57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

71/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, kirol klubek eta kirol klub filialek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2011. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuaren helburuetako batzuk hauek dira: kirol jarduera hedatzea eta Nafarroaren irudia sustatzea Nafarroako Erresuma markaren bitartez. Hori lortzeko, lankidetza ekonomikorako formulak bilatu behar dira, goi lehiaketako klubek Komunitatean oinarrizko kirolaren sustapenean eta bere duintze prozesuan egiten duten lan garrantzitsuaren aintzatespena eta elkarlana nabarmentzeko. Horrek biztanlegoaren sektore guztiak gorputz ariketara eta kirolera hurbiltzea errazten du.

Eremu horretan, administrazioak Foru Komunitateko modalitate jakin bateko maila goreneko kirol klubak aintzatesteak eta laguntza ofiziala emateak oinarrizko kirola egiteko estimulua sortzen du, eta hori kirolean lortu beharreko helburua da. Halaber, horrek agerian uzten du modalitateko maila goreneko kirol klubak Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen duen laguntza instituzionala. Biztanlegoaren zati handi bat klubarekin identifikatua sentitzen da eta Nafarroa Espainian eta nazioartean sustatzen laguntzen du.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen helburua kirola arautu, antolatu, sustatu eta koordinatzea da, Konstituzioaren eta gainerako antolamendu juridikoaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion eskumenen eremuan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren bizkar emandako diru-laguntza guztiak, Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen direnak, arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Espainiako, autonomia erkidegoen arteko edo nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, goi mailakoetan edo apalagoetan parte-hartzeko kirol klubek izanen dituzten laguntzak argitu eta finkatzeko asmoz, egoki da deialdi bat onestea, Kirolari buruzko Foru Legearen araberakoa, klubendako laguntza eta diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzeko.

Gobernuak 2010eko urriaren 29an hartutako Erabakiaren bidez onespena eman zitzaion deialdi honetako laguntza eskaerak banakako ebaluazioaren bidez tramitatzeari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kirol klubek eta kirol klub filialek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen 2011. urteko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Diru-laguntzen deialdi honetan aurkezten diren eskaerak baloratzeko baremoa eta irizpideak onestea. Foru agindu honen 2. eranskinean ageri dira.

3. Deialdi hau aurrera eramateko, 2.381.000 (bi milioi eta hirurehun eta laurogeita bat mila) euroko gastua baimentzea. Diru hori ordainduko da Nafarroako 2011ko Aurrekontu Orokorretan "Kirol entitateak, hitzarmenak eta laguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336109 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Kirol Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirolaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako Kirolaren Institutuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Kirol klubentzako eta kirol klub filialentzako diru-laguntzen
deialdiaren oinarri arautzaileak, 2010-2011 denboraldian Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko

1. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako kirol klubei eta kirol klub filialei 2011rako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko, edo kirol denboraldiak 2010eko iraila/urrian hasi eta 2011ko maiaitza/ekainean bukatuko dituztenei, betiere ere eranskin honetan ezarten diren betebeharrak betetzen badituzte.

Laguntzak onura publikokoak dira, Nafarroako bizilagunen kirol jarduera sustatzen eta zabaltzen laguntzen dutelako.

Diru-laguntzak banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko dira, eta kirol klubetako talde eta kirolariek Espainiako eta nazioarteko kirol federazioen egutegi ofizialetan dauden lehiaketetan eta Nafarroako Kirol Institutuko Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen bestelakoetan parte hartzetik datozen gastuak hein batean ordaintzen laguntzeko izanen dira.

2. Onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Nafarroako irabazi asmorik gabeko kirol klubek eta kirol klub filialek, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuek, jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta 2011n Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen badute edo beren kirol denboraldiak 2010eko iraila/urrian hasi eta 2011ko maiatza/ekainean bukatzen badituzte, eta kasuan kasuko Nafarroako kirol federazioei atxikita badaude.

Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa eta "Nafarroako Erresuma. Lur Anitza" marka sustatzeko 2011n Nafarroako Gobernuarekin kirol babesgorako kontratuak itunduta dituzten klubetako taldeak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.

2.2. Bakarka egiten diren kiroletan, bakarkako kirolari horiek ere laguntza jasotzen ahal dute, baina klubaren bidez betiere. Kirolari horien lizentzia Nafarroako federazioaren bidez lortu beharko da eta, hala balegokio, Espainiako Federazioak Nafarroan duen ordezkaritzaren bidez.

