59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Gamesa Energía, S.A.U.ri baimena ematen diona autonomia erkidegoen arteko SET I+D El Boyal-Magallón izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako Zaragoza eta Nafarroako probintzietan, eta, zehazki, haren erabilera
publikoa deklaratzen duena

Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloan eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan espedientea ireki da, Gamesa Energía, S.A.U.k, helbidea Zaragozan, Albareda kaleko 1-B zenbakian duenak, aipatutako instalaziorako administrazio baimena eta, zehazki, erabilera publikoaren deklarazioa eskatu baititu.

Gamesa Energía, S.A.U.ren eskaera hori jendaurrean jarri da, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

2010eko urtarrilaren 27an proiektuaren kopia bana igorri zitzaien Mallengo Udalari, Aragoiko Ubide Inperialaren Mallengo eta Novillasko Ureztatzaileen Elkarteari, Lodosako Ubidearen Erabiltzaileen Elkarte Orokorrari eta Iberdrola, S.A.ri, haien kargupeko ondasun eta eskubideen gaineko txostenak eskatuz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; 2010eko martxoaren 11n berriz egin zen eskaera; ez zen txostenik jaso, eta beraz aldekoak direla irizten zaio, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

2010eko otsailaren 9an, Borjako Udalari ere proiektuaren kopia igorri zitzaion, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta udal horrek aldeko txostena eman zuen, baldintza tekniko batzuekin. Txosten hori Gamesa Energía, S.A.U.ri igorrita, enpresak erantzun zuen ados zegoela azaldutako baldintzekin.

Cortesko Udalari ere proiektuaren kopia igorri zitzaion, 2010eko otsailaren 16an, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta udal horrek aldeko txostena eman zuen, baldintza tekniko batzuekin. Txosten hori Gamesa Energía, S.A.U.ri igorrita, enpresak erantzun zuen ados zegoela azaldutako baldintzekin.

Era berean, proiektuaren kopia bana igorri eta txostena eskatu zitzaien Red Eléctrica, S.A.ri, Avasa Abertis enpresari, eta Enagas, S.A.ri, haien kargupeko ondasun eta eskubideei buruz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz; baldintza teknikoak biltzen zituzten txostenak jaso ziren. Txosten hori Gamesa Energía, S.A.U.ri igorrita, enpresak erantzun zuen ados zegoela azaldutako baldintzekin.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari ere proiektuaren kopia igorri eta txostena eskatu zitzaion, haren kargupeko ondasun eta eskubideei buruz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz; baldintza teknikoak biltzen zituen txostena jaso zen. Txosten hori Gamesa Energía, S.A.U.ri igorrita, enpresak erantzun zuen ados zegoela azaldutako baldintzekin.

2010eko urtarrilaren 25ean, azkenik, Instituto Aragonés de Gestión Ambiental, INAGAri eta Aragoiko Diputazio Nagusiko Ingurumen Departamentuari igorri zitzaien proiektuaren kopia bana, baita txostena eskatu ere, haien kargupeko ondasun eta eskubideei buruz, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz; baldintza teknikoak biltzen zituzten txostenak jaso ziren. Txosten horiek Gamesa Energía, S.A.U.ri igorrita, enpresak erantzun zuen ados zegoela azaldutako baldintzekin.

Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energia Arloak eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak aldeko txostenak eman dituzte.

Energiaren Batzorde Nazionalaren Administrazio Kontseiluak 2010eko abenduaren 1ean egindako bilkuran aldeko txostena eman zuen.

Klima Aldaketarako Estatu-idazkaritzak 2009ko martxoaren 12an Ebazpena eman du, Set I+D El Boyal-Magallón linea elektrikoaren proiektua, Malléngo eta Borjako udal mugapeetan (Zaragoza) eta Cortesko udal mugapean (Nafarroan), Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe ez jartzeko erabakia hartzen duena.

2010eko irailaren 22an, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak 0572/2010 Ebazpena eman du, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena "I+D Boyal" 66/30 kV-eko banaketarako transformazio azpiestazioaren proiekturako, Cortesko udal mugapean, 92. poligonoko 194. lurzatian, Valdenavarro alderdian. Proiektuaren sustatzailea Gamesa Energía, S.A. da.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritako arauzko tramiteak bete direlakoan.

Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusi honek ebatzi du:

1. Gamesa Energía, S.A.U.ri baimena ematea autonomia erkidegoen arteko SET I+D El Boyal-Magallón izeneko 30 kV-eko linea elektrikorako, Zaragoza eta Nafarroako probintzietan; haren ezaugarri nagusiak ondotik zehazten dira. 30/66 kV-eko "I+D Boyal" banaketarako transformazio azpiestazioaz, berriz, ez da erabakirik hartu.

. Aireko eta lur azpiko linea, 30 kV-koa:

-Jatorria: I+D El Boyal parke eolikoaren ebakitze zentroa izanen dena (Borjako udal mugapea, Zaragoza).

-Amaiera: Bertan dagoen aireko goi tentsioko linea, 66 kV-ekoa, Magallón 4 - Tutera izenekoa.

-Luzera, 5,71 km, horietatik 4,68 Aragoiko Autonomia Erkidegoan barna (3,336 km lur azpitik eta 1,346 km airetik), eta 1,03 km Nafarroako Autonomia Erkidegoan (15 m lur azpitik, 976 m erdi tentsioko aireko linean, eta 48 m goi tentsioko aireko linean).

-Tentsioa: 30 kV eta 60 kV.

-Frekuentzia: 50 Hz.

-Zirkuitu kopurua: 1 trifasikoa.

-Eroaleak: hiru.

-Lurreko kableen kopurua: bat.

-Euskarriak: euskarri metalikoak erabiliko dira, saretazko dorre metalikoekin eginak, exekuzio proiektuan zehaztu bezala.

Instalazioaren xedea da "I+D Boyal" parke eolikoan sortzen den energia ateratzea, eta horretarako zenbait instalazio eraikitzea proiektatu da, "I+D Boyal" parke eolikoaren ebakitze zentroa izanen dena -beste proiektu baten xede- eta bertan dagoen "Tutera-Magallón 4" banaketa linea lotzeko.

Baimen hau ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere.

2. Baimentzen den instalazioaren erabilera publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzkoa azaroaren 27ko 54/1997 Legearen IX. tituluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioak izateko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Energiaren Estatu-idazkariari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat.

Madrilen, 2010eko abenduaren 21ean.-Zuzendari nagusia, Antonio Hernández García.

Iragarkiaren kodea: E1103214