59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2011ko aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik

2011ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, otsailaren 21ean, 2011ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, Udalak behin betikoz onetsirik gelditu da 2011ko ekitaldirako aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako foru legean xedatutakoari jarraikiz, kapituluka laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 242.500 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 90.000 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.050 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 433.435 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 5.000 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta kapital gastuak finantzatzeko bestelako diru-sarrerak: 45.011,76 euro.

Diru-sarrerak, Guztira: 824.996,76 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 201.650 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 96.595 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 150 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 378.170 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 148.431,76 euro.

Gastuak, Guztira: 824.996,76 euro.

Larraunen, 2011ko martxoaren 18an.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1105109