Nafarroan kirol federaziorik ez badago, kirolariek Espainiako Federazioarekin tramitatuko dute lizentzia, kluben bidez. Klub horiek Espainiako Federazioari atxikita egonen dira.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Deialdi honetan 2011rako aurrekontuan erabilgarri dagoen zenbatekoaren arabera zehaztuko da diru-laguntza, eta ebazpen bidez ezarriko da zenbateko laguntza eman deialdi honen 2. eranskinean finkatu mugen artean, aipatu baremoari eta aplikazioko irizpideei jarraituz.

3.2. Laguntzak ez dira inola ere izanen defizita edo diruz lagundutako jardueraren kostuaren %70 baino handiagoak; kasu hori gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

4. Eskaerak aurkeztea.

4.1. Diru-laguntzarako eskaerak Nafarroako Kirol Institutuaren Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta, 25-1.a) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38,4. artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez, Nafarroako Kirol Institutuan eskuratzen den inprimakia erabilita.

4.2. Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera (moduluak), laguntza berehala jasotzeko arrazoia azaltzen duen behar ekonomikoen justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Honako kasu hauetan onartuko da:

a) Kirol klubak, beren taldeek Espainiako lehiaketa gorenetan parte hartzen dutenean.

b) Kirol klubak, beren taldeek kirol arloko ezaugarriengatik edo ikuspegi ekonomikotik interes berezikotzat jotzen diren lehiaketetan parte hartzen dutenean, betiere eskaera aurretik egin bada eta Kirol Zuzendariordetzak onetsi baldin badu. Horretaz gainera, talde horiek Kirol Zuzendariordetzak interes berezikotzat jotzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenean (2. eranskina, 1.3 A puntua).

Bukatu gabeko lehiaketetarako diru-laguntzen eskaerak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

4.3. Bukatutako lehiaketetarako diru-laguntzen eskaerak jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira. Bere taldea edo kirolariak lehiatu diren azken jardunaldia edo jarduera joko da bukaeratzat, eta ez beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen duten bere lehiaketako beste fase edo jardunaldi batzuk.

4.4. Dokumentazioa.

Diru-laguntza eskatzen duten klubek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A. Espainiako maila gorenean edo interes bereziko lehiaketetan taldeak dituzten klubak, hots, 4.2 oinarrian aipatutako kasua (Bukatu gabeko lehiaketak, moduluak).

1. Hasierako dokumentazioa:

a) Talde bakoitzeko eskabide bat, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen ereduaren araberakoa (4. eranskina).

b) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta araudia.

c) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

d) Eskaera aurkezten den egunera arte egindako gastuen zerrenda. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

e) Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituztenean.

f) Laguntza berehala jasotzeko behar ekonomikoak justifikatuko dituen eskaera behar bezala betea.

2. Azken frogagiriak.

Lehiaketa bukatutakoan, jarduera edo lehiaketa bukatu eta 30 egun naturaleko epean, jardueraren azken eguntzat hartuz klubeko taldeak edo kirolariak lehian aritu diren azken eguna edo jarduera, lehiaketako beste fase edo jardunaldiak alde batera utzita, horietan beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen badute ere, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Eskabide orria (3. eranskina).

b) Lehiaketetako akten edo emaitzen fotokopiak, edo parte hartu duten kirolarien izenak eta sailkapena adierazten dituen agiria.

c) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

d) Diruz lagundutako jarduera espezifikoan edo taldeak egindako gastu guztien justifikazio kontua. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

e) Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituztenean.

B. Bukatutako lehiaketetarako diru-laguntzak.

a) Talde eta/edo modalitate bakoitzeko eskabide bat, Nafarroako Kirolaren Institutuak emanen duen ereduaren araberakoa (3. eranskina).

b) Lehiaketaren egutegi ofiziala eta arautegi tekniko eta ekonomikoa, kasuan kasuko kirol federazioak eman eta zigilatua.

c) Lehiaketetako akten edo emaitzen fotokopiak, edo lehiaketaren eta parte hartu duten kirolarien izenak eta sailkapena adierazten dituen agiria. Bakarkako modalitateetan, kirol lizentziaren fotokopia.

d) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala behar denean.

e) Diruz lagundutako jarduera espezifikoan edo taldeak egindako gastu guztien justifikazio kontua. Bertan, diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak eta haien kostua deskribatuko dira, eta izandako gastu guztiak zehaztuta azalduko. Klubeko buruak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria ere sartuko da, adierazten duena diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak ekarri dituen diru-sarrera eta gastu guztien jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubaren kontabilitate liburuetan jaso direla. Kirolariei edo teknikariei ordainketak egiten zaizkienean, banakako izen zerrenda erantsi beharko da.

f) Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa denean, onuradunak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du, non azalduko baitu hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunez hornitzen edo zerbitzuak ematen dituztenean.

g) Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneraturik dituela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin eta haren erakunde autonomoekin zorrik ez duela adierazteko.

