59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteei laguntzak emateko 2011ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitatean badira jatorria beste herrialde batzuetan duten herritarrak biltzeko eta adiskidantza garatzeko zenbait kultur eta josteta elkarte. Elkarte horiek egiten dituzten jardueren bidez, beste herrialde batzuetan jaio baina lan, familia edo beste inguruabar batzuengatik Nafarroan bizi direnek beren jatorrizko tokietako nortasunaren ezaugarriei eusten diete.

Nafarroako Gobernuak entitate horien kultur jarduerak eta funtzionamendu eta inbertsio gastuak finantzatzeko laguntzak ematen ditu, eta 2011ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan badira xede horretarako kontu-sailak.

Beste herrialde batzuek Nafarroan dituzten etxeek eta elkarteek egiten dituzten jarduerak sustatzea eta horrelakoak egiten segitzea gizarte interesekotzat jotzen da, izan ere, lan garrantzitsua egiten dute beren jatorrizko herrialdeekin loturak mantentzeko eta Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean beren kultura eta tradizioen berri emateko. Horri esker, herrialde horiek ezagutarazten dira Nafarroan eta komunitate batzuen eta besteen arteko harremanak eta batasun bideak sustatzen dira. Horregatik guztiagatik, bidezkoa da entitate horientzako beste diru-laguntza deialdi bat onestea.

Horrenbestez, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuan aitorturiko ahalmenak erabiliz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat,

AGINDU DUT:

1. Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteei laguntzak emateko 2011ko deialdia onestea. Diru-laguntzak honako foru agindu honen eranskinean bildu diren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz emanen dira.

2. 65.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura:

-45.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuko "Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteentzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144111 kontu-sailaren kargura.

-20.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuko "Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteen lokalak eta ekipamendua erosi eta hobetzea" izeneko B20003-B2220-7819-144103 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau igortzea Nafar Biltokien, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Atalari, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak duen kontu-hartzaile delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 144. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari dagokionez, ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

ERANSKINA

Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteei laguntzak emateko 2011ko deialdiaren oinarriak

1. Xedea eta helburua.

Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteei laguntza emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, haien kultur eta gizarte jarduerak, inbertsioak, funtzionamendu gastuak eta antzekoak 2011n finantzatze aldera.

Laguntzak, zehazki, hiru gastu mota hauek finantzatzeko izanen dira:

a) Funtzionamendua eta finantza beharrak.

Kontzeptu honen barrenean, funtsean, honako gastu hauek finantzatuko dira:

-Egoitza mantentzeko beharrezkoak diren gastuak, funtsean kontsumo gastu inbentariaezinak izateagatik, konparazio batera, alokairuak, argindarra, ura, gasa, etab.

-Eraikinak konpondu eta zaintzeko gastuak, eraikinak beraienak izan edo errentan hartuak. Konparazio batera, fatxadak konpontzea, gelak pintatzea, teilatuak konpontzea eta kristalak jartzea, baita ateak, aire girotua, galdarak, konketak, zisternak, karga-jasogailuak eta igogailuak konpontzea eta iturgintza eta zurgintza lanak ere, eta egoitzetan egindako obrengatik sortzen diren beste gastu batzuk, ondasun higiezinaren balioa handitzea ez dakartenak.

-Egoitza erosi edo eraberritzeko hipoteka-maileguen interesak, deialdi hau onesten den egunean formalizatuak daudenenak.

Ez dira inola ere lagungarriak izanen mailegu pertsonalen interesak, ez eta beste banku-gastu batzuk ere (interes zordunak, erreziboak bidaltzeko kobraketak, etab.).

b) Inbertsioak (egoitzak erosi, hobetu edo ekipamenduz hornitzeko gastuak).

Kontzeptu honen barrenean, funtsean, honako gastu hauek finantzatuko dira:

-Lokalak erosteko gastuak, eta haiei lotutako ekipo finkoak eta egiturazkoak erostekoak.

-Lokaletan egiten diren hobekuntza eta eraberritze obrak, ondasunaren balioa handitzen bada.

-Bulegoko altzariak eta ekipamendua erostea (mahaiak, aulkiak, armairuak, idaz-makinak, kalkulagailuak, fotokopiagailuak, faxak, etab.).

-Informatikako ekipamendua erostea, konparazio batera, ordenagailuak, memoriarako gailu osagarriak, monitoreak eta inprimagailuak.

-Lokalen erosketa edo horiek hobetzeko obrak banku baten maileguaren bidez finantzatzen badira, inbertsio gastua izanen da, bakar-bakarrik, hura amortizatzekoa (ez interesak ordaintzekoa), betiere hipoteka mailegu baten bidez formalizatzen bada.

Erosketak edo obrak beste diru-laguntza batzuk izan baditu oraingo ekitaldian edo aurreko urteetan, aurkezten den urteko amortizaziotik diruz lagundu ez den gastuaren zati proportzionalari dagokion diru-laguntza baino ez da emanen.

c) Kultur, kirol eta josteta jarduerak, hala beraien jaietan antolatzen dituztenak nola jarduera arruntak, denak 2011. urtean egin beharrekoak.

