei buruzkoa, atzerrian dauden ikertzaileak gizarte segurantzaren araubidean sartuko direla bermatzeko neurriei dagokienez.
11. Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak 2007ko abenduaren 12an emandako Ebazpena.
12. Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.
16. oinarria. Errekurtsoak.
Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
I. ERANSKINA Eskabide orria LAGUNTZEN DEIALDIA, DOKTOREGO TESIAK EGITEKO ETA DOKTORE GRADUA ESKURATZEKO |
1. Datu pertsonalak. |
DEITURAK ETA IZENA | DEIALDIA | NANa | |||||
2010/2011 | |||||||
JAIOTZA | NAFARROAN ERROLDATUA | ||||||
Data: ----- / ----- / ----- Probintzia: Herria: | Noiztik:----- / ----- / ----- Herria: | ||||||
HELBIDEA (kalea, plaza, zenbakia, solairua, letra) | PK | HERRIA | PROBINTZIA | TELEFONOAK | |||
Helbide elektronikoa | |||||||
2. Datu akademikoak. 2.1. Unibertsitate tituluak. |
UNIBERTSITATE TITULUAK | Hasierako urtea | Karrera amaierako urtea | Batez besteko nota |
1. | -, - - | ||
2. | -, -- |
2.2 Doktorego programa. |
PROGRAMAREN IZENA | UNIBERTSITATEA | Programak badu Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kalitate aipurik? [ ] BAI [ ] EZ | |||||
2010-2011 IKASTURTEAN MATRIKULATZEKO BALDINTZAK (bete soilik behar dena) | |||||||
Masterraren izena | Masterraren kreditu kopurua | 2010-2011 ikasturtean zenbat kreditutan matrikulatuta | |||||
[ ] PRESTAKUNTZA ALDIA | |||||||
Tesiaren titulua | Ikasketa Aurreratuen Diploma edo Master titulua noiz lortu den | ||||||
[ ] IKERKETA ALDIA | |||||||
PROGRAMAREN ARDURADUNA / IKERKETAREN TUTOREA / TESIAREN ZUZENDARIA | |||||||
UNIBERTSITATEA | HERRIA | HERRIALDEA | |||||
FAKULTATEA | DEPARTAMENTUA | ||||||
SAILKAPEN ZIENTIFIKOA (ikus erantsitako zerrenda) | |||||||
TALDEA | ARLOA | ||||||
Doktoregoan hasi zenetik jasotako laguntzak [ ] BAI [ ] EZ (Jaso badira, laguntza horien egiaztagiriak gehitu beharko dira) |
Entitate emailea: |
Izena: |
Iraunaldia (hasierako eguna eta bukaerako eguna) |
Diru kopurua: |
Behean sinatzen duenak programa honetako arauak ezagutzen eta onartzen ditu; emandako datuak benetakoak direla adierazten du; eskatutako agiri guztiak eransten ditu; Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen du; baimena ematen dio Hezkuntza Departamentuari, laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean egiazta dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela; eta laguntza eman dakiola eskatzen du. Iruñean, 2011ko ..................aren .......................(e)an (Eskatzailearen sinadura) HEZKUNTZAKO KONTSEILARI JAUNA. |
Aipatutako agiriak erantsi zaizkio eskabide honi (laukitxoan x bat jarriz adierazi eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak zeintzuk diren).
Dokumentuak:
[ ] Erroldatze agiria.
[ ] Nortasun-agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri ofizial bat.
[ ] Lizentziadun titulua edo eskabidearen gordekina.
[ ] Lizentziadun titulua atzerrian eskuratu bada, homologazioa.
[ ] Karrerako ikasketen ziurtagiria (hala behar denean, titulua eskuratzeko abiapuntuko ikasketena ere bai).
[ ] 2010-2011 ikasturtean graduatu ondoko programa batean matrikulatu izana frogatzen duen agiria.
[ ] Atxikitze zentroak egindako aldeko txostena.
[ ] Doktoregaiaren curriculuma, II. eranskineko ereduan egina, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak.
[ ] Doktorego programak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kalitate aipua jaso duela egiaztatzeko agiria.
ESKABIDEEN SAILKAPENA
Zientziaren eta teknologiaren arloak sarturiko taldeak
1. Taldea.
-Nekazaritza (AGR).
Nekazaritza arloa (AGR) ebaluazioan kontuan hartzen da deialdiaren helburu zientifikoek zerikusia dutenean fitotekniarekin, laborantzarekin eta nekazaritza eta basogintzako sistemen kudeaketarekin, ondokoak tartean: harreman hidrikoak eta lurzoruaren eta landarearen arteko eragina, landareen hobekuntza genetikoa, laboreen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriak eta belar txarrak, eta nekazaritzako ekonomiaren eta politikaren esparruko beste batzuk. Metodologiaren ikuspuntutik barnean sartzen dira bai Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritzaren esparruko ohiko hurbilketak eta bai berriagoak ere, Biologia Molekularretik, Bioinformatikatik, Elektronikatik eta Nanoteknologietatik sortuak, besteak beste. Aztergai dira belar-laboreak, zurezko laboreak eta baso sistemak. Horien azterketari maila askotatik ekiten ahal zaio, agrosistema eta populazioen mailatik hasi eta molekula mailaraino.
-Landareen eta Animalien Biologia, Ekologia (BVAE).
Landare eta Animalia Biologiaren eta Ekologiaren arloari (BVAE) dagokio bizidunen dibertsitatea ikertzea eta nola eboluzionatzen duten eta biosferaren barnean elkarrekin nolako eraginak dituzten aztertzea. Organismoen eta ekosistemen biologiaren alderdi egiturazkoak, funtzionalak eta dinamikoak aztertzen dira, espazioaren eta denboraren hainbat eskalatan.
-Elikagaien Zientzia eta Teknologia (TA).
Elikagaien Zientziaren eta Teknologiaren Arloan (TA) elikagaien kalitate ezaugarriak aztertzea xede duten ikerketak egiten dira. Alderdi hauek biltzen ditu: oinarri fisiko, kimiko eta biokimikoak; mikrobiologia eta elikagaien teknologia, elikagaien osagai funtzionalen lorpena, bioerabilgarritasuna eta ebaluazioa, nutrigenomika, elikagaien segurtasuna, elikagaien industriako produktu eta prozesu teknologiko berrien garapena eta analisi teknika aurreratuen garapena.
-Abeltzaintza eta Arrantza (GAN).
Abeltzaintza eta arrantza arloan egiten diren ikerketen helburua animalien patologia eta produkzioa aztertzea da.
2. Taldea.
-Funtsezko eta Sistemetako Biologia (BFS).
Funtsezko eta Sistemetako Biologiaren arloak (BFS) funtzio biologikoaren funtsak, egitura eta harremanak ikertzen ditu molekula mailatik hasi eta organismo mailaraino. Edozein eredu biologiko izan daiteke aztergai, salbu eta helburu nagusia giza osasuna hobetzea duen adarrean.
-Biomedikuntza (BMED).
Biomedikuntza arloan (BMED) Biologia Molekular, Biologia Zelular, Genetika, Mikrobiologia, Fisiologia, Immunologia eta abarretako ikerketa eta azterlanak egiten dira, betiere Biomedikuntzan aplikazioa edo interesa dutenak. Ikergai ditu gaixotasunen ereduak eta oinarrizko mekanismoak, diagnostiko molekular edo zelularra eta estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboen identifikazioa eta aurkikuntza.
-Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia (MCLI).
Medikuntza Klinikoaren arloak (MCLI) gaixotasunak, horien mekanismoak edo erabil daitezkeen tratamenduak hobeki ezagutzea helburu duten azterketa guztiak biltzen ditu, azterketa horien zati nabarmen bat gizakiengan egiten denean.
3. Taldea.
-Materialen Zientzia eta Teknologia (TM).
Materialen Zientziaren eta Teknologiaren arloak (TM) jakintza eremu anitz biltzen ditu, besteak beste materialen propietate fisiko makroskopikoen inguruko zientzia eta ingeniaritza alor batzuk (egituraren eta propietateen arteko loturak eta berariazko propietateen diseinua), obretan, makinetan edo gizarteak behar dituen produktuetan aplikatzeari begira. Kimika eta fisikaren eta ingeniaritza kimiko, mekaniko, zibil eta elektrikoaren osagaiak biltzen ditu, bai eta nanozientzia eta nanoteknologiarenak ere, nanoegitura eta nanomaterialei dagozkien alderdietan. Energiarako materialak, elektrikoak, magnetikoak, egiturazkoak, polimeroak eta biomaterialak, zeramikoak, eraikuntzakoak, optikoak eta fotonikoak.
-Lurraren Zientziak (CT).
Lurraren Zientzien arloari (CT) dagokio Lur sistema ikertzea; besteak beste, biosferaren, litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren eboluzioa, elkarren arteko eraginak, oraingo egoera eta izan dezaketen bilakaera. Lurraren Zientziak askotarikoak dira, hots, hainbat jakintza arlo biltzen dituzte, horiek oinarrizkoak baitira Lurrak espazioaren eta denboraren eskala desberdinetan agertzen dituen problema korapilatsuak aztertzeko, hala funtsezkoak nola aplikatuak. Barnean hartzen dituzte Klimatologia, Edafologia, Estratigrafia, Geodesia, Geofisika, Egituren Geologia, Geomorfologia, Geokimika, Hidrologia, Meteorologia, Mineralogia, Ozeanografia, Paleontologia, Petrografia, Petrologia, Sedimentologia, Sismologia, Tektonika eta Bulkanologia.
-Fisika eta Espazioaren Zientziak (FI).
Fisikaren eta Espazioaren Zientzien arloan (FI), fisika modernoak berezkoak dituen ezagutza arloekin batera (Fisika Kuantikoa, Erlatibitate Berezia eta Orokorra eta horiek materiaren eta unibertsoaren egituraren azterketan dituzten aplikazioak), beste batzuk ere sartzen dira, hala nola Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa.
-Kimika (QMC).
Kimika arloak (QMC) molekula mailatik hasi eta maila makroskopikoraino ikertzen ditu substantzia natural eta sintetikoen edo horiek dauzkaten laginen osaera, egitura, prestatzeko moduak eta propietateak, dituzten interakzioak eta eraldaketak, horien mekanismoak, analisiak egiteko tresnak eta azterketarako metodologia esperimental edo/eta teorikoa.
-Teknologia Kimikoa (TQ).
Teknologia Kimikoaren arloan (TQ) egiten diren ikerketen helburua da industria prozesuetako eragiketa fisiko, kimiko edo biokimikoen antolaketa edota funtzionamendua hobetzea, bai eta ordezko prozesu berriak aztertzea ere. Kutsadura jatorrian gutxitzeko edo haren ondorioak leuntzeko teknologien eta ingurumen-prozesuen ikerketa eta garapena ere barnean hartzen ditu. Hori guztia, iraunkortasun irizpideak erabiliz, hau da, bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena uztartuz.
4. Taldea.
-Konputazio Zientziak eta Teknologia Informatikoa (INF).
Konputazio Zientzien eta Teknologia Informatikoaren arloan (INF) egiten diren ikerketek lotura dute Konputazio Zientziekin, Softwarearen Ingeniaritzarekin, Konputagailuen Ingeniaritzarekin, Adimen Artifizialarekin, Informazio Sistemekin eta Informatikako Teknologia eta Zerbitzuekin.
-Teknologiaren Transferentzia (IND).
Teknologia Transferentziaren Arloak (IND) jakintza eta teknologia eskualdatzearekin zerikusia duten programak ebaluatzen ditu. Zeharkako arloa da, jasotzen dituen proiektuak hainbat zientzia alorren ingurukoak baitira; Bioteknologiatik Psikologiaraino doaz, tartean Ingeniaritza Mekanikoa, Informazioaren Teknologiak edo Ingeniaritza Kimikoa daudela, besteak beste. Ebaluatutako programetan enpresek, teknologia zentroek edo OTRIek parte hartzen dute, nahiz eta batzuk OPIetako ikertzaileek eskatzen dituzten. Hona hemen haietako batzuk: Torres Quevedo, TRACE, CDTI, CENIT, Elkarlaneko Ikerketa Aplikatua, Teknologia Zentroak, OTRIak.
-Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura (ICI).
Ingeniaritza Zibilaren eta Arkitekturaren arloak (ICI) azpiegitura zibilak hobeki planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzea helburu duen ikerketa oro biltzen du, bai eta arkitekturako eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak ere.
-Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Automatikoa (IEL).
Ingeniaritza Elektrikoaren, Elektronikoaren eta Automatikoaren arloak (IEL) barnean hartzen ditu Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta Kontrolekoaren edukiak oso-osorik, eta Ingeniaritza Elektronikoarenak zati batean. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barnean ikergai dira makina elektrikoen (sorgailu, transformadore eta motorrak) diseinua eta erabilera, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko prozesuak eta horien kudeaketa. Kontroleko ingeniaritzaren gaiak, berriz, sistemen eredugintza, kontrolaren teoriak sistemetan duen aplikazioa eta industria nahiz etxeetako prozesuen kontrol automatikorako gailu eta ekipoen garapena eta erabilera dira. Ingeniaritza Elektronikoak, azkenik, gailu elektronikoak, zirkuitu integratuak eta ekipo nahiz sistema elektronikoak garatzen ditu batez ere industria eta etxeetarako, komunikazioetan erabiltzen direnak bazter utzita.
-Ingeniaritza Mekanikoa, Itsasontziena eta Aeronautikoa (IME).
Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren arloak (IME) ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren esparruan. Ondoko hauek, besteak beste: mekanismoen eta makinen zinematika eta dinamika, ibilgailuen dinamika, makinen kalkulua, eraikuntza eta saiakuntza, makinen kontrola eta gobernua, mekatronika, katronika, bibrazioak, akustika, elementu mekanikoen eta ibilgailuen diseinua, elementu finituen bidezko diseinu mekanikoa, ingurune jarraituen mekanika, fluidoen mekanika, zenbakizko metodoak solidoetan eta fluidoetan, biomekanika, mekanobiologia, haustura, nekea, plastikotasuna, materialen karakterizazioa, egituren mekanika, fabrikazio prozesuak (mekanizazioa, konformazio plastikoa, galdaketa etab.),, fabrikazioaren ingeniaritza, ekoizpenaren automatizazioa, kalitatearen ingeniaritza, metrologia, itsasontzien, ontziko sistemen eta aparailuen diseinua, ingeniaritza nuklearra, ingeniaritza aeroespaziala, garraioaren ingeniaritza, termodinamika, bero eta masa garraioa, errekuntza, makina hidraulikoak, makina eta motor termikoak, ingeniaritza termikoa, ingeniaritza termoenergetikoa, termoteknia eta energia.
-Matematika (MTM).
Matematika arloari (MTM) matematikako ikerketa esparrua dagokio, eta barnean biltzen ditu aljebra, analisi erreala, analisi konplexua, analisi funtzionala, analisi harmonikoa, zenbakizko analisia, konbinatoria, ekuazio funtzionalak, matematikako hezkuntza, estatistika, fisika matematikoa, geometria, matematikaren historia, logika matematikoa, ikerketa operatiboa, matematika aplikatua, matematika diskretua, optimizazioa, kontrolaren teoria, probabilitatearen teoria, zenbakien teoria eta topologia.
-Teknologia Elektronikoa eta Komunikazioetakoa (COM).
Teknologia elektronikoaren eta komunikazioen arloak ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, elektromagnetismoan, elektronikan, ingeniaritza telematikoan eta seinalearen teoriaren eta komunikazioen esparruan.
5. Taldea.
-Gizarte Zientziak (CS).
Gizarte Zientzien arloaren (CS) helburu zientifikoek zerikusia dute jakintza eremu hauekin: Eskualde Analisi Geografikoa, Gizarte Antropologia, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Politikaren eta Administrazioaren Zientzia, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Giza Geografia, Gizarte Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia, Kazetaritza, Soziologia, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua. Gizarte Zientzietako beste jakintza arlo batzuek, adibidez Ekonomiak edo Hezkuntzaren Zientziek, badute beren ebaluazio eremua ANEPen. Beraz, ez dira arlo honetan sartzen.
-Zuzenbidea (DER).
Zuzenbide arloa (DER) antolamendu juridikoaren sektore eta jakintza eremu guztiek osatzen dute, bai nazionalek bai nazioartekoek. Zuzenbide Publikoko gaiak biltzen ditu (Estatuaren antolaketa, Administrazioaren ekintza, alderdi fiskalak, penalak eta prozesalak) eta Zuzenbide Pribatukoak ere bai (pertsona eta haren jardun juridiko-prozesala, familia eta jaraunspena; merkatua, kontsumoa eta enpresa), beste gai batzuk alde batera utzi gabe, hala nola, bi kategoria horien arteko erdibidean dagoen lanaren arauketa juridikoa. Gainera, Zuzenbidearen bilakaera historikoaren inguruko gaiak ere sartzen dira (Zuzenbide Erromatarra tartean), bai eta antolamendu juridikoaren ikuskera teoriko eta filosofikoak berezkoak dituenak ere.
-Ekonomia (ECO).
Ekonomia arloari (ECO) gai hauek ikertzea dagokio: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta horien aplikazio enpirikoa askotariko problema ekonomikoetan. Ekonomiak aztergai ditu gizabanako, familia eta enpresen portaera, erakundeekin dituzten harremanak, tokiko, nazioko eta nazioarteko arauen bidez zehaztuak, eta horrek guztiak dakartzan ondorioak, banakakoak nahiz kolektiboak. Ekonomiak jakintza eremu hauek biltzen ditu: Teoria Ekonomikoa (eta horren barnean Mikroekonomia eta Makroekonomia), Finantza Ekonomia, Enpresaren Ekonomia, Kontabilitatea, Historia Ekonomikoa eta Ekonomia Kuantitatiboaren bi alderdiak: Ekonometria Teorikoa eta Ekonomia Aplikatua.
-Hezkuntza Zientziak (EDUC).
Hezkuntza Zientzien arloak (EDUC) didaktikarekin, oro har, zerikusia duten gaiak ikertzen ditu, bai eta irakasgai guztietako didaktika berariazkoak ere. Halaber, hezkuntzaren alderdi historiko, psikologiko eta metodologikoen gaineko ikerketak biltzen ditu. Ikerketa teoriko eta aplikatuen barnean, besteak beste, hezkuntzako egoera eta prozesuen diagnostikoak, hezkuntzako esku-hartzeen azterketak eta ebaluazioak egiten dira.
-Psikologia (PS).
Psikologia arloko ikergaiek zerikusia dute nortasunarekin, ebaluazioarekin eta psikologiako tratamenduekin; psikobiologiarekin; oinarrizko psikologiarekin; psikologia ebolutiboarekin eta hezkuntzaren psikologiarekin; gizarte psikologiarekin; eta portaeraren zientzietako metodologiarekin.
6. Taldea.
-Filologia eta Filosofia (FFI).
Filologia eta Filosofia arloak (FFI) funtsezko bi esparru biltzen ditu: Filologia eta Filosofia. Filologia arloan hizkuntza, literatura eta horiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten loturak aztertzen dira. Jakintza eremu horiei ikuspuntu teoriko edo orokorretik ekiten dieten azterlanez gain, historiako edozein alditako hizkuntza edo literaturen ingurukoak ere biltzen dira. Halaber azpiarlo honi dagozkio itzulpengintza eta interpretazioaren gaineko ikerketak, bai eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruan, berriz, errealitatearen azterketaren inguruko gai orokorrak jorratzen dira, horiek ezagutzeko dugun ahalbidea, giza konstituzioa eta gizakiak munduan duen lekua, eta zientzia partikularrek planteatzen dituzten eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak.
-Historia eta Artea (HA).
Historia eta Arte arloan (HA) Historiako jakintza eremu guztiak aroz aro -Historiaurrea, Antzinatearen Historia, Erdi Aroarena, Aro Berriarena eta Garaikidea- eta espezialitateka -Amerikako Historia, Zientziaren Historia, Arabiar eta Islamiar Ikasketak eta Hebrear eta Aramear Ikasketak- biltzen dira, Arkeologiarekin, Historiografia Zientzia eta Teknikekin, Historiaren Teoriarekin eta Historiografiarekin batera. Artearen esparrukoak dira Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Arkitektura Konposizioa, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, eta arte ondarearen zaharberrikuntza eta kontserbazioarekin zerikusia duten zientzia eta teknikak.
