59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Ordenantza fiskaleko tasen aldaketa. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2010eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea zenbait ordenantza fiskalen tarifen eranskina aldatzea; hain zuzen, Kanpatze kolektiboaren lizentzia eskuratzeko tasa arautzen duen 9. ordenantza fiskalarena, eta Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituen 11. ordenantza fiskalarena.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26an, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Tarifen eranskina

-9. ordenantza fiskala, Kanpatze kolektiboaren lizentzia eskuratzeko tasa arautzen duena:

Tasa, 1,25 euro egunean, lagun bakoitzeko.

-11. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena:

Antolamendurako plan partzial edo bereziak edo Udal Planen aldaketak tramitatzeko tasa: 900 euro.

Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzeko tasa: 900 euro.

Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzeko tasa: 800 euro.

Burgin, 2011ko martxoaren 3an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L1104081