59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2011ko martxoaren 7ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorreko aldaketa xehakatuetako aldaketa puntuala, Cárnicas Mirotz, S.L.k aurkeztua. Helburua da egungo erakinak handitu ahal izatea, eraikin sendotuen azalera eraikiaren %15eraino, gehienez ere, edo fitxan ezarritako eraikigarritasun osoa bete arte. Cárnicas Mirotz, S.L.k sustaturiko azalera handitu horrek formari buruzko gainerako baldintzak bete beharko ditu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aguilar Kodesen, 2011ko martxoaren 7an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1104574