57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

504/2011 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Javier Agreda Peiró jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sanduzelaiko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu, bitarte baterako edo ordezko gisa, osasun eskualde oinarrizkoetako eta/edo adimen osasuneko sektoreetako zuzendariak, baita erizaintza unitateetako buruak ere, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Javier Agreda Peiró jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sanduzelaiko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari, baita Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 2an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1104399