5. Antolamendua eta instrukzioa.

Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetza izanen da diru-laguntzak emateko prozeduraren antolaketa eta instrukziorako organo eskuduna.

Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak klub eskatzaileei eskatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabaldu edo hobetu dezatela. Eskatutako dokumentazioa osorik aurkezten ez bada edo deialdiko baldintzak betetzen ez badira, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluari jarraikiz.

6. Balorazio Batzordea.

Eskaeren gainean ebazteko Balorazio Batzorde bat eratuko da eta honako kide hauek izanen ditu: Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirol zuzendariordea, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Ataleko burua, Kirola Sustatzeko Ataleko burua, Kirol Federazioen Bulegoko burua, Kirol Teknifikazioaren Bulegoko burua eta Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua.

7. Ebazpena.

7.1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskaerak onartzearen gaineko ebazpena gehienez lau hilabeteko epean emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

7.2. Diru-laguntza emateko ebazpenean diru-laguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa modua agertuko dira.

7.3. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.r) artikuluan ezarritakoa betez, deialdi honetan emandako diru-laguntzak eta haien onuradunen zerrenda Nafarroako Kirolaren Institutuko eta Kirol Etxeko iragarki oholean jarriko dira.

7.4. Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2) eta Nafarroako Kirolaren Institutuko bulego nagusietako iragarki oholean (Arrieta, 25) iragarkiak jarriz eta komunikabideen bitartez jakinaraziko da laguntzak emateko ebazpena.

7.5. Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko da, betiere, zenbateko kreditua dagoen horretarako Nafarroako Kirolaren Institutuaren 2011ko aurrekontuetan.

7.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura diru-laguntzarik eskuratzeko.

8. Kluben betebeharrak.

Deialdi honen bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten klubek betebehar hauek izanen dituzte:

8.1. Diru-laguntzak adierazten diren xedeetarako erabili beharko dituzte. Horrez gainera, hori betetzen dutela agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

8.2. Zuzeneko eta zeharkako diru-sarrera guzti-guztiak adierazi beharko dituzte, jaso dituztenak eta jasotzeke daudenak, eta beste klub batzuekin egin dituzten joan-etorri guztiak azaldu. Adierazpen hori ahal bezain laster eginen da eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen. Ematen den diru-laguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Haien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

8.3. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala edo Kirol Zuzendariordetzak erabakitzen duena bermatu beharko dute diruz lagundutako jardueraren zabalkundean, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala ikusgai jarrita jokalekuan, arropetan eta helburu horretarako erabiltzen diren euskarri guztietan, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

8.4. Nafarroako Kirolaren Institutuko teknikari edo ordezkariei arau hauetan ezarritakoa betetzen ote den egiaztatzera joateko bidea erraztea, behar den kreditazioa emanez.

8.5. Onuradunek, Nafarroako Kirolaren Institutuak eskatuta, urtean bi aldiz gehienez joan beharko dute edo parte hartu beharko dute kirolaren inguruko jarduera batzuetan, taldeka zein bakarka, non eta ezin joana behar bezala justifikatzen ez duten.

8.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta behar bezala auditatutako bestelako agiriak eduki eta gorde beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

8.7. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

9. Diru-laguntza nola eta noiz ordainduko den.

Emandako diru-laguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena eman eta bi hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

Hala ere, bukatu gabeko jarduerak diruz laguntzen ahalko dira, ordainketa partzial nahiz osoen bidez, diru-laguntzaren %90a bitarte 4.A oinarrian aipatzen diren kasuetan, 4 A) 1 oinarrian ezarritako agiriak aurkezten badira.

10. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak berarekin ekarriko du diru-laguntza osoa edo parte bat galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra, eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko diru-laguntza eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, antolamendu juridikoak agintzen dituen beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Diru-laguntzen ordainketa partzialak egiten direnean eta onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten dituztenean, pagatzeke dagoen diru-laguntza osoa edo parte bat galduko da.

