4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 897/2010 demanda
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Nekane Oiz Zunzarrenek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Goka Bikes, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 897/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:
Partez baiesten dut Nekane Oiz Zunzarrenek Goka Bikes, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratzea dela-eta, jarritako demanda eta, horrenbestez, 2010eko azaroaren 30ean gertatu zen demandatuaren kaleratzea bidegabekoa izan zela deklaratzen dut. Hori dela eta, demandatuak kondenatzen ditut deklarazio horri men egitera eta enpresa demandatua auzi-jartzailea berriz hartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, hari 5.885,10 euroko kalte-ordaina ordaintzera (oker edo hutsik ezean), eta betiere 2010eko azaroaren 30etik epai hau jakinarazi bitarte langileak jaso ez dituen soldata guztiak ordaindu beharko dizkio, hots, 60,36 euroko soldata egun bakoitzeko.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0897.10 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0897.10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.
Eta Goka Bikes, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1103905