iI. ERANSKINA Curriculum vitae MEREZIMENDUAK AZALTZEKO EREDUA, DOKTOREGO TESIAK EGITEKO LAGUNTZEN ESKAERARI ERANSTEKOA |
Oharrak: -Zure merezimenduak azaltzeko erabili beharreko eredu estandarizatua duzu hau, Batzordeak zero eta zortzi punturen artean baloratuko dituen atalak agertzen baititu. -Toki askirik ez baduzu, behar duzun orri kopurua erabil ezazu baina, mesedez, ereduaren ordenari jarraikiz, balorazio prozesua erraztu eta arintzeko. -Gogoratu alegatzen duzun guztiaren egiaztagiria gehitu behar duzula. -Atal bakoitzean ezartzen diren arauak arretaz aztertu. Ez badituzu jarraitzen kalteturik izan zaitezke esleitutako puntuazioan. |
DATU PERTSONALAK |
LEHEN DEITURA: ................................................................................ BIGARREN DEITURA: ..................................................................................................................... IZENA: ....................................................................................................................... NANa: ....................................................... SEXUA: .................................................... JAIOTEGUNA: ...................................................................................... JAIOTERRIA: ................................................................................................................................... HELBIDEA: ............................................................................................................................................ TELEFONOA: .................................................................................. HERRIA: ................................................................................... PROBINTZIA: .......................................................................... PK: ............................................................. |
1. ARGITALPENAK. (Gehienez ere 4 puntu) | |
1. Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak ISBN/ISSN erregistroa duten eta egile bakarra eskatzailea duten argitalpen zientifikoei dagozkie. Erregistraturik ez daudenak %50 baloratuko dira. Egileak batzuk badira, puntuazioa osoko puntuazioa zati egile kopurua izanen da. Argitalpena frogatu beharko da haren ziurtagiria erantsiz, edo bestela, izenburua, egileak, argitaratze data eta haren erregistroa agertzen dituzten zatien kopia erantsiz. 2. Bigarren atalean ("Txostenak biltzar edo jardunaldietan eta arte lanen erakusketak") ere alegatutako merezimenduei dagozkien argitalpenak bi ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira kontuan. | |
1) LIBURU OSOAK (4 puntu/bakoitzeko) | IZENBURUA: .......................................................................................................................................................................EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: ............................................................................................................................... ARGITARATZE DATA: ............................................................... ISBN ERREGISTROA: ................................................... |
2) ARTIKULUAK ATZERRIKO ALDIZKARIETAN EDO LIBURUEN KAPITULUAK (2 puntu/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: .............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: .................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: ............................................................................................................................... ARGITARATZE DATA: .............................................................. ISBN/ISSN ERREGISTROA: .......................................... |
3) ARTIKULUAK ALDIZKARI NAZIONALETAN (puntu 1/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: .............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: .................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: ............................................................................................................................... ARGITARATZE DATA: .............................................................. ISBN/ISSN ERREGISTROA: .......................................... |
4) BESTE ARGITALPEN BATZUK (0,5 puntu/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: .............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: .................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: ............................................................................................................................... ARGITARATZE DATA: .............................................................. ISBN/ISSN ERREGISTROA: .......................................... |
2. TXOSTENAK BILTZAR EDO JARDUNALDIETAN ETA ARTE LANEN ERAKUSKETAK. (Gehienez ere 3 puntu) | |
1. Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak egile bakarra eskatzailea dutenei dagozkie. Txosten, komunikazio edo erakusketa partekatuak badira, puntuazio osoa egileen kopuruaz zatitu behar da puntuazioa kalkulatzeko. Alegatutako merezimendua osotasunean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (gertaeraren izena, non eta noiz egin zen, mota edo deskribapena, egile kopurua). 2. Lehenbiziko atalean ("Argitalpenak") ere alegatutako txosten edo komunikazioei dagozkien merezimenduak bi ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira kontuan. | |
1) TXOSTENA NAZIOARTEKO BILTZARREAN (3 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ...................................................................................... DATAK: ........................................................... ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... E KOPURUA, eskatzailea barne: ....................................................................................................................................... |
2) TXOSTENA BILTZAR NAZIONALEAN (2 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ..................................................................................... DATAK: ............................................................ ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne ............................................................................................................................... |
3) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA NAZIOARTEKO BILTZARREAN (1,5 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ..................................................................................... DATAK: ............................................................ ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne ............................................................................................................................... |
4) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA BILTZAR NAZIONALEAN (1,25 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ..................................................................................... DATAK: ............................................................ ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne ............................................................................................................................... |
3. LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA. (Gehienez ere 3 puntu) | |
1. Epigrafe bakoitzean agertzen diren puntuazioak emanen dira proiektu horretan gutxienez ere sei hilabetez parte hartu dela frogatzen bada. Proiektuaren iraupena sei hilabetekoa baino laburragoa bada, puntuazioa emanen da baldin eta parte hartu bada proiektuak iraun duen aldi osoan. Alegatutako merezimendua osotasunean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (proiektuaren izenburua, laguntza mota eta zenbatekoa, entitate deitzailea, proiektua hasteko eta bukatzeko datak, ikertzailearen parte hartzearen datak eta ikertzaile nagusiaren izena). 2. Lehia-proiektuetan parte hartzeak, "Bestelako merezimenduak" izeneko 4. atalean alegatutako laguntza edo kontratu modura alegatutakoak, soilik ataletako batean hartuko dira kontuan. | |
1) NAZIOARTEKO LEHIA-PROGRAMEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA (2 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: .................................................................................... LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: .............................................................................. DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ............................................................................ PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: .....................PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ....... PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: ......PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: .............................. IKERTZAILE NAGUSIA: ................................................................................................. |
2) LEHIA-PROGRAMA NAZIONALEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA (1,5 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ..................................................................................... LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................ DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: .............................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ...........PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ...... PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: ..............PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ....................... IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................... |
3) LEHIA-PROGRAMA AUTONOMIKOEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA (1,25 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: .................................................................................. LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: .............................................................................. DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ............................................................................ PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ............................. PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: ..............PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ....................... IKERTZAILE NAGUSIA: ................................................................................................... |
4) UNIBERTSITATEEN EDO BESTE ENTITATE BATZUEN LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA EDO UAL-aren 83. ARTIKULUKO KONTRATUEKIN PARTE HARTZEA. (Puntu 1/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ....................................................................................... LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................ DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ............................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ............................. PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: .........PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ............................ IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................... |
4. BESTELAKO MEREZIMENDUAK. (Gehienez ere 2 puntu) | ||
1. Hizkuntzak ezagutzeagatiko puntuazioak soilik emanen dira Hizkuntza Eskoletako, Goethe Institut-eko, Alliance Française-ko, Cambridge University-ko eta abarretako goi mailako zikloa edo baliokidea gainditu izanaren ziurtagiri ofizialak lortuz gero. 2. Doktoratu aurreko kontratuak edo norgehiagokako prozeduraren bidez lorturiko doktoratu aurreko laguntzak lortzeagatiko puntuazioak beti emanen dira egiaztatzen bada haiek gutxienez sei hilabetekoak izan direla. Lehia-proiektuetan parte hartzeak, 3. atalean alegatutako laguntza edo kontratu modura alegatutakoak, soilik ataletako batean hartuko dira kontuan. 3. Karrera bukaerako aparteko sariak lortzeagatiko puntuazioak emanen dira doktorego programan onartzeko erabili den karrerari badagozkio. | ||
1) INTERES ZIENTIFIKOKO HIZKUNTZAK EZAGUTZEA (Puntu 1/bakoitzeko) | ZIURTAGIRI OFIZIALAREN IZENA: .................................................................................................................................. ENTITATE ZIURTATZAILEA: .............................................................................................................................................. NOIZ LORTU DEN: ............................................................................................................................................................ | |
2) IKERKETAN HASTEKO, TEKNOLOGOAK ESPEZIALIZATZEKO ETA ABARRETAKO DOKTORATU AURREKO KONTRATUAK EDO LAGUNTZAK IZATEA (Puntu 1/bakoitzeko) | LAGUNTZAREN IZENA: .................................................................................................................................................... DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................... NOIZ LORTU DEN: ................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................. | |
3) KARRERA BUKAERAKO APARTEKO SARIA (Puntu bat/bakoitzeko) | SARIAREN IZENA: ............................................................................................................................................................. SARIA DEITU DUEN ENTITATEA: ..................................................................................................................................... NOIZ LORTU DEN: ............................................................................................................................................................ | |
Eskatzailearen sinadura: ............................................................. | Iruñean, 2011ko ..................................aren ....................(e)an. | |
II. DEIALDIA
DOKTORATU AURREKO LAGUNTZAK,
NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Helburua.
Deialdi honen xedea da laguntza osagarriak ematea, Nafarroako Gobernuarengandik doktoratu aurreko laguntza jasotzen duten doktoregoko ikasleen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko, haien prestakuntza programa indartzeko eta haien tesien garapena bultzatzeko. Gainera, Nafarroako ikertzaile eta unibertsitateek egiten duten ikerketa lanaren nazioartekotzea erraztu nahi da.
2. artikulua. Deialdiaren modalitateak.
Hurrengo modalitateetako diru-laguntzak emanen dira:
A. Atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak, deialdi honetako II. kapituluan zehaztu direnak.
B. Doktore tituluan "Europako doktorea" aipamena lortzeko laguntzak, deialdi honetako III. kapituluan zehaztu direnak.
3. artikulua. Finantzaketa.
Deialdi honetako gastuak aurrekontuko "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailari egotziko zaizkio 2011n, aurrekontuko diruaren arabera. Deialdi honetarako 100.000 euroko gastua eginen da gehienez. Hori hala izanik ere, diru-kopuru hori handitzen ahalko da Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planaren barneko bestelako programetako gerakinekin.
Laguntza moten artean hasiera batean aurrez ikusten den banaketa honakoa da:
1. Atzerriko zentroetan egonaldi laburrak egiteko laguntzak: 40.000 euro.
2. Doktore tituluan "Europako doktorea" aipamena lortzeko laguntzak: 60.000 euro.
4. artikulua. Onuradunak.
1. Ikertzaileek deialdi honetako diru-laguntzak jaso ahal izanen dituzte Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzen onuradunak badira, doktorego programetako mugikortasun ekintzetan parte hartzen badute eta ekintza horiek deialdi honen 1. artikuluan zehazten diren jarduketen helburua betetzen badute.
2. Ezin izanen zaie deialdi honetako diru-laguntzarik eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako kasuren batean dauden pertsonei.
3. Eskatzaileei eskaerak eta diru-laguntzak tramitatzen dizkieten unibertsitateak entitate laguntzaile bihurtuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Baldintza hori programa honetan ematen diren diru-laguntzen onuradun guztiei aplikatuko zaie.
5. artikulua. Diru-laguntzen ezaugarriak eta diru kopurua.
1. Diru-laguntzen bidez, deialdi honetako II. eta III. kapituluetan zehazten diren mugikortasun ekintzetan parte hartzeko gastuen zati bat ordainduko zaie ikertzaileei.
2. Diru-laguntzen ezaugarriak eta diru-kopurua deialdi honen kapituluetan azaldutakoak dira, 2. eta 3. artikuluetan aipatzen diren modalitateei dagozkienak.
6. artikulua. Eskabideetarako epea eta prozedura.
1. Eskabideak aurkezteko epea diru-laguntzaren modalitate bakoitzari dagokion kapituluan ageri da.
2. Eskabideen inprimakiak eskuragarri egonen dira Interneteko http://www.navarra.es helbidean.
3. Ikasleek eskabideak aurkeztuko dituzte unibertsitateek adierazten duten helbidean (norgehiagokaren prozedurari buruzko zabalkunde egokia bermatuko da), eta, betiere, jarduera eginen duten unibertsitateko erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 4/1999 Legearen bidez aldatuta, 38.4 artikuluan aurrez ikusten dituen bideetako edozein erabiliz. Postetxeen bidez igortzen diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, data eta zigilua jartzeko ziurtatu baino lehen.
4. Diru-laguntzaren eskabideari kasu bakoitzean behar diren agiriak erantsiko zaizkio, hautagaiak deialdi honetako betekizunak betetzen dituela frogatzeko.
7. artikulua. Unibertsitateek eskabideak aurkezteko epea eta prozedura.
1. Laguntzaren modalitate bakoitzerako, unibertsitateek 15 egun naturaleko epea izanen dute eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko, ikasleek unibertsitateetan eskabideak aurkezteko duten epea amaitu eta biharamunetik hasita.
2. Eskabideak zuzenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bideetako edozein erabiliz.
Ondorio horietarako unibertsitateetako erregistroak ez dira baliozkoak izanen deialdiko epeak betetzeari dagokionez. Postetxeen bidez igortzen diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, data eta zigilua jartzeko ziurtatu baino lehen.
3. Eskabide inprimakia http://www.navarra.es web orrian egonen da eskuragarri. Mugikortasunerako diru-laguntza nahi duten ikertzaileen zerrenda erantsiko zaio. Berariaz azalduko da zentroa ados dagoela laguntza ematearekin, eta egin beharreko jarduera, egonaldiaren iraupena (hala behar denean) eta eskatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
4. Aurkeztutako dokumentazioa behar bezala beterik ez badago, edo deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 egun naturaleko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala. Ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzitzat joko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluari jarraituz, eta aurretik horretarako ebazpena emanen dela, lege beraren 42. artikuluan ezarrita dagoen moduan.
8. artikulua. Prozeduraren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.
1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak deialdi hau onesteko emandako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da prozedura. Ebazpen horren bidez Prestakuntzaren eta I+G-ren Planeko laguntzen 2010-2011 deialdia onesten da.
2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak eta ebaluazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazkiago, instrukzio jarduketen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, deialdi hau aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.
3. Deialdi honen II. eta III. kapituluetan modalitate bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz baloratuko dira eskaerak, artikulu honetan azaltzen diren alderdi orokorren arabera.
4. Eskaerak baloratzeko Ebaluazio Batzordea eratuko da, honela osatua:
-Mahaiburua:
Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.
Batzordeburua ez dagoenean, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.
Kideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.
-Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burua.
-Laguntzen kudeaketarekin zerikusia duen teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena.
Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei. Batzordearen erabakiak lotesleak izanen dira.
Batzordea eraturik, honek laguntzak emateko behin-behineko proposamena onetsi beharko du, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gehienez ere lau hilabeteko epean. Proposamena, hots, onuradunen eta horiek atxikiak dituzten zentroen zerrenda, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian, eta "euraxess" ikertzaileen mugikortasunerako Eurpako sareko Nafarroako gunearen web orrian ikusgai izanen da eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ahal ditzaten.
Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek, epe horretan bertan, erantzukizuneko aitorpen eguneratua aurkeztu beharko dute, lehenago eskuratutako mota bereko beka eta laguntzei eta beren lan egoerari buruzkoa.
Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.
Behin-behineko zerrenda onetsita, Batzordeak deialdi honetako oinarriek ematen dizkioten eskumenak batzorde iraunkor bati eskuordetu ahalko dizkio. Batzorde iraunkor horretako partaideak ondoko hauek izanen dira: Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, eta Ikerketarako Laguntzen bulegoan edo Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Atalean laguntzen kudeaketaz arduratzen diren unitateetako bi lagun.
Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.
Deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko da.
Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian, eta "euraxess" sareko Nafarroako gunearen webean argitaratuko da eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
9. artikulua. Laguntzen ordainketa eta justifikazioa.
1. Mugikortasuneko egonaldietarako diru-laguntzak 2011ko aurrekontuaren kargura ordainduko dira. Funtsak aldez aurretik igorriko zaizkie unibertsitateei, erakunde laguntzaileak diren aldetik, gero onuradunei ordain diezaieten.
2. Unibertsitateek onuradunei ordainduko dizkiete onarturiko diru kopuruak. Egonaldia hasi aurretik ordainduko diete.
3. Mugikortasunerako laguntzak errenta salbuetsitzat joko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 7.h) artikuluari jarraikiz.
10. artikulua. Unibertsitateen betebeharrak, entitate laguntzaile gisa.
1. Betebehar orokorrak:
a) Deialdi honetako diru-laguntzen onuradunak atxikitzen zaizkienean, unibertsitateak entitate laguntzaile bihurtuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat. Diru-laguntzak unibertsitate horien bitartez ordaintzen dira.
b) Hezkuntza Departamentuaren eta unibertsitateen arteko lankidetza hitzarmena egiteak ez du eskumenaren titulartasuna aldaraziko. Bertan aurrez ikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdi honetako prozeduren eta haren modalitateen aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.
c) Nafarroako Gobernuko organo eskudunek eskatzen dieten informazioa ematea.
2. Mugikortasunerako diru-laguntzen onuradunekiko betebeharrak:
a) Eskabideak eta gainerako agiriak jasotzen, berrikusten eta ezarritako epeetan Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura bidaltzen laguntzea.
b) Unibertsitateari lotuta dauden onuradunei emandako diru-laguntzen ordainketa egitea, deialdiko modalitate bakoitzean zehaztutakoaren arabera.
c) Modalitate bakoitzerako behar den justifikazioa aurkeztea eta informazioa ematea.
d) Diru-laguntzak zertarako eman hartarako erabili direla egiaztatzea. Ikasleen kasuan, hauetakoren bat gertatzen denean ulertuko da diru-laguntza ez dutela bere xederako erabili:
d1) Mugikortasunerako diru-laguntzaren xede den prestakuntza edo ikerketa jarduera ez egitea.
d2) Bidezko den kasuetan, doktore tituluan "Europako doktorea" aipamena lortzeko tesia aurkezteko behar den ziurtagiria ez lortzea.
3. Unibertsitateak, jasotako eskabideak aurkeztuz gero, deialdi honetan ezarritako arauak onartu beharko ditu, bai eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak diru-laguntzaren xedeak betetzen direla egiaztatzeko erabaki ditzakeen neurriak ere.
11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
Mugikortasunerako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
1. Diru-laguntza lortzeko beharkizunak eta baldintzak betetzen direla frogatzea unibertsitateari.
2. Diru-laguntzaren xede den jarduera egitea, eta zehazturiko egonaldia egitea, horretarako ezarritako unibertsitatean.
3. Diru-laguntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren jarduerak egin daitezen onartzea.
4. Beste administrazio batetik edo beste erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bererako diru-laguntzarik jaso duten adieraztea unibertsitateari.
5. Behar bezala frogatzea, mugikortasunerako destinoko zentroak emandako ziurtagiriaren bitartez, prestakuntza prozesuko etapak bete izana, eta, zehazki, irakaskuntzako jardueretan eta praktiketan parte hartu izana, eta nork bere ikasketen programazioan egin beharreko proba eta azterketak egin izana, edo egonaldiaren xede diren ikerketa jarduerak egin izana; eta kredituetako matrikularen kasuan, diru-laguntzaren xede diren kredituetatik gutxienez %75 gainditu izana.
6. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak zientzia sustatzeko eta bultzatzeko jardueretan parte hartzea, gonbidatua izanez gero.
12. artikulua. Aldaketa, jarraipena, justifikazioa eta amaiera.
1. Mugikortasunerako diru-laguntzak emateko hasierako baldintzetan edozein aldaketa egin ahal izateko, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren baimena beharko da aldez aurretik. Aldaketarako eskabidea eta hura justifikatzen duten agiri osagarriak aurkeztu beharko dira. Eskatzen diren aldaketek ez dute inola ere ekarriko diru-laguntza handitzea edo jatorrizko helburuak ez diren xedeetarako erabiltzea.
2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren eskumena izanen da emandako diru-laguntzen jarraipena egitea, eta beharrezkotzat jotzen dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izanen ditu behar diren jarduerak egiteko eta diru-laguntzen erabilera egokia egiaztatzeko.
3. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak jarraipenerako beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria eskatu ahalko die onuradunei eta unibertsitateei.
4. Onuradunak eta unibertsitateak, erakunde laguntzaile gisa, Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol jarduketei loturik egonen dira.
5. Unibertsitateek, erakunde laguntzaileak diren aldetik, diru-laguntzak onuradunei ordaindu izana frogatu beharko dute Diru-laguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoari jarraikiz.
6. Egonaldia amaiturik, itzultzen diren egunaren biharamunetik hasita hamabost eguneko epean, onuradunek egonaldia justifikatuko dute. Bekadunek justifikazio inprimakia aurkeztu beharko diete laguntzen atxikitze zentroetako organo eskudunei, honako agiriak erantsita:
a) Talde hartzailearen arduradunaren ziurtagiria, egonaldia zein egunetan hasi eta amaitu den adierazten duena.
b) Beka jaso den tokitik egonaldiko harrera zentrora joateko eta handik etortzeko gastuaren frogagiriak.
c) Azalpen memoria, gehienez ere 1.000 hitzekoa, tesiaren zuzendariak ontzat emanda. Memoria horren hasieran tesiaren proiektuaren izenburua eta bekadunaren erreferentzia jarriko dira.
7. Onuradunak egonaldiaren justifikazioa aurkezten duenetik hilabete igaro baino lehen, atxikitze zentroek Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura bidaliko dituzte azalpen memoria eta egonaldiko harrera zentroaren ziurtagiria, unibertsitateko Kudeatzailetzaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiriarekin batera, non zehaztuko baitira, kontzeptuz kontzeptu, laguntzaren kargura egindako gastuak.
8. Egonaldian ez badira betetzen laguntza ematean ezarritako baldintzak, edo ezin bada hura justifikatu, onuradunak jasotako diru kopuru osoa itzuli beharko du. Hasieran onartutako aldia laburtzen bada, onuradunak arrazoiak justifikatu beharko ditu. Era berean, egindako bidaiaren benetako kostuaren gainetik jasotako diru kopuruak itzuli beharko ditu, hori guztia egonaldiaren helburuari loturik.
9. Jasotako dokumentazioa ikusirik, Balorazio Batzordeak aldeko edo aurkako txostena eginen du, eta deialdian ezarritako betebehar eta baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena, likidazio ekonomikoa eta prozeduraren amaiera proposatuko ditu.
13. artikulua. Bateraezintasunak.
Mugikortasunerako diru-laguntzak jasotzea bateraezina izanen da helburu bererako Espainiako, Europar Batasuneko edo atzerriko funts publiko edo pribatuen bidez finantzaturiko beste edozein diru-laguntza, sorospen edo kontratu jasotzearekin. Matrikula egiteko tasa akademikoen salbuespena edo ordainketa, aldiz, bateragarria izanen da, bidezkoa den kasuetan.
14. artikulua. Ez-betetzeak.
1. Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.
Horrek ekarriko du onuradun gisa kontzeptu horrengatik jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko korrituak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide proportzionalak honako hauek izanen dira:
a) Laguntzaren xede zientifiko eta teknikoen erabateko eta ageriko ez-betetzea, jarraipen eta kontrol zientifiko-teknikorako mekanismoen bitartez zehaztua, jasotako diru-laguntza osorik itzultzeko eta ordaindu gabe dauden diru kopuruetarako eskubidea galtzeko arrazoia izanen da.
b) Helburu partzialak edo jardueretako batzuk ez betetzeak haietarako den diru-laguntza zatia itzuli beharra ekarriko du, eta ordaintzeko dauden diru kopuruak kobratzeko eskubidearen galera.
c) Deialdian ezarritakoaren arabera aurkeztu behar diren jarraipen txostenak ez aurkezteak jasotako eta justifikatu gabeko diru kopuruak itzuli beharra ekarriko du, eta ordaintzeko dauden diru kopuruak jasotzeko eskubidearen galera.
3. Kasu bakoitzeko inguruabar guztiak ikusirik, diru-laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutu direla edota diru-laguntza jasotzea eragotziko zuten inguruabarrak ezkutatu direla jakiten bada, diru-laguntza emateko ebazpena baliogabetuko da eta itzulketa erabakiko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako prozedurari jarraituz.
15. artikulua. Araubide juridikoa.
Ebazpen honen bidez araututako deialdian ondoko xedapenak ere beteko dira:
1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.
2. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.
3. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.
5. 1497/1987 Errege Dekretua, unibertsitate tituluak eskuratzeari eta homologatzeari buruzkoa, ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuaren bidez eta abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua.
6. 778/1998 Errege Dekretua, apirilaren 30ekoa, unibertsitate ikasketen hirugarren zikloa, doktore tituluaren lorpena eta ematea eta graduatu ondoko beste ikasketa batzuk arautzen dituena.
7. 56/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, graduatu ondoko ikasketa ofizialak arautzen dituena, abenduaren 16ko 1509/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatua.
8. 1393/2007 Errege Dekretua, urriaren 29koa, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duena.
9. 2008ko uztailaren 16ko Ebazpena, Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak emana, antolamendu akademiko berriko master eta doktorego ikasketen zenbait alderdiri buruzkoa.
10. 2008ko abenduaren 29ko Ebazpena, Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak emana, doktorego ikasketa ofizialen egiaztapenerako prozedura ezartzen duena.
11. Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.
Aplikatu beharreko gainerako arau indardunak.
16. artikulua. Errekurtsoak.
1. Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
2. Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
II. KAPITULUA
A modalitatea
Atzerrian egonaldi laburrak egiteko laguntzak
17. artikulua. Helburua.
1. Atzerrian egonaldi laburrak egiteko laguntzen xedea izanen da prestakuntza programa zuzenean indartzea eta tesiaren garapena bultzatzea. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste landa-lan batzuk egin) emandako laguntzen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarritzat jo behar dira. Graduatu ondoko prestakuntza programa betetzeko eta tesia aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.
2. Atzerriko egonaldietarako erabiliko dira laguntza hauek, destinoko zentroa ez badago doktoratu aurreko bekaren atxikitze zentroaren herri berean, ohiko bizilekutik beste batera aldatu beharra badago, eta beste bizileku hori familiarena ez bada.
18. artikulua. Diru-laguntzen ezaugarriak, kopurua eta zenbatekoa.
1. Laguntza hauek jaso ahal izateko, gutxienez bi hilabeteko egonaldia eta gehienez lau hilabetekoa egin behar da, eta destinoko zentroko ohiko jardueraren edo/eta jarduera akademikoaren aldiekin bat egin behar du egonaldiak, bidezko salbuespenak salbu.
2. Egonaldiak 2011. urtean hasi behar dira eta etenik gabe eginen dira.
3. Egonaldiko aste bakoitzeko 400 euroko diru-laguntza jasoko da.
4. Bidaiarako laguntza 600 eurokoa izanen da gehienez, Europako herrialdeetara joateko, eta 1.200 eurokoa gehienez, munduko beste herrialdeetara joateko.
5. Helmugako herrialdeak Espainiako Gizarte Segurantzarekin itunik ez badu edo itun horretako estaldurak aski ez badira, laguntzaren barnean, onuradunei atzerrian istripuetarako eta medikuntzako laguntzarako asegurua finantzatuko zaie, gehienez ere 300 euro emanez. Onuradunak kontrataturiko polizaren mugaraino iritsiko da aseguru horren estaldura, soil-soilik, eta diruz lagundutako egonaldi laburrak adina iraunen du.
6. Egonaldiak 2011. urtean hasi behar dira eta etenik gabe eginen dira.
7. Behin laguntzak emanda, behar bezala justifikatutako kasuetan instrukzio organoak egonaldiaren xedea aldatzeko baimena eman ahalko du, baina ez da handituko onetsitako gastua.
19. artikulua. Eskatzaileen betebeharrak.
Atzerrian egonaldi laburrak egiteko mugikortasunerako laguntzak eskatu nahi dituzten ikasleek baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzaren baten onuraduna izatea.
2. Espainiako unibertsitate batean doktorego programa batean matrikulaturik izatea.
3. Deialdi honen 13. artikuluan bateraezintzat jotzen diren beste diru-laguntza edo beken onuradun ez izatea.
20. artikulua. Eskabideak aurkezteko epea eta dokumentazioa.
1. Tesiaren matrikula egin den unibertsitate berean aurkeztuko da eskabidea, deialdi honen 7. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.
