Iragarkia
60. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 28a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
14E/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Nafarroako udaletan arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko laguntzen" deialdiko oinarri arautzaileak onesten dituena.
Kultur Ekintza Zerbitzuak egindako txostenean proposatu du "Nafarroako udalek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" diru-laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 126.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, bai eta gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Nafarroako udalek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" laguntzen deialdia onestea.
2. "Nafarroako udalek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko" laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onestea.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:
ZENBATEKOA | AURREKONTUKO KONTU-SAILA | EKITALDIA |
126.000,00 | G/A20002/4609/334100: Udalen kultur ekintzetarako laguntzak | 2011 |
4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
NAFARROAKO UDALEK 2001. URTEAN ARTE ETA KULTUR JARDUERAK BATERA ANTOLATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.
1.1. Diru-laguntzen xedea da kultur kudeaketako teknikaria duten Nafarroako udaletan arte eta kultur jardueren programak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko jarduerak) antolatzeko laguntza ematea.
1.2. Programak 2011ko urtarrilaren 7tik abenduaren 1era bitartean egin beharko dira eta jarduerak batera edo mankomunaturik antolatu beharko dituzte, hots, talde artistiko berarekin zirkuituak antolatuko dituzte udal batzuen artean, proposatutako programak errentagarriago atera daitezen. Toki entitate bakoitzak gehienez bi programa bateratu edo mankomunatutan parte har dezake.
2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
2.1. Diru-laguntza hauetan gehienez ere 126.000 euro banatuko dira eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko gastuen aurrekontuko "Udalen kultur ekintzetarako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.
2.2. Programa bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa proiektuak lortzen duen puntuazioaren araberakoa izanen da, onartzen den aurrekontuaren %50 gainditu gabe, betiere.
3. Diruz lagun daitekeen gastua.
3.1. Diruz lagundu daitezkeen gastuak arte eta kultur jarduerak egiteagatik sortzen direnak besterik ez dira izanen.
3.2 Kultur jardueratzat jotzen dira, programa honen ondorioetarako, kultur kudeaketako teknikaria duten Nafarroako udalek antolatzen dituzten arte eta kultur jarduerak (antzerkia, musika, dantza, erakusketak eta antzeko jarduerak).
3.3. Herriko festak direla-eta egiten diren jarduerak ezin dira sartu deialdi honetan.
4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.
4.2. Udalak batera aurkeztu beharko dira deialdi honetan. Horietako bat antolatzaile gisa agertuko da, eta besteak, parte-hartzaile gisa.
4.3. Udalek kultur kudeaketako teknikari bat izan beharko dute, funtzionarioa edo lan-kontratuduna, edo bestela, kultur zerbitzuak enpresa pribatu batekin kontratatuak izan beharko dituzte. Kasu guztietan, gutxieneko kontratazioa lanaldi erdikoa izanen da.
5. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Azken kasu horretan 848 42 46 24 zenbakira fax bat bidaliz jakinarazi beharko da erregistro batean aurkeztu direla agiriak, eta entregaren frogagiria erantsi.
5.2. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.3. Eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
6.1. Deialdi eta Laguntza Atala izanen da laguntzak emateko prozedura instruitzeko organo eskuduna.
6.2. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.
6.3. Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria eta, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordekideak: Programa Artistikoen Ataleko goi mailako teknikari bat eta Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide.
c) Idazkaria: Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta, bera izan ezean, Programa Artistikoen Ataleko burua, hitza eta botoa izanik.
Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena lotzailea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
Kultur Ekintza Zerbitzuak eskaturik, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.
7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.
7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:
programatutako jardueren interesa eta kalitatea. Bereziki baloratuko dira proiektuaren kalitatea eta berritasuna, tokiko arte eta kultur jarduerak garatzeko egiten dituen ekarpenak eta aurrekontuari %100ean egokitzea.
7.2. Batzordeak, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska ditzake, baita eskatzailea bera agertzeko ere.
7.3. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenek.
8. Laguntza emateko ebazpena.
8.1. Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita lau hilabeteko epean, laguntzak emateko.
Epe horretan ebazpen espresik izaten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.
8.2. Diru-laguntza emateko prozeduran ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez (http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador avanzado/) eginen dira. Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean jartzen duen helbide elektronikoaren bidez.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39, Iruña).
Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarreria kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
9. Onuradunen betebeharrak.
9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.
9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalean justifikatu beharko da.
9.3. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko diote programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta programa aldatzea ekartzen badu. Diruz lagundutako programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.
