57. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70/2011 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen 2011ko deialdia onesten duena.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez (abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuak aldatua), musika eta dantza eskolen sorrera eta funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitatean arautzeko oinarrizko arauak ezarri ziren.

Hezkuntza Departamentuak badu aurrekontuko kontu-sail bat udal titulartasuna duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Bestalde, martxoaren 27ko 7/2002 Foru Legeak, LOGSEk ezarritako goi mailako musika ikasketak ezartzeko modua arautu eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortu zuenak, hirugarren xedapen gehigarrian dioenez, "Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bitartez, musika eskoletan musika ikasketa arautuak egiteko probak prestatzeko programak ezartzen laguntzeko sistema berariazkoa ezarriko du, eta ezarpen maila baxuko orkestra espezialitateei laguntzeko politikak sustatuko ditu".

Ebazpen honen helburua da diru-laguntzak esleitzeko arauak ezarriko dituen deialdi bat onestea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako udalen musika eskoletarako diru-laguntzen deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean dauden oinarri arautzaileekin bat.

2. Gehienez 2.200.000 euroko gastua egiteko baimena ematea, gastuen aurrekontu indarduneko "Musika eskoletarako diru-laguntzak" izeneko 430001-43010-4609-322502 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta musika eskolen titularrak diren udalei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen eta eranskinen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

Nafarroako udal musika eskoletarako diru-laguntzen 2011ko deialdiaren oinarriak

1.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioen edo horiei loturik edo horien mende dauden entitateen titulartasuna duten musika eskoletarako diru-laguntzen kontzesioa arautzea, 2011. urtean, ikastetxe horien mantentze-lanetarako eta funtzionamendurako.

2.-Onuradunak.

Deialdi honetan arauturiko diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroan kokaturik dauden musika eskolen titularrak diren toki administrazioek edo haiei loturiko edo haien mendeko entitateek, betiere 2010eko abenduaren 31n Hezkuntza Departamentuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik badaude eta 2010-2011 ikasturte osoan, hasten denetik bukatu arte, jardunean irauten badute.

3.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak 2011ko gastuen aurrekontuko "Musika eskoletarako diru-laguntzak" izeneko 430001-43010-4609-322502 kontu-sailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 2.200.000 euro banatuko dira.

4.-Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskatzaileek ebazpen honen II. eranskineko ereduaren araberako eskabide-orria aurkeztu beharko dute, departamentu honetako Arte Ikasketen Atalera zuzendua, apirilaren 1etik 18ra arte, biak barne, toki hauetako batean: Nafarroako Gobernuaren Erregistroan, Hezkuntza Departamentuarenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako batean, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoari buruzko ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak sortu eta arautzen duen erregistro elektronikoa erabiliz.

4.2. Legezko ordezkariak aurkeztu behar du eskaera, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak erabaki bidez horretarako ahalordea emanda. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.

-Entitatearen estatutuak, udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean. Aurreko urteko deialdian aurkeztutako datuetan aldaketaren bat izan bada soilik aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.3. Musika eskolek, 4.2 atalean aipatutako agiriez gain, ondoko hauek erantsiko dizkiote eskabideari:

4.3.1. Eskolak berak luzatutako ziurtagiria, 2010-2011 ikasturtean musika ikasketa arautuetara igaro diren ikasleen zerrenda erakutsiko duena (izen-deiturak, eta 2009-2010 ikasturtean zein programatan egon diren matrikulaturik), halako ikaslerik baldin bada.

4.3.2. Musikako ikasketa arautuetako, lanbide ikasketetako edo goi mailako ikasketetako Espainiako ikastetxeek luzatutako ziurtagiriak, ikasle horiek 2010-2011 ikasturtean maila horietako kurtso osoak egiteko matrikulaturik daudela azaltzen dutenak.

4.3.3. Musika eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2010eko aurrekontu gauzatua, musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsia. Aurrekontu horretan zehaztuko dira, gutxienez, Udalak edo horri loturik edo horren mende dauden entitateek jarritako diru-sarrerak, Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntzaren bidezkoak, beste administrazio publiko batzuenak eta partikularrenak. Gastuen aurrekontu gauzatuan gutxienez hauek zehaztuko dira: irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.4. Eskolaren diru-sarrera eta gastuen 2011ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2010eko aurrekontu gauzatua hartuko da kontuan.