Kontzeptu horren barrenean finantzatuko dira, bakar-bakarrik, jarduerak garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak. Hortaz, kontzeptu honen barrenean ez dira finantzatuko zeharkako gastuak edo gastu orokorrak, horiek funtzionamendu gastu gisa finantzatuko baitira.

2. Aurrekontu erabilgarria.

Deialdi honetarako 65.000 euro bideratu dira, honela banatuta:

-45.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuko "Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteentzako laguntzak" izeneko B20003-B2220-4819-144111 kontu-sailaren kargura.

-20.000 euro, 2011ko gastuen aurrekontuko "Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteen lokalak eta ekipamendua erosi eta hobetzea" izeneko B20003-B2220-7819-144103 kontu-sailaren kargura.

3. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidean tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

4. Entitate eskatzaileen betebeharrak eta onuradunak.

4.1.-Onuradunak.

Deialdian ezarritako laguntzak jasotzen ahalko dituzte Nafarroan egoitza duten herrialdeetako bakarkako elkarteek.

Deialdi honetatik kanpo daude nazioz gaindiko elkarte eta federazioak.

Orobat, funts publikoen kudeaketak ahalik eta eragimen handiena izan dezan, baztertuta gelditzen dira Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteentzako 2010eko deialdiko diru-laguntza baten onuradun izanik, emandako diru kopuruaren %20 gutxienez kobratzeko adinako gastuak justifikatu ez dituztenak.

4.2.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Parte hartzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskaera aurkezten duten unean:

a) Elkartea legez eratua izatea eta dagokion Erregistro Ofizialean elkarte gisa erregistraturik egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea eta sozietatearen xedea kultur, kirol eta gizarte jardueren antolaketa izatea.

c) Behar bezala onetsitako barne estatutuak izatea.

d) Entitatearen ordezkariak hautatzean eta barreneko funtzionamenduan esku-hartze demokratikoa ziurtatua egotea.

e) Bazkideen diru ekarpenak jasotzea, aurretik finkatutako eta benetan emandako kuoten bidez.

f) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako debekuetan ez egotea.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritako baldintzak betetzea.

5. Laguntza motak eta laguntza jaso dezaketen gastuak.

Deialdi honen babesean, laguntza hauek eskatzen ahalko dira:

a) Deialdi honen 1. oinarrian aipatzen diren funtzionamendu eta finantza gastu arruntak finantzatzeko laguntzak.

Funtzionamendu gastuen aurrekontuaren gehienez %25 bideratu daiteke gizarte ekitaldien antolaketa gastuetarako, ordezkarien joan-etorrietarako eta antzekoetarako.

Atal honetatik kanpo uzten dira berariaz, eta beraz ez dira diru-laguntzaren xede izanen, jendearentzat irekita dauden zerbitzuetan sortutako gastuak, diru-sarrerak sortzen dituztenak, konparazio batera: ostatuak, jatetxeak, merkataritzako lokalak, jendeari produktuak saltzen dizkioten aldi baterako erakusketak, eta entitatearen mantentze eta funtzionamenduarekin zuzeneko zerikusia ez duten gastu guztiak.

b) 2011. urtean egiten diren kultur, kirol eta josteta jardueren antolaketa finantzatzeko laguntzak.

Gastu hauek hartuko dira aintzat: jatorrizko herrialdeko talde artistikoen emanaldiak antolatzeko gastuak (emanaldi horiek ordaintzea, garraioa eta ostatua, publizitatea, lokalen alokairua etab.), beren talde artistikoen emanaldien gastuak, bestelako kultur jarduera batzuen gastuak, talde artistikoen eta kirol taldeen gastuak, kirol eta josteta lehiaketetan ematen diren sarienak eta beste jarduera kultural eta sozial batzuenak.

Atal honetatik espresuki kanpo daude entitatearen beraren artista taldeen emanaldietarako ordainketak, eta ez dute diru-laguntzarik izanen, salbu eta bidaietarako, ostaturako eta mantenurako gastuak izan eta beste finantzabiderik ez badute.

Nolanahi ere, diruz laguntzen ahal diren gastutzat joko dira instrukzio organoak aurkezten diren proiektuetan aurreikusitako ekintzak garatzeko beharrezkotzat jotzen dituenak, baldin eta diruz lagundutako jardueraren izaerari badagozkio zalantzarik gabe.

c) Elkartearen egoitza gisa erabiltzen diren lokalak erosi edo eraberritzeko lanak finantzatzeko laguntzak, eta entitate eskatzaileak erabiltzeko diren altzariak eta ekipo informatikoak, 1. oinarrian adierazi den bezala.

6. Eskaerak aurkeztea.

6.1.-Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak jaso nahi dituzten entitateek dagokien eskaera biltzen duen eskabidea aurkeztuko dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako lekuetako batean. Eskabidea VI. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa izanen da.

