57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 12/2011 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Jesús Javier Alava Aguera jaunak eskaturik, Cesna Instalaciones, S.L. eta Cesna Mantenimiento, S.L. enpresen aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 12/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ebazpen honen egunean Jesús Javier Alava Aguera jaunaren eta Cesna Instalaciones, S.L.ren eta Cesna Mantenimiento, S.L.ren arteko lan harremana amaitu dela adieraztea, eta bi enpresak kondenatzea langileari solidarioki kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 15.327,90 euro (6 zerbitzu urte).

Tramitazio soldatak, 2010eko irailaren 1etik 2010eko abenduaren 26 arte (oker edo hutsik ezean): 6.642,09 euro (117 egun x 56,77 euro egunean).

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut.

Eta Cesna Instalaciones, S.L.ri eta Cesna Mantenimiento, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko otsailaren 23an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1104735