4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 301/2009 prozedura
Aditzera ematen da 301/2009 konkurtso prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, eta hitzez hitz hauxe dioen enkante ediktua eman dela:
"Ediktua:
Resurrección Ganuza Jacoistik, Iruñeko Merkataritzako 1. Epaitegiko idazkariak.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 301/2009 konkurtso arruntaren autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higigarrien loteen enkante publikoa egitea, eta ondasunok honela baloratu dira enkanterako: 1. lotea 209.138,55 eurotan, 2. lotea 776.653,31 eurotan, 3. lotea 789.362,18 eurotan, 4. lotea 22.104,86 eurotan, 5. lotea 13.755,10 eurotan; halaxe adierazten da, ekitaldia organo honen egoitzan bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita bosteko goizeko bederatzi eta erdietan egin dadin, hamahirugarren judizio-aretoan (seigarren solairua), baldintza hauei jarraikiz:
Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Enkantean eskuratu nahi dituzten loteetako bakoitzaren tasazio balioaren %20 sartu behar dute epaitegi honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan (3188000052030109 kontua), eta sarreraren gordekina aurkeztu, edo, bestela, diru kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean).
Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).
Hirugarrena.-Lizitatzaileak. Behin betiko zerrendan kredituak onartzen zaizkien hartzekodunak hirugarrentzat joko dira ondorio guztietarako eta ez zaie aplikatuko Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoa.
Laugarrena.-Errematea onesteko baldintzak, onartzen diren posturak.
1.-Posturarik onena enkanteko ondasun-lote bakoitzaren balorazioaren %50ekoa edo handiagoa bada, lote bakoitzaren errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ondasunen jabe bihurtzeko, errematea onetsi ondoko 10 egunetan bere errematearen diru-zenbatekoa ken gordailuari dagokiona sartu beharko du.
2.-Postura guztiak balorazioaren %50etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da.
3.-Enkanteko posturarik onena balorazioaren %50etik beherakoa izanez gero, posturarik onenaren aldeko errematea onetsiko da baldin eta likidatzaileek ez badute postura hori hobetzen duen hirugarrenik aurkezten 10 eguneko epean.
Bosgarrena.-Posturak egin ahal izateko gordailuen xedea. Errematea onetsita, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, lote bakoitzeko posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean, haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (PZLaren 652. artikulua).
Seigarrena.-Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (PZLaren 653. artikulua).
Zazpigarrena.-Zergak ordaintzea. Enkanteko ondasun higigarrien salmenta zergapean badago, erosleak ordainduko ditu zergak, eta eragiketak BEZa baldin badu erosleak ordaindu beharko du zerga hori, errematearen prezioarekin batera. Gainera, alderdi esleipen-hartzaileak hala nahi badu, enkantearen ekitaldian bertan aipatu beharko da BEZaren salbuespenari uko egiten zaiola.
Enkanteko ondasun loteak:
1. lotea: inbentarioan "1. lerroa" deitu zaion pintura lerroa, osagai hauek dituena: EDSk fabrikatu eta Mai Servicios Técnicos, S.L.k konkurtsopekoari ekarritako egitura eta makineria, pintura ekipamenduak, lerroaren egokitzapenak eta elementu osagarriak, eta lerroko euskarri, gurdi eta esekigailuak.
Inbentarioan ondasun horiei 209.138,55 euroko balioa eman zaie.
2. lotea: inbentarioan "2. lerroa" deitu zaion pintura lerroa, osagai hauek dituena: EDSk fabrikatutako egitura eta makineria, pintura ekipamenduak, lerroaren egokitzapenak eta elementu osagarriak, eta lerroko euskarri, gurdi eta esekigailuak.
Inbentarioan ondasun horiei 776.653,31 euroko balioa eman zaie.
3. lotea: inbentarioan "3. lerroa" deitu zaion pintura lerroa, osagai hauek dituena: EDSk fabrikatutako egitura eta makineria, pintura ekipamenduak, lerroaren egokitzapenak eta elementu osagarriak, eta lerroko euskarri, gurdi eta esekigailuak.
Inbentarioan ondasun horiei 789.362,18 euroko balioa eman zaie.
4. lotea, ondasun hauek biltzen dituena:
-3 konpresore: Josval Mistral 50 B 10 bar Neumin S.A. 50 ZP 37 kW.
-Aire konprimatuaren biltegi bat (47 modeloa, AA mota, 2.000 litrokoa).
-2 lehorgailu (jooval friular dryers).
-Biltegirako 375 bat metro apalategi, desmuntagarriak, 110 cm sakon, hainbat mailatan banatuak, paletak gordetzeko egokiak.
-Biltegirako 97 bat metro apalategi metaliko, desmuntagarriak, 60 cm sakon, hainbat mailatan banatuak. Ordezko pieza askotarikoak eta erreminta txikiak dituzte.
