59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

107/2011 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, hornidura digitala eskuratuz Nafarroako sare itunduko ikastetxeetan IKTak curriculumean sartzeko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Ebazpen honen helburua da diru-laguntzak emateko arauak ezarriko dituen deialdia onestea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Hornidura digitala eskuratuz Nafarroako sare itunduko ikastetxeetan IKTak curriculumean sartzeko diru-laguntzen deialdia onestea. Deialdi hori ebazpen honen eranskinean txertatu da.

2. 315.000 euroko (BEZa barne) gehieneko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Saren itunduko LHko 6. kurtsorako arbel digitalak" izeneko 410001-41820-7811-325102 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40000304).

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Atarian argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitara eman edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpena eta aplikazio egintzak igortzea Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza delegatura, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalera, Erosketa Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2011ko martxoaren 11an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. ERANSKINA

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA, TRESNERIA INFORMATIKOZ HORNITZEKO NAFARROAKO SARE ITUNDUKO IKASTETXEETAKO LEHEN HEZKUNTZAKO 6. KURTSOKO GELA ARRUNTAK

OINARRIAK

Lehena.-Helburua.

Deialdi honen helburua da diru-laguntza ematea tresneria informatikoz hornitzeko Nafarroako sare itunduko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gela arruntak, hezkuntza maila horretako ikasle eta irakasleen IKTak curriculumean sar daitezen laguntzeko.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 315.000 euro izanen da, BEZa barne.

Bigarrena.-Onuradunak.

Diru-laguntzaren onuradun izanen dira, 2011-2012 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko ikasleak dituzten Nafarroako sare itunduko ikastetxe guztiak.

Aurreko ikasturtearekin alderaturik ikastetxeek 5. eta 6. kurtsoak bateratu edo murriztu badituzte, horren ondorioz atera diren gelen araberako tresneria informatikoa emanen zaie.

Hirugarrena.-Eskaerak.

Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) aurkeztuko dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrez ikusitako bideetako edozein erabiliz, gehienez 25 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuko Erosketa Bulegoari zuzenduko zaizkio.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak ikastetxearen titularrak eginen ditu, II. eranskinaren arabera.

Eskaerekin batera erosi nahi den materialaren aurrekontua aurkeztuko da eta eskainitako horniduren ezaugarriak dokumentatuko dira katalogoen, txosten teknikoen edo bidezkoak jotzen diren bestelakoen bitartez.

Eskatzen diren baldintzetako bat betetzen ez bada, jakinarazten den egunetik hasita hamar eguneko epean konpondu beharko dira huts horiek.

Laugarrena.-Ematea.

Deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten eskaerak diru-laguntzaren onuradun izanen dira.

Diru-laguntza eman edo ukatuko da Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bitartez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurrez ikusitakoaren arabera.

Bosgarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

5.1.-Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gelak dituzten Nafarroako sare itunduko ikastetxeak, ondoko loteez osatutako material informatikoa erosten badute:

-Arbel digital elkarreragile bat, dagokion proiektagailuarekin (edo antzeko sistemarekin) eta bozgorailuekin.

-PC bat gelan, irakaslearentzat.

-Dokumentuen irakurgailu digital bat.

5.2.-Egindako gastu osoa diruz lagunduko du Departamentuak. Gastua faktura bidez justifikatuko da, 3.500 euro gehienez, BEZa barne, lote (gela) oso bakoitzeko. Baldin eta eskaera guztiei erantzuteko aski krediturik ez badago, banaketa eginen da: lote (gela) bakoitzeko jaso beharreko zenbateko osoa zati gela kopurua.

5.3.-Gelak sarera konektatzeko ekipamendua ez da diru-laguntza honen xede.

Seigarrena.-Ordainketa.

6.1.-Diru-laguntzak ordainduko dira egindako gastu osoa justifikatu ondoren. Horretarako, behar diren fakturak eta bankuen abonu-ziurtagiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak) aurkeztu beharko dira. Faktura horien datak deialdi hau argitaratu ondokoak izanen dira.

Fakturak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) aurkeztuko dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrez ikusitako bideetako edozein erabiliz. Aurkezteko epea 2011ko ekainaren 30ean bukatuko da.

6.2.-Baldin eta onuradunak bere hornitzailearekin ordainketa partzial geroratua (2011ko ekainaren 30 baino geroagokoa izanen ez dena) adosten badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

-Eskatzaileak sinatutako aitorpena, ordainketa epeak eta ordainketen zenbatekoak adierazten dituena.

