59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

A.A.18 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arasko alkateak, 2011ko martxoaren 10eko 032/2011 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Arasko A.A.18ko xehetasun azterlana (5. poligonoko 182 eta 183. lurzatiak, Ángel Luis eta María del Mar Sáenz Jubera anai-arrebek eta Javier Villares Ariznavarret jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arasen, 2011ko martxoaren 10ean.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1104554