2. Laguntzarako eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
b) Justifikazio memoria (gehienez ere 1.000 hitz), honakoak azalduko dituena: egonaldiaren xedea, lan plana, eta ikertzaile, lantalde edo/eta harrera zentroari buruzko informazioa. Memoriari ikerketaren tutorearen edo tesiaren zuzendariaren txostena eta ikus-onetsia erantsi behar zaizkio. Bertan zuzendariak adierazi behar du egonaldia komenigarria dela bekadunaren prestakuntzarako, eta aukeratu den zentroa eta bete beharreko lan plana egokiak direla.
c) Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.
3. Ikasleek unibertsitateetan eskabideak aurkezteko hogei eguneko epea izanen dute ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
21. artikulua. Eskaeren balorazioa.
1. Balorazio Batzordeak, deialdi honen 8.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz eraturik, kontuan izanik baliagarri dauden finantzabideak eta eskaera bakoitzak lortutako puntu kopurua, laguntzak emateko proposamena eginen dio instrukzio organoari.
2. Eskatzaileei esleitu zaizkien mugikortasuneko egonaldietako asteen kopurua adieraziko da diru-laguntzak emateko proposamenean.
3. Diru-laguntzak emateko proposamena egiteko, lehentasun ordena ezarriko da lortutako puntuazioaren arabera, ondoko irizpideei jarraituz:
a) Egonaldiaren xedea eta lan plana: 4 puntu gehienez.
b) Zentro, talde edo/eta ikertzaile hartzailearen egokitasuna eta kalitatea, onuradunen prestakuntza hobetzeari begira: 4 puntu gehienez.
c) Tesi proiektuaren egoera, eta egonaldiak haren garapenean ustez izanen duen eragin mesedegarria: 2 puntu gehienez.
4. Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.
Hala denean, gehienez zenbat laguntza emanen den zehazturik, laguntzak puntuazio ordenaren arabera esleituko dira, betiere aurrekontuak ematen duena arte.
III. KAPITULUA
B modalitatea
Ikertzaileen nazioarteko mugikortasuneko egonaldietarako diru-laguntzak, doktore tituluan "Europako doktorea" aipamena lortzeko.
22. artikulua. Helburua.
Diru-laguntza hauen xedea da Espainiako unibertsitateetan doktorego programetan matrikulaturik dauden eta tesi proiektua onartuta duten ikasleei bidea ematea doktore tituluan "Europako doktorea" aipamena lortzeko egonaldiak egin ditzaten Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako zentroetan; hain zuzen ere, doktorego tesiaren eduki zientifikoarekin zerikusia duten jarduerak egin ditzaten kapitulu honetan zehaztutako moduan, eta, horrela, doktore tituluko "Europako doktorea" aipamenerako tesi-epaimahaiaren deialdia eskatzeko bete behar den baldintza bete dezaten.
23. artikulua. Diru-laguntzen ezaugarriak, kopurua eta zenbatekoa.
1. Gutxienez hiru hilabete egin behar dira jarraian zentro berean, Europar Batasuneko edozein herrialdetan, Espainian izan ezik, eta gehienez ere sei hilabeteko egonaldia finantzatuko da. Egonaldi etena egin nahi bada, arrazoiak justifikatu eta agiri bidez frogatu behar dira, eskaeraren egokitasuna ebaluatu ahal izan dadin.
2. Egonaldiak 2011. urtean hasi behar dira eta etenik gabe eginen dira.
3. Diru-laguntza 400 eurokoa izanen da asteko, eta bidaiarako 600 euro jasoko dira gehienez ere.
24. artikulua. Ikasleen betebeharrak.
Mugikortasuneko diru-laguntzak jaso nahi dituzten ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:
1. Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzaren baten onuraduna izatea.
2. Doktorego programa bateko ikerketa aldian Espainiako unibertsitate batean matrikulaturik izatea eta eskaera egiten den unean tesi proiektua onartua izatea. Halaber, tesiaren proiektua onarpen tramitean dagoela egiaztatzen duten ikertzaileak aurkez daitezke. Hala denean, eskatzaileak tesia onartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko du laguntza onartzen den tramitean. Ez badu hala egiten, eskaerari uko egiten diola usteko da.
3. Deialdi honen 13. artikuluan bateraezintzat jotzen diren beste diru-laguntza edo beken onuradun ez izatea.
25. artikulua. Eskabideak aurkezteko epea eta dokumentazioa.
1. Tesiaren matrikula egin den unibertsitate berean aurkeztuko da eskabidea, deialdi honen 7. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.
2. Laguntzarako eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
b) Curriculum vitae normalizatua, II. eranskineko ereduan egina.
c) Justifikazio memoria (gehienez ere 1.000 hitz), honakoak azalduko dituena: egonaldiaren xedea, lan plana, eta ikertzaile, lantalde edo/eta harrera zentroari buruzko informazioa. Memoriari tesiaren zuzendariaren txostena eta ikus-onetsia erantsi behar zaizkio. Bertan zuzendariak adierazi behar du egonaldia komenigarria dela bekadunaren prestakuntzarako, eta aukeratu den zentroa eta bete beharreko lan plana egokiak direla. Halaber adierazi beharko da jatorrizko eta helmugako unibertsitateen arteko proiektu, programa edo jarduera baterati baten barneko jarduera den.
d) Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria.
3. Ikasleek unibertsitateetan eskabideak aurkezteko hogei eguneko epea izanen dute ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
26. artikulua. Eskaeren balorazioa.
1. Balorazio Batzordeak, deialdi honen 8.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz eraturik, kontuan izanik baliagarri dauden finantzabideak eta eskaera bakoitzak lortutako puntu kopurua, laguntzak emateko proposamena eginen dio instrukzio organoari.
2. Eskatzaileei esleitu zaizkien mugikortasuneko egonaldietako asteen kopurua adieraziko da diru-laguntzak emateko proposamenean.
3. Diru-laguntzak emateko proposamena egiteko, lehentasun ordena ezarriko da lortutako puntuazioaren arabera, ondoko irizpideei jarraituz:
a) Eskatzailearen curriculum vitae-a eta eskatzaileak bere irakaskuntza eta ikerketa arloan egindako ekarpen zientifiko-teknikoa. 3 puntu gehienez. Balorazioa egiteko oinarritzat hartuko dira II. eranskineko ereduan dauden atalak.
b) Tesi proiektuaren egoera, eta egonaldiak haren garapenean ustez izanen duen eragin mesedegarria: 2 puntu gehienez.
c) Zentro, talde edo/eta ikertzaile hartzaileak tesiaren eremu zientifikoan duen historiala eta ospea. 2 puntu gehienez. Eskatzaileak emandako informazioa hartuko da oinarritzat balorazioa egiteko.
d) Jatorrizko eta helmugako unibertsitateen arteko ikerketa-proiektu, doktorego-programa edo jarduera bateraturen baten barneko jarduera izateagatik: 2 puntu gehienez.
e) Kalitate aipamenarekin doktoregoren bat egin izana: puntu 1.
4. Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez badago.
Hala denean, gehienez zenbat laguntza emanen den zehazturik, laguntzak puntuazio ordenaren arabera esleituko dira, betiere aurrekontuak ematen duena arte.
I. ERANSKINA Eskabide orria DOKTORATU AURREKO LAGUNTZEN DEIALDIA, NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO |
1. Datu pertsonalak. |
DEITURAK ETA IZENA | DEIALDIA | NANa | |||||
2010/2011 | |||||||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA (Kalea, plaza, zenbakia, solairua, letra) | PK | HERRIA | PROBINTZIA | HERRIALDEA | |||
TELEFONOAK | HELBIDE ELEKTRONIKOA | ||||||
2. Ikasketa datuak. |
DOKTOREGO PROGRAMA edo DOKTOREGO TESIAREN TITULUA | Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzaren baten onuradun zara? [ ] BAI [ ] EZ Deialdiaren urtea: | |
IKERKETAREN TUTOREA edo DOKTOREGO TESIAREN ZUZENDARIA/ | TESIAREN MATRIKULAZIO DATA | |
UNIBERTSITATEA | HERRIA | HERRIALDEA |
3. Atzerriko egonaldiaren datuak. |
DESTINOKO UNIBERTSITATEA | HERRIA | HERRIALDEA | ||||
EGIN BEHARREKO JARDUERA | HASIERA EGUNA | |||||
AMAIERA EGUNA | ||||||
Harrera zentroa | Herria | Herrialdea | Kreditu kopurua | Eskatutako aste kopurua | Bidaiarako eskatzen den finantzaketa | |
GUZTIRA | ||||||
Behean sinatzen duenak programa honetako arauak ezagutzen eta onartzen ditu; emandako datuak benetakoak direla adierazten du; eskatutako agiri guztiak eransten ditu; Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen du; baimena ematen dio Hezkuntza Departamentuari, laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean egiazta dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela; eta laguntza eman dakiola eskatzen du. Iruñean, 2011ko ..................aren .......................(e)an (Eskatzailearen sinadura) HEZKUNTZAKO KONTSEILARI JAUNA. |
Aipatutako agiriak erantsi zaizkio eskabide honi (laukitxoan x bat jarriz adierazi eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak zeintzuk diren). Dokumentuak: [ ] Doktorego programa batean matrikulatu dela egiaztatzen duen agiria [ ] Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria. [ ] Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria. |
I. ERANSKINA Eskabide orria DOKTORATU AURREKO LAGUNTZEN DEIALDIA, NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNERAKO |
1. Datu pertsonalak |
DEITURAK ETA IZENA | DEIALDIA | NANa | |||||
2010/2011 | |||||||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA (Kalea, plaza, zenbakia, solairua, letra) | PK | HERRIA | PROBINTZIA | HERRIALDEA | |||
TELEFONOAK | HELBIDE ELEKTRONIKOA | ||||||
2. Ikasketa datuak |
DOKTOREGO TESIAREN TITULUA | Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko laguntzaren baten onuradun zara? [ ] BAI [ ] EZ Deialdiaren urtea: | |
Programak badu Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren kalitate aipurik? [ ] BAI [ ] EZ | ||
DOKTOREGO TESIAREN ZUZENDARIA | TESIAREN MATRIKULAZIO DATA | |
UNIBERTSITATEA | HERRIA | HERRIALDEA |
3. Atzerriko egonaldiaren datuak |
DESTINOKO UNIBERTSITATEA | HERRIA | HERRIALDEA | ASTE KOPURUA | BIDAIARAKO ESKATZEN DEN FINANTZAKETA |
HASIERA EGUNA | AMAIERA EGUNA | |||
Behean sinatzen duenak programa honetako arauak ezagutzen eta onartzen ditu; emandako datuak benetakoak direla adierazten du; eskatutako agiri guztiak eransten ditu; Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen du; baimena ematen dio Hezkuntza Departamentuari, laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean egiazta dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela; eta laguntza eman dakiola eskatzen du. Iruñean, 2011ko ..................aren .......................(e)an (Eskatzailearen sinadura) HEZKUNTZAKO KONTSEILARI JAUNA. |
Aipatutako agiriak erantsi zaizkio eskabide honi (laukitxoan x bat jarriz adierazi eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak zeintzuk diren). Dokumentuak: [ ] Doktorego tesia egiteko matrikulatu izana frogatzen duen agiria. [ ] Egin beharreko egonaldiaren justifikazio memoria. [ ] Harrera zentroak egonaldia onartzen duela frogatzeko agiria. [ ] Eskatzailearen curriculuma, II. eranskineko ereduan egina, eta bertan azaltzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko ziurtagiriak. |
II. ERANSkina Curriculum vitae DOKTORATU AURREKO LAGUNTZAK, NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNEKO-ESKABIDEARI GEHITZEKO CURRICULUM VITAE-A |
Oharrak: -Zure merezimenduak azaltzeko erabili beharreko eredu estandarizatua duzu hau, Batzordeak zero eta zortzi punturen artean baloratuko dituen atalak agertzen baititu. -Toki askirik ez baduzu, behar duzun orri kopurua erabil ezazu baina, mesedez, ereduaren ordenari jarraikiz, balorazio prozesua erraztu eta arintzeko. -Gogoratu alegatzen duzun guztiaren egiaztagiria gehitu behar duzula. -Atal bakoitzean ezartzen diren arauak arretaz aztertu. Ez badituzu jarraitzen kalteturik izan zaitezke esleitutako puntuazioan. |
DATU PERTSONALAK |
LEHEN DEITURA: ................................................................................ BIGARREN DEITURA: .................................................................................................................... IZENA: ....................................................................................................................... NANa: ...................................................... SEXUA: .................................................... JAIOTEGUNA: ...................................................................................... JAIOTERRIA: .................................................................................................................................. HELBIDEA: ............................................................................................................................................ TELEFONOA: ................................................................................. HERRIA: ................................................................................... PROBINTZIA: .......................................................................... PK: ............................................................. |
1. ARGITALPENAK. (Gehienez ere 4 puntu) | |
1. Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak ISBN/ISSN erregistroa duten eta egile bakarra eskatzailea duten argitalpen zientifikoei dagozkie. Erregistraturik ez daudenak %50 baloratuko dira. Egileak batzuk badira, puntuazioa osoko puntuazioa zati egile kopurua izanen da. Argitalpena frogatu beharko da haren ziurtagiria erantsiz, edo bestela, izenburua, egileak, argitaratze data eta haren erregistroa agertzen dituzten zatien kopia erantsiz. 2. Bigarren atalean ("Txostenak biltzar edo jardunaldietan eta arte lanen erakusketak") ere alegatutako merezimenduei dagozkien argitalpenak bi ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira kontuan. | |
1) LIBURU OSOAK (4 puntu/bakoitzeko) | IZENBURUA: ..................................................................................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. ARGITARATZE DATA: ......................................................... ISBN ERREGISTROA: ....................................................... |
2) ARTIKULUAK ATZERRIKO ALDIZKARIETAN EDO LIBURUEN KAPITULUAK (2 puntu/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: ............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: ................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. ARGITARATZE DATA: ......................................................... ISBN ERREGISTROA: ....................................................... |
3) ARTIKULUAK ALDIZKARI NAZIONALETAN (puntu 1/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: ............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: ................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. ARGITARATZE DATA: ......................................................... ISBN ERREGISTROA: ....................................................... |
4) BESTE ARGITALPEN BATZUK (0,5 puntu/bakoitzeko) | ARTIKULU EDO KAPITULUAREN IZENBURUA: ............................................................................................................. ALDIZKARIAREN EDO LIBURUAREN IZENA: ................................................................................................................. EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. ARGITARATZE DATA: ......................................................... ISBN ERREGISTROA: ....................................................... |
2. TXOSTENAK BILTZAR EDO JARDUNALDIETAN ETA ARTE LANEN ERAKUSKETAK. (Gehienez ere 3 puntu) | |
1. Atal bakoitzean agertzen diren puntuazioak egile bakarra eskatzailea dutenei dagozkie. Txosten, komunikazio edo erakusketa partekatuak badira, puntuazio osoa egileen kopuruaz zatitu behar da puntuazioa kalkulatzeko. Alegatutako merezimendua osotasunean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (gertaeraren izena, non eta noiz egin zen, mota edo deskribapena, egile kopurua). 2. Lehenbiziko atalean ("Argitalpenak") ere alegatutako txosten edo komunikazioei dagozkien merezimenduak bi ataletako batean bakarrik hartu ahalko dira kontuan. | |
1) TXOSTENA NAZIOARTEKO BILTZARREAN (3 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ................................................................................... DATAK: .............................................................. ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. |
2) TXOSTENA BILTZAR NAZIONALEAN (2 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ................................................................................... DATAK: .............................................................. ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. |
3) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA NAZIOARTEKO BILTZARREAN (1,5 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ................................................................................... DATAK: .............................................................. ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. |
4) KOMUNIKAZIOA EDO POSTERRA BILTZAR NAZIONALEAN (1,25 puntu/bakoitzeko) | GERTAKARIAREN IZENA: ................................................................................................................................................ NON EGIN DEN: ................................................................................... DATAK: .............................................................. ENTITATE ANTOLATZAILEA: ............................................................................................................................................ PARTE-HARTZE MOTA / TITULUA / DESKRIBAPENA: ................................................................................................... EGILE KOPURUA, eskatzailea barne: .............................................................................................................................. |
3. LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA. (Gehienez ere 3 puntu) | |
1. Epigrafe bakoitzean agertzen diren puntuazioak emanen dira proiektu horretan gutxienez ere sei hilabetez parte hartu dela frogatzen bada. Proiektuaren iraupena sei hilabetekoa baino laburragoa bada, puntuazioa emanen da baldin eta parte hartu bada proiektuak iraun duen aldi osoan. Alegatutako merezimendua osotasunean frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira (proiektuaren izenburua, laguntza mota eta zenbatekoa, entitate deitzailea, proiektua hasteko eta bukatzeko datak, ikertzailearen parte hartzearen datak eta ikertzaile nagusiaren izena). 2. Lehia-proiektuetan parte hartzeak, "Bestelako merezimenduak" izeneko 4. atalean alegatutako laguntza edo kontratu modura alegatutakoak, soilik ataletako batean hartuko dira kontuan. | |
1) NAZIOARTEKO LEHIA-PROGRAMEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA. (2 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ........................................................................................................................................ LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................................................................... DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ................................................................................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......................................... PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ........................................ PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: .............. PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ...................... IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................................................................... |
2) LEHIA-PROGRAMA NAZIONALEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA. (1,5 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ........................................................................................................................................ LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................................................................... DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ................................................................................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......................................... PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ........................................ PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: .............. PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ...................... IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................................................................... |
3) LEHIA-PROGRAMA AUTONOMIKOEN LAGUNTZA DUTEN PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA (1,25 puntu/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ........................................................................................................................................ LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................................................................... DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ................................................................................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......................................... PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ........................................ PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: .............. PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ...................... IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................................................................... |
4) UNIBERTSITATEEN EDO BESTE ENTITATE BATZUEN LEHIA-PROIEKTUETAN PARTE HARTZEA EDO UAL-aren 83. ARTIKULUKO KONTRATUEKIN PARTE HARTZEA. (Puntu 1/bakoitzeko) | PROIEKTUAREN IZENBURUA: ........................................................................................................................................ LAGUNTZA MOTA/ZENBATEKOA: ................................................................................................................................... DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ................................................................................................................................. PROIEKTUA NOIZ HASI DEN: ......................................... PROIEKTUA NOIZ BUKATU DEN: ........................................ PARTE-HARTZEAREN HASIERAKO EGUNA: .............. PARTE-HARTZEAREN BUKAERAKO EGUNA: ...................... IKERTZAILE NAGUSIA: .................................................................................................................................................... |
4. BESTELAKO MEREZIMENDUAK. (Gehienez ere 2 puntu) | ||
1. Hizkuntzak ezagutzeagatiko puntuazioak soilik emanen dira Hizkuntza Eskoletako, Goethe Institut-eko, Alliance Française-ko, Cambridge University-ko eta abarretako goi mailako zikloa edo baliokidea gainditu izanaren ziurtagiri ofizialak lortuz gero. 2. Doktoratu aurreko kontratuak edo norgehiagokako prozeduraren bidez lorturiko doktoratu aurreko laguntzak lortzeagatiko puntuazioak beti emanen dira egiaztatzen bada haiek gutxienez sei hilabetekoak izan direla. Lehia-proiektuetan parte hartzeak, 3. atalean alegatutako laguntza edo kontratu modura alegatutakoak, soilik ataletako batean hartuko dira kontuan. 3. Karrera bukaerako aparteko sariak lortzeagatiko puntuazioak emanen dira doktorego programan onartzeko erabili den karrerari badagozkio. | ||
1) INTERES ZIENTIFIKOKO HIZKUNTZAK EZAGUTZEA (Puntu 1bakoitzeko) | ZIURTAGIRI OFIZIALAREN IZENA: .................................................................................................................................. ENTITATE ZIURTATZAILEA: ............................................................................................................................................. NOIZ LORTU DEN: ............................................................................................................................................................ | |
2) IKERKETAN HASTEKO, TEKNOLOGOAK ESPEZIALIZATZEKO ETA ABARRETAKO DOKTORATU AURREKO KONTRATUAK EDO LAGUNTZAK IZATEA (Puntu 1/bakoitzeko) | LAGUNTZAREN IZENA: ........................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................ DEIALDIA EGIN DUEN ENTITATEA: ...................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................... NOIZ LORTU DEN: ............................................................................................................................................................ | |
3) KARRERA BUKAERAKO APARTEKO SARIA (Puntu 1/bakoitzeko) | SARIAREN IZENA: ............................................................................................................................................................ SARIA DEITU DUEN ENTITATEA: .................................................................................................................................... NOIZ LORTU DEN: ............................................................................................................................................................ | |
Eskatzailearen sinadura: .............................................................. | Iruñean, 2011ko ..............................aren .................(e)an | |
III. DEIALDIA
"ANABASID" PROGRAMA. DOKTORATU ONDOKO LAGUNTZAK, MUGIKORTASUNERAKO ETA IKERKETA TALENTUA ERAKARTZEKO
1. oinarria. Laguntzen helburua eta modalitatea.
1.1. Laguntza deialdi honen oinarrizko helburuak lau dira:
a) Nafarroako ikertzaile gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzea Nafarroako unibertsitateekin eta ikerketa zentroekin lankidetzan.
b) Nazioartean esperientzia duten gazte ikertzaileak Nafarroara etor daitezen sustatzea, Nafarroako unibertsitate eta ikerketa zentroetako taldeetan txerta daitezen.
c) Nafarroako I+g+b sistema nazioartekotzen laguntzea eta atzerriko ikerketa erakundeekiko lankidetza bultzatzea.
d) Bikaintasun zientifikoko proiektuak hautatu eta haietan baliabideak biltzea, gazte ikertzaileen trebakuntza profesionala laguntzearren.
1.2. Laguntza hauek modalitate hauek dituzte:
A modalitatea: "Outgoing eskema": nazioarteko mugikortasunerako laguntzak, bi ikerketa zentroren edo gehiagoren artean -horietako bat Nafarroan kokatua- lankidetzan ikerketa proiektuak egiteko.
B modalitatea: "Integration eskema". Gazte ikertzaile talentudunak Nafarroara ekarri edo itzultzeko laguntzak, Foru Komunitatean kokaturiko ikerketa zentroetan ikerketa proiektuak egin ditzaten.
2. oinarria. Finantzaketa.
Laguntza hauen gastuak aurrekontuko "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailari egotziko zaizkio 2011n eta hurrengo urteetan, aurrekontuko diruaren arabera. Deialdi honetarako 1.142.224 euroko gastua eginen da gehienez.
Laguntza moten artean hasiera batean aurrez ikusten den banaketa honakoa da:
A modalitatea:
-2011. urtea: 299.750 euro.
-2012. urtea: 409.500 euro.
-2013. urtea: 189.750 euro.
B modalitatea:
-2011. urtea: 134.112 euro.
-2012. urtea: 109.112 euro.
Programa honen gastuaren zenbateko osoa, zeina 2010-2011ko Prestakuntza Planaren eta Ikerketa eta Garapenaren beste programa batzuetatik etorritako gerakinekin handitzen ahalko den behin ebatzi ondoren burutu gabeko gerakinak baldin badira, eta gastu horren urtez urteko banaketa aldatu ahal izanen dira aurrekontuko diru esleipena urte batetik bestera aldatuz, betiere plan horren 2010-2011 deialdirako baimendutako gehieneko gastua gainditu gabe.
Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratu behar da deialdia ebatzi baino lehen. Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori egiten bada, ez du inola ere ekarriko eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzea.
3. oinarria. Onuradunak.
Laguntza hauek eskuratu ahal izanen dituzte baldintza hauek betetzen dituztenek:
3.1. Betebehar orokorrak.
a) Doktore tituluaren jabe izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Halaber, eskaera aurkezten ahalko dute defendatu aurretik doktorego tesia gordailuan utzi dutela egiaztatzen dutenek, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehenago. Hala denean, eskatzaileak egiaztatu beharko du doktorego titulua 2011ko ekainaren 30a baino lehenago lortu duela.
b) Jarduera egiteko onartua izatea Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko unibertsitate edo ikerketa zentro batean (atxikitze zentroa), ikerketa proiektua egiteko zentro horretan doktore gradua duen ikertzaile baten zuzendaritzapean.
c) Ez izatea unibertsitateko irakasleen kidegoetako edo CSICeko ikertzaile eskaletako karrerako funtzionarioa eta/edo edozein erakunde publiko edo pribatuko plantillako ikertzaile finkoa.
c) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak betetzea.
