57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2011ko martxoaren 4an eman 42/11 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Akerretako 6. poligonoko 10. lurzatiaren xehetasun azterlana, Hotel Akerretak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Esteribarren, 2011ko martxoaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1104243