Eskaera 20 egun naturaleko epean aurkezten ahalko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Erakundeekiko Harremanetarako Protokolo Zerbitzuari zuzendu beharko zaio.

6.2.-Aurkeztu beharreko agiriak.

-Laguntza eskaerarekin batera, dokumentazio orokor hau aurkeztu beharko da:

a) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, eraketa eta Erregistro Ofizialeko inskripzioa frogatzeko, deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliz. Laguntzen deialdira lehen aldiz aurkezten diren entitateen kasuan, elkartea legez eratu dela eta dagokion Erregistro Ofizialean inskribatu dela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita estatutuen kopia ere.

Dokumentazio hori (inskripzioaren ziurtagiria eta estatutuak) departamentu honetan aurkeztu baldin bada inoiz, hura aurkitu eta egiaztatzeko behar diren datuak adieraziko dira.

b) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, entitatea, administratzaileak edo ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira. Deialdiaren II. eranskinean jasotako eredua erabiliko da.

c) Entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, entitateko lehendakariak ikus-onetsia, estatutuen arabera hautatutako Zuzendaritza Batzordearen osaera azaltzen duena, baita batzordearen eraketa eguna ere.

d) Entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, entitateko lehendakariak ontzat emana, bazkide aktiboen kopurua (haietako zenbatek kotizatzen duten) eta ordaindutako kuotak azaltzen dituena.

e) Kasuan kasuko Zerga Ogasunaren indarreko ziurtagiria edo, bestela, lizitatzaileak zerga betebeharrak non dituen, hango administrazio publikoko organo eskudunarena, eskatzaileak bere zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duena.

f) Gizarte Segurantzaren indarreko ziurtagiria, adierazteko elkartea Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta dagoela, langileak afiliatuta daudela edo afiliatu dituela eta alta eman diela, kotizazio agiriak aurkeztu dituela eta indarreko xedapenen arabera Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrrak eguneratuak dituela (beren kargura langileak dituzten elkarteek soilik aurkeztu behar dute ziurtagiri hau).

g) Entitate interesdunak zerga betebeharrak non dituen, hango administrazio publikoko Zerga Ogasunaren edo organo eskudunaren indarreko ziurtagiria, eskatzailea balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzetik sabuetsita dagoela adierazten duena. Hori erabiliko da egiaztatu ahal izateko entitateak jasandako BEZa, gastuen egiaztagirietan aurkeztu duena, diruz lagungarria den, laguntzen deialdi honen ondorioetarako. Ziurtagiri hori departamentu honetan aurkeztu baldin bada inoiz, hura aurkitu eta egiaztatzeko behar diren datuak adieraziko dira.

h) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, V. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazteko entitateak BEZari loturiko jarduerarik egiten ote duen eta kontzeptu horrengatiko zerga aitorpenik aurkezten ote duen. Aurkezten badu, merkataritza jardueraren mota adieraziko da (adibidez, ostalaritzako jarduera edo lokala errentan ematea), baita kontratuak ere, halakorik bada.

i) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, behar bezala betea (Eskaera lehen aldiz aurkezten dutenentzat eta banku kontuko zenbakia aldatu dutenentzat bakarrik).

Halaber, eta eskatzen den laguntza mota kontuan hartuta, interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Funtzionamedurako eta finantza beharretarako laguntzak eskatzen dituzten biltokiek 2011. urteko funtzionamendu eta finantza gastuen eta diru-sarreren aurrekontu arrunta aurkeztu beharko dute.

Aurrekontu horretan ez dira sartuko kultur, kirol eta josteta jardueren programa finantzatzeko aurrrekontua (diru-sarrerak eta gastuak).

b) Inbertsiorako laguntza eskatzen duten zentroek (egoitza erosi, eraberritu edo altzariz janzteko, edo ekipamendua erosteko inbertsioak) proposatutako inbertsio bakoitzeko fitxa bat aurkeztu beharko dute, gauzatu beharreko inbertsioa (jasotako beste laguntzak ere adierazi beharko dira) eta diru-sarreren eta gastuen aurrekontua zehazteko. Azalpen fitxa hori deialdi honen VII. ereduaren araberakoa izanen da.

c) Kultur, kirol eta josteta jardueretarako laguntza eskatzen duten biltokiek azalpen fitxa bat aurkeztu beharko dute eskatzen duten jarduera bakoitzeko, non garatu beharreko proiektua eta diru-sarreren eta gastuen aurrekontua azalduko diren. Azalpen fitxa hori deialdi honen VIII. ereduaren araberakoa izanen da.

Nolanahi ere, aurkezten diren aurrekontuetan azaldu beharko da BEZa sartzen dutenetz diruz laguntzen ahal den kontzeptu gisa. Horretarako, kontuan hartuko da entitateak zerga horren dirua berreskura dezakeen edo ez.

7. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerak behar diren baldintzak betetzen ez baditu edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezten ez badira, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, eta ohartaraziko dio, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko agindu eta horren berri emanen da.

8. Tramitazio eta balorazio organoak.

Eskaeren tramitazioa Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak eginen du, eta Protokolo Zerbitzuko Nafar Biltokien, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Atala izendatuko da instrukzio organo.

Protokolo Zerbitzuko zuzendariak eta Protokolo Zerbitzuko Nafar Etxeen, Erkidegoen Etxeen eta Elkarteen Ataleko buruak osatutako batzordeak baloratuko ditu eskaerak, eta gero, laguntzak emateko proposamena eginen du.

9. Balorazio irizpideak eta zenbatekoa esleitzeko prozedura.

9.1.-Laguntzen banaketa.

Deialdi honetarako bideratutako gastua 65.000 eurokoa da. Horietatik 22.500 euro funtzionamendu eta finantza gastuak finantzatzeko bideratuko dira, 20.000 euro inbertsio gastuak finantzatzeko (lokalak erosi edo hobetzea edo ekipamendua erostea) eta 22.500 euro kultur, kirol eta josteta jarduerak finantzatzeko.

Aurkezten diren eskaerak baloratu ondoren, entitateen funtzionamendua finantzatzeko bideratutako aurrekontuan soberakinik baldin badago, diru hori kultur jarduerak finantzatzeko erabiltzen ahalko da, eta alderantziz.

9.2.-Balorazio irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa.

Proiektuak argiak, zehatzak eta xehakatuak izanen dira, ebaluazio batzordeak baloratu ahal izateko modukoak.

Aurkezten diren esskaerak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

9.2.1. Entitatearen jarduera arruntaren funtzionamendu gastuetarako eta finantza gastuetarako laguntza eskaerak.

Entitate interesdunek kontzeptu horretarako aurkeztu eta Administrazioak onesten duen aurrekontuaren %100ekoa izanen da laguntzaren zenbatekoa, beste diru-sarrera eta laguntzen bidez estaltzen den zatia kenduta, betiere aurrekontuan diru-izendapen aski baldin badago.

Eskatu eta onesten diren diru-laguntza guztien zenbatekoa hartarako izendatutako diru-kopurua baino handiagoa baldin bada, azken hori entitate eskatzaile guztien artean banatuko da, bakoitzak funtzionamendu eta finantza gastuetarako eskatutako (eta balorazio batzordeak onartutako) laguntzaren zuzeneko proportzioan.

9.2.2. Elkartearen egoitza diren lokalak erosi edo berritzeko edo harako ekipamendua erosteko laguntza eskaerak.

Aurkezten diren eskaerak irizpide hauek kontuan hartuz baloratuko dira:

a) Entitatearen egoitzaren bizigarritasun baldintzak eta antzinatasuna (25 puntu). Behar berezia duten egoitzak berritzera edo egoitzak erostera bideratutako ekimenak bultzatuko dira.

b) Entitatearen egoitzan dagoen ekipamenduaren (altzariak, ekipo informatikoak) ezaugarriak eta antzinatasuna (25 puntu). Behar handienak egiaztatzen dituzten entitateek ekipamendua erosi eta berritzeko ekimenak bultzatuko dira, kontuan hatuz haien benetako gaitasun teknikoa eta ekonomikoa, aurreko urteetan izandako jarduera ikusirik.

c) Aurreko urteetan lokaletan eta ekipamenduetan egindako inbertsioak (25 urte) Bereziki baloratuko dira denboran halako jarraipen bat behar duten berrikuntza proiektuak, aurreko urteetan hasi eta oraindik bukatu ez direnak.

d) Egoitza entitatearen beharretara egokitzeko lanak, kontuan hartuz haren benetako gaitasuna, ikusirik bazkideen kopurua eta aurreko urteetan izandako jarduera (25 puntu).

9.2.3. Kultur, kirol eta josteta jardueretarako laguntza eskaerak.

Aurkezten diren eskaerak irizpide hauek kontuan hartuz baloratuko dira:

a) Entitateak proposatutako proiektuen interes berezia, jatorrian, gaietan, interpreteetan, esanahian, baliabideetan eta abarretan Nafarroako Foru Komunitatearekin edo jatorrizko herrialdearekin duten loturagatik (25 puntu).

b) Proiektuaren alderdi berriztatzaileak, baita hartzaileen zenbatekoa eta profila ere (25 puntu).

c) Proiektua gauzatzeko beharrezkoa izatea atzerrian dauden nafar biltoki eta elkarteen arteko harremana eta lankidetza (25 puntu).

d) Proiektu berria aurreko urteetan eraginkortasunez eta bazkideen parte-hartze handiarekin garatutako proiektuen jarraipena izatea (25 puntu).

