59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: Ur aprobetxamendu baten amaierari buruzko espedientea.

Eskatzailea: Administrazioa.

I.F.Z. zenbakia: Q 3317001J.

Helbidea: Espainia plaza, 2-33071-Oviedo (Asturias).

Kontzesioaren titularra: Ciener, S.A.

Ibai edo errekaren izena: Urumea ibaia.

Amaitu beharreko emaria: 8.000 l/s.

Udalerria eta probintzia: Errenteria (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa).

Xedea: energia hidroelektrikoa. Arranbide II jauzia.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Kantauri aldeko Ur Konfederazioak espedientea ireki du ur aprobetxamendu honen eskubidea amaitzeko: Errenteriako (Gipuzkoa) eta Aranoko (Nafarroa) udal mugapeetan, Urumea ibaitik ura hartzeko aprobetxamendua, 8000 l/s-ko aprobetxamendua, energia elektrikoa ekoiztekoa (Arranbide II jauzia), Ciener, S.A.ren alde emana. Ustiapenaren eten iraunkorra izan da hiru urtez jarraian, titularrari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Errenteriako eta Aranoko udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 - Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2011ko martxoaren 8an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Luis Gil García.

Iragarkiaren kodea: E1104328