59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Urbanizazio lanak Biurrunen

Udal honek, 2010eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

"Seigarrena.-Urbanizazio lanak Biurrungo BS 1 sektore urbanizagarrian eta BUE 1, BUE 2 eta BUE 3 exekuzio unitateetan.

Aho batez erabaki dute:

1) BUE 1, BUE 2 eta BUE 3 exekuzio unitateetako eta BS 1 sektore urbanizagarriko jabeei jakinaraztea exekutatu gabe geratzen direla Iruñerriko Mankomunitateak Biurrungo ur biltegia handitzeko egin beharreko lanak, eta obra horiek jabeek finantzatu beharko dituztela proportzionalki, gaur egun ez badakigu ere kostua zenbatekoa izanen duten.

2) Onestea Biurrungo BS 1 sektore urbanizagarriko urbanizazio lanak amaitzeko beharrezkoak izan diren obren zerrenda, 43.996,89 euroko kostua izan dutenak, hornidura zerbitzuak ematen dituzten enpresek jaso ditzaten. Obra horien gastuak, HKEren 128.4 artikuluaren arabera, Biurrungo BS 1 sektoreko lurzatien jabeei egotzi ahal zaizkie.

ENPRESA

ZENBATEKOA (eurotan)

Hodiratze lanak

Biurrun-Olcoz aldi baterako enpresen batasuna (Aldesa)

7.068,60

Hodiratze lanak

Biurrun-Olcoz aldi baterako enpresen batasuna (Aldesa)

4.528,50

Argiteria publikoa

Telman, S.L.

2.599,98

Argiteria publikoa

Telman, S.L.

5.630,36

Argindar hornidura

Telman, S.L.

871,86

Argindar hornidura

Telman, S.L.

6.600,00

Lorategia amaitzeko lanak

Jardinería Valdizarbe, S.L.

16.697,59

GUZTIRA

43.996,89

Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Jakinarazten dizugu, jakin dezazun eta ondorioak.

Biurrun-Olkotzen, 2011ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Jesús I. Astrain.-Idazkaria, Miguel A. Albisu.

Iragarkiaren kodea: L1104100