3.2. Betebehar berariazkoak.
A.) Outgoing eskema.
A modalitateko laguntzak eskuratzeko, betebehar orokorrez gainera, honako betebehar berariazko hauek ere bete behar dira:
1. Nafarroan erroldaturik egon izana eskaera egunaren aurreko azken urtebetean, gutxienez, etenik gabe. Hala ere, goi mailako ikasketak edo ikasketen jarduerak Foru Komunitatetik kanpo egin dituztelako aurreko baldintza hori betetzen ez duten eskaerak onartuko dira, baldin eta Nafarroan gutxienez 10 urtean erroldaturik egon badira.
2. Salbuespenez, laguntzak eskura ditzakete, erroldaren betebeharra bete gabe, doktore titulua Nafarroako unibertsitate batean lortu dutenek.
3. Nazioartean ospe aitortua duen atzerriko unibertsitate edo ikerketa zentro batek (harrera zentroa) onartua izatea, bertan ikerketa proiektua egiteko Nafarroan kokaturiko ikerketa zentro batekin lankidetzan. Proiektu hori zentro horretan doktore titulua duen ikertzaile batek zuzenduko du eta diseinaturik egonen da halako maneran non proiektuaren iraupenaren %50 gutxienez harrera zentroan eman beharko den.
B.) Integration eskema.
B modalitateko laguntzak eskuratzeko, betebehar orokorrez gainera, honako betebehar berariazko hau ere bete behar da:
1. a) Egonaldiak atzerriko zentroetan egin izana, gutxienez 12 hilabetez, doktoregoa lortu ondoren eta eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehenago.
Atzerriko unibertsitate batean doktore titulua lortu dutenei ez zaie mugikortasun betebehar hori eskatuko.
4. oinarria. Ikerketa zentroak.
1. Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa zentrotzat hartuko da ikerketa aldiren bat garatzen den huraxe. Ikerketa zentroak bi motatakoak dira: atxikitze zentroak eta harrera zentroak.
2. Atxikitze zentroaren izaera izan dezakete Nafarroan kokaturik dauden unibertsitate zentroek eta bestelako entitate, elkarte, fundazio edo irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta nortasun juridiko propioa eta kontratatzeko ahalmena badute eta, orobat, haien estatutuetan eta sormen-arauetan helburu modura ikerketa eta garapenerako jarduerak egitea agertzen bada.
3. Atxikitze zentroak laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile izanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen du. Entitate laguntzaileek diru ordaina jasoko dute laguntzen kudeaketan parte hartzeak ekartzen dizkien kostuengatik. Zenbatekoa onuradun aktiboen kopuruaren araberakoa izanen da eta Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak urtero finkatuko du.
4. Harrera zentroaren izaera izan dezakete atzerrian kokaturik dauden unibertsitate zentroek eta bestelako entitate, elkarte, fundazio edo irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta nortasun juridiko propioa badute eta, orobat, haien estatutuetan eta sormen-arauetan helburu modura ikerketa eta garapenerako jarduerak egitea agertzen bada
5. oinarria. Laguntzen ezaugarriak.
1. Izaera:
1. Kontzeptu honengatik emandako laguntzak prestatzen ari diren ikertzaileen estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren ezarpen-esparruari lotuko zaizkio. Beraz, laguntza horiek emateko kontratu bat sinatu beharko da atxikitze zentroaren eta ikertzailearen artean, seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
2. Onuradunak ikerketa egitera atzerrira aldi baterako joaten diren bitartean, harrera zentroa dagoen estatura joandako pertsonatzat hartuko dira eta gizarte segurantzaren Espainiako legeriari lotutako zaizkio, araudi komunitarioan eta Espainiak sinaturiko aldebiko hitzarmenetan ondorio horretarako gehienez ezarritako epean eta langile ikertzailearen egoerak irauten duen bitartean, Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzaren 2007ko abenduaren 12ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera.
2. Hornidura:
A. Laguntzetan kontzeptu hauek sar daitezke:
a) Soldataren zenbatekoa eta enpresak gizarte segurantzari ordaindutakoa, urte bakoitzari dagozkion kotizazio-tipoen eta hobarien arabera.
A modalitateko laguntzetarako, soldata hilean 2.000 euro gordin izanen da eta B modalitateko laguntzetarako, berriz, hilean 2.300 euro gordin. Urtean 14 ordainketa eginen dira, hau da, 28.000 euro/urteko A modalitatean eta 32.200 euro/urteko B modalitatean.
b) Atzerrian egoteagatiko hileko laguntza osagarri bat (A modalitateko laguntzetarako atzerriko harrera zentroan dagoen bitartean soilik ematekoa); kopurua, destinoko herrialdearen araberakoa. Kontzeptu horrengatiko laguntzaren zenbatekoa honela aterako da: ezarritako 300 euroko modulua bider II. eranskineko taulan dagoen koefiziente zuzentzailea. Harrera zentroak dauden herrialdeek Gizarte Segurantzarekin hitzarmenik ez badute edo hitzarmen horren estaldurak ez badira nahikoak, kontzeptu horri beste diru-kopuru bat gehituko zaio istripu eta laguntza medikorako asegurua kontratatzeko. Azken aseguru honetan onuradunaren ezkontidea eta seme-alabak sar daitezke, aldez aurretik eskaturik eta behar bezala justifikatu ondoren.
c) Joan-etorrietarako eta instalatzeko laguntza, 2.000 euro bitartekoa, destinoko tokiaren arabera, betiere laguntza dela-eta nahitaez bizitokiz aldatu behar bada.
d) Zenbateko bat proiektuko gastuetarako, urtean 2.000 euro gehienez. Gastuek proiektuko aurrekontuan jasota egon behar dute.
e) Zenbateko bat, plan horretako aurrekontuan bildutako garapen profesionaleko plana burutzeko gastuetarako, urtean 1.000 euro gehienez.
3. Iraupena:
1) A modalitateko laguntzak 12 eta 24 hilabete bitarteko aldi jarraituetarako emanen dira, 2011. urteko bigarren seihilekoan nahitaez hasiko diren jarduerak egiteko eta jarduera horien iraupenaren %50 gutxienez atzerriko harrera zentroan igaroko bada.
2) B modalitateko laguntzak 6 eta 12 hilabete bitarteko aldi jarraituetarako emanen dira, 2011. urteko bigarren seihilekoan nahitaez hasiko diren jarduerak egiteko.
3) Laguntzen epea kontatzen hasiko da behar den kontratua sinatu eta ikertzaileak Gizarte Segurantzan alta eman ondoren.
4) Balorazio Batzordeak eskatutako iraupena baino txikiagoko laguntzak eman ditzake.
5) Ikertzaileak modu arrazoituan eskatu ondoren, Batzordeak hasieran finkaturiko sarrera-eguna atzeratzeko baimena eman dezake, baita atzerapen horren ondorioz laguntza-aldia aldatzekoa ere. Aldaketa hau ez da sei hilatebe baino gehiagokoa izanen eta ez du berekin ekarriko hasieran emandako laguntzaren zenbatekoa gehitzea. Epe horretan ikertzailea ez bada bere atxikitze zentroan sartzen, usteko da laguntzari uko egiten diola.
6) Laguntzaren aldian, Langileen Estatutuaren 45. eta 46. artikuluetan azaltzen diren arrazoiengatik kontratua eteteak ez du ekarriko laguntzaren iraunaldia luzatzea, salbu eta aldi baterako ezintasuna, amatasuna edo haur-harrera gertatzen denean kontratuaren iraunaldian, gertaera horiek laguntzaren iraunaldia eten egiten baitute, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2002 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren azken xedapenetatik hirugarrenean ezarritakoarekin bat.
Kontratua egin duen organismoak edo entitateak Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari etete horren berri eman beharko dio, gastuaren finantzaketa eta behar den justifikaziorako kontuan har dadin.
Etetea eragin zuen zergatia desagertu ondoren, ikertzaileak lanari ekin beharko dio, eta hogei eguneko epean destinoko zentroak Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari horren berri eman beharko dio.
6. oinarria. Aplikazio gaiak.
Ikerketa jarduera Zientziaren eta Teknologiaren edozein arlo eta gairi buruzkoa izanen da, I. eranskineko sailkapenaren arabera.
7. oinarria. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Eskabideak aurkezteko 20 eguneko epea izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Eskabidea I. eranskineko ereduan eginda aurkeztu behar da. Eredu horretan eskatzen diren datu guztiak jarri behar dira.
Eskabidea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan. Deialdi honetan Espainiako unibertsitate publikoetako erregistroak baliozkotzat joko dira, eskabidea aurkezten duen ikertzailearen atxikitze zentroa direnean. Zentro horiek eskabidea jaso eta gero instrukzio organo eskudunari igorri beharko diote gehienez ere15 eguneko epean.
8. oinarria. Eskabideari erantsi behar zaizkion agiriak eta horien tratamendua.
1. Nahitaez aurkeztu beharreko dokumentuak.
Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
I. Ikertzaileak deialdian parte hartzeko betebeharak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak.
A) Eskatzaile guztiek betebehar orokorrak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
1) Doktore titulua, 3.1 a. oinarrian aurrez ikusitako salbuespena izan ezik. Hala denean, tesia defentsarako gordailuan utzi duela dioen gordekina aurkeztu beharko da.
2) Atxikitze zentroak laguntza ematearen alde egindako txostena. Txosten horretan zentroak hitz eman behar du Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutuari buruzko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuan ezarritako eginbeharrak beteko dituela, bai eta deialdi honetan berariaz araututakoak ere; bereziki, entitate laguntzailea izatea onartzen duela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako. Txosten horretan berariaz agertuko dira egin nahi den jardueraren izenburu orokorra, iraupena eta hasteko eta bukatzeko datak.
3) 3.1.c. oinarrian ezarritako betebeharra betetzeari buruzko aitorpena. Eskabide orrian bertan egiten ahalko da.
B) Horretaz gainera, A modalitateko laguntza eskatu dutenek betebehar berariazkoak betetzen direla dioten frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
4.a) Errolda agiria, 3.2.A.1 oinarriko betebeharra betetzen duela egiaztatzeko. Ez dute agiri hori aurkeztu beharko 3.2.A.2. oinarrian adierazitako salbuespena dutenek.
5.a) Atzerriko harrera zentroaren legezko ordezkariak jarduera garatzeko hartzen duela dioen dokumentua. Dokumentu horretan berariaz agertuko dira egin nahi den jardueraren izenburu orokorra, iraupena eta hasteko eta bukatzeko datak.
C) Horretaz gainera, B modalitateko laguntza eskatu dutenek betebehar berariazkoak betetzen direla dioten frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
4.b) 3.2.B.-n adierazitako betebehar berariazkoa betetzen dela dioten dokumentuak.
II. Eskabideak zuzen puntuatzeko beharrezkoak diren dokumentuak.
1) Eskatzailearen curriculuma, paperean eta euskarri digitalean.
2) Atxikitze zentroaren dokumentazio informatibo ofiziala eta, hala behar denean, jarduera eginen den atzerriko harrera zentroarena, eta lankidetzan arituko den ikerketa taldearen edo taldeen ikerketa zuzendariaren edo zuzendarien historial zientifiko eta teknikoaren gaineko erreferentziak, paperean eta euskarri digitalean.
3) Egin beharreko ikerketa proiektuaren memoria, paperean eta euskarri digitalean. Zuzen ebaluatzeko beharrezkoak diren elementuak beharko ditu izan, eta bereziki hauek:
a) Ikerketaren xedea eta helburuak.
b) Aurrez ikusitako metodologia.
c) Lan plana.
d) Aurrekontua.
e) Ikerketa garatuko den ikastetxeetako azpiegitura eta eskuragarri dauden baliabideak.
f) Atxikitze zentroak eta Nafarroako I+G sistemak proiektua egin ondoren lor ditzaketen onurak.
4) Garapen profesionaleko plana, paperean eta euskarri digitalean. Zuzen ebaluatzeko beharrezkoak diren elementuak beharko ditu izan, eta bereziki hauek:
a) Planteatutako helburuak: lortu nahi diren prestakuntza eta trebetasun gehiagarriak, eta eginen den ikerketarekin bateragarria izatea.
b) Jardueren kronograma
c) Behar den aurrekontua.
d) Atxikitze eta hartze ikastetxeen egokitasuna planteatutako helburuak lortzeari begira.
2. Dokumentazioa eta haren tratamendua direla-eta kontuan hartu beharreko arauak.
1) Jatorrizko agiriak edo kopiak aurkezten ahal dira. Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten diren eskabideetarako, agiri eskaneatuak onartuko dira. Organo instrukzio-egileak edozein unetan eskatzen ahalko du jatorrizko edozein agiri egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko. Halaber, prozeduraren edozein fasetan eskatu ahalko ditu alegaturiko merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak, agiriei buruzkoak eta oro har jasotako laguntzaren eskatzearekin, eskuratzearekin eta, kasua bada, mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruzkoak.
Deialdi honetan aipatutako ziurtagiriak zentro bakoitzean ziurtatzeko eskumena esleiturik duen pertsonak edo organoak luzatu beharko ditu. Ez dira kontuan hartuko arestion aipatutakoak ez diren beste pertsona batzuek emandako txostenak edo antzeko dokumentuak, edozein izanik ere haien maila akademikoa.
3) Espedientean nahitaez aurkeztu beharreko agiriren bat ez badago, edo organo kudeatzailearen arabera osatu gabe badago, Administrazioak interesdunari eskatuko dio jakinarazi eta biharamunetik hasita 10 egun naturaleko epean akatsa zuzen dezala, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta ohartaraziko zaio, orobat, hura ez badu aurkezten zer ondorio izanen dituen, oinarri honetako arauen eta dokumentuaren arabera. Inolaz ere ez da onartuko eskabidea hobetzeko dokumentazio berririk aurkeztea organo kudeatzaileak akatsak konpontzeko eskatu ez badu.
4) Betebeharren frogagirien gabezia edo akatsa ez bada konpontzen, eskaera bertan behera geldituko da, horretarako administrazio ebazpena eman ondoren.
5) Ez bada puntuazio zuzenerako beharrezkoak diren dokumentuetako batean gabezia edo akatsa zuzentzen, soilik hartuko da kontuan eskabidea baloratzerakoan.
6) Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.
7) Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zein agiri den aurkeztu gabe uzten dena, zein artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Ordezko idazki hori kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.
9. oinarria. Eskaerak ebaluatzea eta hautatzea.
Hautagaien eskaerei ebaluazio eta hautapen prozesua eginen zaie.
9.1. Ebaluazioa.
Ikerketaren egokitasunaren eta kalitatearen irizpideari ebaluazioa eginen dio Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak (ANEP). Erakunde horrek eskabideen ebaluazio zientifiko-teknologikoa eginen du eta bakoitzari buruzko txostena eginen du, puntuak emateko irizpide hauei jarraituz:
1) Eskatzailearen curriculuma, 25 puntu arte, honela banaturik:
1.1. Argitalpenak, txostenak eta komunikazioak, 10 puntu arte.
1.2. Ikerketa proiektuetan parte hartzea, ikerketa zentroetan egonaldiak egitea, bestelako ikerketa jardueretan parte hartzea, biltzarretara, mintegietara eta jardunaldietara joatea eta haietan parte hartzea, 10 puntu arte.
1.3. Bestelako merezimenduak, hala nola, sariak, bekak edo ikerketa kontratuak lortzea, beste hizkuntza batzuk ezagutzea, prestakuntza osagarria edo ebaluatzailearen aburuz garrantzitsuak izan daitezkeen beste batzuk, 5 puntu arte.
2) Ikerketa taldeen gaitasuna, esperientzia, produktibitate zientifikoa eta elkarren osagarritasuna, eta proposaturiko ekintzarako lankidetzaren balio erantsia: 20 puntu bitarte, honela banaturik:
2.1. Ikerketa zuzendariaren edo zuzendarien curriculuma, 10 puntu arte.
2.2. Ekintzari lotutako ikertzaileen curriculuma, 5 puntu arte.
2.3. Lortu nahi diren helburuak lortzeko taldeak elkarren osagarriak izatea; baterako taldeak tamaina egokia izatea eta taldekideek prestakuntza aproposa izatea, 5 puntu arte.
3) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea, interesa eta bideragarritasuna, 40 puntu arte, honela banaturik:
3.1. Jardueraren ekarpen zientifikoak eta/edo teknikoak, planteatutako helburuen berritasuna, interesa eta garrantzia, 10 puntu arte.
3.2. Jarduera egiteko bideragarritasuna. Diseinu metodologikoa eta lan plana, azaldutako helburuei dagokienez. Ikerketaren ustezko iraupena eta emandako materialak egokiak izatea, 20 puntu arte.
3.3. Ebaluatzaileak kontuan har ditzakeen beste alderdi batzuk (jardueraren emaitzen hedapenerako eta zabalkunderako plana eta/edo aukerak, ezaguerak edo emaitzak jatorrizko ikerketa taldearei pasatzea, ikertaldeen arteko lankidetza sustatzea, ikerketa sareak sortzen laguntzea, etab.), 10 puntu arte.
4) Proposatutako garapen profesionaleko planaren kalitatea, interesa eta bideragarritasuna, 15 puntu arte.
9.2. Hautapena.
1. Eskaerak hautatzeko, departamentu arteko hautapen batzordea eratuko da, honela osatua:
-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu arituko dena.
-Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duena.
-Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duena.
-Osasunaren Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duena.
-Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.
-Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.
Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei. Hautapena egiteko, batzordeko kideek ANEPen txosten guztiak izan behar dituzte eskura.
Aurkeztutako eskaera guztien gaineko informazioa aztertu eta elkarrekin eztabaidatu ondoren, ebaluazio batzordeko kideek eskaera bakoitzaren alderdi hauek ebaluatuko dituzte:
1.1. Ekintza deialdiko helburuei zenbateraino egokitzen zaien. Aurkeztutako proposamenaren garrantzi zientifiko-teknikoa. Proposamenak Foru Komunitatearentzat duen onura eta interes estrategikoa. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 10 puntukoa izanen da.
1.2. Aurrekontua eraginkorra izatea, proposaturiko jardueretarako aurrekontu egokia izatea, eta hura bidezkoa izatea ekintzaren beharren arabera. Parte hartzen duten atzerriko taldeek ekintzaren finantzaketan egindako edo eskatutako ekarpena. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 5 puntukoa izanen da.
2. Eskaera bakoitzari ANEPek emandako puntuak eta hautapen batzordeak emandakoak batu ondoren, eta aurrekontu-baliabideak kontuan izanik, batzordeak laguntzak emateko proposamena eginen du. Atal hauek izanen ditu:
a) Finantzatzeko proposatzen diren ekintzen zerrenda, lortutako puntu kopuruaren araberako lehentasun ordenan, eta, horren barnean, bakoitzarentzat proposatzen den aurrekontua, baliabideak esleitzeko eraginkortasun handienaren irizpidearen arabera zehaztua; aurrekontu nahikorik ez izateagatik ezin finantzatu diren proiektuen zerrenda; eta puntuazio irizpideengatik ezin finantzatu diren proiektuen zerrenda.
b) Eskaera bakoitzari buruzko txostena. Bertan puntuazioa adieraziko da eta azken ebaluazio zientifiko-teknikoaren alderdi nagusiak labur azalduko dira. Hautapen batzordeak adostasunez onartuko du txosten hori.
Laguntzak emateko proposamena egiteko, kontuan hartuko dira ondoko printzipioak:
1. Guztizko puntuazioen arteko berdinketak ebazteko, hurrenez hurren batzordearen ebaluazioaren 1. eta 2. ataletan eta ANEPen ebaluazioaren 1., 3., 4. eta 2. ataletan lortutako puntu kopuruei erreparatuko zaie.
Batzordeak positiboki baloratuko du ikerketa taldeetan emakumezkoek parte hartzea (ikertzaile nagusi gisa edo taldekide gisa).
2. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu-baliabide nahikorik ez izatea laguntza ukatzeko arrazoia izan daiteke. Hala denean, goian azaldutako puntuazio irizpideen arabera eskaeren lehentasun ordena ezarri eta gero, aurrekontua agortu arte emanen dira laguntzak.
3. Laguntza ukatzeko arrazoia izanen da 60 puntu baino gutxiago lortzea.
10. oinarria. Prozeduraren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.
1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak eta ebaluazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazkiago, instrukzio jarduketen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, ebazpena aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.
3. 8. oinarrian adierazitako moduan eratutako hautapen batzordeak lau hilabeteko epea izanen du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik, laguntzak emateko behin-behineko proposamena aurkezteko. Proposamen hori, hots, onuradunen izenen zerrenda, Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholetan eta web orrian ikusgai jarriko da, baita Euraxess-en Nafarroako Bulegoaren web orrian ere (http://irati.pnte.cfnavarra.es/neuraxess/), eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ahal ditzaten.
4. Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek, epe horretan bertan, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Laguntzaren baldintzak onartzen dituztela dioen idazkia.
b) Lan egoeraren erantzukizuneko aitorpena.
Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.
5. Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.
6. Deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko da.
7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian argitaratuko da, baita Euraxess-en Nafarroako Bulegoaren web-ean ere, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
11. oinarria. Onuradunen eskubideak eta betebeharrak eta atxikitze zentroak.
1) Onuradunen eskubideak eta betebeharrak.
Onuradunek, laguntza hau eskuratu eta onartuz gero, urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren 5. eta 6. artikuluetan aipatzen diren eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Dekretu horren bidez prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutua onetsi zen. Era berean, deialdi honetan ezarritako arauak bete beharko dira, besteak beste, honako hauek:
a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen oharrei kasu egitea.
b) Laguntza zein jarduera egiteko eman den, hura egitea eskaeran ezarritakoaren arabera edo, hala denean, laguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera.
c) Egindako lanaren berri ematea, 14. oinarrian ezarritako moduan eta epeetan.
d) Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epeetan sartzea atxikitze zentroan edo harrera zentroan.
e) Atxikitze zentroko funtzionamendu arauak betetzea, dedikazioari, ordutegiei, oporrei eta aldi baterako absentziei dagokienez.
f) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz eta aldez aurretik baimena eskatzea, edozein aldaketa egin nahi bada onetsitako jardueran eta/edo hasieran aurrez ikusitako denbora eta tokiaren inguruko kontuetan.
g) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea deialdi honen kargura finantzatutako kontratuekin zerikusirik duten ukoak, bateraezintasun egoerak eta gainerako gorabeherak, gertatu eta hogei egun balioduneko epean.
h) Deialdiarekin zerikusia duten erakunde-ekitaldietara joatea eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak zientzia sustatzeko eta bultzatzeko jardueretan parte hartzea, gonbidatua izanez gero.
i) Organo eskudunek egiaztapenak eta finantza-kontrolak egin ditzaten onartzea eta jarduera horietarako eskatzen dituzten agiri guztiak ematea.
j) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea laguntza emateko ebazpena ematen denean.
2) Atxikitze zentroen eta harrera zentroen betebeharrak.
Prestatzen ari diren Ikertzaileen Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak 7. artikuluan betebehar orokorrak ezartzen dizkie prestatzen ari diren ikertzaileen atxikitze zentroei; eta prestatzen ari diren ikertzaileekin ezarritako lan harremanaren ondoriozko betebeharrak ere izanen dituzte. Betebehar horiez gain atxikitze zentroek deialdi honetan ezarritako arauak bete beharko dituzte, besteak beste honako hauek:
1) Entitate laguntzaile gisa aritzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta atxikipen zentro unibertsitarioen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Bertan aurrez ikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdiko prozeduren aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.
2) Doktore titulua duen ikerketa zuzendari bat izendatzea onuradunaren lana gainbegiratzeko.
3) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen kudeaketa eta jarraipen egokietarako ematen dituen jarraibideei kasu egitea.
4) Erraztasunak ematea laguntza zein jarduera egiteko eman den, hura egin dadin eskaeran ezarritakoaren arabera edo, hala denean, laguntza emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera.
5) Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.
6) Ikertzaileekin egindako praktikaldiko kontratuen kopia bidaltzea, sinatzen direnetik hogei egun balioduneko epean.
7) Zentroen eta prestatzen ari diren ikertzaileen arteko kontratuetan, eta laguntzen deialdi honen babesean egindako ikerketen emaitzak osorik edo zati batean aditzera ematen direnean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kontratua finantzatu duela aipatu beharko da.