Halaber, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak burutzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

11. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

12. Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan ezarrita ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuak aginduko du.

2. ERANSKINA

Kirol klubek 2010-2011n Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzen deialdian aplikatu beharreko irizpideak eta baremoa

1. Irizpide orokorrak.

1.1. Diru-laguntzak klubei emanen zaizkie, parte har dezaten Espainiako eta nazioarteko kirol federazioetako egutegietan dauden lehiaketa ofizialetan eta Kirol Zuzendariordetzak interesgarritzat jotzen dituen bestelakoetan.

1.2. Diruz laguntzen ahal diren lehiaketak:

a) Europako eta/edo munduko lehiaketa ofizialak, parte hartzen duten talde eta kirolariek kasuan kasuko lehiaketa nazional ofizialetan lortu baldin badute sailkapena, edo, bestela, Nafarroako Kirolaren Institutuaren iritziz, Foru Komunitatearentzat interesekoak diren lehiaketak.

b) Espainiako lehiaketa ofizialak: Espainiako ligak, Espainiako lehiaketak, Erregearen edo Erreginaren Kopak, betiere Espainiako kirol federazioek antolatuak badira, eta Kirol Zuzendariordetzaren iritziz interesekoak diren Espainiako beste lehiaketa batzuk.

c) Sektoreko faseak edo autonomia erkidegoen arteko ligak, b) atalean adierazitako lehiaketa nazional ofizialetan parte hartzeko bide badira.

d) Espainiako eta nazioarteko kirol federazioen egutegietan finkatutako beste lehiaketa batzuk, Nafarroako Kirolaren Institutuak, bere eskumenen esparruan, kirol modalitate horrek interesa, gizarte oihartzuna eta eragin handia izan dezakeela adierazten badu.

e) Autonomia erkidegoen arteko beste lehiaketa arautu batzuk, federazio autonomikoen artean sinatutako hitzarmenen bidez antolatuak. Kasu horretan, azterketa teknikoa eginen da aurretik.

f) Deialdi honetan ez dira sartuko aurreko ataletan jaso ez diren lehiaketak, ezta beste deialdi berariazkoago batzuetan aurreikusita dauden lehiaketetan parte hartzeko laguntza eskaerak ere.

1.3. Irizpideak eta baremoa aplikatzeko, hiru lehiaketa mota ezarri dira:

A) Espainiako goi mailako lehiaketak eta interes berezikoak: lehiaketa gorenetan parte hartzen duten taldeak, baita, aurrekontuen edo kirolaren arloko ezaugarriak direla-eta, Kirol Zuzendariordetzak taldeen arteko lehiaketatzat hartzen dituen horietan parte hartzen dutenak ere. Deialdi honen kargura aplikatzen diren moduluak 1. eranskineko 3.1 oinarrian ezarritakoaren arabera aldatuko dira, kopuru hauei jarraituz:

GEHIENEZ

Atletismoa

Gizonezkoen ohorezko maila

69.120

Emakumezkoen ohorezko maila

74.880

Saskibaloia

Gizonezkoen urrezko LEB liga

200.000

1. maila. Gizonezkoak

7.600

Emakumezkoen FEB liga

200.000

1. maila. Emakumezkoak

9.600

2. maila. Emakumezkoak

4.800

Eskubaloia

Ohorezko B maila. Gizonezkoak

96.000

1. maila. Gizonezkoak

11.520

1. maila. Emakumezkoak

23.040

Beisbola

Ohorezko maila. Gizonezkoak

62.400

Txirrindularitza

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (lasterketako 20-30 egun eta 100-185 parte-hartzaile)

14.400

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (lasterketako 31-40 egun eta 186-245 parte-hartzaile)

19.200

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (lasterketako 41-50 egun eta 246-299 parte-hartzaile)

22.080

Errepideko amateur egutegia. Gizonezkoak (lasterketako 50 egun baino gehiago eta 300 parte-hartzaile)

23.000

Errepideko eta pistako amateur egutegia. Emakumezkoak: (lasterketako 20 egun eta 60 parte-hartzaile)

11.520

Espainiako pistako egutegia, gizonezkoak, eta nazioarteko 3 probatan gutxienez parte hartzea

