59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

173/2011 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua eman eta Ingurumen eraginaren adierazpena egiten duena Los Arcosko udal mugapean ibilgailuen esekidurak fabrikatzeko instalazio baterako. Titularra KYB Advanced Manufacturing Spain S.A. da.

Espediente mota: Ingurumen baimen integratua.

Espedientearen kodea: 150/10.

Aplikatu beharreko araua: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.

Eranskina eta epigrafea: 2B-2.6.

Instalazioa: ibilgailuen esekiduren fabrikazioa.

Titularra: KYB Advanced Manufacturing Spain, S.A.

Zentroaren zenbakia: 3102909000.

Kokalekua: Tierra Estella industrialdea, 3.6 lurzatia (5. pol., 493. lurzatia).

UTM koordenatuak (Huso 30N, Datum ED50): X = 568.112; Y = 4.711.563.

Udalerria: Los Arcos.

Eskaeraren data: 2010/4/6.

Instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 2.6 epigrafean dago jasota, "Prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez, metalen eta material plastikoen gainazalen tratamendurako instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeta edo linea osoen bolumena 30 m³-tik gorakoa denean" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago eta nahitaezkoa du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Halaber, instalazio hori Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 2.6 epigrafean sarturik dago, "Prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez, metalen eta material plastikoen gainazalen tratamendurako instalazioak, tratamendurako erabiltzen diren kubeta edo linea osoen bolumena 30 m³-tik gorakoa denean" izenekoan; eta Proiektuen ingurumen eragina ebaluatzeari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. multzoko e.1) idatz-zatian ere bai.

Instalazio hori ibilgailuen motelgailuen egungo pintatze instalazioaren zabalkuntza gisa ezarriko da, jarduera sailkatuak baimentzeko araubidearen mende. Haren jarduera proiektua KAMS enpresak sustatu zuen, eta aldeko txostena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 3an emandako 78/2009 Ebazpenaren bidez. Zabalkuntza horren bidez, ibilgailuen esekidurak fabrikatzeko ekoizpen prozesu osoa garatuko da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduan (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) ezarritakoarekin bat tramitatu da espedientea, eta prozeduran sartu dira urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusi ziren ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak.

Industria establezimendua ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Dekretu horrek istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen, gai arriskugarriak tarteko diren kasuetarako.

Egin den tramitazio administratiboaren laburpena ebazpen honen V. eranskinean dago. VI. eranskinean titularrak entzunaldi tramitean aurkeztu dituen alegazioei emandako erantzuna ageri da. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den denboran.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendariari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Ingurumen baimen integratua ematea Los Arcosko udal mugapean dagoen ibilgailuen esekidurak fabrikatzeko instalazio berri baterako. Titularra KYB Advanced Manufacturing Spain, S.A. da.

Bigarrena.-Instalazio hori berritik ezartzeko proiektuari dagokion Ingurumen eraginaren adierazpena egitea. Proiektua bideragarritzat jotzen da ingurumenaren aldetik.

Hirugarrena.-Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 150/10 espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz egin beharko da; betiere, ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.

Laugarrena.-Ingurumen baimen integratu honek zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 30. artikuluko administrazio prozedurarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Bosgarrena.-Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.

Seigarrena.-Instalazioa hondakin arriskugarrien ekoizleen erregistroan inskribatzea 15P01029090002020 erregistro zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarrien sorreran egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatutako III. eranskin horretan sartzeko.

Zazpigarrena.-Instalazioa hondakinen barne kudeatzaileen erregistroan inskribatzea 15G010290090002010 erregistro zenbakiarekin. Kudeatzen ahalko dituen hondakinak Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen barneko kudeaketan egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, lehen aipatutako IV. eranskinean sartzeko.

Zortzigarrena.-Instalazioa irekitzeko derrigorrezko baimena eskatu beharko du titularrak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita ebazpen honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoaren arabera ere. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Bederatzigarrena.-Instalazio berriak irekitzeko lizentzia eskuratu bezain laster, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ibilgailuen esekiduren egungo pintatze instalazioari (haren titularra KAMS da) emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe utziko dira; betiere, ebazpen honetan espresuki haiei buruz egindako adierazpena badago.

Hamargarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hamaikagarrena.-Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hamabigarrena.-Ebazpen hau jakinaraztea KYB Advanced Manufacturing Spain, S.A.ri, Los Arcosko Udalari, NILSAri, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 1ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas, 9, behea; Iruña), Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1102624