60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 1168/2010 jabari-espedientea

Soraya Sánchez Fanlok, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: La Fragua del Cierzo elkartearen izenean Montserrat Garde prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan 1168/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, ondoko finka honen segidako traktua berriro hasteko zuzenketaren gainekoa:

Hiri finka. Monteagudoko El Cierzo kaleko 7an dagoen orubea, 158,54 metro koadrokoa. Mugakide hauek ditu: aurrean bere helbideko kalea, sartu eta eskuinean Santos Javier Jiménez Royo (4. poligonoko 54. lurzatia), ezkerrean El Horno kalea (hortik ere badu sarrera), eta hondoan El Horno kalea eta Emilia Aguado Gil (4. poligonoko 78. lurzatia). Erregistroko inskripzioa: 775. liburukia, 13. liburua, 114. orria, 722. finka. Katastroko erreferentzia: Monteagudoko 4. poligonoko 1467. lurzatia.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2011ko otsailaren 24an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1103684