28.800

Futbola

Emakumezkoen superliga

76.800

2. B maila. Gizonezkoak

57.600

3. maila. Gizonezkoak

2.800

Gazteen ohorezko maila. Gizonezkoak

4.800

Gazteen liga nazionala. Gizonezkoak

1.440

1. maila nazionala. Emakumezkoak

3.840

Areto futbola

Zilarrezko maila. Gizonezkoak

62.400

Ohorezko maila. Emakumezkoak

76.800

Zilarrezko maila. Emakumezkoak

17.280

1. A maila nazionala. Gizonezkoak

5.760

Gimnasia erritmikoa

Espainiako kategoria gorena

23.040

Hockeya

1. maila. Gizonezkoak

72.000

1. B maila. Iparraldeko liga

4.800

Zaldiketa

Horseball ipar-mendebaldeko liga

3.840

Pilota (erreminta)

Ohorezko maila

3.600

1. maila

1.440

Esku pilota

Ohorezko maila

3.600

1. maila

1.440

Zesta punta

Ohorezko maila

1.920

Errugbia

1. maila nazionala

3.840

Triatloia

Espainiako eta nazioarteko egutegia. Gizonezkoak

9.600

Emakumezkoen Triatloiko Espainiako lehiaketetarako sailkapen probak (5 gutxienez)

3.000

Mahai-tenisa

1. maila nazionala. Gizonezkoak

4.800

2. maila nazionala. Gizonezkoak

2.880

Boleibola

Emakumezkoen FEV liga

23.040

Autonomia erkidegoen arteko 1. maila. Gizonezkoak

2.880

Autonomia erkidegoen arteko 1. maila. Emakumezkoak

4.800

Waterpoloa

Ohorezko maila. Gizonezkoak

144.000

1. maila nazionala. Emakumezkoak

23.040

1. maila. Iparraldeko liga. Gizonezkoak

4.800

1. maila. Iparraldeko liga. Emakumezkoak

2.880

A.1. Talde bat modalitate zehatz batean aritzeko modulu bat aplikatzen baldin bazaio klub bati, klub horrek ezin izanen ditu bestelako diru-laguntzak hartu kirol denboraldi berean beste fase edo lehiaketa nazionaletan parte hartzeko, mailaz igotzekoetan edo sustapenekoetan izan ezik.

A.2. Taldeka parte hartzen denean bakarrik aplikatuko da modulua txirrindularitzan, eta 20 lasterketa beharko dira gutxienez; gainerako eskaerei baremo orokorra aplikatuko zaie.

A.3. Ligak bukatu ondoko faseek (mailaz igotzekoek edo sustapenekoek) balorazio osagarria izan ahalko dute joan-etorrietarako, aurrekontuan horretarako dirua baldin badago.

A.4. Moduluan esleitutako zenbatekoak ez du gaindituko baturaren %70a portzentaje eta kontzeptu hauetan:

a) Lehiaketako inskripzioa, lizentziak eta federazioko bestelako kuotak. %100.

b) Epaile lanak. %100.

c) Kirol instalazioak erabiltzearen ondoriozko gastuak, gehienez 18.000 euro (waterpolo 40.000 bitarte). %33.

d) Joan-etorriak. %33.

e) Bidaietako ostatua eta mantenua. %33.

f) Kirol material suntsigarria. %33.

g) Kirol ekipamendua. %33.

h) Botika-kutxa. %33.

i) Kudeaketa eta funtzionamendu gastuak, gehienez %15, aurrekontu gauzatuaren arabera.

j) Nafarroako teknikari eta jokalarientzako konpentsazioak, kontzeptu honetan gauzatutako aurrekontuaren %100 arte. (Kirolarien eta teknikarien banakako zerrenda erantsi beharko da, baita bakoitzari esleitutako konpentsazio edo ordainketak ere).

-Kirol modalitatea Nafarroan antolatzeko proiektuak, klub bati dagokionez, ezarritako moduluaren mugaraino baloratzen ahal dira.

B) Gainerako lehiaketa nazionalak: b), c), d) eta e) puntuetan azaltzen direnak.

B.1. Aplikatzeko irizpideak:

Taldeentzako diru-laguntzetan, Administrazioak gastu osoaren %70 ordainduko du gehienez.

Diru-laguntzaren justifikazioa, A.4. atalean ageri diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera eginen da.

B.2. Aplikazio orokorreko baremoa. Lehiaketa nazionalak.

