59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2011ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

6/1990 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan aurreikusitakoa betez, Los Arcosko Udalak, 2011ko martxoaren 3ko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen aho batez:

-Hasiera batez onestea 2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, baita 2011ko plantilla organikoa ere.

-Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabortz egun balioduneko epean.

-Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Los Arcosen, 2011ko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1104160