-Paletak eramateko 3 eskorga.
-Plastikozko 11 biltegi, 1.000 litrokoak (oso erabiliak).
-Hondakinak biltzeko 6 kaiola.
Inbentarioan ondasun horiei 22.104,86 euroko balioa eman zaie.
5. lotea, ondasun hauek biltzen dituena:
-1. gela: 3 aulki, book bat, lore-aska bat.
-2. gela: bulegoko mahai bat, 2 bookekin eta aulki batekin. Bilera mahaia 6 aulkirekin, kako-altzaria, tiradera-altzaria, bi ataleko armairua, "Ideal" 2210 modeloko paper-birringailua, HP Laserjet 1015 inprimagailua.
-3. gela: bulego mahai bat 4 aulkirekin eta book batekin, armairu baxu bat, tiradera-altzaria, HP Laserjet 2200dtn inprimagailua.
-4. gela (ataria). Eserleku bat eta atxikita duen mahaitxoa.
-5. gela: bulego mahai bat hegalarekin, 3 aulki, 2 book, armairu baxu bat, armairu garai bat, kako-altzaria, compac pentium 4 ordenagailu bat teklatuarekin eta pantailarekin.
-7. gela (jantokia): jantokiko 2 mahai luze, 6 eserleku, mikrouhin-labea, hozkailua, 2 aulki, harraska eta armairua dituen altzari bat.
-8. gela: bulegoko 2 mahai, 2 aulki, 2 book, 3 tiradera-altzari, armairu bat, 4 ataleko apalategi metaliko bat, 2 compac pantaila, errotuladorerako arbel bat, HP color inkjet printer 1700 inprimagailu bat.
-9. gela: laborategiko 2 mahai armairu baxuarekin eta tiradera-altzariarekin, 2 aulki, bulego-lanpara bat, 2 ataleko armairua.
-10. gela: bulegoko 2 mahai, 3 aulki, tiradera-altzari bat, 2 book, ADL ordenagailu bat sony pantailarekin, cpu compac pentium4.
-11. gela: Funtzio anitzeko HP office jet 4255 inprimagailua, horma-erlojua, HP Deskjet 5550 inprimagailua, bulegoko 3 mahai hegaldun, 5 aulki, Konica 7020 fotokopiagailua, 3 ordenagailu-pantaila zahar, kako-altzaria, bi ataleko armairu garaia, tiradera-altzari gisako armairu baxua.
-12. gela (hitzaldi aretoa): 3 mahai, 42 aulki, 2 tiradera-altzari, 2 armairu, errotuladorerako arbela, 3M markako gardenki-proiektagailurako pantaila, gardenki-proiektagailua mahaitxoarekin, Balay hozkailua izozkailuarekin, Balay ontzi-garbigailua.
-13. gela: bulegoko mahaia, 4 aulki, armairua, 5 cpu (3 "compac" markakoak pentium 4; 2 "ADL" markakoak), HP Laserjet 1022 inprimagailua, 3 ordenagailu-pantaila zahar, HP Deskjet 694c inprimagailua.
-14. gela: armairua, 2 mahai, 5 aulki, book bat, Epson Stilus 890 inprimagailua.
-15 gela (bilera gela): 4 mahai, 13 aulki, asto gisako arbel eramangarria, proiekzio pantaila, Solac kafegailua.
(Oharra: informazioa prozesatzeko ekipamenduak eman aurretik, barnean dituzten datuak ezabatu behar dira. Datuak ezabatu direla ziurtatzeko legezko gaikuntza duen enpresa batek eginen du lan hori, eskuratzailearen kargura. Eskuratzaileak nahiago badu, esleitu zaion lotetik halako ekipamenduak kenduko zaizkio).
Inbentarioan ondasun horiei 13.755,10 euroko balioa eman zaie.
Enkantearen iragarkian jaso behar diren ohar osagarriak:
1.-Enkantean jarriko diren ondasunak konkurtsopeko Frontec & Coating S.L. enpresaren instalazioetan daude (Iruñeko Landaben industrialdea, E kalea, zenbaki gabe). Instalazioak itxita daude baina enkantearen aurretik ondasunak ikustera joan daiteke 2011ko apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, goizeko hamarretatik eguerdiko hamabietara bitartean.
2.-Argibide gehiago nahi izanez gero, interesdunak harremanetan jar daitezke Fernando Gortari Izu konkurtso-administratzailearekin, 948 23 21 77 telefonoaren edo fgortari@micap.es helbide elektronikoaren bidez, edo Iruñean duen bulegoan (Zangoza kalea 14, 4. solairua, ezkerra).
Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Idazkaria."
Eta enkantea jendaurrean iragartzeko balio izan dezan, hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.
Iragarkiaren kodea: J1104164