9.2.4. Jardueren proiektuetarako eta inbertsioetarako laguntzen gaineko xedapen komunak.

Entitate interesdun guztiek kontzeptu horietako bakoitzerako (jarduerak edo inbertsioak) aurkeztu eta Administrazioak onesten duen aurrekontuaren %100ekoa izanen da laguntzaren zenbatekoa, beste diru-sarrera eta laguntzen bidez estaltzen den zatia kenduta, betiere aurrekontuan diru-izendapen aski baldin badago eta proiektuak, zein bere baremoaren arabera, 50 puntu edo gehiago lortzen baldin baditu.

50 puntura iristen ez diren proiektuak ez dira inola ere finantzatuko.

50 puntura iristen diren proiektuentzako laguntza guztien zenbatekoa horretarako bideratutako diru-kopurua baino handiago baldin bada, laguntzaren zenbatekoa honela finkatuko da:

a) Gutxieneko mailan, 50 puntuz baloratzen diren proiektuen kasuan, onesten zaion gastu lagungarriaren %50ekoa izanen da diru-laguntza.

b) 50 puntutik gora, balorazio batzordeak proiektu jakin bati ematen dion puntu bakoitzeko (gehienez ere 100 puntu), %1 erantsiko zaio aurreko atalean ezarritako gutxieneko mailari.

Balorazio ekonomiko horren ondoriozko guztirako zenbatekoa ere aurrekontuetan dagoen diru-izendapena baino handiagoa bada, banaketa proportzionala edo hainbanaketa eginen da, baloraziotik eta portzentajearen aplikaziotik ateratako kopuruen arabera.

10. Ebazpena.

Aurkezten diren eskaerak baloratu eta gero, batzordeak Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunari proposamena eginen dio, foru agindu bidezko behin betiko ebazpena eman dezan, eskaerak aurkezteko edo, kasua bada, okerrak zuzentzeko epea amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

Epe hori bukatuta, interesdunek ulertuko dute eskaera ezetsi dela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Edonola ere, interesdunei eskaeren ebazpena jakinaraziko zaie, deialdiaren emaitza Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuz.

11. Kultur, kirol eta josteta jardueren proiektuen aldaketa.

Ematen den laguntza entitate onuradunak proposatutako jarduerak egin eta garatzeko erabiliko da. Salbuespen gisa, diru-laguntzaren onuradunak uko egiten ahalko dio onetsitako proiekturen bat egiteari, edo aldatzen ahalko du, aldaketaren ondoriozko exekuzio-aurrekontua hasieran aurreikusitakoa bezalakoa edo baxuagoa baldin bada. Kasu bietan, aurretik Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari (Protokolo Zerbitzua) jakinarazi beharko dio, eta horrekin batera, diru-laguntza jaso dezakeen beste proiektu bat proposatzen ahalko du. Betiere, proiektu bat beste batekin ordezteko edo hura funtsean aldatzeko, proposatzen den proiektu berriak hasierakoak baremazioan lortutakoaren adinako puntuazioa lortu beharko du eta, aldez aurretik, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren foru agindu bidezko baimen espresa beharko da.

Diruz laguntzen diren proiektuetan egiten diren aldaketak, azaldu bezala baimendu ez badira, ez dira aintzat hartuko laguntzen ordainketa egiten denean, eta hala badagokio, jaso beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa gutxituko da.

12. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo haren erakunde autonomoetako edozein organok, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek helburu beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Hala ere, emandako laguntzak, bakarrik edo beste diru-laguntza batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Halakoetan, diruz lagundutako jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuli eginen da eta berandutza korritua eskatuko da.

13. Gastuen justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

13.1-Gastu justifikatu finantzagarria.

Diru-laguntza ordaintzeari dagokionez, diruz lagundutako ekintza edo jarduerarako gastua justifikatutzat jotzeko, beharrezkoa izanen da 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, biak barne, egitea, horien ordainketa geroago egin badaiteke ere. Nolanahi ere, diru-laguntzaren ordainketa aurrerakinen bidez egiten ez bada, ordainketen egiaztagiriak aurkezteko mugaeguna 2012ko urtarrilaren 31 izanen da. Hortaz, egun horretatik aurrera justifikatzen diren ordainketei dagozkien gastuak ez dira diruz lagungarritzat hartuko.

Jarduera baten azkeneko kostua hasiera batean aurreikusitako baino txikiagoa baldin bada, horrek ez du ekarriko nahitaez ordaindu beharreko diru-laguntza gutxitxea, betiere diferentzia hori diruz lagundutako beste jarduera baten kostua handituz konpentsatzen bada.

Nolanahi ere, onuradunak aurkezten duen jarduera bakoitzaren aurrekontu partzialaren eta azkeneko kostuaren aldean ez da %15etik gorako aldaketarik onartuko (ez igoerarik, ezta beherapenik ere). Ehuneko horretatik gorako aldaketak ezin dira beste jarduera batzuekin konpentsatu eta, horrenbestez, ezin izanen dira diruz lagundu, salbu eta aldaketak deialdi honen 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz baimendu baldin badira.

