4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA
Ediktua. 782/2010 prozedura
Jorge Navarro Fernández jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Banco Popular Español, S.A.k eskaturik, Antonio Dos Santos Augusto eta Elisa de los Santos Parra jaun-andreen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 782/2010 hipoteka-betearazpeneko prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:
Hiri finka bat, Monteagudon dagoena, Tras la Iglesia kaleko 12an. Tuterako 2. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 873. liburukia, 133. orria, 824. finka.
Enkantea egiteko, finka 70.592,16 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea epaitegi honetan eginen da, Tuterako Pablo Sarasate kaleko 4an, 2011ko maiatzaren 10ean, goizeko hamarretan.
Enkantean parte hartzeko baldintzak:
1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 (Banesto) 1846 (sukurtsala) 42 000 500 1274 kontuan (3184 0000 06 0782 10 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinezkoa gertatzen bada zordunei enkantea zuzenean jakinaraztea, ediktu hau argitaratzeak jakinarazpen gisa balioko du.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Tuteran, 2011ko martxoaren 2an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1104183