B.2.1. Oro har, ondoren azaltzen den baremoa aplikatuko da:

Baremo hau taldeko modulurik ez duten eskaerei aplikatuko zaie (3. atalean azaltzen da modulu hori), eta joan-etorria duten kirol lehiaketak banan-banan hartuko dira kontuan.

B.2.2. Joan-etorrien distantziak.

Baremoaren kontzeptuak baloratzeari begira, hiru distantzia mota ezarri dira joan-etorrietan:

Txikiak: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Burgos, Zaragoza, Huesca, Logroño, Soria eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk. Nafarroa barrenean egiten diren joan-etorrien kasuan, 20 kilometrotik gorakoak hartuko dira kontuan.

Ertainak: Albacete, Avila, Bartzelona, Castelló, Ciudad Real, Cuenca, Girona, Guadalajara, Lleida, León, Madril, Oviedo, Palentzia, Salamanca, Santander, Segovia, Tarragona, Teruel, Toledo, Valentzia, Valladolid, Zamora eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

Handiak: Alacant, Almería, Badajoz, Balearrak, Cáceres, Cádiz, Ceuta, Kordoba, Granada, Huelva, Jaén, A Coruña, Las Palmas, Lugo, Málaga, Murtzia, Ourense, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa, Sevilla eta antzeko distantziara dauden beste herri batzuk.

B.2.3. Parte-hartzaileen kopurua.

Baremoa aplikatzeko, honela finkatu da kirolaren eta parte-hartzaile kopuruaren arteko erlazioa:

Banakako kirolak (*).

Saskibaloia: 12.

Eskubaloia: 14.

Beisbola/Sofbola: 18.

Futbola: 16.

Areto futbola: 14.

Patin-hockeya: 13.

Pilota (zesta punta): 4.

Pilota (erreminta): 6.

Esku pilota: 5.

Errugbia: 22.

Waterpoloa: 15.

(*) Banakako kiroletan, zenbat probatan parte hartzen den, horren arabera justifikatuko da parte-hartzaileen kopurua. Zerrendan ageri ez diren kiroletan, Kirol Zuzendariordetzak zehaztuko du parte-hartzaileen kopurua.

B.2.4. Baremoko kontzeptuak. Horien aplikazioa.

B.2.4.1. Mantenu gastuak. Puntuazioa.

Bazkari edo afari bakoitzagatik 2.000 puntu emanen dira. Pertsona bakoitzaren mantenu kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak (2.2), honela:

-Txikiak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 1.

-Handiak: lehiaketa egunen kopurua bider 2, gehi 3.

Gero, pertsona bakoitzaren mantenu kopurua parte-hartzaileen kopuruaz biderkatuko da (2.3), mantenuaren puntu guztiak kalkulatzeko.

B.2.4.2. Ostatu-gauen gastuak. Puntuazioa.

Ostatu batean egindako gau bakoitzagatik, gosaria barne, 6.000 puntu emanen dira.

Pertsona bakoitzaren ostatuko gau kopurua kalkulatzeko, kontuan hartuko dira joan-etorrien distantziak (2.2), honela:

-Txikiak: lehiaketa egunen kopurua ken 1.

-Ertainak: lehiaketa egunen kopurua.

-Handiak: lehiaketa egunen kopurua gehi 1.

Gero, pertsona bakoitzaren ostatuko gau kopurua parte-hartzaileen kopuruaz biderkatuko da, ostatuko gauen puntu guztiak kalkulatzeko.

B.2.4.3. Joan-etorrien gastuak. Puntuazioa.

Kontuan hartuko dira Iruñetik probintzia bakoitzeko hiriburura joan eta etortzeko gastuak.

Joan-etorri bakoitzaren puntu kopurua honela kalkulatuko da:

a) Autobusetan egindako joan-etorriak.

Puntu kopuru osoa = kilometro kopurua bider 146, gehi 9.000 puntu autobusa gelditzen den egun bakoitzeko.

b) Auto partikularretan egindako joan-etorriak:

Puntu kopuru osoa = autoen kopurua bider egindako kilometroak eta bider 29, auto bakoitzeko 4 parte-hartzaile izanik.

c) Hegazkinez, trenez edo itsasontziz egindako joan-etorriak:

Puntu kopurua, guztira = (0,0042 bider txartelen diru kopurua, taldeentzako tarifa ofizialen arabera).

Kanarietako joan-etorrietarako, Iruña-Kanariak hegazkineko bidaia hartuko da kontuan, 45.000 punturekin.