9.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agerrarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da (publicaciones@navarra.es posta elektronikoaren bidez edo http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/1900/Simbolo oficial del Gobierno de Navarra webgunearen bidez), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jardueraren zabalkundeak iraun bitarte izanen da agerian.
9.5. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak programa gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.
9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.
10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
10.1. Deialdian azaldutako laguntzak jaso ditzaketenen eta jardueraren izaera kontuan hartuta, bidezkoa da ordainketak aurrerakin gisa egitea.
10.2. Ematen diren diru-laguntzak epe hauetan ordainduko dira:
-%25, aurrerakin gisa, diru-laguntza ematearekin batera.
-%25, aurrerakin gisa, maiatzean.
-%25, aurrerakin gisa, abuztuan.
-Gainerako %25a, oinarri hauen 10.3 puntuan eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.
Maiatzerako eta abuzturako aurreikusitako aurrerakinak ordainduko dira entitateak egindako ordainketen ziurtagiriak aurkeztu ondoren, Kultur Ekintza Zerbitzuaren aldeko txostena ikusirik.
Aurrerakinen ordainketa benetan gauzatzeko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aginduzko baimena eman beharko du.
10.3. Azkeneko zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2011ko abenduaren 2a baino lehen:
a) Ebaluazio orri bat programako jarduera bakoitzeko (III. eranskinaren arabera).
b) Udaleko idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IV. eranskinaren arabera), diruz lagundutako programaren gaineko honako datu hauek frogatzen dituena:
-Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.
-Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.
-Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.
-Faktura zenbakia (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).
-Zenbatekoa (BEZa barne).
Datu horiek II. eranskineko fitxak erabiliz bete beharko dira, osorik beteta.
10.4. Diru-laguntzaren xedeko programaren gastu guztiak justifikatu behar dira. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa emandako diru-laguntza adinakoa izanen da gutxienez.
10.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.
11. Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-ekarpena bateraezina da "Arte eta Kultura 2011" programaren kultur jarduerak egiteko Nafarroako udalentzako diru-laguntza deialdiaren bidez jasotzen diren laguntzekin.
11.2. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
11.3. Onuradunek jarduera bera egiteko udalek bateragarriak diren diru-laguntza batzuk hartzen dituztenean, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo berezko baliabide batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Horrelako kasuetan, dirua itzultzeko espedientea hasiko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
12. Laguntza itzultzea.
Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
13. Arau-hausteak eta zehapenak.
13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.
15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Oinarri hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)
Izena: .........................................; NAN/IFZ:
Bizilekua: ............. Kalea:
P.K.: .................. Telefonoa: ................................................................ Helbide elektronikoa: ............................................................... Bere izenean edo ............................. ordezkatuz (behar ez dena ezabatu).
Udala/Kontzejua: ................. IFK:
Bizilekua: ....................................... Kalea:
PK: ............. Telefonoa: ........................... Helbide elektronikoa: ............................................., zera aurkezten du:
Nafarroako udal eta kontzejuek arte eta kultur jarduerak batera antolatzeko laguntzen deialdirako eskaera, ................. (e)k .........(e)ko ........aren ......(e)an emandako..../2011 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2011ko .................. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).
Norako: Deialdi eta Laguntza Atala.
Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:
1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:
a) Eskaera aurkezten duen udala.
b) Programazioa modu bateratuan aurkezten duten udalen izenak.
c) Programan parte hartzen duten entitateetako bakoitzaren aitorpena, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela adierazten duena, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.
d) Programazioaren segimenduaz eta balorazioaz arduratuko diren kultur kudeaketako teknikarien izenak.
e) Programazioaren deskribapen zehatza, parte hartzen duten artista edo taldeak, jarduerak noiz eta non eginen diren eta aurrekontu osoa, II. eranskinaren arabera, eta ebaluazio sistema, III. eranskinaren arabera.
f) Kultur kudeaketako teknikariak, berekiak edo kanpokoak, dauzkatela frogatzen duten agiriak, kultur kudeaketaren arduraduna nolakoa den, kasuan-kasuan behar direnak:
1. Toki entitateak kultur kudeaketako teknikarien lanetarako funtzionariorik edo kontratupeko langilerik badauka, izendapenaren edo kontratuaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du.
