59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1048/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"332/2010 Dekretua, Teresa Arenaza Sarasola idazkari judizial andreak emana.

Iruñean, 2010eko azaroaren 24an.

Aurrekariak:

Bakarra.-Banco Santander, S.Ak. sustatu duen prozesu monitorio honetan errekerimendua egin zaio Chioma Linda Agaobi zordunari, hogei eguneko epean 5.411,76 euro ordaintzeko hartzekodunari. Epaitegi honetan frogatu beharko du ordainketa hori, edo bertan agertu eta idazki labur batean alegatu zein arrazoi dituen bere ustez erreklamatzen zaion guztia edo zati bat zor ez izateko.

2010eko urriaren 15ean egin zen errekerimendua eta, geroztik, hogei egun iragan dira zordunak ordaindu edo kontra egin duela adierazi gabe.

Xedapen zatia:

Bukatutzat jotzen da Banco de Santander, S.A.k Chioma Linda Agaobiren aurka eskatutako prozesu monitorio hau, 5.411, 76 euro eta itundutako interesak erreklamatzeko.

Hartzekodunak idazkia aurkezten duenean betearazpena abiaraz dadila eskatzeko, postulazioaren betekizunak beterik, erabakiko da.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta organo judizial honi zuzendutako erregutze-errekurtsoa jar daiteke haren aurka. Errekurtsoa jartzeko, idazki bat aurkeztu beharko da organo honetan bost eguneko epean, ebazpenak zer arau-hauste egiten duen besterik ez aipatuta (PZLaren 454. bis 2 artikulua)".

Eta Chioma Lnida Agaobiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1103783