4.3.5. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2010-2011 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Diru-laguntza eskaera osorik betetzen ez bada edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren alderdiak behar bezala frogatzen ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari. Horretarako hamar egun balioduneko epea emanen zaio gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko zuzenketak egiten ez badira, musika eskolaren titularrak diru-laguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galduko du, eta eskaera artxibatutzat joko da.

5.-Diru-laguntzaren mugak.

Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru-laguntzak muga hauek izanen ditu:

5.1. Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru kopurua ezin da izan 2010. urtean eskolako titularra den entitateak, ekitaldi horretako aurrekontu gauzatuan agertzen denaren arabera, egiten duen diru ekarpena baino handiagoa. Musika eskolaren batek Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendurako baimena 2010-2011 ikasturtearen hasieratik lortu badu, ez zaio lerroalde honetako gehieneko muga aplikatuko diru-laguntza kalkulatzerakoan.

5.2. Musika eskola bakoitzari eman beharreko diru kopuru hori, gainera, ezin da izan musika eskolak 2011ko gastuetarako duen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa.

6.-Diru-laguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

6.1. Eskaera egiten duten musika eskolek 1.200 euro bitarte jasoko dute 2009-2010 ikasturtean matrikulatu eta 2010-2011 ikasturtean lanbideko edo goi mailako musika ikasketa arautuen Espainiako ikastetxe batean sartzen den ikasle bakoitzeko.

Aurreko lerroaldeko diru-laguntza, guztira, 100.000 eurotik gorakoa bada, gehieneko diru kopuru hori atal honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikasleen artean proportzionalki banatuko da.

Tuterako "Fernando Remacha" musika eskola ez da atal honetan sartuko. Izan ere, haren kokalekua eta musika irakaskuntzaren arloan Erriberan tradizioz izan duen zeregin berezia direla eta, eskola horrek berariazko hitzarmena du Hezkuntza Departamentuarekin.

6.2. Puntuazio bat emanen zaio musika eskola bakoitzari, bertan matrikulatutako ikasleen arabera. Hiru atal baloratuko dira, ponderazio indize hauei jarraikiz:

A.-Puntu bat LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako hasierako ikasle bakoitzeko, hau da, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen lautik zazpi urtera bitarteko ikasle bakoitzeko.

B.-2/3 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako irakasgai osagarrien klasea hartzen duen ikasle bakoitzeko, zortzi urte edo gehiago badituzte, eta abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b) artikuluan sartuta badaude edo eskolako kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzen badute, foru dekretu beraren 9.1.c artikuluak dioenarekin bat.

C.-2,5 puntu LOEren 48.3 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautugabeetako instrumentu edo kantu ikasle bakoitzeko (Hezkuntza Departamentuak baimendutako instrumentu espezialitateetan betiere), ikasleek zortzi urte edo gehiago badituzte, eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte edo taldeko musika eta ahots jardueretan parte hartzen badute, 421/1992 Foru Dekretuaren 9.1.b. eta 9.1.c. artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrietakoen edo instrumentu eta/edo kantu taldeetako ikasleen arteko gutxienekoa.

Beste 2,5 puntu emanen dira harpa, kontrabaxu, fagot, tronpa, tuba-bonbardino eta biola espezialitateetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, betiere ikastetxeak aurreko lerroaldean azaldutako baldintza betetzen badu modu orokorrean.

Atal honetan azaltzen den ikasleen adinaren baldintzarako, aipatzen den adina 2010. urtean bete beharrekoa da.

A, B eta C ataletako puntuak batuta ateratzen dena izanen da musika eskola bakoitzaren puntuazioa.

Eskola eskatzaileen artean atal honetan banatu beharreko diru kopurua kalkulatzeko, eranskin honen 3. atalean adierazitako kopuruari 6.1 ataleko behin-behineko guztirakoa kenduko zaio.

Puntu bati dagokion balioa kalkulatzeko, aurreko lerroaldean ateratako emaitza eskola guztiei esleitutako puntuen baturaz zatituko da.

Eskola bakoitzari emandako puntuazioarekin eta puntu bati dagokion balioarekin kalkulatuko da eskola bakoitzarentzako diru kopurua.

Aurreko lerroaldean adierazitako moduan musika eskola bakoitzarentzat kalkulatutako diru kopuruari 6.1 atalean adierazitako moduan eskola horrentzat kalkulatutako diru kopurua gehituta, emaitzak ezin izanen ditu gainditu oinarri hauen 5. atalean ezarritako mugak.