7) Eman zaizkion laguntzetako bakoitza burutzeko egindako gastuak ziurtatzea. Ziurtagiri horiek Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan aurkeztu beharko dira ezarriko diren epeetan. Ziurtagiri horiek eginen dira Diru-laguntzei buruzko Foru Legean eta deialdian ezarritako xedapenen eta ematen diren gainerako jarraibideetan ezarritakoaren arabera.
8) Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.
9) Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.
Atzerriko harrera zentroek oinarri honetako 2., 3., 4. eta 5. puntuetan ezarritako betebeharrak izanen dituzte.
3) Egoera justifikatuetan betebeharrak betetzeko epea handitzea.
Ikertzaileak jarduna luzatzen badu ere, laguntzaren iraunaldia ez da handituko, ikertzaileak jarduera luzatzen badu ere, deialdiko 5.3 oinarriko 5. eta 6. ataletan xedatutakoa gorabehera.
4) Betebeharrak ez betetzearen ondorioak.
Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza.
Hala gertatuz gero, onuradunak jasotzeko gelditzen zaizkion zenbatekoak galduko ditu eta ordurarte jasotako aurrerakinak Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dizkio, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Dena dela, itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesa gehituko zaio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoa alegia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean artikuluan xedatutakoarekin bat. Foru Lege horren bidez Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezarri zen.
Aipatu diru kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
12. oinarria. Laguntzaren ordainketa.
1) Laguntzaren zenbatekoa sei hileko naturaletan ordainduko zaie atxikitze zentroei. Eska daitekeen kasuetan, atxikitze zentroek zergak eta Gizarte Segurantzan dagokiona ordainduak dituztela frogatu beharko dute. Horretarako Nafarroako Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
2) Lehen ordainketa eginen da atxikitze zentroak egiaztatzen duenean ikertzaileei kontratua egin zaiela, atxikitako ikertzaile kopuruaren araberako zenbatekoaz, behar den seihileko naturalaren arabera eta 4.b oinarrian adierazitako kontzeptuengatik.
3) Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Orokorrak urte bakoitzeko otsailean eta uztailean eginen ditu ondorengo ordainketak. Behar den diru kopurua ordainduko du, kontuan izanik atxikitako ikertzaileen kopurua, behar den seihileko naturalaren arabera eta 4.b oinarrian adierazitako kontzeptuengatik.
4) Laguntza ordain dadin, unibertsitate zentroak aldez aurretik transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea aurkeztu behar du, laguntza sartzeko aukeratu duen bankuak behar bezala beterik.
5) Ordainketa guztiak aurrerakintzat hartuko dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.
13. oinarria. Bateraezintasuna.
1. Bateraezintasunerako arrazoien oinarriak eta definizioa.
Bateraezintasun araubideak bi helburu ditu:
-Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberak baliabide gehiegi ez metatzeko, eta baliabide publikoak esleitzeko lanean ari ez diren eta diruz lagundutako jarduera egiteko beren lanaren errentei eta bestelako laguntzei uko egiten dieten doktoregaiei.
-Helburuaren irizpidea erabiltzea, deialdiak ezartzen duen epean laguntzaren helburua lortzea oztopatuko luketen egoerak saihestuz eta onuradunari dedikazio osoa eskatuz diruz lagundutako ikerketa lanetarako.
Irizpide horiei jarraikiz, hona hemen laguntza hauekin bateraezinak diren egoerak:
a) Ikertzaileak bestelako lan, lanbide edo enpresa jarduerarik egitea. Diruz lagundutako jardueratik zuzenean edo argi eta garbi eratorritako hitzaldi, txosten, liburu, artikulu edo bestelako hedapen ekintzetatik jasotako diru-kopuruak soilik onartuko dira.
b) Espainiako edo atzerriko funts publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza jasotzea.
Laguntza bateragarria izanen da ikertzailearen atxikitze zentroaren edo harrera zentroaren finantzaketa osagarriarekin, baldin eta zentro horren araudian ezarrita badago gutxieneko finantzaketa behar dela ikertzailea onartu ahal izateko. Era berean, ikertzaileak izan ditzake harrera zentroek osotasunean edo parte batean finantzaturiko aseguru medikoak edo bestelako laguntza prestazioak.
Egonaldi laburretarako laguntzak izatea onartuko da, egonaldiaren xedea ikertzaileak bere prestakuntza osatu eta ikerketa lanak hobeto egitea baldin bada. Egonaldian eginen diren jarduerak (ikerketa laborategietan jardun, liburu edo agiri funtsak kontsultatu, teknika instrumental berriak ikasi eta beste lan landa-lan batzuk egitea) laguntza hauen xedeak betetzeko garrantzitsu eta lagungarriak izan behar dira. Laguntza horren berri eman beharko zaio Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari eta azken honek baimendu beharko du. Inoiz ezin izanen da alegatu horrelako egonaldiak egin izana, 11. oinarrian azaltzen den moduan epearen luzapena eskatzen denean. Ikertzailearen prestakuntza programa betetzeko eta ikerketa aurrera eramateko egin behar diren jarduera arruntak espresuki baztertuta daude.
2. Noiz sortzen den legezko bateraezintasuna.
Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:
1) Laguntza emateko ekintzagatik, kontratatu nahi den ikertzaileak beste laguntzaren bat balu edo lanen batean ari bada laguntza eman zaiola jakinarazi zaionean.
2) Laguntza eman ondoren kontratatu den ikertzaileak beste laguntzaren bat lortzen badu eta/edo laguntza eman zaiola jakinarazi ondoren beste lan batean hasten bada.
3. Aplikatu beharreko arauak.
1) Lortutako laguntzak, indarraldi berbera izan ez arren, hiru hilabete baino gehiagoan aldi berean hartzekoak badira erabat bateraezintzat joko dira.
2) Ondorio guztietarako, deialdi honetan lan jardueratzat joko da edozein lan edo enplegu, besteren konturakoa edo norberaren konturakoa, lanaldia eta dedikazio denbora edozein direla, eta, azkenik, gizarte babesaren edo aseguratzearen araubidea edozein dela.
3) Aurreko zenbakian zehazturikoaren arabera, kontrataturiko ikertzailea lan batean hasten bada edo laguntza desberdin bat onartzen badu, prozedurari bukaera emateko aldiari hasiera emanen zaio, 14. oinarriko arauei jarraikiz.
4) Oro har, ikertzailearen atxikitze zentroak bateraezintasun zergatiei dagokien ororen berri eman behar du, 11. oinarrian xedatutakoaren arabera. Nolanahi ere, laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du bateraezintasun araubidea betetzen den edo ez, administrazio prozedurari bukaera ematen dion ebazpena eman baino lehenago.
5) Hori hala izanik ere, laguntzen organo kudeatzaileak noiznahi eskatzen ahalko ditu beharrezkotzat jotzen dituen agiriak, eta behar diren datuak biltzen ahalko ditu, indarra duen legeriari jarraituz.
14. oinarria. Espedientearen jarraipena, kontrola eta amaiera.
A) Jarraipen txostenak.
1. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren eskumena izanen da emandako diru-laguntzen jarraipena egitea, eta beharrezkotzat jotzen dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izanen ditu behar diren jarduerak egiteko eta diru-laguntzen erabilera egokia egiaztatzeko. Era berean, onuradunei, unibertsitateei eta ikerketa zentroei jarraipenerako beharrezkoa den informazio osagarria eskatzen ahalko die.
2. Laguntzaren lehen urtea bukatu eta hurrengo hilabetean, onuradunek ikerketa proiektuari eta garapen profesionaleko planari dagokion dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuan:
a) Ordurarte egindako lanaren gaineko txostena. Informazio nahiko emanen da hasierako prebisioen gaineko ekintza nola egin den jakiteko, eta bereziki aipatuko dira egindako lanak eta lortutako helburuak, eta hasierako planarekin alderaturik izan diren gorabeherak eta/edo desbideratze teknikoak eta ekonomikoak.
b) Proiektuaren eta garapen profesionaleko planaren aurrekontuen exekuzio txostena, laguntza eskatzeko eta emateko oinarri moduan erabili zen ereduari egokitua. Txosten horretan egindako gastuen eta haien faktura edo frogagirien zerrenda xehakatua agertuko da edo, hala behar denean, unibertsitateko edo atxikipen zentroko gerentziaren ziurtagiri xehakatua.
3. ehen urtekoan egindako lanaren ebaluazioa positibotzat jotzen bada, laguntzaren hurrengo ordainketa eginen da. Zenbateko horretatik ken daiteke lehen urtean onartu ez diren gastuei dagokien zatia.
4. Lehen urtean egindako lanaren ebaluazioa negatiboa bada, ez-betetze kasuetarako deialdian adierazitako ondorioak izanen ditu.
B) Kontrol jarduerak.
1. Onuradunak eta unibertsitate edo ikerketa zentroak, erakunde laguntzaile gisa, Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol jarduketei loturik egonen dira.
2. Unibertsitate edo ikerketa zentroek, erakunde laguntzaileak diren aldetik, diru-laguntzak onuradunei ordaindu izana frogatu beharko dute Diru-laguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoari jarraikiz.
C) Bukaera.
1. Diru-laguntzarako eskubidea ematen duen ekintza amaiturik, bukaerako egunaren biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, onuradunek ekintza bukatu dela justifikatu beharko dute ondoko dokumentazioarekin:
-Ikertzaileak egindako ikerketa proiektuaren osotasuna eta haren emaitzak biltzen dituen testu osoa. Testu horretan sartuko dira, batetik, egindako ikerketaren memoria oso eta xehakatua eta, bestetik, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko artikuluak, argitalpenak, txostenak edo bestelako hedapen-ekintzak. Horretaz gainera, egindako jardueraren eta haren emaitzen gaineko laburpena edo "abstract"a bereiz aurkeztu beharko da.
-Egindako garapen profesionaleko planaren exekuzio memoria.
-Atxikitze zentroetan eta harrera zentroetan ikerketa jardueraren ardura du(t)en zuzendari(ar)en aldeko txostena.
-Zentroen ziurtagiri ofiziala, non espresuki aipatuko den egonaldia egin dela eta zentro horretan egonaldia zein egunetan hasi eta bukatu den.
-Laguntza exekutatzerakoan egindako gastuen ziurtagiria, ikerketa proiektuari eta garapen profesionaleko planari dagokiona.
-Ikertzaileak diruz lagundutako aldian izan ditzakeen bestelako laguntzen gaineko aitorpena eta, laguntzarik izan bada, frogagiriak.
-Kontrataturiko ikertzailearen lan bizitzaren ziurtagiria edo baliokidea, laguntza izan den aldiari dagokiona.
2. Ezarritako epea igarota, aurreko puntuan aipatutako dokumentaziorik jaso ez bada, onuradunari errekerimendu formala eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean aurkez dezan. Epe berri horretan ez badu aurkezten, 11.4 oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak jasanen ditu.
3. Aurkeztutako dokumentazioa eta laguntzaren indarraldian sortutako gorabeherak ikusirik, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak proposatuko ditu betebeharren betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena, hartatik eratorritako likidazio ekonomikoa eta espedientearen amaiera eta artxiboa.
15. oinarria. Atzera jotzea eta uko egitea.
1) Eskatzaileak, deialdia ebatzi baino lehenago, laguntzak emateko behin-behineko proposamenaren alegazio aldia barne, eskaera bertan behera utzi ahalko du, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazpen idatzia igorriz.
2) Eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Horretarako behar den administrazio ebazpena eman beharko da.
3) Eskabidean dauden akatsak zuzentzeko errekerimenduari erantzuten ez dion eskatzailearen eskaera bertan behera utzitzat joko da, 10. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Horretarako behar den administrazio ebazpena eman beharko da.
4) Onuradunak uko egin ahalko dio jasotako laguntzari noiznahi, laguntzaren iraunaldian, eta horretarako nahikoa izanen du idatzizko jakinarazpena egitea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
5) Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako eta jasotako aurrerakinak gehi legezko korrituak itzuli beharko ditu, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, 12.3 oinarriak ezartzen duen moduan. Etorkizunean beste laguntza deialdi batzuetan lehiatu nahi izanez gero, zentro eskatzailea beste edozein zentrorekin lehiatzen ahalko da, une oro indarrean dauden deialdietako baldintza orokorren arabera.
16. oinarria. Laguntzen araubide juridikoa.
Oinarri hauetan aurrez ikusitakoa ez den orotan, ebazpen honetan araututako deialdiak honako arau hauek beteko ditu:
1) 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.
2) 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.
3) 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4) 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua.
5) 40/2007 Legea, abenduaren 4koa, gizarte segurantzako neurriei buruzkoa, atzerrian dauden ikertzaileak gizarte segurantzaren araubidean sartuko direla bermatzeko neurriei dagokienez.
6) Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak 2007ko abenduaren 12an emandako Ebazpena.
7) Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.
17. oinarria. Errekurtsoak.
Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA DOKTORATU ONDOKO LAGUNTZEN DEIALDIA, MUGIKORTASUNERAKO Eskabide orria |
IKERTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA | DEIALDIA | NANa | ||||
2010/2011 | ||||||
JAIOTEGUNA | JAIOLEKUA | HERRIALDEA | ||||
----- / ----- / ----- | ||||||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA (Kalea, plaza, zenbakia, solairua) | PK | HERRIA | HERRIALDEA | |||
Posta elektronikoa | TELEFONOAK | |||||
IKASKETA DATUAK. |
LIZENTZIATURAREN, INGENIARITZAREN ... IZENBURUA | UNIBERTSITATEA | KARRERA AMAIERAKO URTEA |
----- / ----- / ----- | ||
DOKTOREGOAREN DATUAK: | ||
Doktorego tesiaren gaia / titulua: | ||
DOKTOREGO TESIAREN ZUZENDARIA | UNIBERTSITATEA | TESIA DEFENDATU ZUEN EGUNA |
----- / ----- / ----- | ||
GAUR EGUNGO LAN EGOERA (markatu behar diren laukiak). |
LANGABEZIA | [ ] | |||
NOR BERE KONTURAKO JARDUERA | [ ] | Jarduera: | ||
BESTE BATEN KONTURAKO LANGILEA | [ ] | Enpresa: | Kontratu finkoa | [ ] |
Lanpostua: | Beste kontratu mota bat | [ ] | ||
Ikus deialdiko 13. oinarria | ||||
EGINDAKO DOKTORATU ONDOKO EGONALDIAK. |
1. egonaldia | 2. egonaldia |
Ikastetxea: | Entitatea: |
Hasiera eguna: ----- / ----- / ----- | Hasiera eguna: ----- / ----- / ----- |
Bukaera eguna: ----- / ----- / ----- | Bukaera eguna: ----- / ----- / ----- |
EGIN NAHI DEN IKERKETA JARDUERA. |
EGIN BEHARREKO IKERKETA PROIEKTUAREN GAIA / IZENBURUA | Eskatutako laguntza modalitatea (markatu behar den laukitxoa) | ||||||
Outgoing eskema | |||||||
Integration eskema | |||||||
ANEP ARLOKO SAILKAPEN ZIENTIFIKOA (ikus erantsitako zerrenda) | HASIERAKO EGUNA | BUKAERAKO EGUNA | |||||
----- / ----- / ----- | ----- / ----- / ----- | ||||||
IKERKETA PROIEKTUKO AURREKONTUA | ESKATUTAKO DIRU KOPURUA | ||||||
GARAPEN PROFESIONALEKO PLANAREN AURREKONTUA | ESKATUTAKO DIRU KOPURUA | ||||||
ATXIKIPEN ZENTROA | IKERKETAREN ZUZENDARIA | ||||||
Outgoing eskema: | |||||||
HARRERA ZENTROA | IKERKETAREN ZUZENDARIA | ||||||
HERRIALDEA | HERRIA | EGONALDIAREN | EGONALDIAREN BUKAERAKO EGUNA | ||||
----- / ----- / ----- | ----- / ----- / ----- | ||||||
Behean sinatzen duenak programa honetako arauak ezagutzen eta onartzen ditu; emandako datuak benetakoak direla adierazten du; eskatutako agiri guztiak eransten ditu; Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen du; baimena ematen dio Hezkuntza Departamentuari, laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean egiazta dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela; eta laguntza eman dakiola eskatzen du. Iruñean, 2011ko ..................aren .......................(e)an (Ikertzailearen sinadura) |
Aipatutako agiriak erantsi zaizkio eskabide honi (laukitxoan x bat jarriz adierazi eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak zeintzuk diren).
Dokumentuak:
[ ] Erroldatze agiria.
[ ] Nortasun-agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria eta nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri ofizial bat.
[ ] Doktore titulua, Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek emana.
[ ] Entitate hartzailearen legezko ordezkariaren dokumentau, non ikertzailea onartua izan dela aitortzen duen.
[ ] Eskatzailearen curriculuma, paperean eta euskarri digitalean.
[ ] Egin beharreko trebakuntza jardueraren memoria, paperean eta euskarri digitalean.
[ ] Ikerketa zentroen dokumentazio informatibo ofiziala eta, hala behar denean, atxikitze eta harrera zentroen ikerketa taldeen historial zientifiko eta teknikoaren gaineko erreferentziak, paperean eta euskarri digitalean.
[ ] Doktoratu ondoko egonaldien dokumentazio informatiboa.
[ ] Ikerketa proiektuaren aurrekontu xehakatua
[ ] Garapen profesionaleko planaren aurrekontu xehakatua
ESKABIDEEN SAILKAPENA
Zientziaren eta teknologiaren arloak sarturiko taldeak
-Nekazaritza (AGR).
Nekazaritza arloa (AGR) ebaluazioan kontuan hartzen da deialdiaren helburu zientifikoek zerikusia dutenean fitotekniarekin, laborantzarekin eta nekazaritza eta basogintzako sistemen kudeaketarekin, ondokoak tartean: harreman hidrikoak eta lurzoruaren eta landarearen arteko eragina, landareen hobekuntza genetikoa, laboreen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriak eta belar txarrak, eta nekazaritzako ekonomiaren eta politikaren esparruko beste batzuk. Metodologiaren ikuspuntutik barnean sartzen dira bai Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritzaren esparruko ohiko hurbilketak eta bai berriagoak ere, Biologia Molekularretik, Bioinformatikatik, Elektronikatik eta Nanoteknologietatik sortuak, besteak beste. Aztergai dira belar-laboreak, zurezko laboreak eta baso sistemak. Horien azterketari maila askotatik ekiten ahal zaio, agrosistema eta populazioen mailatik hasi eta molekula mailaraino.
-Landareen eta Animalien Biologia, Ekologia (BVAE).
Landare eta Animalia Biologiaren eta Ekologiaren arloari (BVAE) dagokio bizidunen dibertsitatea ikertzea eta nola eboluzionatzen duten eta biosferaren barnean elkarrekin nolako eraginak dituzten aztertzea. Organismoen eta ekosistemen biologiaren alderdi egiturazkoak, funtzionalak eta dinamikoak aztertzen dira, espazioaren eta denboraren hainbat eskalatan.
-Elikagaien Zientzia eta Teknologia (TA).
Elikagaien Zientziaren eta Teknologiaren Arloan (TA) elikagaien kalitate ezaugarriak aztertzea xede duten ikerketak egiten dira. Alderdi hauek biltzen ditu: oinarri fisiko, kimiko eta biokimikoak; mikrobiologia eta elikagaien teknologia, elikagaien osagai funtzionalen lorpena, bioerabilgarritasuna eta ebaluazioa, nutrigenomika, elikagaien segurtasuna, elikagaien industriako produktu eta prozesu teknologiko berrien garapena eta analisi teknika aurreratuen garapena.
-Abeltzaintza eta Arrantza (GAN).
Abeltzaintza eta arrantza arloan egiten diren ikerketen helburua animalien patologia eta produkzioa aztertzea da.
-Funtsezko eta Sistemetako Biologia (BFS).
Funtsezko eta Sistemetako Biologiaren arloak (BFS) funtzio biologikoaren funtsak, egitura eta harremanak ikertzen ditu molekula mailatik hasi eta organismo mailaraino. Edozein eredu biologiko izan daiteke aztergai, salbu eta helburu nagusia giza osasuna hobetzea duen adarrean.
-Biomedikuntza (BMED).
Biomedikuntza arloan (BMED) Biologia Molekular, Biologia Zelular, Genetika, Mikrobiologia, Fisiologia, Immunologia eta abarretako ikerketa eta azterlanak egiten dira, betiere Biomedikuntzan aplikazioa edo interesa dutenak. Ikergai ditu gaixotasunen ereduak eta oinarrizko mekanismoak, diagnostiko molekular edo zelularra eta estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboen identifikazioa eta aurkikuntza.
-Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia (MCLI).
Medikuntza Klinikoaren arloak (MCLI) gaixotasunak, horien mekanismoak edo erabil daitezkeen tratamenduak hobeki ezagutzea helburu duten azterketa guztiak biltzen ditu, azterketa horien zati nabarmen bat gizakiengan egiten denean.
-Materialen Zientzia eta Teknologia (TM).
Materialen Zientziaren eta Teknologiaren arloak (TM) jakintza eremu anitz biltzen ditu, besteak beste materialen propietate fisiko makroskopikoen inguruko zientzia eta ingeniaritza alor batzuk (egituraren eta propietateen arteko loturak eta berariazko propietateen diseinua), obretan, makinetan edo gizarteak behar dituen produktuetan aplikatzeari begira. Kimika eta fisikaren eta ingeniaritza kimiko, mekaniko, zibil eta elektrikoaren osagaiak biltzen ditu, bai eta nanozientzia eta nanoteknologiarenak ere, nanoegitura eta nanomaterialei dagozkien alderdietan. Energiarako materialak, elektrikoak, magnetikoak, egiturazkoak, polimeroak eta biomaterialak, zeramikoak, eraikuntzakoak, optikoak eta fotonikoak.
-Lurraren Zientziak (CT).
Lurraren Zientzien arloari (CT) dagokio Lur sistema ikertzea; besteak beste, biosferaren, litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren eboluzioa, elkarren arteko eraginak, oraingo egoera eta izan dezaketen bilakaera. Lurraren Zientziak askotarikoak dira, hots, hainbat jakintza arlo biltzen dituzte, horiek oinarrizkoak baitira Lurrak espazioaren eta denboraren eskala desberdinetan agertzen dituen problema korapilatsuak aztertzeko, hala funtsezkoak nola aplikatuak. Barnean hartzen dituzte Klimatologia, Edafologia, Estratigrafia, Geodesia, Geofisika, Egituren Geologia, Geomorfologia, Geokimika, Hidrologia, Meteorologia, Mineralogia, Ozeanografia, Paleontologia, Petrografia, Petrologia, Sedimentologia, Sismologia, Tektonika eta Bulkanologia.
-Fisika eta Espazioaren Zientziak (FI).
Fisikaren eta Espazioaren Zientzien arloan (FI), fisika modernoak berezkoak dituen ezagutza arloekin batera (Fisika Kuantikoa, Erlatibitate Berezia eta Orokorra eta horiek materiaren eta unibertsoaren egituraren azterketan dituzten aplikazioak), beste batzuk ere sartzen dira, hala nola Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa.
-Kimika (QMC).
Kimika arloak (QMC) molekula mailatik hasi eta maila makroskopikoraino ikertzen ditu substantzia natural eta sintetikoen edo horiek dauzkaten laginen osaera, egitura, prestatzeko moduak eta propietateak, dituzten interakzioak eta eraldaketak, horien mekanismoak, analisiak egiteko tresnak eta azterketarako metodologia esperimental edo/eta teorikoa.
-Teknologia Kimikoa (TQ).
Teknologia Kimikoaren arloan (TQ) egiten diren ikerketen helburua da industria prozesuetako eragiketa fisiko, kimiko edo biokimikoen antolaketa edota funtzionamendua hobetzea, bai eta ordezko prozesu berriak aztertzea ere. Kutsadura jatorrian gutxitzeko edo haren ondorioak leuntzeko teknologien eta ingurumen-prozesuen ikerketa eta garapena ere barnean hartzen ditu. Hori guztia, iraunkortasun irizpideak erabiliz, hau da, bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena uztartuz.
-Konputazio Zientziak eta Teknologia Informatikoa (INF).
