57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 12/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 12/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, José Javier Mendívil Morenok, José Javier Rodríguez Oterminek, Raquel Martínez Lapartek, Igor Pernaut Villanuevak, Cipriain Mihai Lupuk, Eduardo Durán Espinazok, María Bravo Goñik eta José Ángel Pozo Barrenak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Talleres Ibero, S.L.ren aurka, 32.854,96 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.971,30 euroko interesak eta 3.285,50 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Talleres Ibero, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1103645