Zenbateko horrek 5. atalean ezarritako mugetakoren bat gaindituz gero, muga horretatik gorako zenbatekoa kenduko zaio zenbateko horri.

6.3. Eskola eskatzaile guztien 6.1 eta 6.2 ataletako zenbatekoen batura eranskin honen 3. atalean adierazitako zenbatekoaren azpitik badago, soberakina banatuko da 5. atalean ezarritako mugak gainditu gabeko diru-laguntzak jaso dituzten musika eskolen artean.

Horretarako, 6.2 atalean ezarritako prozedura erabiliko da, kontuan izanik aurreko lerroaldea aplikatu ondoren geratzen den dirua dela banatu beharrekoa.

Eskola bakoitzarentzat 6.1, 6.2 eta 6.3 atalak baturik kalkulatzen den behin-behineko zenbatekoak ezin izanen ditu 5. atalean ezarritako gehieneko mugak gainditu.

6.4. Aurreko atalean azaldutako banaketa prozesua behin eta berriz egin ahalko da, harik eta diru-laguntzarako kalkulatutako guztizko zenbatekoa, hau da, 6.1, 6.2 eta 6.3 ataletan (eta 6.4 atalean, ondoren) kalkulatutako behin-behineko guztizkoen batura, 3. atalean erabilgarri dagoen zenbatekora hurbildu arte.

6.5. Musika eskola bakoitzak hartu beharreko behin-behineko zenbatekoa 6.1, 6.2, 6.3 eta 6.4 ataletan kalkulaturiko behin-behineko zenbatekoen batura izanen da.

7.-Ikasleen datuak.

Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, diru-laguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, ebazpen hau sinatzen den egunean departamentu honetako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, ebazpen hau igorri eta hilabeteko epean, eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu Arte Ikasketen Atalera, eskola bakoitzak ematen dituen mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapeneko taldeen arabera sailkatuta. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentu, ikasketa plan edo mailetan ari diren ikasleak.

Diru-laguntzaren xedeko instrumentuaren irakaskuntzari dagokionez, ebazpen hau sinatzen den egunean Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Berezian inskribaturik daudenak kontuan hartuko dira, betiere erregistro horretan sartzeko eskaera aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen egin baldin bada.

8.-Diru-laguntzaren behin-behineko banaketa.

Diru-laguntza kalkulatu ondoren, eta ekaina bukatu baino lehen, Arte Ikasketen Atalak behin-behineko banaketaren proposamena, entitate titular bakoitzari esleitutako guztirako diru-kopurua adierazita, argitaratuko du Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Nafarroako Gobernuaren web-gunean, www.navarra.es orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan.

Interesdunek behin-behineko proposamen horren kontrako erreklamazio edo alegazioak aurkezten ahalko dituzte hamar egun balioduneko epean, behin-behineko ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura izanen da Arte Ikasketen Atalean, beren diru-laguntza kalkulatzeko erabili diren datuak kontsulta ditzaten, nahi izanez gero.

Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalari zuzenduko zaizkio. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta, bidezkoa bada, haiek erantzun ondoren, deialdi honetako diru-laguntzen behin betiko ebazpena emanen da.

9.-Diru-laguntzak ematea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean deialdiaren gaineko ebazpena emanen du Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak, Arte Ikasketen Atalaren txostena ikusi eta gero. Deialdi honen behin betiko ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Gehieneko epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Berariaz adierazitako edo ustezko ezespenaren aurka jotzeko, administrazio publikoek egintzen inpugnazioari buruz xedatutakora joko da.

Entitate titularrak diru-laguntza hauetatik kanpo geratuko dira, baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.

10.-Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Kopuru bereko bi ordainketaren bidez emanen zaio diru-laguntza entitate bakoitzari: lehen ordainketa, urteko lehen seihilekoari dagokiona, deialdiko esleipenarekin batera eginen da eta, bigarrena, bigarren seihilekoan.

11.-Onuradunen betebeharrak.

11.1. Diru-laguntza hauek jasotzen dituzten entitateek, deialdi honen bidez diru-laguntza jasotzen duten musika eskolek zabalkundea eta publizitatea egiten dutenean, laguntza nondik jaso duten adierazi beharko dute.