Konputazio Zientzien eta Teknologia Informatikoaren arloan (INF) egiten diren ikerketek lotura dute Konputazio Zientziekin, Softwarearen Ingeniaritzarekin, Konputagailuen Ingeniaritzarekin, Adimen Artifizialarekin, Informazio Sistemekin eta Informatikako Teknologia eta Zerbitzuekin.
-Teknologia Transferentzia (IND).
Teknologia Transferentziaren Arloak (IND) jakintza eta teknologia eskualdatzearekin zerikusia duten programak ebaluatzen ditu. Zeharkako arloa da, jasotzen dituen proiektuak hainbat zientzia alorren ingurukoak baitira; Bioteknologiatik Psikologiaraino doaz, tartean Ingeniaritza Mekanikoa, Informazioaren Teknologiak edo Ingeniaritza Kimikoa daudela, besteak beste. Ebaluatutako programetan enpresek, teknologia zentroek edo OTRIek parte hartzen dute, nahiz eta batzuk OPIetako ikertzaileek eskatzen dituzten. Hona hemen haietako batzuk: Torres Quevedo, TRACE, CDTI, CENIT, Elkarlaneko Ikerketa Aplikatua, Teknologia Zentroak, OTRIak.
-Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura (ICI).
Ingeniaritza Zibilaren eta Arkitekturaren arloak (ICI) azpiegitura zibilak hobeki planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzea helburu duen ikerketa oro biltzen du, bai eta arkitekturako eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak ere.
-Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Automatikoa (IEL).
Ingeniaritza Elektrikoaren, Elektronikoaren eta Automatikoaren arloak (IEL) barnean hartzen ditu Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta Kontrolekoaren edukiak oso-osorik, eta Ingeniaritza Elektronikoarenak zati batean. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barnean ikergai dira makina elektrikoen (sorgailu, transformadore eta motorrak) diseinua eta erabilera, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko prozesuak eta horien kudeaketa. Kontroleko ingeniaritzaren gaiak, berriz, sistemen eredugintza, kontrolaren teoriak sistemetan duen aplikazioa eta industria nahiz etxeetako prozesuen kontrol automatikorako gailu eta ekipoen garapena eta erabilera dira. Ingeniaritza Elektronikoak, azkenik, gailu elektronikoak, zirkuitu integratuak eta ekipo nahiz sistema elektronikoak garatzen ditu batez ere industria eta etxeetarako, komunikazioetan erabiltzen direnak bazter utzita.
-Ingeniaritza Mekanikoa, Itsasontziena eta Aeronautikoa (IME).
Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren arloak (IME) ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren esparruan. Ondoko hauek, besteak beste: mekanismoen eta makinen zinematika eta dinamika, ibilgailuen dinamika, makinen kalkulua, eraikuntza eta saiakuntza, makinen kontrola eta gobernua, mekatronika, katronika, bibrazioak, akustika, elementu mekanikoen eta ibilgailuen diseinua, elementu finituen bidezko diseinu mekanikoa, ingurune jarraituen mekanika, fluidoen mekanika, zenbakizko metodoak solidoetan eta fluidoetan, biomekanika, mekanobiologia, haustura, nekea, plastikotasuna, materialen karakterizazioa, egituren mekanika, fabrikazio prozesuak (mekanizazioa, konformazio plastikoa, galdaketa etab.),, fabrikazioaren ingeniaritza, ekoizpenaren automatizazioa, kalitatearen ingeniaritza, metrologia, itsasontzien, ontziko sistemen eta aparailuen diseinua, ingeniaritza nuklearra, ingeniaritza aeroespaziala, garraioaren ingeniaritza, termodinamika, bero eta masa garraioa, errekuntza, makina hidraulikoak, makina eta motor termikoak, ingeniaritza termikoa, ingeniaritza termoenergetikoa, termoteknia eta energia.
-Matematika (MTM).
Matematika arloari (MTM) matematikako ikerketa esparrua dagokio, eta barnean biltzen ditu aljebra, analisi erreala, analisi konplexua, analisi funtzionala, analisi harmonikoa, zenbakizko analisia, konbinatoria, ekuazio funtzionalak, matematikako hezkuntza, estatistika, fisika matematikoa, geometria, matematikaren historia, logika matematikoa, ikerketa operatiboa, matematika aplikatua, matematika diskretua, optimizazioa, kontrolaren teoria, probabilitatearen teoria, zenbakien teoria eta topologia.
-Teknologia Elektronikoa eta Komunikazioetakoa (COM).
Teknologia elektronikoaren eta komunikazioen arloak ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, elektromagnetismoan, elektronikan, ingeniaritza telematikoan eta seinalearen teoriaren eta komunikazioen esparruan.
-Gizarte Zientziak (CS).
Gizarte Zientzien arloaren (CS) helburu zientifikoek zerikusia dute jakintza eremu hauekin: Eskualde Analisi Geografikoa, Gizarte Antropologia, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Politikaren eta Administrazioaren Zientzia, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Giza Geografia, Gizarte Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia, Kazetaritza, Soziologia, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua. Gizarte Zientzietako beste jakintza arlo batzuek, adibidez Ekonomiak edo Hezkuntzaren Zientziek, badute beren ebaluazio eremua ANEPen. Beraz, ez dira arlo honetan sartzen.
-Zuzenbidea (DER).
Zuzenbide arloa (DER) antolamendu juridikoaren sektore eta jakintza eremu guztiek osatzen dute, bai nazionalek bai nazioartekoek. Zuzenbide Publikoko gaiak biltzen ditu (Estatuaren antolaketa, Administrazioaren ekintza, alderdi fiskalak, penalak eta prozesalak) eta Zuzenbide Pribatukoak ere bai (pertsona eta haren jardun juridiko-prozesala, familia eta jaraunspena; merkatua, kontsumoa eta enpresa), beste gai batzuk alde batera utzi gabe, hala nola, bi kategoria horien arteko erdibidean dagoen lanaren arauketa juridikoa. Gainera, Zuzenbidearen bilakaera historikoaren inguruko gaiak ere sartzen dira (Zuzenbide Erromatarra tartean), bai eta antolamendu juridikoaren ikuskera teoriko eta filosofikoak berezkoak dituenak ere.
-Ekonomia (ECO).
Ekonomia arloari (ECO) gai hauek ikertzea dagokio: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta horien aplikazio enpirikoa askotariko problema ekonomikoetan. Ekonomiak aztergai ditu gizabanako, familia eta enpresen portaera, erakundeekin dituzten harremanak, tokiko, nazioko eta nazioarteko arauen bidez zehaztuak, eta horrek guztiak dakartzan ondorioak, banakakoak nahiz kolektiboak. Ekonomiak jakintza eremu hauek biltzen ditu: Teoria Ekonomikoa (eta horren barnean Mikroekonomia eta Makroekonomia), Finantza Ekonomia, Enpresaren Ekonomia, Kontabilitatea, Historia Ekonomikoa eta Ekonomia Kuantitatiboaren bi alderdiak: Ekonometria Teorikoa eta Ekonomia Aplikatua.
-Hezkuntza Zientziak (EDUC).
Hezkuntza Zientzien arloak (EDUC) didaktikarekin, oro har, zerikusia duten gaiak ikertzen ditu, bai eta irakasgai guztietako didaktika berariazkoak ere. Halaber, hezkuntzaren alderdi historiko, psikologiko eta metodologikoen gaineko ikerketak biltzen ditu. Ikerketa teoriko eta aplikatuen barnean, besteak beste, hezkuntzako egoera eta prozesuen diagnostikoak, hezkuntzako esku-hartzeen azterketak eta ebaluazioak egiten dira.
-Psikologia (PS).
Psikologia arloko ikergaiek zerikusia dute nortasunarekin, ebaluazioarekin eta psikologiako tratamenduekin; psikobiologiarekin; oinarrizko psikologiarekin; psikologia ebolutiboarekin eta hezkuntzaren psikologiarekin; gizarte psikologiarekin; eta portaeraren zientzietako metodologiarekin.
-Filologia eta Filosofia (FFI).
Filologia eta Filosofia arloak (FFI) funtsezko bi esparru biltzen ditu: Filologia eta Filosofia. Filologia arloan hizkuntza, literatura eta horiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten loturak aztertzen dira. Jakintza eremu horiei ikuspuntu teoriko edo orokorretik ekiten dieten azterlanez gain, historiako edozein alditako hizkuntza edo literaturen ingurukoak ere biltzen dira. Halaber azpiarlo honi dagozkio itzulpengintza eta interpretazioaren gaineko ikerketak, bai eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruan, berriz, errealitatearen azterketaren inguruko gai orokorrak jorratzen dira, horiek ezagutzeko dugun ahalbidea, giza konstituzioa eta gizakiak munduan duen lekua, eta zientzia partikularrek planteatzen dituzten eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak.
-Historia eta Artea (HA).
Historia eta Arte arloan (HA) Historiako jakintza eremu guztiak aroz aro -Historiaurrea, Antzinatearen Historia, Erdi Aroarena, Aro Berriarena eta Garaikidea- eta espezialitateka -Amerikako Historia, Zientziaren Historia, Arabiar eta Islamiar Ikasketak eta Hebrear eta Aramear Ikasketak- biltzen dira, Arkeologiarekin, Historiografia Zientzia eta Teknikekin, Historiaren Teoriarekin eta Historiografiarekin batera. Artearen esparrukoak dira Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Arkitektura Konposizioa, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, eta arte ondarearen zaharberrikuntza eta kontserbazioarekin zerikusia duten zientzia eta teknikak.
II. ERANSKINA
Koefiziente zuzentzaileen taula
a) Europar Batasuneko estatu kideak
Austria 106.9
Alemania 98.4
Belgika** 100.0
Bulgaria 69.2
Zipre 88.7
Danimarka 138.7
Eslovakia. 84.3
Eslovenia 90.8
Estonia 82.1
Finlandia 121.3
Frantzia 115.8
Grezia 94.2
Herbehereak 109.3
Hungaria 81.8
Eire 114.7
Italia 110.6
Letonia 84.5
Lituania 76.5
Luxenburgo** 100
Malta 85.5
Polonia 72.2
Portugal 87.8
Erresuma Batua 120.3
Txekiar Errepublika 88.3
Errumania 69.3
Suedia 102.8
b) Europar Batasunekoak ez diren estatuak
Albania 78.5
Angola 112.8
Saudi Arabia ** 95.2
Aljeria** 79.8
Argentina* 59.3
Armenia 71.1
Australia 108.5
Azerbaijan** 94
Bangladesh 45.4
Barbados 105.5
Benin 92.9
Bermudak 151.5
Bielorrusia** 62.9
Bolivia 49.5
Bosnia-Herzegovina** 68.1
Botswana* 47.9
Brasil 95.5
Burkina Faso 96.5
Kanbodia 62.7
Kamerun** 98.2
Kanada 78.9
Cabo Verde 74.4
Txad 129.3
Txile** 59
Txina** 94.8
Zisjordania 103.1
Kolonbia** 76.9
Kongo** 121
Hego Korea 90.7
Boli Kosta 99.9
Costa Rica* 83.1
Kroazia** 93.3
Kuba 73.5
Ekuador* 68.3
Egipto* 41.4
El Salvador 63.6
Eritrea** 50.1
Ameriketako Estatu Batuak** 101.3
Etiopia** 90.5
Filipinak 61
Fiji** 61
Gazako zerrenda 103.1
Gabon 110.4
Gambia 70.3
Georgia** 90.1
Ghana** 56.2
Guatemala* 88.4
Ginea* 67.1
Ginea Bissau** 108.6
Guyana 53.5
Haiti** 120.3
Honduras 60.3
Hong Kong 83.4
India** 55.9
Indonesia** 60.1
Islandia** 125.6
Salomon Uharteak** 93.3
Israel** 107
Jamaika* 104.4
Japonia 105
Jordania 70
Kazakhstan** 74.6
Kenya** 75.9
Kirgizistan** 94.8
Kosovo 57.5
Laos 77.6
Lesotho** 47.7
Libano** 89.8
Liberia** 99.5
Liechtenstein** 109.9
Madagaskar* 91.2
Malaysia 65.8
Malawi 82.8
Mali 83.5
Maroko** 78.3
Maurizio 72.6
Mauritania 61.2
Mexiko** 65.3
Moldavia 67.1
Montenegro 68.9
Mozambike 71.9
Namibia* 58
Nepal* 80.3
Nikaragua** 56.3
Niger 85.7
Nigeria** 89.7
Norvegia** 125.6
Kaledonia Berria** 131.6
Zeelanda Berria 89.8
Pakistan** 47.6
Panama 52.2
Papua Ginea Berria** 89.2
Paraguai** 67.8
Peru 67.4
Kongo** 117.8
Afrika Erdiko Errepublika 113.1
Mazedonia 71.1
Dominikar Errepublika * 63.2
Ruanda 82.7
Errusia 121.8
Samoa 65.5
Senegal 88.1
Serbia** 65.3
Sierra Leona** 83.9
Singapur 95.8
Siria** 82.4
Sri Lanka 58.1
Swazilandia* 48.7
Hegoafrika** 48
Sudan* 60.5
Suitza** 109.9
Surinam 39.7
Thailandia* 53.4
Taiwan 77.3
Tanzania* 71.3
Tajikistan** 57.8
Ekialdeko Timor* 72.1
Togo 87
Tonga 85
Trinidad eta Tobago** 77.6
Tunisia 68.7
Turkia** 76
Ukraina** 76.6
Uganda 69.9
Uruguai 72.1
Uzbekistan** 51.8
Vanuatu 105.6
Venezuela** 92.6
Vietnam* 56.1
Yemen** 67.3
Djibuti 85.4
Zambia** 49.7
IV. DEIALDIA
"JERÓNIMO DE AYANZ" PROGRAMA
IKERKETARAKO TALENTUA INDARTZEKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZAK
1. oinarria. Xedea eta helburuak.
1.1. Deialdi honen xedea da lehiaketa bidez laguntzak ematea, Nafarroako Ikerketa eta Garapenaren (I+G) sistemako ikertzaileen nazioartekotasuna eta ikerketaren jarduerarako dedikazio intentsiboa bultza dezaten, ikerketa eta garapen alorreko bikaintasun sareak eta aliantzak sortuz, lagungarriak izan daitezen Nafarroako taldeen eta nazioarteko kideen arteko lankidetza zientifiko-teknikorako eta ikerketa proiektu bateratuak prestatzeko.
1.2. Laguntza modalitate hauetako baten baterako eska daiteke:
A modalitatea: Europako ikerketa proiektuetan (VII. Esparru Programa, Marie Curie ekintzak, Interreg, Erasmus Mundus edo antzekoak) parte hartzeko proposamenak prestatzea.
B modalitatea: Nazioarteko ikerketa sare edo plataforma teknologikoak sortzea edo haietan parte hartzea.
Bi modalitateetan jarduera hauek sar daitezke: Nafarroako ikertzaileak nazioartean mugitzekoak eta atzerriko ikertzaileak Nafarroako I+G sisteman parte hartzekoak.
Ikertzaile nagusi bakoitzak laguntza eskaera bakarra eska dezake halako izaerarekin.
2. oinarria. Finantzaketa.
2.1. 2011ko eta 2012ko aurrekontuetako "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenenaren (I + G) Planerako Laguntzak" izeneko 43100 431000 4812 322304 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira laguntzak, aurrekontu-baliabideen arabera.
2.2. Deialdi honetarako 400.000 euroko gastua eginen da gehienez. Hasieran aurrez ikusten den urtez urteko banaketa honakoa da:
-2011. urtea: 200.000 euro.
-2012. urtea: 200.000 euro.
Programa honen gastuaren zenbateko osoa, zeina 2010-2011ko Prestakuntza Planaren Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko beste programa batzuetatik etorritako gerakinekin handitzen ahalko den behin ebatzi ondoren burutu gabeko gerakinak baldin badira, eta gastu horren urtez urteko banaketa aldatu ahal izanen dira aurrekontuko diru esleipena aldatuz, betiere plan horren 2010-2011 deialdirako baimendutako gehieneko gastua gainditu gabe.
Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratu behar da deialdia ebatzi baino lehen. Aurrekontu esleipenaren aldaketa hori egiten bada, ez du inola ere ekarriko eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzea.
3. oinarria. Parte hartzeko betebeharrak.
3.1. Ondoko kategoria hauetako doktoreek jaso ahal izanen dituzte programa honetako laguntzak, ikerketa talde bateko edo ikerketa proiektu bateko ikertzaile nagusiak edo arduradunak baldin badira:
a) Irakasle edo ikertzaile funtzionarioak edo lan-kontratu mugagabea dutenak, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitate sistemako unibertsitateetako departamentuetan edo institutuetan lan egiten badute, eta lehentasunez ikerketan jardun nahi badute aldi batez.
b) Funtzionarioak edo lan-kontratu mugagabea duten langileak, Nafarroako I + G sistemako irabazi-asmorik gabeko ikerketa zentroetan lan egiten badute.
c) Atzerriko unibertsitate, ikerketako erakunde publiko edo ikerketako zentroetako ikertzaile bisitariak, beren jatorrizko zentroaren eta aldi baterako atxikiak dituen Nafarroako unibertsitate edo ikerketa zentroaren arteko ekintza bateratu bat aurkezten baldin badute.
3.2. Taldeko zuzendariak eskaera bakarra aurkez dezake zuzendari moduan. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskaera guztiei ukatuko zaie laguntza.
3.3. Ikertzaile taldeko kideek programa honetan diruz lagundutako jarduera batean soilik hartuko dute parte. Ondorio hauetarako, ikertzaile bera eskaera batean baino gehiagotan ageri bada, proportzionaltasun, baztertze eta ukatze arau hauek ezarriko dira:
TALDEKIDEAK | ESKAERA BATEAN BAINO GEHIAGOTAN |
2 / 3 | 1 |
4 / 5 | 2 |
6 / 7 | 3 |
8 / 9 | 4 |
+2 | +1 |
-Proportzio hauek gaindituz gero, laguntza automatikoki ukatuko da.
-Muga hori ez bada gainditzen eta laguntza emanez gero, ikertzaile nagusiari jakinaraziko zaio ukitutako ikertzaileek ezin izanen dutela parte hartu eta hamar eguneko epea izanen du taldearen osaketa aldatzeko eta/edo lanak banatzeko eta, hala behar denean, izendaturiko ikertzaile berriei dagokien dokumentazioa aurkezteko. Epe horretan eskatutakoari erantzuten ez bazaio, laguntza ukatuko da.
3.4. Aurreko puntuan adierazitako bateraezintasunak ukitutakoa taldeko ikertzaile nagusia bada, beste ekintza batean edo batzuetan ekintzari lotutako ikertzaile modura parte hartzen duelako, beharturik egonen da lehenengo taldean ikertzaile nagusi modura egotera eta gainerako taldeetan parte hartzeari uko egitera, haietan euren ezaugarrien arabera hartu beharreko neurriak gorabehera.
4. oinarria. Laguntzaren ezaugarriak.
4.1. Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
a) Ikertzaileak edo ikertzaile taldeak lankideen herrialdera joateko eta bertan egoteko ezinbestez egin behar dituen gastuak. Atal honetan sartu ahal izanen dira osasun eta istripu aseguruaren gastuak, eta ikertzailea lankidetza proiektuan parte hartzen duen herrialdean dagoen bitartean beharrezkoa den beste edozein asegururen gastuak, laguntza osoaren %3raino.
Ikertzaile bisitariek Nafarroara etortzeko eta hemen egoteko ezinbestean egin behar dituzten gastuak. Ikertzaile bisitariak Programan parte hartzen duten atzerriko unibertsitate, ikerketako erakunde publiko edo ikerketa zentroetako ikertzaileak dira, eta proiektu bateratu bat aurkeztu behar dute, beraien jatorrizko zentroak eta aldi baterako atxikiak dituen Nafarroako unibertsitate edo ikerketa zentroak elkarlanean garatu beharrekoa.
b) Bere ikerketa jarduera areagotzen duen ikertzailearen ordezkoa jartzea irakaskuntza lanetan, hala behar denean, ikertzaile horrek irakaskuntza lana egiten duen unibertsitate edo ikastetxearen baimenarekin. Ordezkoak onuradunaren irakaslanaren %75 har dezake bere gain, gehienez ere.
c) Izen handiko zientzialarien ezinbesteko bisita laburrak sarean parte hartzen duten taldeei.
d) Sareko kideen arteko bilerak, proposamenak batera prestatzeko workshop-ak edo antzeko ekintzak antolatzeko gastuak.
e) Deialdi honen helburuak betetzen laguntzen duen beste edozein ekintza, Batzordeak aurretiaz baimendua bada.
f) Baterako taldearen egitura, kudeaketa eta funtzionamendu gastuak. Baterako datu baseak garatzeko, orrialde komunak sortzeko eta horrelako xedeetarako softwarearen erosketaren gastuak ere atal honetan sartu ahal izanen dira. Atal honetako gastuak a) eta e) bitarteko puntuetan aipatutako gastuen baturaren %15 izanen dira, gehienez.
g) Ekintzaren zeharkako kostuak. Hemen nahitaez jarri behar da a) eta f) bitarteko puntuetan aipatutako gastuen baturaren %10.
4.1.1. Diru-laguntza hauek ezin izanen dira erabili, inolaz ere, ikerketa proiektuak zein laborategiko materialaren edo ekipamendu txikiko gauzen erosketa finantzatzeko.
4.2. Modalitate bakoitzerako laguntza 20.000 eurokoa izanen da gehienez. Bi modalitateetarako batera laguntza lortzen bada, laguntzaren zenbatekoa 25.000 eurokoa izanen da osotara.
4.3. Jarduerak urtebete iraunen du gehienez, laguntza ematen den unetik hasita.
5. oinarria. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
5.1. Programa honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin, zeinahi delarik ematen dituen entitatea, laguntzen zenbateko osoak gainditzen ez badu finantzatutako jarduketen kostua.
5.2. Laguntza jasotzen duen I + G zentroak eta jardueraren ardura duen ikertzaileak jarduera bererako eskatu eta lortutako laguntzak aitortu beharko dituzte, hala laguntza eskaera aurkezteko unean nola haietako bat eskatu edo lortzen dutenean, eta betiere jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen dutenean. Hori dela eta, lehen adierazitakoa betetzeko aplikatzen zaizkien diru-murrizketak onartuko dituzte.
6. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.
6.1. Eskabideak aurkezteko 20 eguneko epea izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
6.2. Eskabidea, behar bezala beterik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautu duen Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
7. oinarria. Dokumentazioa.
7.1. Eskatzaileek ikerketa jarduerarako programa aurkeztu beharko dute. Proposamen bakoitzak helburu argi eta zehatzak izanen ditu, ongi azalduak, eta haien zehaztasuna eta nazioartekotasuna neurgarriak izanen dira. Argi azaldu beharko da nola, proposaturiko helburuak lortzeko, nazioarteko lankidetzaren eta eskatutako finantzaketaren beharra dagoen.
7.2. Eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztuko da:
7.2.1. Eskabide normalizatua.
Eskabidea I. eranskineko eredu estandarizatuan eginda aurkeztu behar da. Eredu horretan eskatzen diren datu guztiak jarri behar dira. Eskabidea sinatzeak bertan adierazitakoa onartzea dakar, alegia, eskatzaileak adierazten du, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela, eta bestetik, baimena ematen diola Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko proposamena egiten den unean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ahal dezan. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:
Ikertzaile arduradunak eta hura atxikia duen unibertsitateko Ikerketako errektoreordeak edo zentroko zuzendariak sinatu behar dute eskabidea. Ordezko irakaslea jartzeko laguntza eskatzen denean, unibertsitatearen edo ikastetxearen adostasuna erantsi behar da.
7.2.2. Ikertzaile nagusia atxikia duen zentroari buruzko informazioa:
a) Identifikazio fiskaleko agiria (IFZ).
b) Zentroaren nortasun juridikoa frogatzeko dokumentazioa. Unibertsitateek ez dute hori aurkeztu beharrik izanen.
