59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

55/2011 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lodosako "La Milagrosa" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

José Antonio Osés Solchaga jaunak eskaturik, "Fundación Diocesana Navarra para la Educación" ordezkatuz, Lodosako "La Milagrosa" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren entitate sustatzailea baita, ireki den espedientea ikusirik.

Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak eta Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalak egin dituzten aldeko txostenetan adierazi dute ikastetxe horrek ireki eta jarduteko baimena emateko martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituela. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Foru dekretu horren 28. artikulua ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Lodosako "La Milagrosa" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2011-2012 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

-Ikastetxearen kodea: 31013835.

-Titularra: Fundación Diocesana Navarra para la Educación.

-Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

-Berariazko izena: La Milagrosa.

-Helbidea: Nafarroa etorbidea, 5.

-Herria: Lodosa.

-Udalerria: Lodosa.

-Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 1-3 adin tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.

-Osaera juridikoa: unitate bat 1-2 adin tartearentzat, gehienez 12 ikasle, eta unitate bat 2-3 adin tartearentzat, gehienez 16 ikasle. Hala, ikastetxeak 28 ikaspostutarako ahalmena izanen du.

3. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Foru dekretu horren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko titularra eta sustatzailea denari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2011ko otsailaren 22an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1103543