59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Lau urte iraganik eta hura izanik Orbaizetako Bake Epaitegi honetako bake epaile ordezko izateko epea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak dioenarekin bat, kargu huts hori iragartzen da eta hamabortz egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak zehazten dituen legezko baldintzak betetzen dituzten guztiek horrela eska dezaten Orbaizetako Udalean, bulego orduetan. Ohartarazten da izendapena Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eginen duela, Udalak, osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz hautatzen dituenen artean. Bertzalde, ez da inolako trabarik gaur egun kargu horietan daudenak berriz ere hautatzeko, eta inork eskatzen ez badu, Udalak, osoko bilkuran, nahi dituenak hautatuko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orbaizetan, 2011ko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Jesús María Eginoa Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1104175