57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2412/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela beste gai batzuengatik, eta horren gaineko ebazpena eman dela, xedapen zatian honela dioena, hitzez hitz:

Xedapen zatia:

Grupo Mgo, S.A. alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Dubal y Diego Construcciones, S.L.k, hots, betearazpenpeko alderdiak, bi mila eta hirurogeita hamar euro eta hamabost zentimo eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua, idazkaria.

Eta Dubal y Diego Construcciones, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko otsailaren 28an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1103788