59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa ordenantzan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2011ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Amillaon, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1104171