59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2011ko martxoaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean Eulzko AA-9ari dagokionez Antonio Arbizu Suberviolak sustatu duen aldaketa xehakatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 63. artikuluak hartara igortzen baitu, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Allinen, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1104172