13.2.-Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa, ahal delarik, zatika eginen da, urtean bi ordainketa eginez, onuradunak aurretik eskatuta. Lehenbiziko ordainketa 2011ko uztailaren 1etik aurrera eskatzen ahalko da, eta bigarrena 2012ko urtarrilaren 8a baino lehen eskatu beharko da.

13.2.1.-Diru-laguntzaren lehenengo zatiaren ordainketa.

Diru-laguntzaren lehenengo zatia kobratzeko, entitate onuradunak behar den ordainketa partziala egiteko eskaera aurkeztu beharko du, eskaeraren egunera arte egindako gastuei dagokiena. Gastu horien zenbatekoa ezin da onetsitako aurrekontuaren %70etik gorakoa izan. Eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko kontu bat. Kontu hori IV. ereduaren araberakoa izanen da. Bertan, jasotako diru-sarrerez gainera, epe horretan egindako gastuen zerrenda xehakatua agertuko da, eta gastu bakoitzari dagokionez, hartzekoduna, guztirako zenbatekoa (BEZarekin edo gabe, dagokiona) eta ordainketa eguna. Entitate onuradunak funtzionamendu eta finantza gastuei buruzko kontu bat aurkeztu beharko du, beste bat inbertsio gastuei buruzkoa, eta beste bat diruz laguntzen den kultur, kirol eta josteta jarduera bakoitzeko. Gastuaren justifikazio kontua paperean eta euskarri informatikoan aurkeztuko da.

b) Kontu horrekin batera, hantxe adierazitako gastuak justifikatzen dituzten fakturen edo balio bera duten bestelako frogagirien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, baita ordainketa benetan egin dela frogatzen duten agiriak ere.

c) Laguntza jasotzen duen entitateko idazkariaren ziurtagiria, lehendakariak ontzat emana, eta III. ereduaren araberakoa, non aitortu beharko baitu ordainketa eskaerari erantsitako dokumentazio guztia benetakoa dela.

d) Ordura arte egindako jarduketen gaineko memoria labur bat, diru-laguntzaren ordainketa eskaeran sartzen direnen gainekoa, alegia.

13.2.2.-Diru-laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa.

Diru-laguntzaren bigarren zatia (azkena) kobratzeko, 2012ko urtarrilaren 8a baino lehen, ordainketa partziala egiteko eskaera aurkeztu beharko da, urteko bigarren seihilekoan egindako gastuei dagokiena, eta horrekin batera, dokumentazio hau:

a) Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko kontu bat. Kontu hori IV. ereduaren araberakoa izanen da. Bertan, jasotako diru-sarrerez gainera, epe horretan egindako gastuen zerrenda xehakatua agertuko da, eta gastu bakoitzari dagokionez, hartzekoduna, guztirako zenbatekoa eta ordainketa eguna. Entitate onuradunak funtzionamendu eta finantza gastuei buruzko kontu bat aurkeztu beharko du, beste bat inbertsio gastuei buruzkoa, eta beste bat diruz laguntzen den kultur, kirol eta josteta jarduera bakoitzeko. Gastuaren justifikazio kontua paperean eta euskarri informatikoan aurkeztuko da.

b) Kontu horrekin batera, hantxe adierazitako gastuak justifikatzen dituzten fakturen edo balio bera duten bestelako frogagirien fotokopia konpultsatuak aurkeztuko dira, baita ordainketa benetan egin dela frogatzen duten agiriak ere, deusetan galarazi gabe 13.1 oinarrian xedatutakoa, aukera ematen baitu ordainagiriak 2012ko urtarrilaren 31ra arte aurkezteko. Azkeneko kasu horretan, diru-laguntzaren ordainketa 2012ko urtarrilaren 31ra arte atzeratuko da, edo behar diren ordainagiriak aurkezten diren arte, lehenago aurkeztuz gero.

c) Laguntza jasotzen duen entitateko idazkariaren ziurtagiria, lehendakariak ontzat emana, eta III. ereduaren araberakoa, non aitortu beharko baitu ordainketa eskaerari erantsitako dokumentazio guztia benetakoa dela.

d) Diru-laguntzaren bidez finantzatutako ekintzen edo jardueren azalpen memoria edo txosten zehatz bat, aurreikusitako helburuen betetze mailaren balorazioa ere jasoko duena.

13.3.-Ordainketa aurreratua.

Salbuespen gisa, onartzen den diru-laguntza aurrerakin gisa ordaintzen ahalko da, entitateak Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari hala eskatu eta horren beharra justifikatuz gero. Kasu horretan, diru-laguntzaren ordainketa aurreratua eginen da, lau zatitan:

-Esleitutako diru-laguntzaren %25eko aurrerakina laguntza emateko ebazpena sinatu ondoren ordainduko da, ordainketa partzialaren gaineko ebazpenaren bidez.

