59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

2011ko lan-egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2010eko abenduaren 31ko ebazpenaren bidez onetsi ziren Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileen 2011ko lan egutegiak, oinarrian izanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2011ko lan egutegia onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 20an eman 782/2010 Foru Agindua. Hartara, ondotik ematen diren egun hauetan itxirik egonen dira udal bulegoak, jaiegunak izanen baitira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 22a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 23, 24, 25 eta 26a: herriko bestak.

Irailaren 29a: San Migel - herrian jai.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2011ko lan-egutegian.

Abuztuaren 22an, astelehenarekin, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira. (Egun baliogabea deklaratua ez bada ere).

Baliogabeak izanen dira, 2011n epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2010eko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1104151