7.2.3. Taldeari eta taldekideei buruzko dokumentazioa:
a) Ikertzaile arduradunaren nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo haren nortasuna frogatzen duen beste agiri ofizial batena.
b) Ekintzako partaideen zerrenda, bakoitzaren dedikazioa, eta II. eranskineko ereduan azaltzen diren gainerako inguruabarrak, paperean eta euskarri digitalean. Agiri hori sinatuz, berretsi eginen dute ekintzan parte hartu nahi dutela eta datuak egiazkoak direla.
c) Taldeko zuzendariaren doktore titulua.
d) Taldeko zuzendariak atxikipen zentroarekin duen lotura mota erakusten duen dokumentazioa.
e) Baterako taldeko kide guztien curriculum vitae normalizatuak, paperean eta euskarri digitalean.
f) Taldea osatuko duten ikertzaile multzo guztiek ikerketaren arloan egindako ibilbidea, diruz lagundu beharreko lan ildoan duten esperientzia, taldearen egokitasuna ekintzaren helburuak lortzeko, eta ikertzaile bakoitzaren partaidetza maila, paperean eta euskarri digitalean.
7.2.4. Proposaturiko ekintzaren gaineko dokumentazioa:
a) Ekintza deskribatzeko memoria, paperean eta euskarri digitalean egina, ikertzaile arduradunak behar bezala sinatua. Proposaturiko ekintza motaren ezaugarri bereziak gorabehera, proposamenen ebaluazio egokia bermatzeko, memoria hori ondoko eskemari lotu beharko zaio:
1.-Aurrekariak eta "arazoaren egoera".
2.-Ezarritako helburuak eta espero daitezkeen emaitzak. Berariaz aipatuko dira helburuen berritasuna, garrantzia eta interes orokorra eta lortuko diren emaitzek izan ditzaketen aplikazio praktikoak.
3.-Metodologia eta lanerako plana: hasiera eta bukaerako datak, ikerketa gauzatzeko aurrez ikusten diren faseak adierazita.
4.-Baterako ikerketa taldearen egitura funtzionala. Egindako lankidetza akordioaren zirriborroa, halakorik dagoenean.
5.-Ekintza burutzeko behar diren baliabideak.
6.-Emaitzak ebaluatzeko plan zehatza.
7.-Ebaluazio prozesuan eragina izan dezakeen beste edozein inguruabar, 8. oinarrian azaltzen diren irizpideen arabera.
b) Proposamenaren aurrekontu xehakatu eta justifikatua, III. eranskineko ereduan egina. Gastu-kontzeptuen eta talde parte-hartzaileen arabera banakatuko da. Zehaztuko da talde bakoitzak, bere erakundearen, Administrazioaren edo beste erakunde finantzatzaile batzuen funtsen bidez, finantzaketan zenbateraino laguntzeko hitza eman duen.
7.3. Dokumentazioari buruzko arauak.
7.3.1. Baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriren bat falta denean edo ez bada behar bezala bete, Administrazioak akatsen berri emanen dio eskatzaileari, jakinarazi eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan, Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, eta ohartaraziko dio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela eta administrazio ebazpen egokia emanen dela.
7.3.2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak prozeduraren edozein fasetan eskatu ahalko ditu argibide eta datu osagarriak alegaturiko inguruabarrei buruz, agiriei buruz eta, oro har, laguntza eskatzearekin, eskuratzearekin eta mantentzearekin zerikusia duten bestelako inguruabarrei buruz.
7.3.3. Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean luzatutako agirien itzulpen ofiziala edo zinpekoa eskatu ahalko du organo kudeatzaileak. Itzulpenik ez bada, agiriak ez dira kontuan hartuko.
7.3.4. Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskuetan baldin badago, interesdunek ez dute berriro aurkeztu beharrik, baina idazki bat aurkeztu beharko dute, honako hauek adierazteko: zein agiri den aurkeztu gabe uzten dena, zein artxibotan dagoen eta noiz aurkeztu zen. Ordezko idazki hori kasuko dokumentazioa aurkeztu behar deneko epe berean aurkeztu beharko da.
8. oinarria. Eskaerak ebaluatzea eta hautatzea.
Hautagaien eskaerei ebaluazio eta hautapen prozesua eginen zaie.
8.1. Ebaluazioa.
Ikerketaren egokitasunaren eta kalitatearen irizpideari ebaluazioa eginen dio Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalak (ANEP). Erakunde horrek eskabideen ebaluazio zientifiko-teknologikoa eginen du eta bakoitzari buruzko txostena eginen du, puntuak emateko irizpide hauei jarraituz:
8.1.1. Baterako I + G ekintzaren kalitatea, bideragarritasuna, interesa eta egokitasuna direla-eta, gehienez ere 35 puntu, honela banaturik:
Proiektaturiko ekintzak egin ditzakeen ekarpenak; planteatutako helburuen zehaztasuna, berritasuna, interesa eta garrantzia: 10 puntu bitarte.
8.1.1.2. Jarduera burutzearen bideragarritasuna. Diseinu metodologikoa eta lan plana, azaldutako helburuei dagokienez. Plangintzaren koherentzia, eta baliabideen, gaitasunen eta proposaturiko helburuen artekoa: 20 puntu bitarte.
8.1.1.3. Emaitzak ebaluatzeko proposaturiko planaren kalitatea: 5 puntu bitarte.
8.1.2. Ikerketa taldeen gaitasuna, esperientzia, produktibitate zientifikoa eta elkarren osagarritasuna, eta proposaturiko ekintzarako lankidetzaren balio erantsia: 30 puntu bitarte, honela banaturik:
8.1.2.1. Ikertzaile nagusiaren curriculuma, 10 puntu bitarte.
8.1.2.2. Ekintzari lotutako ikertzaileen curriculuma, 5 puntu arte.
8.1.2.3. Talde parte-hartzaileen esperientzia egiaztatua eta aurrez ikusitako jarduera arloan azken aldian egin dituzten ekarpenak, 5 puntu bitarte.
8.1.2.4. Taldeak elkarren osagarriak izatea; baterako taldeak tamaina egokia eta taldekideek prestakuntza aproposa izatea lortu nahi diren helburuak lortzeko. Lankidetzaren balio erantsia eta ekintzak ustez sortuko dituen sinergiak, 10 puntu bitarte.
8.1.3. Ekintzaren garapenak eta emaitzen hedapenak eta erabilerak izan dezaketen eragina, 15 puntu bitarte, honela banaturik:
8.1.3.1. Ekintza baliagarria izatea lankidetzarako lotura edo egitura egonkorrak sortzeko, etorkizuneko ikerketa bateratuei begira; Ikerketaren Europako Esparrua sortzen laguntzea, eta abar, 10 puntu bitarte.
8.1.3.2. Ekintzaren emaitzen hedapenerako eta zabalkunderako plana eta/edo aukerak, 5 puntu bitarte.
8.2. Hautapena.
8.2.1. Eskaerak hautatzeko, departamentu arteko hautapen batzordea eratuko da, honela osatua:
-Enpresako zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona.
-Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona.
-Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko burua.
-Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burua, idazkari arituko dena.
Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitateei. Hautapena egiteko, batzordeko kideek ANEPen txosten guztiak izan behar dituzte eskura.
Aurkeztutako eskaera guztien gaineko informazioa aztertu eta elkarrekin eztabaidatu ondoren, ebaluazio batzordeko kideek eskaera bakoitzaren alderdi hauek ebaluatuko dituzte:
8.2.1.1. Ekintza deialdiko helburuei zenbateraino egokitzen zaien. Aurkeztutako proposamenaren garrantzi zientifiko-teknikoa. Proposamenak Foru Komunitatearentzat duen onura eta interes estrategikoa. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 10 puntukoa izanen da.
8.2.1.2. Ikerketa jarduera naziortekotzea. Ikertzaileak eta haren taldeak lehendik parte hartu izana Europar Batasuneko I + G + b Esparru Programan, nazioarteko beste programa batzuetan eta nazioarteko talde lanetan ekintzarekin zerikusia duten gaiak landuz, edo taldearen ikerketa jardueraren nazioarteratze maila neurtzeko balio duen beste edozein elementu. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 5 puntukoa izanen da.
8.2.1.3. Aurrekontua eraginkorra izatea, proposaturiko jardueretarako aurrekontu egokia izatea, eta hura bidezkoa izatea ekintzaren beharren arabera. Parte hartzen duten atzerriko taldeek ekintzaren finantzaketan egindako edo eskatutako ekarpena. Atal honetako puntuazioa, gehienez ere, 5 puntukoa izanen da.
8.2.2. Eskaera bakoitzari ANEPek emandako puntuak eta hautapen batzordeak emandakoak batu ondoren, eta aurrekontu-baliabideak kontuan izanik, batzordeak laguntzak emateko proposamena eginen du. Atal hauek izanen ditu:
a) Finantzatzeko proposatzen diren ekintzen zerrenda, lortutako puntu kopuruaren araberako lehentasun ordenan, eta, horren barnean, bakoitzarentzat proposatzen den aurrekontua, baliabideak esleitzeko eraginkortasun handienaren irizpidearen arabera zehaztua; aurrekontu nahikorik ez izateagatik ezin finantzatu diren proiektuen zerrenda; eta puntuazio irizpideengatik ezin finantzatu diren proiektuen zerrenda.
Laguntzak emateko proposamena egiteko, kontuan hartuko dira ondoko printzipioak:
1. Guztizko puntuazioen arteko berdinketak ebazteko, hurrenez hurren batzordearen ebaluazioaren 8.2.1.1, 8.2.1.2 eta 8.2.1.3 ataletan lortutako puntu kopuruei erreparatuko zaie.
Batzordeak positiboki baloratuko du ikerketa taldeetan emakumezkoek parte hartzea (ikertzaile nagusi gisa edo taldekide gisa).
2. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu-baliabide nahikorik ez izatea laguntza ukatzeko arrazoia izan daiteke. Hala denean, goian azaldutako puntuazio irizpideen arabera eskaeren lehentasun ordena ezarri eta gero, aurrekontua agortu arte emanen dira laguntzak.
3. Laguntza ukatzeko arrazoia izanen da 50 puntu baino gutxiago lortzea.
b) Eskaera bakoitzari buruzko txostena. Bertan puntuazioa adieraziko da eta azken ebaluazio zientifiko-teknikoaren alderdi nagusiak labur azalduko dira. Hautapen batzordeak adostasunez onartuko du txosten hori.
9. oinarria. Prozeduraren antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.
9.1. Prozedura hasiko da laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
9.2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzua izanen da prozeduraren instrukzio organoa, eta ofizioz ezarriko ditu eskaeren datuak eta ebaluazioa zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak, gero ebazpena eman ahal izateko. Zehazkiago, instrukzio jarduketen artean, besteak beste, ondokoak izanen ditu: beharrezkotzat jotzen dituen ebaluazio txostenak eskatzea, ebazpena aplikatzetik sor litezkeen auziak konpontzea eta ebazpena garatzeko eta betetzeko jarraibideak ematea.
9.3. 8. oinarrian adierazitako moduan eratutako hautapen batzordeak 4 hilabeteko epea izanen du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik, laguntzak emateko behin-behineko proposamena aurkezteko. Proposamen hori, hots, onuradunen izenen zerrenda, Hezkuntza Departamentuaren iragarki oholetan eta web orrian ikusgai jarriko da, baita Euraxess-en Nafarroako Bulegoaren web orrian ere (http://irati.pnte.cfnavarra.es/neuraxess/), eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egin ahal ditzaten.
9.3.1. Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposatuak izan diren interesdunek, epe horretan bertan, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko dute, laguntzaren baldintzak onartzen dituztela adierazteko.
9.3.2. Epe horretan erantzuten ez badute, interesdunei jakinaraziko zaie bost egun naturaleko epe luzaezina izanen dutela aipatu agiriak aurkezteko, eta hala ere erantzunik ematen ez badute, eskaerari uko egin diotela ulertuko da, ebazpen administratiboa eman ondoren.
9.3.3. Interesdunek aurkeztutako alegazioez edo behin-behineko zerrendan eragina izan dezaketen bestelako gorabeherez Batzordeak bere iritzi loteslea adierazi ondoren, instrukzio organoak laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko proposamena eginen du.
9.3.4. Deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez ebatziko da, instrukzio organoaren proposamena ikusi eta gero. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik sei hilabeteko epea izanen da ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko. Epe horretan ebazpenik ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahalko da.
9.3.5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholetan eta web orrian argitaratuko da, baita Euraxess-en Nafarroako Bulegoaren webgunean ere, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
10. oinarria. Laguntzaren ordainketa.
10.1. Mugikortasuneko egonaldietarako diru-laguntzak 2011ko eta 2012ko aurrekontuen kargura ordainduko dira. Funtsak bi seihilekotan aldez aurretik igorriko zaizkie unibertsitateei, erakunde laguntzaileak diren aldetik, gero onuradunei ordain diezaieten.
10.2. Lehen ordainketan laguntzaren %50 igorriko da, laguntza emateko ebazpenaren beraren bitartez, eta bigarren ordainketan gainerako laguntza igorriko da, 2012ko otsailean, 2011. urtean egindako gastuak justifikatu ondoren.
10.3. Laguntza ordain dadin, atxikipen zentroak aldez aurretik transferentzia bidezko ordainketaren eskabidea aurkeztu behar du, behar bezala beterik.
10.4. Ordainketa guztiak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoari lotuko zaizkio, eta Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen dira.
11. oinarria. Onuradunen betebeharrak.
Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:
11.1. Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak laguntzen jarraipen egokirako ematen dituen oharrei kasu egitea.
11.2. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direla frogatzea Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari.
11.3. Diru-laguntza zein jarduera egiteko eman den, hartarako erabiltzea, eta laguntzaren xede den jarduera eskabidean adierazitako epeetan burutzea, edo, hala denean, laguntza emateko ebazpenean ezarritako epeetan.
11.4. Egindako lanaren berri ematea, deialdiak ezartzen dituen moduan eta epeetan, amaierako memoria aurkeztuz, 13. oinarrian agindu bezala.
11.5. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz eta aldez aurretik baimena eskatzea, edozein aldaketa egin nahi bada onetsitako jardueran, gastuaren exekuzioan edo ikertzaile taldearen osaeran eta dedikazioan.
11.6. Diru-laguntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren jarduerak egin daitezen onartzea.
11.7. Beste administrazio batetik edo beste erakunde publiko zein pribatu batetik, nazionala izan nahiz atzerrikoa, helburu bererako diru-laguntzarik jaso duten adieraztea atxikipen zentroari.
11.8. Egindako jardueraren memoria aurkeztea, laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betez.
11.9. Zabalkunderako ekintza guztietan Hezkuntza Departamentuaren babesa aipatzea.
11.10. Diru-laguntzak emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
12. oinarria. Atxikipen zentroen betebeharrak.
Onuradunei dagozkien atxikipen zentroek betebehar hauek izanen dituzte:
12.1. Entitate laguntzaile gisa aritzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta atxikipen zentro unibertsitarioen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak ez du eskumenaren aldaketarik ekarriko. Bertan aurrez ikusten diren eskumenaren egikaritza-elementuei soilik eraginen die, deialdiko prozeduren aplikaziorako lanen aplikazio praktikoaren ondorioz.
12.2. Laguntzen onuradunei behar duten babesa ematea eta beren lanerako behar dituzten baliabideak erabiltzen uztea.
12.3. Emandako laguntzaren inguruan gertatzen den edozein gorabehera Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea, gertatzen denetik hogei egun balioduneko epean.
12.4. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan entitate laguntzaile izateko eskatzen diren baldintzak eta entitate laguntzaileei lege horrek ezartzen dizkien betebeharrak betetzea.
12.5. Egiaztapen eta kontrolak egiteko eskumenak erabili ahal izan daitezen, eskatzen zaien informazioa ematea eta kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, aplikatu behar den legeria sektorialean agindutako moduan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9.e) artikuluan ezarritakoarekin bat.
13. oinarria. Aldaketa, jarraipena, justifikazioa eta amaiera.
13.1. Diru-laguntzak emateko hasierako baldintzetan edozein aldaketa egin ahal izateko, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren baimena beharko da aldez aurretik. Aldaketarako eskabidea eta hura justifikatzen duten agiri osagarriak aurkeztu beharko dira. Eskatzen diren aldaketek ez dute inola ere ekarriko diru-laguntza handitzea edo jatorrizko helburuak ez diren xedeetarako erabiltzea. Diru-laguntzaren iraunaldia luzatu ahal izateko, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren baimena beharko da aldez aurretik. Aldaketarako eskabidea eta hura justifikatzen duten agiri osagarriak aurkeztu beharko dira.
13.2. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuaren eskumena izanen da emandako diru-laguntzen jarraipena egitea, eta beharrezkotzat jotzen dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izanen ditu behar diren jarduerak egiteko eta diru-laguntzen erabilera egokia egiaztatzeko.
13.3. 2012ko urtarrilean, onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Unibertsitateko Irakaskuntza eta Hedapen Zerbitzuan:
a) Ordurarte egindako lanaren gaineko txostena. Informazio nahiko emanen da hasierako prebisioen gaineko ekintza nola egin den jakiteko eta bereziki aipatuko dira egindako lanak eta lortutako helburuak eta hasierako planarekin alderaturik izan diren gorabeherak eta/edo desbideratze teknikoak eta ekonomikoak.
b) Aurrekontuaren exekuzio txostena, laguntza eskatzeko eta emateko oinarri moduan erabili zen ereduari egokitua. Txosten horretan egindako gastuen eta haien faktura edo frogagirien zerrenda xehakatua agertuko da edo, hala behar denean, unibertsitateko edo atxikipen zentroko gerentziaren ziurtagiri xehakatua.
13.4. Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak jarraipenerako beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria eskatu ahalko die onuradunei eta unibertsitate edo ikerketa zentroei.
13.5. Onuradunak eta unibertsitate edo ikerketa zentroak, erakunde laguntzaile gisa, Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak ahaldundutako erakundeek egiten dituzten kontrol jarduketei loturik egonen dira.
13.6. Unibertsitate edo ikerketa zentroek, erakunde laguntzaileak diren aldetik, diru-laguntzak onuradunei ordaindu izana frogatu beharko dute Diru-laguntzei buruzko Foru Legean xedaturikoari jarraikiz.
13.7. Diru-laguntzarako eskubidea ematen duen ekintza amaiturik, bukaerako egunaren biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, onuradunek ekintza justifikatuko dute. Onuradunek justifikazio txostena aurkeztu beharko diete laguntzen atxikipen zentroetako organo eskudunei, honako agiriak erantsita:
a) Ekintza deskribatzeko memoriaren testu osoa, egindako lana eta horren emaitzak azaltzen dituena, paperean eta euskarri digitalean. Barnean izanen du diru-laguntza jaso duen jardueraren memoria osoa eta zehatza, amaierako ebaluazioaren oinarritzat erabiliko dena. Ikerketako errektoreordeak edo zentroko zuzendariak ikus-onetsita aurkeztu beharko da.
Memoriak eskema honi jarraituko dio:
1.-Ekintzaren izenburu orokorra. Parte hartu duten zentroak eta ikerketa taldeak.
2.-Ekintzaren kronologia, hasierako eta amaierako egunak, mugarri nagusiak eta gorabeherak. Egindako aldaketak eta hasierako aurreikuspenen aldean izandako desbideratzeak.
3.-Lortutako helburuak.
4.-Proiektuaren hasierako helburuen eskema eta lortutako helburuen azalpen konparatiboa.
5.-Jardueraren ondoriozko aplikazio praktikoak: lehiaketa-deialdietan proposamenak aurkeztea, sare edo partzuergoak sortzea, hitzarmenak egitea, etab.
6.-Proiektuaren garapena mugatu duten gorabeherak.
7.-Hala denean, ekintza tamaina handiagoko beste baten barruan uztartzea, eta haren finantzabideak.
8.-Jasotako laguntzaren eta deialdiak ezarri dituen oztopo eta abantailen balorazioa.
b) Aurrekontuaren exekuzioari buruzko txostena, eskaera egiteko eta laguntza emateko oinarritzat erabili zen eredu berari jarraituz egina. Egindako gastu guztien zerrenda xehakatua ekarriko du, gastuak urtekoen eta kontzeptuen arabera multzokatuta. Gastuen fakturak eta egiaztagiriak erantsiko dira edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko gerentziaren ziurtagiria, aurreko puntuan adierazi bezala xehakatua.
13.8. Ezarritako epea igarota, dokumentaziorik jaso ez bada, interesdunari errekerimendu formala eginen zaio bost eguneko epe luzaezinean aurkez dezan. Epe berri horretan ez badu aurkezten, 14. oinarrian ez-betetze kasuetarako adierazitako ondorioak jasanen ditu.
13.9. Ekintzan ez badira betetzen diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak, edo ezin bada hura justifikatu, onuradunak jasotako diru kopuru osoa itzuli beharko du. Diru-laguntza ematerakoan ekintzarako ezarri zen aldia laburtzen bada, onuradunak horren arrazoiak justifikatu beharko ditu. Era berean, egindako gastuaren benetako kostuaren gainetik jasotako diru kopuruak itzuli beharko ditu, hori guztia ekintzaren helburuari loturik.
13.10. Jasotako dokumentazioa ikusirik, hautapen batzordeak aldeko edo aurkako txostena eginen du, eta deialdian ezarritako betebehar eta baldintzen betetzeari edo ez-betetzeari buruzko ebazpena, likidazio ekonomikoa eta prozeduraren amaiera proposatuko ditu.
14. oinarria. Ez-betetzeak.
14.1. Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren beharkizun eta baldintzetakoren bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.
Horrek ekarriko du onuradun gisa kontzeptu horrengatik jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak alegia, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipatu diru kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
14.2. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide proportzionalak honako hauek izanen dira:
a) Laguntzaren xede zientifiko eta teknikoen erabateko eta ageriko ez-betetzea, jarraipen eta kontrol zientifiko-teknikorako mekanismoen bitartez zehaztua, jasotako diru-laguntza osorik itzultzeko eta ordaindu gabe dauden diru kopuruetarako eskubidea galtzeko arrazoia izanen da.
b) Helburu partzialak edo jardueretako batzuk ez betetzeak haietarako den diru-laguntza zatia itzuli beharra ekarriko du, eta ordaintzeko dauden diru kopuruak kobratzeko eskubidearen galera.
c) Deialdian ezarritakoaren arabera aurkeztu behar den amaierako memoria ez aurkezteak jasotako eta justifikatu gabeko diru kopuruak itzuli beharra ekarriko du.
14.3. Kasu bakoitzeko inguruabar guztiak ikusirik, diru-laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutu direla edota diru-laguntza jasotzea eragotziko zuten inguruabarrak ezkutatu direla jakiten bada, diru-laguntza emateko ebazpena baliogabetuko da eta itzulketa erabakiko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako prozedurari jarraituz.
15. oinarria. Araubide juridikoa.
Ebazpen honen bidez araututako deialdian ondoko xedapenak ere beteko dira:
1. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen araubide juridiko orokorra ezartzen duena.
2. 15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzkoa.
3. 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatua, aplikagarria den zatian.
5. Zehapen prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa izanen da.
6. Aplikatu beharreko gainerako arau indardunak.
16. oinarria. Errekurtsoak.
