57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 2281/2010 C prozedura

José Alonso Ramos jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Bancaja/Caja de Ahorros de Valencia, Castellón y Alicantek eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Luis Manuel C., Luis Manuel Cotelo Tejedor eta María Izaskun Aldabe Gaztañagaren aurka epaitegi honetan bideratu den 2281/2010 C betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

"G motako etxebizitza, B letrakoa, Ega ibaiaren kalean, 25 zenbakia duen eraikineko bosgarren solairuan. Erantsiak ditu sotoko aparkalekuko plaza bat eta 18 zenbakia duen trastelekua".

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua: 484. liburukia, 82. orria, 14.574. finka.

Enkantea egiteko, finka 336.545 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko maiatzaren 2an eginen da.

Enkantearen baldintzak

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3173 0000 05 2281 10 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Iruñean, 2011ko otsailaren 21ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1103646