59. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

74/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Eduardo Palacios Gil jauna Toki Administrazioko Departamentuko Toki Azpiegituren Zerbitzuko Plangintza eta Azterlan Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2011ko otsailaren 11n aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Eduardo Palacios Gil jauna Toki Administrazioko Departamentuko Toki Azpiegituren Zerbitzuko Plangintza eta Azterlan Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko otsailaren 22an.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1103532