16.1. Oinarri hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
16.2. Oinarri hauek aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA IKERKETA JARDUERAN SARTZEA ETA INDARTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA. ("JERÓNIMO DE AYANZ" PROGRAMA) Eskabide orria |
ESKAERA EGITEN DUEN IKERTZAILEA | DEIALDIA | NANa | |||
2010/2011 | |||||
ATXIKIPEN ZENTROA | TELEFONOAK | IFZa | |||
JAIOTEGUNA | JAIOLEKUA | PROBINTZIA | |||
----- / ----- / ----- | |||||
JAKINARAZPENETARAKO HELBIDEA (kalea, plaza, zenbakia, solairua) | PK | HERRIA | PROBINTZIA | ||
HELBIDE ELEKTRONIKOA | TELEFONOAK | ||||
IKASKETA DATUAK. |
LIZENTZIATURAREN, INGENIARITZAREN ... IZENBURUA | UNIBERTSITATEA | KARRERA AMAIERAKO EGUNA |
----- / ----- / ----- | ||
DOKTOREGOA: DOKTOREGO TESIAREN TITULUA | UNIBERTSITATEA | TESIA DEFENDATU ZUEN EGUNA |
----- / ----- / ----- |
GAUR EGUNGO LANBIDE EGOERA. |
ZENTROA/FAKULTATEA/ESKOLA | UNIBERTSITATEA/ERAKUNDEA | IFZ |
DEPARTAMENTUA | ERAKUNDEKO KIDETZA / HARREMAN MOTA | |
ZENTROAREN HELBIDEA | HERRIA | TELEFONOAK |
IKERKETA EKINTZAREN GAIA / IZENBURUA | JARDUERA MOTA (markatu behar den laukitxoa) | |||
Proiektuen proposamenak prestatzea | [ ] | |||
Ikerketa sareak | [ ] | |||
SAILKAPEN ZIENTIFIKOA (ikus atzealdean) | ||||
ANEP ARLOA | HASIERAKO EGUNA | AMAIERAKO EGUNA | IKERTZAILE KOP. (zuzendaria barne) | |
EKINTZAREN AURREKONTUA | ESKATUTAKO DIRU KOPURUA |
Behean sinatzen duenak programa honetako arauak ezagutzen eta onartzen ditu; emandako datuak benetakoak direla adierazten du; beste orri batean aipatzen diren agiriak eransten ditu; Nafarroako Foru Komunitateko Diru-laguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen du; baimena ematen dio Hezkuntza Departamentuari laguntza emateko ebazpen proposamena egiten den unean egiazta dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela; eta laguntza eman dakiola eskatzen du. Iruñean, 2011ko ..................aren .......................(e)an | |
Ikertzaile nagusiaren sinadura | Ontzat emana: Entitate eskatzailearen ikerketa errektoreordea edo Zuzendaria |
HEZKUNTZAKO KONTSEILARI JAUNA. | |
ESKABIDEEN SAILKAPENA
Zientziaren eta teknologiaren arloak sarturiko taldeak
-Nekazaritza (AGR).
Nekazaritza arloa (AGR) ebaluazioan kontuan hartzen da deialdiaren helburu zientifikoek zerikusia dutenean fitotekniarekin, laborantzarekin eta nekazaritza eta basogintzako sistemen kudeaketarekin, ondokoak tartean: harreman hidrikoak eta lurzoruaren eta landarearen arteko eragina, landareen hobekuntza genetikoa, laboreen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriak eta belar txarrak, eta nekazaritzako ekonomiaren eta politikaren esparruko beste batzuk. Metodologiaren ikuspuntutik barnean sartzen dira bai Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritzaren esparruko ohiko hurbilketak eta bai berriagoak ere, Biologia Molekularretik, Bioinformatikatik, Elektronikatik eta Nanoteknologietatik sortuak, besteak beste. Aztergai dira belar-laboreak, zurezko laboreak eta baso sistemak. Horien azterketari maila askotatik ekiten ahal zaio, agrosistema eta populazioen mailatik hasi eta molekula mailaraino.
-Landareen eta Animalien Biologia, Ekologia (BVAE).
Landare eta Animalia Biologiaren eta Ekologiaren arloari (BVAE) dagokio bizidunen dibertsitatea ikertzea eta nola eboluzionatzen duten eta biosferaren barnean elkarrekin nolako eraginak dituzten aztertzea. Organismoen eta ekosistemen biologiaren alderdi egiturazkoak, funtzionalak eta dinamikoak aztertzen dira, espazioaren eta denboraren hainbat eskalatan.
-Elikagaien Zientzia eta Teknologia (TA).
Elikagaien Zientziaren eta Teknologiaren Arloan (TA) elikagaien kalitate ezaugarriak aztertzea xede duten ikerketak egiten dira. Alderdi hauek biltzen ditu: oinarri fisiko, kimiko eta biokimikoak; mikrobiologia eta elikagaien teknologia, elikagaien osagai funtzionalen lorpena, bioerabilgarritasuna eta ebaluazioa, nutrigenomika, elikagaien segurtasuna, elikagaien industriako produktu eta prozesu teknologiko berrien garapena eta analisi teknika aurreratuen garapena.
-Abeltzaintza eta Arrantza (GAN).
Abeltzaintza eta arrantza arloan egiten diren ikerketen helburua animalien patologia eta produkzioa aztertzea da.
-Funtsezko eta Sistemetako Biologia (BFS).
Funtsezko eta Sistemetako Biologiaren arloak (BFS) funtzio biologikoaren funtsak, egitura eta harremanak ikertzen ditu molekula mailatik hasi eta organismo mailaraino. Edozein eredu biologiko izan daiteke aztergai, salbu eta helburu nagusia giza osasuna hobetzea duen adarrean.
-Biomedikuntza (BMED).
Biomedikuntza arloan (BMED) Biologia Molekular, Biologia Zelular, Genetika, Mikrobiologia, Fisiologia, Immunologia eta abarretako ikerketa eta azterlanak egiten dira, betiere Biomedikuntzan aplikazioa edo interesa dutenak. Ikergai ditu gaixotasunen ereduak eta oinarrizko mekanismoak, diagnostiko molekular edo zelularra eta estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboen identifikazioa eta aurkikuntza.
-Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia (MCLI).
Medikuntza Klinikoaren arloak (MCLI) gaixotasunak, horien mekanismoak edo erabil daitezkeen tratamenduak hobeki ezagutzea helburu duten azterketa guztiak biltzen ditu, azterketa horien zati nabarmen bat gizakiengan egiten denean.
-Materialen Zientzia eta Teknologia (TM).
Materialen Zientziaren eta Teknologiaren arloak (TM) jakintza eremu anitz biltzen ditu, besteak beste materialen propietate fisiko makroskopikoen inguruko zientzia eta ingeniaritza alor batzuk (egituraren eta propietateen arteko loturak eta berariazko propietateen diseinua), obretan, makinetan edo gizarteak behar dituen produktuetan aplikatzeari begira. Kimika eta fisikaren eta ingeniaritza kimiko, mekaniko, zibil eta elektrikoaren osagaiak biltzen ditu, bai eta nanozientzia eta nanoteknologiarenak ere, nanoegitura eta nanomaterialei dagozkien alderdietan. Energiarako materialak, elektrikoak, magnetikoak, egiturazkoak, polimeroak eta biomaterialak, zeramikoak, eraikuntzakoak, optikoak eta fotonikoak.
-Lurraren Zientziak (CT).
Lurraren Zientzien arloari (CT) dagokio Lur sistema ikertzea; besteak beste, biosferaren, litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren eboluzioa, elkarren arteko eraginak, oraingo egoera eta izan dezaketen bilakaera. Lurraren Zientziak askotarikoak dira, hots, hainbat jakintza arlo biltzen dituzte, horiek oinarrizkoak baitira Lurrak espazioaren eta denboraren eskala desberdinetan agertzen dituen problema korapilatsuak aztertzeko, hala funtsezkoak nola aplikatuak. Barnean hartzen dituzte Klimatologia, Edafologia, Estratigrafia, Geodesia, Geofisika, Egituren Geologia, Geomorfologia, Geokimika, Hidrologia, Meteorologia, Mineralogia, Ozeanografia, Paleontologia, Petrografia, Petrologia, Sedimentologia, Sismologia, Tektonika eta Bulkanologia.
-Fisika eta Espazioaren Zientziak (FI).
Fisikaren eta Espazioaren Zientzien arloan (FI), fisika modernoak berezkoak dituen ezagutza arloekin batera (Fisika Kuantikoa, Erlatibitate Berezia eta Orokorra eta horiek materiaren eta unibertsoaren egituraren azterketan dituzten aplikazioak), beste batzuk ere sartzen dira, hala nola Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa.
-Kimika (QMC).
Kimika arloak (QMC) molekula mailatik hasi eta maila makroskopikoraino ikertzen ditu substantzia natural eta sintetikoen edo horiek dauzkaten laginen osaera, egitura, prestatzeko moduak eta propietateak, dituzten interakzioak eta eraldaketak, horien mekanismoak, analisiak egiteko tresnak eta azterketarako metodologia esperimental edo/eta teorikoa.
-Teknologia Kimikoa (TQ).
Teknologia Kimikoaren arloan (TQ) egiten diren ikerketen helburua da industria prozesuetako eragiketa fisiko, kimiko edo biokimikoen antolaketa edota funtzionamendua hobetzea, bai eta ordezko prozesu berriak aztertzea ere. Kutsadura jatorrian gutxitzeko edo haren ondorioak leuntzeko teknologien eta ingurumen-prozesuen ikerketa eta garapena ere barnean hartzen ditu. Hori guztia, iraunkortasun irizpideak erabiliz, hau da, bideragarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenarena uztartuz.
-Konputazio Zientziak eta Teknologia Informatikoa (INF).
Konputazio Zientzien eta Teknologia Informatikoaren arloan (INF) egiten diren ikerketek lotura dute Konputazio Zientziekin, Softwarearen Ingeniaritzarekin, Konputagailuen Ingeniaritzarekin, Adimen Artifizialarekin, Informazio Sistemekin eta Informatikako Teknologia eta Zerbitzuekin.
-Teknologia Transferentzia (IND).
Teknologia Transferentziaren Arloak (IND) jakintza eta teknologia eskualdatzearekin zerikusia duten programak ebaluatzen ditu. Zeharkako arloa da, jasotzen dituen proiektuak hainbat zientzia alorren ingurukoak baitira; Bioteknologiatik Psikologiaraino doaz, tartean Ingeniaritza Mekanikoa, Informazioaren Teknologiak edo Ingeniaritza Kimikoa daudela, besteak beste. Ebaluatutako programetan enpresek, teknologia zentroek edo OTRIek parte hartzen dute, nahiz eta batzuk OPIetako ikertzaileek eskatzen dituzten. Hona hemen haietako batzuk: Torres Quevedo, TRACE, CDTI, CENIT, Elkarlaneko Ikerketa Aplikatua, Teknologia Zentroak, OTRIak.
-Ingeniaritza Zibila eta Arkitektura (ICI).
Ingeniaritza Zibilaren eta Arkitekturaren arloak (ICI) azpiegitura zibilak hobeki planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzea helburu duen ikerketa oro biltzen du, bai eta arkitekturako eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolamenduari buruzkoak ere.
-Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Automatikoa (IEL).
Ingeniaritza Elektrikoaren, Elektronikoaren eta Automatikoaren arloak (IEL) barnean hartzen ditu Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta Kontrolekoaren edukiak oso-osorik, eta Ingeniaritza Elektronikoarenak zati batean. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barnean ikergai dira makina elektrikoen (sorgailu, transformadore eta motorrak) diseinua eta erabilera, energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko prozesuak eta horien kudeaketa. Kontroleko ingeniaritzaren gaiak, berriz, sistemen eredugintza, kontrolaren teoriak sistemetan duen aplikazioa eta industria nahiz etxeetako prozesuen kontrol automatikorako gailu eta ekipoen garapena eta erabilera dira. Ingeniaritza Elektronikoak, azkenik, gailu elektronikoak, zirkuitu integratuak eta ekipo nahiz sistema elektronikoak garatzen ditu batez ere industria eta etxeetarako, komunikazioetan erabiltzen direnak bazter utzita.
-Ingeniaritza Mekanikoa, Itsasontziena eta Aeronautikoa (IME).
Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren arloak (IME) ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, Ingeniaritza Mekanikoaren, Itsasontzien Ingeniaritzaren eta Ingeniaritza Aeronautikoaren esparruan. Ondoko hauek, besteak beste: mekanismoen eta makinen zinematika eta dinamika, ibilgailuen dinamika, makinen kalkulua, eraikuntza eta saiakuntza, makinen kontrola eta gobernua, mekatronika, katronika, bibrazioak, akustika, elementu mekanikoen eta ibilgailuen diseinua, elementu finituen bidezko diseinu mekanikoa, ingurune jarraituen mekanika, fluidoen mekanika, zenbakizko metodoak solidoetan eta fluidoetan, biomekanika, mekanobiologia, haustura, nekea, plastikotasuna, materialen karakterizazioa, egituren mekanika, fabrikazio prozesuak (mekanizazioa, konformazio plastikoa, galdaketa etab.),, fabrikazioaren ingeniaritza, ekoizpenaren automatizazioa, kalitatearen ingeniaritza, metrologia, itsasontzien, ontziko sistemen eta aparailuen diseinua, ingeniaritza nuklearra, ingeniaritza aeroespaziala, garraioaren ingeniaritza, termodinamika, bero eta masa garraioa, errekuntza, makina hidraulikoak, makina eta motor termikoak, ingeniaritza termikoa, ingeniaritza termoenergetikoa, termoteknia eta energia.
-Matematika (MTM).
Matematika arloari (MTM) matematikako ikerketa esparrua dagokio, eta barnean biltzen ditu aljebra, analisi erreala, analisi konplexua, analisi funtzionala, analisi harmonikoa, zenbakizko analisia, konbinatoria, ekuazio funtzionalak, matematikako hezkuntza, estatistika, fisika matematikoa, geometria, matematikaren historia, logika matematikoa, ikerketa operatiboa, matematika aplikatua, matematika diskretua, optimizazioa, kontrolaren teoria, probabilitatearen teoria, zenbakien teoria eta topologia.
-Teknologia Elektronikoa eta Komunikazioetakoa (COM).
Teknologia elektronikoaren eta komunikazioen arloak ikerketa lerro guztiak jorratzen ditu, hala funtsezkoak nola aplikatuak, elektromagnetismoan, elektronikan, ingeniaritza telematikoan eta seinalearen teoriaren eta komunikazioen esparruan.
-Gizarte Zientziak (CS).
Gizarte Zientzien arloaren (CS) helburu zientifikoek zerikusia dute jakintza eremu hauekin: Eskualde Analisi Geografikoa, Gizarte Antropologia, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Politikaren eta Administrazioaren Zientzia, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Giza Geografia, Gizarte Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia, Kazetaritza, Soziologia, Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak, Hirigintza eta Lurraldearen Antolamendua. Gizarte Zientzietako beste jakintza arlo batzuek, adibidez Ekonomiak edo Hezkuntzaren Zientziek, badute beren ebaluazio eremua ANEPen. Beraz, ez dira arlo honetan sartzen.
-Zuzenbidea (DER).
Zuzenbide arloa (DER) antolamendu juridikoaren sektore eta jakintza eremu guztiek osatzen dute, bai nazionalek bai nazioartekoek. Zuzenbide Publikoko gaiak biltzen ditu (Estatuaren antolaketa, Administrazioaren ekintza, alderdi fiskalak, penalak eta prozesalak) eta Zuzenbide Pribatukoak ere bai (pertsona eta haren jardun juridiko-prozesala, familia eta jaraunspena; merkatua, kontsumoa eta enpresa), beste gai batzuk alde batera utzi gabe, hala nola, bi kategoria horien arteko erdibidean dagoen lanaren arauketa juridikoa. Gainera, Zuzenbidearen bilakaera historikoaren inguruko gaiak ere sartzen dira (Zuzenbide Erromatarra tartean), bai eta antolamendu juridikoaren ikuskera teoriko eta filosofikoak berezkoak dituenak ere.
-Ekonomia (ECO).
Ekonomia arloari (ECO) gai hauek ikertzea dagokio: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta horien aplikazio enpirikoa askotariko problema ekonomikoetan. Ekonomiak aztergai ditu gizabanako, familia eta enpresen portaera, erakundeekin dituzten harremanak, tokiko, nazioko eta nazioarteko arauen bidez zehaztuak, eta horrek guztiak dakartzan ondorioak, banakakoak nahiz kolektiboak. Ekonomiak jakintza eremu hauek biltzen ditu: Teoria Ekonomikoa (eta horren barnean Mikroekonomia eta Makroekonomia), Finantza Ekonomia, Enpresaren Ekonomia, Kontabilitatea, Historia Ekonomikoa eta Ekonomia Kuantitatiboaren bi alderdiak: Ekonometria Teorikoa eta Ekonomia Aplikatua.
-Hezkuntza Zientziak (EDUC).
Hezkuntza Zientzien arloak (EDUC) didaktikarekin, oro har, zerikusia duten gaiak ikertzen ditu, bai eta irakasgai guztietako didaktika berariazkoak ere. Halaber, hezkuntzaren alderdi historiko, psikologiko eta metodologikoen gaineko ikerketak biltzen ditu. Ikerketa teoriko eta aplikatuen barnean, besteak beste, hezkuntzako egoera eta prozesuen diagnostikoak, hezkuntzako esku-hartzeen azterketak eta ebaluazioak egiten dira.
-Psikologia (PS).
Psikologia arloko ikergaiek zerikusia dute nortasunarekin, ebaluazioarekin eta psikologiako tratamenduekin; psikobiologiarekin; oinarrizko psikologiarekin; psikologia ebolutiboarekin eta hezkuntzaren psikologiarekin; gizarte psikologiarekin; eta portaeraren zientzietako metodologiarekin.
-Filologia eta Filosofia (FFI).
Filologia eta Filosofia arloak (FFI) funtsezko bi esparru biltzen ditu: Filologia eta Filosofia. Filologia arloan hizkuntza, literatura eta horiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten loturak aztertzen dira. Jakintza eremu horiei ikuspuntu teoriko edo orokorretik ekiten dieten azterlanez gain, historiako edozein alditako hizkuntza edo literaturen ingurukoak ere biltzen dira. Halaber azpiarlo honi dagozkio itzulpengintza eta interpretazioaren gaineko ikerketak, bai eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruan, berriz, errealitatearen azterketaren inguruko gai orokorrak jorratzen dira, horiek ezagutzeko dugun ahalbidea, giza konstituzioa eta gizakiak munduan duen lekua, eta zientzia partikularrek planteatzen dituzten eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak.
-Historia eta Artea (HA).
Historia eta Arte arloan (HA) Historiako jakintza eremu guztiak aroz aro -Historiaurrea, Antzinatearen Historia, Erdi Aroarena, Aro Berriarena eta Garaikidea- eta espezialitateka -Amerikako Historia, Zientziaren Historia, Arabiar eta Islamiar Ikasketak eta Hebrear eta Aramear Ikasketak- biltzen dira, Arkeologiarekin, Historiografia Zientzia eta Teknikekin, Historiaren Teoriarekin eta Historiografiarekin batera. Artearen esparrukoak dira Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Arkitektura Konposizioa, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, eta arte ondarearen zaharberrikuntza eta kontserbazioarekin zerikusia duten zientzia eta teknikak.
II. ERANSKINA EKINTZARI LOTUTAKO IKERTZAILEEN ZERRENDA 1. orrialdea |
IKERKETA EKINTZA | IKERTZAILE KOP. (zuzendaria barne) |
1. | IKERTZAILE NAGUSIA | |||
Dedikazioa (zenbat ordu astean) | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa eta laguntzaren ondoriozko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen dut partaide nauen erakundea eta taldeko gainerako kideak ordezkatuz | SINADURA | |||
EKINTZARI LOTUTAKO GAINERAKO IKERTZAILEAK |
2. | DEITURAK ETA IZENA | JAIOTEGUNA | NANa | |||
----- / ----- / ----- | ||||||
TITULAZIO AKADEMIKOA Maila: D (Doktorea) S (IAD) L (Lizentziaduna) P (Diplomaduna) O (Beste batzuk) | ESPEZIALITATEA | |||||
LANBIDE KATEGORIA | LANTOKIA | Ekintzarako dedikazioa orduak/astean | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa betetzeko konpromisoa hartzen dut. | SINADURA | |||||

3. | DEITURAK ETA IZENA | JAIOTEGUNA | NANa | |||
----- / ----- / ----- | ||||||
TITULAZIO AKADEMIKOA Maila: D (Doktorea) S (IAD) L (Lizentziaduna) P (Diplomaduna) O (Beste batzuk) | ESPEZIALITATEA | |||||
LANBIDE KATEGORIA | LANTOKIA | Ekintzarako dedikazioa orduak/astean | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa betetzeko konpromisoa hartzen dut. | SINADURA | |||||
2. orrialdea |
4. | DEITURAK ETA IZENA | JAIOTEGUNA | NANa | |||
----- / ----- / ----- | ||||||
TITULAZIO AKADEMIKOA Maila: D (Doktorea) S (IAD) L (Lizentziaduna) P (Diplomaduna) O (Beste batzuk) | ESPEZIALITATEA | |||||
LANBIDE KATEGORIA | LANTOKIA | Ekintzarako dedikazioa orduak/astean | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa betetzeko konpromisoa hartzen dut. | SINADURA | |||||
5. | DEITURAK ETA IZENA | JAIOTEGUNA | NANa | |||
----- / ----- / ----- | ||||||
TITULAZIO AKADEMIKOA Maila: D (Doktorea) S (IAD) L (Lizentziaduna) P (Diplomaduna) O (Beste batzuk) | ESPEZIALITATEA | |||||
LANBIDE KATEGORIA | LANTOKIA | Ekintzarako dedikazioa orduak/astean | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa betetzeko konpromisoa hartzen dut. | SINADURA | |||||
6. | DEITURAK ETA IZENA | JAIOTEGUNA | NANa | |||
----- / ----- / ----- | ||||||
TITULAZIO AKADEMIKOA Maila: D (Doktorea) S (IAD) L (Lizentziaduna) P (Diplomaduna) O (Beste batzuk) | ESPEZIALITATEA | |||||
LANBIDE KATEGORIA | LANTOKIA | Ekintzarako dedikazioa orduak/astean | ||||
Emandako datuak egiazkoak direla adierazten dut eta hemen agindutako dedikazioa betetzeko konpromisoa hartzen dut. | SINADURA | |||||
III. ERANSKINA EKINTZAREN AURREKONTUA, TALDEEN ETA GASTU-KONTZEPTUEN ARABERA XEHAKATUA 1. orrialdea |
Formulario hau bete aurretik, kontuan izan deialdiaren 4. oinarrian xedatutakoa: "4.1 Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak". Nafarroako zentro bati atxikitako ikerketa taldeari dagokion aurrekontu-atalerako bakarrik emanen da diru-laguntza, osoa nahiz partziala, eta gehienez ere 20.000 euro emanen dira. |
IKERKETA EKINTZA | IKERTZAILE KOP. (zuzendaria barne) |
IKERTZAILE NAGUSIA |
Nahiko lekurik ez baduzu, formularioaren fotokopiak erabili, edo erantsi xehetasunak "Ikerketa ekintza" dokumentuan eskema honen arabera. |
DIRU-LAGUNTZEN XEDEKO KONTZEPTUAK | Aurrekontua Nafarroako taldea | Aurrekontua Atzerriko taldea | ESKATUTAKO |
A) JOAN-ETORRI ETA EGONALDIETAKO GASTUAK |
Xehakatu |
A. GASTUAK, GUZTIRA |
B) IKERTZAILEA IRAKASKUNTZA LANETAN ORDEZTEKO GASTUAK |
Xehakatu |
B. GASTUAK, GUZTIRA |
2. orrialdea C) IZEN HANDIKO ZIENTZIALARIEN BISITEN GASTUAK |
Xehakatu |
C. GASTUAK, GUZTIRA |
A) JOAN-ETORRI ETA EGONALDIETAKO GASTUAK |
Xehakatu |
A. GASTUAK, GUZTIRA |
D) SAREKO KIDEEN ARTEKO BILERAK, WORKSHOP-AK ETA ABAR ANTOLATZEKO GASTUAK. |
Xehakatu |
D. GASTUAK, GUZTIRA |
E) BALIZKO BESTE GASTU BATZUK |
Xehakatu |
E. GASTUAK, GUZTIRA |
1. AURREKOEN BATURA (A+B+C+D+E) |
3. orrialdea F) BATERAKO TALDEAREN EGITURA, KUDEAKETA ETA FUNTZIONAMENDU GASTUAK |
Kontzeptu honengatik eskatutako gastuak (3. zutabea) ezin dira goian adierazitako gastuen baturaren %15 baino gehiago izan. Xehakatu |
F. GASTUAK, GUZTIRA | (Gehienez ere, 1. puntuko baturaren %15) |
2. AURREKOEN BATURA (A+B+C+D+E+F) |
G) ZEHARKAKO KOSTUAK |
Aurrean adierazitako gastuen baturaren %10 jarri behar da nahitaez 3. zutabean. | (2. puntuko baturaren %10) |
AURREKOEN BATURA (A+B+C+D+E+F+G) | Gehienez ere 20.000 euro | ||
F1104884 | |||
Iragarkiaren kodea: F1104884
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50