-Esleitutako diru-laguntzaren bigarren ordainketa, %25ekoa, ordainketa partzialaren gaineko ebazpenaren bidez eginen da, hori eskatu eta aurreko ordainketa justifikatu ondoren. Horretarako, eskaerarekin batera deialdi honetako 13. 2.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

-Esleitutako diru-laguntzaren hirugarren ordainketa, %25ekoa, ordainketa partzialaren gaineko ebazpenaren bidez eginen da, hori eskatu eta aurreko ordainketa justifikatu ondoren. Horretarako, eskaerarekin batera deialdi honetako 13. 2.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

-Esleitutako diru-laguntzaren azkeneko ordainketa, %25ekoa, ordainketa partzialaren gaineko ebazpenaren bidez, hori eskatu eta aurreko ordainketa justifikatu ondoren. Horretarako, eskaerarekin batera deialdi honetako 13. 2.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Entitate onuradunak 2012ko urtarrilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko ditu egindako azkeneko ordainketari dagozkion diru-sarreren, gastuen eta ordainketen egiaztagiriak. Horretarako, deialdi honen 13.2.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Nolanahi ere, baimendutako obligazioei aurre egiteko aurreikusita dauden funts likidoen egoeraren mende egonen da aurrerakinen ordainketa. Hortaz, aurrerakina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendu beharko du.

14. Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Diru-laguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Diruz lagundutako jardueraren publizitate eta hedatze lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Ildo horretan, Nafarroako biltokiek sustatzen dituzten eta foru agindu honen arabera emandako laguntzak jasotzen dituzten programetan, argitalpenetan, iragarkietan eta abarretan Nafarroako Gobernuak babestuta daudela adierazi beharko da, horretarako erakunde horren ikurra agerraraziz. Aipamen hori Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiaren oharrei jarraikiz eginen da.

c) Organo emaileak egiten ahal dituen egiaztapenak onartzea.

d) Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari.

e) Entitatearen ezaugarriak direla-eta eskatzen ahal zaizkion kontabilitate arloko baldintzak betetzea.

f) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

g) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

16. Aplikatzekoak diren arauak.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

17. Errekurtsoak.

Deialdiaren oinarrien kontra eta hura aplikatzeko egintzen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Entitatea eratu eta dagokion erregistro ofizialean inskribatu dela adierazteko eredua

.......................................... jauna/andrea naizen honek, ........................ zenbakiko NANaren jabe, ................................. ordezkatuz, adierazten dut entitatea legez eratuta eta dagokion Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoela, deialdia egin duen Administrazioaren esku dagoen dokumentazioan agertzen den moduan.

(Tokia, eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

Entitatea diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez dagoela adierazteko eredua

.......................................... jauna/andrea naizen honek, ................ zenbakiko NANaren jabe, ..................... ordezkatuz, adierazten dut entitatea ez dagoela diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako ezein debekutan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera.

(Tokia, eguna eta sinadura)

III. ERANSKINA

Ordaintzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa dela adierazteko eredua

.......................................... jauna/andrea naizen honek, ................ NANaren jabe, ..................... ordezkatuz, adierazten dut eskaera honetan aurkeztutako dokumentazio guztia egiazkoa dela, sartutako gastu guztien fakturen edo balio bera duten bestelako egiaztagirien jatorrizko agiriak dauzkadala, baita haien ordainketa benetan egin dela egiaztatzeko agiriak ere, eta horien kopia aurkezten dudala.

Era berean, informazio hori egiazkoa dela adieraztearen ondoriozko erantzukizuna nire gain hartzen dut, baita balizko faltsutasunaren ondoriozko kalte-galeren erantzukizuna ere.

(Tokia, eguna eta sinadura)

IV. ERANSKINA

Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzeko kontua

Diruz lagundutako ekintza:

(X batekin aukeratu)

[ ] Funtzionamendua eta finantza beharrak.

[ ] Inbertsioak

[ ] Kultur, kirol eta josteta jarduerak

* Kultur, kirol eta josteta jardueren kasuan, proiektuaren izena adierazi:

GASTUAK

DOK.

ZK.

HARTZEKODUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(adierazi BEZa finantzatu daitekeenetz)

ORDAINKETA

EGUNA

1

2

3

4

...

Kostua, guztira

DIRU-SARRERAK

JATORRIA

ZENBATEKOA

(adierazi BEZa finantzatu daitekeenetz)

1

2

...

Diru-sarrerak, guztira

V. ERANSKINA

BEZari lotutako jardueren gaineko erantzukizuneko aitorpenaren eredua

A) aukera

.......................................... jauna/andrea naizen honek, ................ NANaren jabe, ..................... ordezkatuz, aitortzen dut ordezkatzen dudan entitateak garatzen dituen jardueretatik bakar batean ere ez duela BEZaren subjektu pasibo gisa jarduten.

B) aukera

.......................................... jauna/andrea naizen honek, ................ NANaren jabe, ..................... ordezkatuz, aitortzen dut ordezkatzen dudan entitatea BEZaren subjektu pasiboa dela, eta zerga horri dagozkion aitorpenak aurkezten ditut, merkataritza jarduera hau garatzeagatik: ...

