59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

107/2011 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, martxoaren 3ko 71/2011 Ebazpenaren eranskinetako zenbait puntu aldatzen dituena. Ebazpen horren bidez, 2011ko udan lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleak ingelesez murgiltzeko ikastaroen deialdia onetsi zen.

Martxoaren 3ko 71/2011 Ebazpenaren bidez, 2011ko udan lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleak ingelesez murgiltzeko ikastaroen deialdia egin zen.

Ebazpen horren eranskinetan zenbait akats daudela ikusi da, eta zuzendu beharra dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 3. eranskina aldatzen da, puntu hau erantsi baitzaio:

"5.5. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek aldi berean eguneko ikastaroaren eta Irunberriko barnetegiko ikastaroaren esleipena hartzen badute, haietako bati uko egin beharko diote."

2. Eskaerak aurkezteko beste epe bat ematen da, martxoaren 1eko 71/2011 Ebazpenean ezarritako epea 5 egun naturalean luzatzen duena, eskaerak aurkezteko.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 18an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1105104