2. Gainerako kasuetan, interesdunak toki entitatearen eta kultur enpresako enpresa baten artean dagoen kontratuaren fotokopia konpultsatua eta enpresaren eta langilearen arteko kontratuaren kopia aurkeztu beharko ditu.
g) Bi kasuetan, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria erantsiko da, eta bertan adieraziko kultur kudeaketako teknikariak toki entitatearen plantilla organikoan zein maila duen eta kultur kudeaketarako zenbat ordu esleitu zaizkion (lanaldi erdia, osoa edo dagokiona).
2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aditzera ematen du Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari idatziz jakinaraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez adierazten du:
-Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
-Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatua/emana/ordaindua) |
5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.
............................(e)n, 2011ko ........................aren ...........(e)an. (Sinadura) Izen-deiturak
NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.
II. ERANSKINA Jardueraren fitxak |
Udal antolatzailea: | |
Udal parte-hartzaileak: | |
Teknikari arduraduna: | Telefonoa: |
Programaren izena: | |
Programaren helburuak: | |
Fitxa zenbakia: | |||||
Arloa: | Azpiarloa: | ||||
Taldea: | |||||
Lana: | |||||
Data: | Tokia: | Ordua: | |||
Cachet-a (BEZa barne): | Faktura zenbakia: | ||||
Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia: | Jarduera egin da? [Bai] [Ez] | ||||
Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia: | |||||
Fitxa zenbakia: | |||||
Arloa: | Azpiarloa: | ||||
Taldea: | |||||
Lana: | |||||
Data: | Tokia: | Ordua: | |||
Cachet-a (BEZa barne): | Faktura zenbakia: | ||||
Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia: | Jarduera egin da? [Bai] [Ez] | ||||
Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia: | |||||
Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio. Hondo griseko datuak deialdiko 10.2.b) puntuaren arabera bete behar dira. |
Fitxa zenbakia: | |||||
Arloa: | Azpiarloa: | ||||
Taldea: | |||||
Lana: | |||||
Data: | Tokia: | Ordua: | |||
Cachet-a (BEZa barne): | Faktura zenbakia: | ||||
Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia: | Jarduera egin da? [Bai] [Ez] | ||||
Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia: | |||||
Fitxa zenbakia: | |||||
Arloa: | Azpiarloa: | ||||
Taldea: | |||||
Lana: | |||||
Data: | Tokia: | Ordua: | |||
Cachet-a (BEZa barne): | Faktura zenbakia: | ||||
Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia: | Jarduera egin da? [Bai] [Ez] | ||||
Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia: | |||||
Fitxa zenbakia: | |||||
Arloa: | Azpiarloa: | ||||
Taldea: | |||||
Lana: | |||||
Data: | Tokia: | Ordua: | |||
Cachet-a (BEZa barne): | Faktura zenbakia: | ||||
Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia: | Jarduera egin da? [Bai] [Ez] | ||||
Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia: | |||||
Fitxa bakoitza jarduera bati dagokio. Hondo griseko datuak deialdiko 10.2.b) puntuaren arabera bete behar dira. |
III. ERANSKINA
Ebaluazio orria Bateratuak 2011
Fitxa zenbakia:
Taldea:
Lana:
Eguna:
Ordua
Tokia:
Herria:
Egokitasun maila:
Eguna: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | Ordua: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | Tokia: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Parte-hartzaileak, guztira: _______ | Adinekoak: __________ | Gazteak: _________ |
Helduak: ___________ | Haurrak: ____________ |
Ikusleen eta jardueraren arteko egokitasun maila: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Ikusleen gogobetetze maila: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Ikusleek espero zutena zein mailatan bete den: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Jarduerak ikusleentzat izan duen egokitasun maila: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Egindako jardueraren alderdi hauek 1etik 5era baloratu:
Soinua: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | Muntaia: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | |
Argiztatzea: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | Jantziak: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | |
Antzeztea: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | Lanaren edukia: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | |
Jardueraren egokitasun maila: | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
Oharrak:
IV. ERANSKINA
Ziurtagiriaren eredua
Nik, ............(e)k (izen-deiturak), ..................(e)ko (herria) .......(e)ko (udala edo kontzejua) ............... (kontu-hartzailea edo idazkaria) naizen honek, ziurtatzen dut:
Eskura ditudan datuak azterturik, 2011ko programa bateratuen datuak erantsitako fitxetan ageri direnak direla. Eta horrela ager dadin, bidezko ondorioetarako, honako hau luzatzen dut, alkatearen ikus-onospenarekin.
(Herriaren izena) (Eguna)
(Ziurtatzailearen izen-abizenak)
O. E. Alkatea,
(Alkatearen izen-abizenak)
Iragarkiaren kodea: F1104105
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