-Aukeran, edo deialdi honetako erosketaren zenbateko osoaren proformako faktura edo jatorrizko faktura nahiz konpultsatua, ordura arte ordaindutakoaren ziurtagiria erantsirik.

2011ko irailaren 8 baino lehen frogatu beharko da diru-laguntzako ordainketa osoa egin dela, dagozkion fakturak eta horiek ordaindu izanaren ziurtagiria Hezkuntzako Erregistroan aurkeztuz.

Zazpigarrena.-Jabetza intelektuala

Diru-laguntza jasotzen duen ikastetxeak deialdi honen barnean landu dituen materialak Hezkuntza Departamentuaren eskura jarriko ditu, eta Hezkuntza Departamentuak material horiek erabiltzen ahalko ditu, betiere egilea nor izan den aipatuta.

Zortzigarrena.-Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartzen duen ikastetxeak konpromiso hauek hartuko ditu:

8.1.-Sarerako konexioa izatea, Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gela arrunt bakoitzean edo, hala badagokio, Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko ikasleren bat duen gela bateratuan.

8.2.-Lote bakoitza osatzen duten tresnen deskribapena, marka eta modeloa. 3.2 klausulan adierazitakoen artekoak izan beharko dute.

8.3.-Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoan, dagokien gela arruntetan, azaldutako hornidura instalatzea, eta gela horietako ikasle guztiekin IKTak curriculumean integratzea dakarten esperientzia didaktikoak garatzea eta gauzatzea.

8.4.-Ekipoak 2011ko ekainaren 1a baino lehen instalatzea eta funtzionamenduan jartzea.

8.5.-Erraztasunak ematea inplikatutako irakasleek parte har dezaten azaldutako IKTko hornidura didaktikarako erabiltzen eta baliatzen.

8.6.-Deialdi honen bidez ematen den tresneria babesteko neurriak izatea edo hartzea.

8.7.-Ikastetxean baliabide horien inbentarioa egitea eta zehaztea zer erabilera izanen duten, deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat. Diru-laguntza honen bidez erositako hornidura kontrolatzen eta ikuskatzen ahalko du departamentuak.

8.8.-Esperientziaren garapenari buruzko urteko txosten bat egitea, eta dagokion eskualdeko ILZn aurkeztea, paperean edo euskarri informatikoan, 2012ko ekainaren 15a baino lehen.

8.9.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako guztiak.

Bederatzigarrena.-Diru-laguntzaren xedea ez betetzea.

Diru-laguntzaren xedea edo oinarri hauetan aurrez ikusitako edozein betebehar betetzen ez bada, edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurrez ikusitako beste edozein kasu gertatzen bada, jasotako kantitateak itzuliko dira, galarazi gabe bidezkoak diren zehapenak jartzea.

Hamargarrena.-Diru-laguntzaren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Diru-laguntza bateragarria da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, nazionalek zein nazioartekoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin.

Hamaikagarrena.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi hau emateko eta ordaintzeko ebazpenak Nafarroako Atariko Zerbitzuen Katalogoan argitaratu beharko dira.

II. ERANSKINA

Eskaera eredua: "Diru-laguntza deialdia, tresneria informatikoz hornitzeko Nafarroako sare itunduko ikastetxeetako
Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gela arruntak"

1. Ikastetxearen identifikazioa:

Izena:

Helbidea:

Herria:

Posta elektronikoa:

PK.:

Telefonoa:

Titularra

2. Proiektuaren identifikazioa:

Hornidura instalatu behar den 6. kurtsoko gela arruntetan ba al da sarerako konexiorik?

EZ

BAI

Sareko ahoa (kablea)

WIFI

6. kurtsoko ikasle kopurua 2011-2012 ikasturtean

G

H

Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gela arrunten kopurua 2011-2012 ikasturtean

Irakasle parte-hartzaileen kopurua

G E

Kastetxearen izenean, "Diru-laguntza deialdia, tresneria informatikoz hornitzeko Nafarroako sare itunduko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. kurtsoko gela arruntak" deialdian parte hartzea eskatzen dut.

.........................., ......... de .................................. de 2011.

(Ikastetxearen zigilua)

Honen izenean: Titularra

Stua.: .........................................................

OBREN ETA MANTENTZE-LANEN ZERBITZUKO ZUZENDARI JN.

Iragarkiaren kodea: F1105018