Zabalkunde idatzi edo grafikoa egiten bada, Nafarroako Gobernuak musika eskolaren mantentze eta funtzionamendurako laguntza eman duela adierazi beharko da.

11.2. Diru-laguntza hauek jasotzen dituzten entitateek oinarri hauetako 1. atalean aipaturiko xederako erabili beharko dituzte ematen zaizkien funtsak.

12.-Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo Estatuko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten diru-laguntzekin.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Udalen musika eskoletarako diru-laguntzen 2011ko deialdia

-Musika eskolako titularraren datuak:

Toki administrazioa edo hari loturik edo haren mende dagoen entitatea:

Titularraren IFZ (kobratu ahal izateko):

Titularraren helbide osoa:

Telefonoa: ...................................... Faxa:

Helbide elektronikoa:

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

[ ] Musika eskolaren titularra den entitateko organo eskudunaren erabakia, eskaera aurkezten duen legezko ordezkariari ahalordea ematen diona.

[ ] Entitatearen estatutuak (udal bati lotutako edo haren mendeko entitateak direnean).

Aurreko deialditik ezer aldatu ez bada, ez aurkeztu.

[ ] 2010-2011 ikasturtean ikasketa arautuetara igaro diren 2009-2010 ikasturteko ikasleen ziurtagiria (I. eranskinaren 4.3.1 atalaren arabera).

[ ] 2010-2011 ikasturtean musika ikasketa arautuetan matrikulatutako ikasleen ziurtagiri ofiziala (I. eranskineko 4.3.2 atalaren arabera).

[ ] 2010eko aurrekontu gauzatua (III. eranskineko ereduaren araberakoa).

Aurreko deialdiko ziurtapen gisa Arte Ikasketen Atalean aurkeztua bada, ez aurkeztu.

[ ] 2011ko hasierako aurrekontua (IV. eranskineko ereduaren araberakoa).

[ ] 2010-2011 ikasturteko tarifa edo prezio publikoak.

.........................(e)n, 2011ko .........................aren ..............(e)an.

Sinatua: ..............................................

Eskatzailea .............................. jauna/andrea

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri: Toki administrazioaren edo hari lotutako edo haren mendeko entitatearen legezko ordezkaria)

ARTE IKASKETEN ATALA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA (NAFARROAKO GOBERNUA).

III. ERANSKINA

2010eko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu gauzatua

...............(e)ko Musika Eskolaren 2010eko diru-sarrera eta gastuen aurrekontu gauzatua.

Diru-sarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak.

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak.

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak.

-Kontu korronteetako interesak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea.

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak.

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak.

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Diru-sarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileen gastuak.

-Irakasleak

  • Ordainsari gordinak .........................................................................
  • Entitatearen kargurako kostu sozialak ............................................

-Irakasle ez diren langileak.

  • Ordainsari gordinak .........................................................................
  • Entitatearen kargurako kostu sozialak ............................................

II. kapitulua.-Gastu arruntak.

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak.

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak.

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak.

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira:

....................... (e)n, 2011ko .......................... aren ............(e)an.

Udaleko edo entitate titularreko idazkaria

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Sinatua: ..............................................

O.E.

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Sinatua: ..............................................

IV. ERANSKINA

2011ko diru-sarreren eta gastuen hasierako aurrekontua

.................(e)ko Musika Eskolaren 2011rako diru-sarrera eta gastuen hasierako aurrekontua

Diru-sarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak.

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko diru-sarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak.

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak.

-Kontu korronteetako interesak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea.

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak.

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren mende dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak.

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Diru-sarrerak, guztira:

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileen gastuak.

-Irakasleak

  • Ordainsari gordinak .........................................................................
  • Entitatearen kargurako kostu sozialak ............................................

-Irakasle ez diren langileak

  • Ordainsari gordinak .........................................................................
  • Entitatearen kargurako kostu sozialak ............................................

II. kapitulua.-Gastu arruntak.

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak.

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak.

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko obrak

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak.

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira:

................................ (e)n, 2011ko ..................... aren ........(e)an.

Udaleko edo entitate titularreko idazkaria

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Sinatua: ..............................................

O. E.

Alkatea edo entitate titularreko burua

(Sinatzailearen izen-deiturak jarri)

Sinatua: ..............................................

Iragarkiaren kodea: F1104252