4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 770/2009 demanda
Miguel Glaria Ibarrak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Dena Obras y Proyectos S.L.ren eta Composan S.A.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 770/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena (argitze-autoa) eman da gaurko egunean:
Epaia aztertu da eta zerbait argitu beharra antzeman da, jarraian azalduko den moduan.
Epaitza honela idatzita geratuko da hitzez hitz:
Baiesten dut Miguel Glaria Ibarrak Dena Obras y Proyectos, S.L.ren eta Composan, S.A.ren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa enplegatzailea, Dena Obras y Proyectos, S.L., kondenatzen dut auzi-jartzaileari 28.351,54 euro ordaintzera; kopuru horretatik 6.350,88 euro ordaintzeko erantzukizun solidarioa izanen du Composan Construcción S.A. enpresak. Zor den diru kopuruak %10eko berandutza-interesak sortuko ditu".
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.
Beraz, auto honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Eta Dena Obras y Proyectos S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2011ko otsailaren 17an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1104415