54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Zerga Ogasuna. Diru-bilketa Zerbitzua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atala. Iragarkia, ondasunak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2010eko azaroaren 18an emandako enkanterako Erabakia eta Ebazpena.

Zorduna: Francisco Javier Romero Ibañez jauna, NAN/IFZ: 072660971S.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du ondotik zehazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko eskaintzak aurkezteko epea hasi dela. Baldintza hauek arautuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2011ko apirilaren 7ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2011ko apirilaren 8an irekiko dira, 09:00etan, leku berean (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 2. solairua).

2. Honako zenbateko hauetatik beherako eskaintzak baztertuko dira:

-Lehen lotea.-1.282. finka Olaibarren. Gutxieneko zenbatekoa: 145.477,36 euro.

-Bigarren lotea.-6.373. finka Iruñean. Gutxieneko zenbatekoa: 43.113,55 euro.

3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barnean datu hauek izanen dira:

-Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identitatea, behar denean jarduteko ahalordea frogatuz, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako zenbatekoa.

-Jarraian adierazitako kopuruen bermearen gordailua Nafarroako Foru Komunitatearen alde, txeke adostu edo banku txeke baten bidez:

1.-Lehen lotea: 29.095,47 euro.

2.-Bigarren lotea: 8.622,71 euro.

Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Komunitatearen Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainean izan litezkeen erantzukizunak. Eskudirutan egindako gordailurik ez da onartuko.

4. Gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe 5. atalean arautzen den eskaintzen hobekuntza.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintza egileek honako kopuruen arabera hobetzen ahalko dituzte eskaintzak:

1.-Lehen lotea: 1.000,00 euro.

2.-Bigarren lotea: 500,00 euro.

6. Esleipen zuzenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2011ko abuztuaren 25ean bukatuko da, baldin eta higiezinen esleipena aurretik ebatzi ez bada.

7. Interesdunei ohartarazten zaie ondasuna besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutze interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

8. Esleipen-hartzaileak beharturik daude esleipenaren ekitaldian bertan edo hurrengo bost eguneko epean ondasun higiezinak esleitzeko zenbatekoa pagatzera. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota dira, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako erabiltzea. Iragan den denbora kontuan hartuz, kargen zenbateko ziurtatuak aldaketak izaten ahal ditu.

9. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko aginduenak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

10. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

12. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinak erregistroko titularrek ez beste inork okupatzen dituenik.

14. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

15. Hona hemen esleipen zuzenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak.

Lehenengo lotea.

Erregistrokoa.-1.282. finka Olaibarren, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3.807. liburukia, 19. liburua, 77. orria. Etxebizitza. Obra berri bukatua. Udal Planeko S-1 exekuzio unitateko birzatiketa proiektuaren ondoriozko bost bat lurzatian. Alde eraikiak sotoa, beheko solairua eta lehenengo solairua ditu. Sotoak ehun eta laurogeita zazpi metro eta hogeita hamar dezimetro karratuko azalera eraikia du eta ehun eta berrogeita hamazazpi metro eta hogeita hemeretzi dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Beheko solairuak ehun eta berrogei metro karratuko azalera eraikia du eta ehun eta hamabost metro eta hirurogeita hemeretzi dezimetro karratuko azalera erabilgarria. Lehenengo solairuak ehun eta berrogei metro karratuko azalera eraikia eta ehun eta hamar metro eta zazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria.

Katastrokoa: 274. lurzatia, 1. poligonoa, 2. azpieremua, 1., 2., 3., 4. eta 5. hiri unitateak.

Titulartasuna.-Francisco Javier Romero Ibáñez jaunaren izenean ageri da salerosketa titulu bidez, izaera pribatiboarekin.

Lehentasunezko kargak:

-Nafarroako Aurrezki Kutxaren aldeko hipoteka. 2011ko martxoaren 2an, entitateak aditzera eman zuen ordaindu beharreko zenbatekoa 258.738,46 eurokoa dela.

-Olaibarko Udala, 2009ko abenduaren 14an, 340,46 euro.

Bigarren lotea.

Erregistrokoa.-6.373. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 827. liburukia, 99. liburua, 214. orria. Pedro I.a kaleko 1ean, behean, dagoen merkataritza lokala. Hogeita hamasei metro karratu eta hogeita bi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Partaidetza kuota: zero osoko, ehuneko laurehun eta hamaika milaren.

Katastrokoa: 114. lurzatia, 4. poligonoa, 1. azpieremua, 70. hiri unitatea.

Titulartasuna.-Francisco Javier Romero Ibáñez jaunaren izenean ageri da jabari osoa, izaera pribatiboarekin.

Lehentasunezko kargak:

-Bilbao-Vizcaya Argentaria SA bankuaren aldeko hipoteka. 2010eko abuztuaren 16an, entitateak aditzera eman zuen ordaindu beharreko zenbatekoa 36.301,77 eurokoa dela.

-Iruñeko Udala, 2009ko abenduaren 18an, 156,53 euro.

16. Enbargatu beharrekoaren idatzoharrak: 2009ko maiatzaren 15eko eginbidea, honela idatzia:

-Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa (2009ko irailaren 18a), 1.282. finka Olaibarren, "A" letrarekin idatzia.

-Iruñeko 2. Jabetza Erregistroa (2009ko irailaren 29a), 6.373. finka Iruñean, "A" letrarekin idatzia.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1104298