Penintsulan barna hegazkinez bidaiatzeko, 30.000 puntu emanen dira.

B.2.4.4. Lehiaketa maila-kategoriaren indize zuzentzailea.

Ondoko eskalari jarraikiz baloratuko da:

1,55. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren lehen maila.

1,45. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren bigarren maila.

1,30. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren hirugarren maila.

1,20. Kategoria absolutuko lehiaketa nazionalaren laugarren maila eta beheko kategorietako ligak edo Espainiako Txapelketetako finalak.

1,10. Sektoreko faseak, beheko kategorietako txapelketetako finalen aurrekoak.

0,90. Interes berezia duten autonomia erkidegoen arteko txapelketa absolutuak.

0,80. Autonomia erkidegoen arteko txapelketak.

2.4.5. Baremoa aplikatzeko formula.

A = mantenu puntuak.

B = ostatu-gauen puntuak.

C = joan-etorrien puntuak.

E = lehiaketa maila-kategoriaren indize zuzentzailea.

VP = Puntuaren balioa: 0,00180604 euro.

X = lehiaketa bakoitzerako diru-laguntza.

Lehenengo urratsa:

Lehiaketa bakoitzak deialdian zenbat puntu lortu dituen kalkulatzea: A+B+C.

Guztirako puntu kopurua E-z biderkatzen da.

Emaitza VP-z biderkatu eta X aterako da.

Kirol Zuzendariordetzak balorazioari %10 gehitzea proposatzen ahalko du diru-laguntza eskatu duen taldea emakumez osatua bada edo kirolaria emakumea bada edo partaideen erdiak gutxienez emakumezkoak badira.

C) Nazioarteko lehiaketak: a) eta d) puntuetan azaltzen direnak.

Nazioarteko lehiaketetan aplikatu beharreko baremoa.

Diru-laguntza zehazteko, kontuan hartuko dira nazioarteko eta/edo munduko lehiaketan parte hartzeak zuzenean edo zeharka sortutako gastuak, eta ez besterik, eta horrelakotzat hartuko dira ondoko kontzeptu hauetatik heldu diren gastuak:

Joan-etorriak.

Ostatua.

Mantenua.

Azpiegiturak eta plangintza.

Jarduerarako materialaren alokairua.

Parte hartzeko kuotak edo tasak.

Egiaztatutako gastuen %50eko diru-laguntza emanen da gehienez.

Gehieneko zenbatekoa 24.000 eurokoa izanen da taldeentzat, eta 6.000 eurokoa kirolarientzat.

Eskatzaileren batek gainditzen badu final-zortzirenekoetatik aurrerako sailkapen fase bat edo kasuan kasuko lehiaketan horren parekoa den fase bat, Kirol Zuzendariordetzak zilegi izanen du diru-laguntza heren bat bitarte handitzeko proposamena egitea.

Kirol Zuzendariordetzak balorazioari %10 gehitzea proposatzen ahalko du diru-laguntza eskatu duen taldea emakumez osatua bada edo kirolaria emakumea bada edo partaideen erdiak gutxienez emakumezkoak badira.

3. ERANSKINA

Kirol klubek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak

Eskabide orria

Aurkezteko epea eta tokia:

Zein jarduera edo lehiaketatan parte hartu den, hura bukatu eta 30 egun naturaleko epean. Bere taldea edo kirolariak lehiatu diren azken jardunaldia edo jarduera joko da bukaeratzat, eta ez beste talde edo kirolari batzuek parte hartzen duten bere lehiaketako beste fase edo jardunaldi batzuk.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako agiriak:

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko. [ ]

2. Eskabide orria [ ]

3. Egutegi ofiziala [ ]

4. Kirol lizentzia (banakako modalitateak) [ ]

5. Lehiaketetako emaitzen edo akten fotokopiak, parte hartu izana eta parte-hartzaileen nortasuna frogatzeko. [ ]

6. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala egiaztatzea [ ]

7. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero [ ]

Identifikazio datuak:

Kirol kluba:

Nafarroako Kirolaren Institutuko erregistro zenbakia:

IFZ:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Helbide elektronikoa:

Kirol modalitatea:

Informazioa: Kirol Zuzendariordetza.

ZK.

A)

B)

C)

D)

E)

JARDUERAREN IZENA, MAILA ETA KATEGORIA

PARTE-HARTZ. KP.

