57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1195/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.

Aditzera ematen dut: Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1195/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan Francisco Alfredo Islas jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Belinda Díez Del Morall andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Pablo Epalza prokuradore jaunak, Belinda Diéz del Moral andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Francisco Alfredo Islas jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, neurri hauek hartzen ditut Daniel Islas Díez adingabeari buruz:

1.-Amari ematen diot Daniel seme adingabearen gaineko guraso-ahalaren egikaritza.

2.-Belinda andreari ematen dizkiot adingabearen zaintza eta jagoletza.

3.-Ez da zertan ezarri aitaren eta adingabearen arteko bisita eta egonaldietarako araubiderik.

4.-Francisco Alfredo jaunak Belinda andreari hilean 150 euro ordainduko dizkio semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunetan ordainduko du, amak adierazten duen kontuan. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezten duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

5.-Francisco Alfredo jaunak eta Belinda andreak erdi bana ordainduko dituzte semea dela-eta sortzen diren gastu bereziak.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan, bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Francisco Alfredo Islas jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko martxoaren 1ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1103813