54. ALDIZKARIA - 2011ko martxoaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 384/2010 demanda

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Teresa Condon Oizek eskaturik, Explotaciones Hosteleras Lacaz, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 384/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Teresa Condon Oiz andreak, kaleratzea dela-eta, Explotaciones Hosteleras Lacaz, S.L. enpresaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, 2010eko apirilaren 18an gertatu zen kaleratzea bidegabea izan zela deklaratzen dut eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio honi men egitera eta, beraz, demandatzailea bere lanpostuan berriro onartzera, kaleratu aurretik indarrean zeuden baldintza berberekin, edo 2.640,24 euroko kalte-ordaina ematera (oker edo hutsik ezean). Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera, kaleratzea gertatu eta biharamunetik hasita epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 46,32 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagokien aldian. Eta aipatu Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horiei men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren jakinarazpenarekin batera, lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 038410 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 038410 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero, kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Explotaciones Hosteleras, Lacaz, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 7an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1104290