54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ERRO

Jakinarazpen ediktua. Alkatearen ebazpenaren jakinarazpena

Alkateak 2011ko urtarrilaren 21ean emandako ebazpena, ondoren transkribatzen dena, Elena Lozano Echarri andreari jakinarazi ezin izan zaiola kontuan hartuz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan eta aplikagarria den gainontzeko legegintzan ezarritakoa betetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktu-oholean argitara eman da.

"Ikusirik 2010eko abenduaren 21ean alkateak emandako ebazpenaren arabera Elena Lozano Echarri 2011ko urtarrilaren 13an udaletxera joan zela baina ezin izan zuela Sorogaingo aterpetxeko giltzak hartu udal bulegoetako langileek giltza horiek ez zituztelako.

EBATZI DUT:

1.-Errentariari 15 eguneko epea ematea aterpetxeaz arduratu eta kontratuko baldintzetan zerbitzua emateko, aterpetxean egindako lanen ondotik Udalak baldintza horiek aldatu ahal dituela kontuan hartuz.

2.-Errentariari jakinaraztea Sorogaingo aterpetxeko giltzak udaletxeko bulegoetan eskuratu ahal dituela bulegoak zabalik dauden ordutegian, beti ere giltzak jaso izanaren errezibua sinatu ondoren.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egilearen aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Salari edo Epaitegiari aurkeztua, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboan, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Erron, 2011ko martxoaren 10ean. Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1104483