59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren aKontu Orokorra 2011ko ekitaldirako

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren Kontuen Batzordeak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoaren 2011ko ekitaldiko kontu orokorraren aldeko txostena ematea erabaki zuen 2011ko martxoaren 23an egin bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, kontu orokorra, Kontuen Batzorde Bereziaren txostenarekin batera, jendaurrean egonen da Partzuergoaren egoitzan (Barañaingo etorbidea, 22, Iruña), 15 egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Iruñean, 2011ko martxoaren 24an.-Partzuergoko burua, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: L1104989