(Tokia, eguna eta sinadura)

VI. ERANSKINA

Laguntzaren eskabidearen eredua

Nafarroan egoitza duten beste herrialdeetako elkarteentzako 2011ko laguntza eskaera

1.-ENTITATE ESKATZAILEAREN IZENA/SOZIETATEAREN IZENA:

IFK:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Herrialdea:

Posta kodea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

2.-LEHENDAKARIA EDO LEGEZKO ORDEZKARIA (Izen-deiturak):

Kargua:

IFK:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Herrialdea:

Posta kodea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

3.-Erantsitako agiriak:

3.1. Orotariko agiriak:

[ ] Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, eraketa eta Erregistro Ofizialeko inskripzioa frogatzeko, deialdi honen I. eranskinean ageri den eredua erabiliz.

[ ] Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, entitatea, administratzaileak edo ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira. Deialdiaren II. eranskinean jasotako eredua erabiliko da.

[ ] Entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, entitateko lehendakariak ontzat emana, estatutuen arabera hautatutako Zuzendaritza Batzordearen osaera azaltzen duena, baita batzordearen eraketa eguna ere.

[ ] Entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, entitateko lehendakariak ontzat emana, bazkide aktibo eta kuota-ordaintzaileen izenen zerrenda eta ordaindutako kuotak azaltzen dituena.

[ ] Kasuan kasuko Zerga Ogasunaren indarreko ziurtagiria edo, bestela, lizitatzaileak zerga betebeharrak non dituen, hango administrazio publikoko organo eskudunarena, eskatzaileak bere zerga betebeharrak egunean dituela adierazten duena.

[ ] Gizarte Segurantzaren indarreko ziurtagiria, adierazteko elkartea Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta dagoela, langileak afiliatuta daudela edo afiliatu dituela eta alta eman diela, behar diren kotizazio agiriak aurkeztu dituela eta indarreko xedapenen arabera Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrrak egunean dituela (beren kargura langileak dituzten elkarteek soilik aurkeztu behar dute ziurtagiri hau).

[ ] Entitate interesdunak zerga betebeharrak non dituen, hango administrazio publikoko Zerga Ogasunaren edo organo eskudunaren indarreko ziurtagiria, eskatzailea balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzetik sabuetsita dagoela adierazten duena. Hori erabiliko da egiaztatu ahal izateko entitateak jasandako BEZa, gastuen egiaztagirietan aurkeztu duena, diruz lagungarria den, laguntzen deialdi honen ondorioetarako.

[ ] Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak sinatua, V. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazteko entitateak BEZari loturiko jarduerarik egiten ote duen eta kontzeptu horrengatik zerga aitorpenik aurkezten ote duen. Aurkezten badu, merkataritza jardueraren mota adieraziko da, halakorik badago (adibidez, ostalaritzako jarduera edo lokala errentan ematea).

3.2. Funtzionamendurako eta finantza beharretarako laguntzak. Eskatutako zenbatekoa:

Aurkeztutako dokumentazioa:

[ ] Funtzionamendu eta finantza gastu eta diru-sarreren urteko aurrekontu arrunta 2011. urterako.

3.3. Kultur, kirol eta josteta jardueretarako laguntza. Eskatutako zenbatekoa:

Aurkeztutako dokumentazioa:

[ ] Jardueren fitxak, deialdi honen VIII. eranskineko ereduaren araberakoak.

3.4. Egoitza erosi, berritu eta ekipamenduz janzteko laguntza. Eskatutako zenbatekoa:

Aurkeztutako dokumentazioa:

[ ] Jardueren fitxak, deialdi honen VII. eranskineko ereduaren araberakoak.

Aurreko guztia ikusirik, nire erantzukizupean aitortzen dut egiazkoak direla eskaera honetan dauden datu guztiak eta erantsitako agiri guztiak, eta eskatzen dut behar diren laguntzak eman diezazkidatela.

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.

(Sinadura)

VII. ERANSKINA

Inbertsio fitxaren eredua

Inbertsio zk.

Entitate sustatzailea

Entitatearen izena:

Inbertsioa

Inbertsioaren izena (obra, altzariak erostea, ekipamendu informatikoa...)

Azalpena eta justifikazioa

(adierazi inbertsioak beste laguntzaren bat jaso duen)

AURREKONTU

XEHAKATUA

(adierazi BEZak laguntzarik jaso dezakeenetz)

Diru-sarrerak:

Gastuak:

Data eta sinadura:

VIII. ERANSKINA

Jarduera fitxaren eredua

Jardueraren zk.

Entitate antolatzailea

Entitatearen izena:

Jarduera

Jardueraren izenburua

Jarduera noiz

Tokia

Programa

(edukia, azpiegiturak, etab.)

AURREKONTU

XEHAKATUA

(adierazi BEZak laguntzarik jaso dezakeenetz)

Diru-sarrerak:

Gastuak:

Data eta sinadura:

Iragarkiaren kodea: F1104681