57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, onesteko Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2011ko plantilla organikoak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriari jarraikiz. Hona hemen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an.

Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betikoz onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen dira Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoak.

Miranda Argako Udalak, 2010eko abenduaren 29an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Miranda Argako Udalaren 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa, lanpostuak eta titularrak barne, eta orobat onestea Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda osagarriak. Hona hemen:

MIRANDA ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 FD); lanpostukoa, %3,21 (19/2008 FD). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Ibáñez López, Benito. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa.

Kontratuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan hitzarmenari lotuko zaizkio, eta Miranda Argako Udalaren funtzionarioak hari atxikiko, atzerako eragina izanik hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik atzina.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %46,69; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %53,65; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Ibáñez López, Francisco. Lanpostuaren izena: 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoan (Hasi zen eguna: 2006-4-20; antzinatasuna noiztik onartua: 14-6-2003).

Aldi baterako lan-kontratupeko langileen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %37,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %27,99; D mailako osagarria: %12. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lan baldintzak: lanaldi jarraia. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua. Lanaldi murriztua onarturik:%86,21.

Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Bueno Navarro, David. 1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala: zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratatudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren lan-kontratudunak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik hain zuzen ere 2008ko urtarrilaren 1etik atzina.

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN
ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Administrazio-kontratudun bitartekoa

Lanpostua: kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostua: bitartekoa, administrazio-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Faltzesko administrazio zerbitzuekin batera. Kontratatua: Iribarren Maestro, Julio.

2. Hasiera batean onestea Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2011ko plantilla organikoa eta zerrenda osagarriak. Hona hemen:

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHARRETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.-Zuzendaria: Lanaldi osoan.

2.-OLT: 1 zenbakiko lanpostua. Lanaldi osoan.

3.-Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4.-Zaintzaileak: zazpi lanpostu (7) lanaldi osokoak eta bortz (5) lanaldi erdikoak. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak

1.-Zuzendaria: Lacabe Barrachina, Beatriz.

2.-OLT: Flamarique Alfaro, Irene.

3.-Sukaldariak:

a) De Luis Esteban, María Asunción.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4.-a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

García Elorz, María Pilar

Iradiel Ibáñez, María Teresa

Virto Tápiz, María Carmen

Ibáñez Argaña, María Visitación

Zabaleta Ibero, Silvina

Garayoa Ojer, Juana

Ibero Pérez, Ana María

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

Luquin Suescun, Virginia

Vidarte Romano, Cristina: borondatezko eszedentzian.

Sesma Alcalde, Amaya

Sesma Gil, Benita Flor

Ibero Etayo, Ana

Moreno Martínez, María José: borondatezko eszedentzian dagoen Vidarte Romano, Cristinaren lanpostua betetzen du.

Kontratuak ostalaritzako lan-hitzarmenari lotuko zaizkio eta harik eta lanpostua behin betikoz bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Miranda Argan, 2011ko martxoaren 2an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1104182