LEHIAKETAREN DATA

HERRIA/PROBINTZIA

JOAN-ETORRIA

D

M

D

M

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

ZER JARDUERATARAKO ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA, HAREN DIRU-SARRERA ETA GASTUAK FROGATZEN DITUEN KONTUA

GASTUAK:

1. Izen-emateak, lizentziak eta kuotak euro.

2. Epaile lanak euro.

3. Kirol instalazioak euro.

4. Joan-etorriak euro.

5. Kirolariak / Jokalariak (banakako zerrenda erantsi) euro.

6. Entrenatzaileak eta teknikariak (banakako zerrenda erantsi) euro.

7. Material suntsigarria euro.

8. Beste batzuk (zehaztu) euro.

9. euro.

10. euro.

11. euro.

12. euro.

Guztira: euro.

DIRU-SARRERAK:

1. Sarrerak euro.

2. Babesleak euro.

3. Klubaren ekarpena euro.

4. Diru-laguntzak euro.

(Nafarroako Kirolaren Institutua izan ezik)

5. Beste batzuk (zehaztu) euro.

6. euro.

7. euro.

Guztira: euro.

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.4.1. d) letran ezarritakoaren ondorioetarako, adierazten dut hornitzaileak eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituztenean.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izen-deiturak

Izen-deiturak

Klubeko burua

Klubeko idazkaria edo diruzaina

4. ERANSKINA

Kirol klubek Espainiako, autonomia erkidegoen arteko eta nazioarteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak

Bukatu gabeko jarduerak

Eskabide orria

Aurkezteko epea eta tokia:

Eskatzaile guztientzat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, gehienez ere.

Iruñeko Arrieta kaleko 25ean dagoen Erregistroan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaltzen diren bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako agiriak:

1. Eskabide orokorra, diru-laguntza eskatzeko. [ ]

2. Eskabide orria [ ]

3. Egutegi ofiziala [ ]

4. Nafarroako Gobernuaren agerpen instituzionala egiaztatzea [ ]

5. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero [ ]

6. Laguntza berehala jasotzeko behar ekonomikoak [ ]

justifikatuko dituen txostena [ ]

Identifikazio datuak:

Kirol kluba:

Nafarroako Kirolaren Institutuko erregistro zenbakia:

IFZ:

Helbidea:

Telefonoa:

Herria:

PK:

Helbide elektronikoa:

Kirol modalitatea:

Informazioa: Kirol Zuzendariordetza.

ZK.

A)

B)

C)

D)

E)

JARDUERAREN IZENA, MAILA ETA KATEGORIA

PARTE-HARTZ. KP.

LEHIAKETAREN DATA

HERRIA/PROBINTZIA

JOAN-ETORRIA

D

M

D

M

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

ZER JARDUERATARAKO ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA, HAREN DIRU-SARRERA ETA GASTUAK FROGATZEN DITUEN KONTUA (eskaeraren datara arte)

GASTUAK:

AURREIKUSIA

GAUZATUA

1.

Izen-emateak, lizentziak eta kuotak

2.

Epaile lanak

3.

Kirol instalazioak

4.

Joan-etorriak

5.

Kirolariak / Jokalariak

(Banakako zerrenda erantsi)

6.

Entrenatzaileak eta teknikariak

(Banakako zerrenda erantsi)

7.

Material suntsigarria

8.

Beste batzuk (zehaztu)

9.

10.

11.

12.

GUZTIRA:

DIRU-SARRERAK:

AURREIKUSIA

GAUZATUA

1.

Sarrerak

2.

Babesleak

3.

Klubaren ekarpena

4.

Diru-laguntzak

(Nafarroako Kirolaren Institutua izan ezik)

5.

Beste batzuk (zehaztu)

6.

7.

GUZTIRA:

-Nire erantzukizunpean adierazten dut zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak ditudala.

-Ziurtatzen dut diru-laguntzaren xedeko lehiaketetan parte hartzeak sortutako gastu eta diru-sarreren jatorrizko agiriak eskuragarri daudela eta klubeko kontabilitate liburuetan jaso direla.

-4.4.1 oinarriaren d) letran ezarritakoaren ondorioetarako, adierazten dut hornitzaileak eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituztenean.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

(Sinadura) (Klubaren zigilua) (Sinadura)

Izen-deiturak

Izen-deiturak

Klubeko burua

Klubeko idazkaria edo diruzaina

Iragarkiaren kodea: F1104166